Frantsesa-euskara itzulpen-tailerra

2026 Urria 29
Frantsesa-euskara itzulpen-tailerra


Norentzat:
30 urtetik beherako itzultzaile hasiberrientzat.

Helburua:
Frantsesezko testu baten itzulpen-prozesuan sortzen diren zalantzak eta irtenbideak partekatu nahi ditugu bi orduko saioan, aldez aurretik prestaturiko lagin bat oinarri harturik. Zenbat itzultzaile, hainbat itzulpen.

Parte-hartzaileek euskaraturiko testuak eztabaidatuko dira taldean, elkarrengandik ikasteko, Nahia Zubeldia itzultzailearen laguntzaz.

Noiz: 2026ko azaroaren 24an.

Ordutegia: 16:30 – 19:00

Non: EIZIEren egoitzan

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
  • Bazkide ez direnak: 20 euro

Izena emateko azken eguna: 2026ko azaroak 6

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2026ko azaroaren 9an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

EMAN IZENA