«Adimen Artifiziala itzultzaileentzat: oinarriak» ikastaroa

thumbnail_logo_Lider.jpg

Helburua: Hizkuntza-eredu handien (LLM) eta itzulpen automatiko neuronalaren (NMT) funtsezko kontzeptuak birpasatzea, haien arteko alde nagusiak bereiztea eta promptak modu eraginkorrean formulatzeko lehen urratsak egitea da helburu nagusia. Horrez gain, datuen kudeaketari eta irizpide etikoei lotutako alderdi nagusiak identifikatuko ditugu. Saioa abiapuntu praktiko eta argitzaile gisa planteatzen da.

Irakaslea: Nora Aranberri Monasterio

Sustatzailea: LT-LiDER proiektua

Edukia:

  • Sarrera
  • Oinarrizko kontzeptuak: LLM, NMT, eredu motak, promptinga, fluxuak
  • Ariketa praktikoak (*): prompten diseinua eta hobekuntza
  • AAren integrazioa OLI tresnetan
  • Datuen kudeaketa eta oinarrizko irizpide etikoak
  • LT-LiDER proiektuko baliabideen aurkezpena

(*) Ordenagailuak beharko ditugu, baina ez da behar-beharrezkoa bana ekartzea. Izena ematean galdetuko dizuegu ekar dezakezuen.

Hartzaileak: AAren oinarrizko ezagutzarik ez duten edo kontzeptuak argitu nahi dituzten itzultzaile profesionalak eta itzulpengintzako ikasle-irakasleak.

Noiz: 2026ko apirilaren 16an

Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Iraupena: 4 ordu (30 minutuko atsedenaldia)

Ordutegia: 16:00 – 20:00

Prezioa: Doan (baina izena eman behar da)

Izena emateko azken eguna: 2026ko martxoaren 18a

Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
2026ko martxoaren 24an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN