«Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean» ikastaroa - 2024
Helburuak eta edukia
Euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu (Ereduzko Prosa Gaur, Egungo Testuen Corpusa, Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokia eta XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa, Elhuyarren Dabilena, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Zuzenbide Corpusa), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian.
Irakaslea
Non eta noiz:
Gasteizen, 2024ko ekainaren 17an eta 18an. Euskaltzaindiaren egoitzan (Gaztelako atea, 54)
Ordutegia
16:00 - 19:00
Ordu-kopurua
Guztira, 6 ordu
Prezioa
-EIZIEko bazkideentzat: 70 euro
-Bazkide ez direnentzat: 90 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 80 euro
Izena emateko epea
2024ko maiatzaren 28tik ekainaren 6ra (biak barne)
Oharrak
- Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2024ko ekainaren 10ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.