Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak
Ane Garmendia Alberdi

2023ko azaroaren 15ean, «Ikus-entzunezko itzultzaileen abenturak eta desbenturak» solasaldia egin genuen, EIZIEren eskutik, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Bertan, Ion Zubizarreta, Maider Lizoain eta Ane Garmendia itzultzaileek ikus-entzunezkoen itzultzaileon lanbidearen nondik norakoei buruz hitz egin zuten. Hasteko, bakoitzak bere ibilbidea azaldu zuen, eta nola iritsi den ikus-entzunezkoen mundura. Gero, ikus-entzunezko itzulpengintzak barne hartzen dituen diziplinak aipatu, eta bezeroez jardun zuten. Gehien jorratutako gaia ikus-entzunezkoen itzultzaileen erronka, zailtasun eta aldarrikapenena izan zen, baita euskarazko itzultzaileek dituzten abantaila eta desabantailena ere. Euskarak gaur egun alor honetan duen egoeraz ere aritu ziren, edukien kopuruei eta kalitateari erreparatuz era berean.