Frantsesa-euskara itzulpen-tailerra
Norentzat:
30 urtetik beherako itzultzaile hasiberrientzat.
Helburua:
Frantsesezko testu baten itzulpen-prozesuan sortzen diren zalantzak eta irtenbideak partekatu nahi ditugu bi ordu eta erdiko saioan, aldez aurretik prestaturiko lagin bat oinarri harturik. Zenbat itzultzaile, hainbat itzulpen.
Parte-hartzaileek euskaraturiko testuak eztabaidatuko dira taldean, elkarrengandik ikasteko, Nahia Zubeldia itzultzailearen laguntzaz.
Noiz: 2026ko azaroaren 24an.
Ordutegia: 16:30 – 19:00
Non: EIZIEren egoitzan
Prezioa:
- EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
- Bazkide ez direnak: 20 euro
Izena emateko azken eguna: 2026ko azaroak 6
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
- 2026ko azaroaren 9an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.


