Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?

feminismo_solasaldia.jpg


Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?

Parte-hartzaileak: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales

Noiz: 2023ko irailak 26 (asteartea)

Non: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Ordua: 18:00 - 19:30

Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da.