EIZIEren solasaldiak eta jardunaldiak

2022

    gema_lopez_2022.jpg

    • 2022ko apirilaren 23an
    • Donostian, Gipuzkoa plazan

    «Landa aldeko neskak» irakurraldia, Liburuaren Azokan

    Gema Lopez Las Heras, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Edurne Sagastume Yubero eta Mila Garmendia Imaz

    Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Edna O'Brienen Landa aldeko neskak gonbidatu ditugu Donostia Kulturaren gunera. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Gema Lopez liburuaren itzultzaileak liburuaz jardun du, eta, amaitzeko, lau parte hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurri dituzte jendaurrean.

    Liburu_Eguna_Lehiaketa_2022.jpg

    • 2022ko apirilaren 22tik 25era
    • Ikus hemen irabazleak eta galdetegiaren erantzunak

    Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat

    Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka

    Liburuaren Eguna ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gainekoa. Parte hartzaile guztien artean, bildumetako liburuak zozketatuko ditugu.

    «Hiru idazle aske» solasaldia

    Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Gema Lopez Las Heras
    Gidaria: Yasmin Krhis

    EIZIEk eta LABAko lagunek «Hiru idazle aske» solasaldia antolatu dute, Literatura Unibertsaleko azken hiru liburuen inguruan: Maryse Condéren Bihotza negar eta irri, Kate Chopinen Ekaitza eta beste 34 ipuin eta Edna O'Brienen Landa aldeko neskak.

    Joxe Mari Berasategi Zurutuzak itzuli ditu lehen bi liburuak, eta Gema Lopez Las Herasek hirugarrena.

    • 2022 martxoaren 9an
    • LABAn (Iruñea)
    LABA_LU_20220309.jpg

    2021

    Ekitaldia Hizlaria(k) Data Non
    Gure gaztetxoak itzultzaile handiak Fernando Rey eta Patxi Zubizarreta 2021eko azaroa eta abendua Errenteria, Lekuona Fabrika
    «Zuzentzaileak solasean» mahai-ingurua Amaia Lasheras, Fernando Rey eta Aitor Blanco 2021-10-27 Iruñea, Karrikiri
    «Saiakera itzultzeaz» solasaldia, Literaturia 2021ean Olatz Esteban, Amaia Astobiza, Maialen Berasategi eta Danele Sarriugarte 2021-09-25 Zarautz, Modelo aretoa
    Urruneko interpretazioaz, gertutik

    Maria Colera eta Jaione Arregi

    2021-06-04 Online
    NordaNor: kanpotik eta barnetik

    Bego Montorio eta Maite Lopetegi

    2021-04-27 Online
    Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat

    2021-04-23 Online
    Erle langileen amodioak Aroa Uharte, Amaia Apalauza eta Xabier Olarra 2021-02-23 Online

    Azken eguneratzea: 2022-04-25