«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra, Errenterian
Aurten ere, hutsik egin gabe, Errenterian izan dira Patxi Zubizarreta eta Fernando Rey, herriko ikastetxeetako 11-12 urteko gaztetxoekin itzulpenaz gogoetatxo bat egin eta hizkuntzekin jolasten.
Lekuona Fabrikan elkartu dira parte-hartzaileak, liburuz ederki ondutako espazio ezin aproposagoan, beraz.