«Haur- eta gazte-literatura itzultzen» ikastaroa - 2025


IZENA EMAN


Helburuak

Munduko kulturak jabetu zirelarik haurtzaroa eta gaztaroa bizitzako beste aldietatik bereizten direla eta haurrek eta gazteek berezko beharrizanak dituztela, haientzako literatura sortu zen, haur- eta gazte-literatura (HGL). Haren bidez, adierazpide bat eta mundu-ikuskera bat zabaltzen zaie, baina, horretaz gain, HGLa hizkuntza da, kultura, eta, oroz gain, literatura.

Hori kontuan hartuta eta, gainera, jakinik euskal HGLan argitalpen kopuru osoaren bi heren inguru dela itzulpena, esan daiteke HGLa itzultzea ez dela nolanahiko erantzukizuna.

Bi egunetan banatutako ikastaro edo lantegi honetan biei erreparatuko diegu, haur-literaturari (eta bertan ohikoak izan daitezkeen fenomenoei: irudiaren eta testuaren arteko loturari, errimei eta hitz-jolasei) eta gazte-literaturari (eta honen barruan, batez ere, gazte-hizkerari).

Itzulgaiak banatuko dira (ingelesezko edo gaztelaniazko bertsioak izango dira), eta helburua da parte hartzaileek horiek ikastarora itzulita edo, gutxienik, landuta ekartzea eta mahaigainean jartzea haur eta gazteentzat itzultzean sortzen diren kezkak, zailtasunak edo baita lorpenak ere. Generoak kontrakoa iradoki balezake ere, HGLaren itzulpena ez da haur-jolas bat edo muntarik gabeko umekeria bat, eta ikastaroak hausnarketa eta praktika kontzienteago bat bultzatu nahi ditu.

Irakaslea

Naroa Zubillaga Gomez

Noiz

2025eko urriaren 28an eta 29an

Ordutegia

16:30 - 19:30

Ordu kopurua

Guztira 6 ordu

Non

Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Prezioa

Bazkideak: 70 euro
Bazkide ez direnak: 90 euro

Izena emateko epea

2025eko urriaren 8tik 15era (biak barne)

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2025eko urriaren 17an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN