EIZIEren ikastaroak

Prestakuntza_Eizie_generikoa_hutsa.jpg

Euskal itzultzaileen, zuzentzaileen zein interpreteen prestakuntza profesionala hobetzea du EIZIEk helburuetako bat. Hori dela eta, formazio plan bat diseinatzen du urtero, eta hainbat ikastaro eta mintegi antolatzen Euskal Herrian zehar, betiere unean uneko beharrak kontuan izanik eta profesionalek berek zer eskatzen duten aintzat harturik.

Ikastaroak elkarteko bazkideei nahiz bazkide ez direnei zuzendurik daude.

Prestakuntza zerbitzua

Ikastaro espezializatuak ere eskaintzen ditu beste erakunde, talde edo enpresetako profesionalen prestakuntza beharretara egokiturik: itzulpengintza, testugintza, interpretazioa, fiskalitatea, informatika, itzulpen baliabideak…. Horretarako, irakasle arituekin kolaboratzen du, eta neurriko ikastaroak diseinatzen.

Azken urteotan, batez ere administrazioko erakundeak ditu bezero nagusi (udalak, aldundiak, unibertsitateak).

Interesik izanez gero zure premietara egokituriko ikastaro bat antolatzeko, jar zaitez harremanetan EIZIEko prestakuntza alorrarekin, orripean agertzen diren helbide edo telefonoan.

Azken eguneratzea: 2024-02-06

2024ko ikastaroak
Ikastaroa Irakaslea(k) Non Orduak Une honetan
Bidean aurkitzen dena: itzuli bat poesia itzuliari Maialen Berasategi Catalán Donostia 3 IZENA EMAN
2023ko ikastaroak
Ikastaroa Irakaslea(k) Non Orduak Une honetan
Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean Isabel Etxeberria Iruñea 4 AMAITUTA
DENA DA ERLATIBOA? Edo nola itzuli euskarara perpaus erlatiboak bidean katramilatuta geratu gabe Aiora Jaka Donostia eta Bilbo 3,5 AMAITUTA
"Kalkoak" ikastaroa (Online) Amaia Lasheras Online (ZOOM) 2 AMAITUTA
ELIAN: Esaldi Luzeak Itzultzeko Adimen Naturala Juan Garzia Donostia eta Bilbo 6 AMAITUTA
Laburdurak, siglak eta sinboloak. Zer berri? Alfontso Mujika Donostia eta Bilbo 3,5 ATZERATUTA
Zuzenketa-lana: tipula zuritzen II Irene Arrarats eta Maialen Berasategi Bilbo (Euskararen Etxea) 7 AMAITUTA