«Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak»

Ikus-entzunezkoa_solasaldia_2023.jpg

Itzultzaileon lana oro har ikusezina izaten da, baina ikus-entzunezkoen itzultzaileena beste alor batzuetakoa baino ezezagunagoa da beharbada. Filmak eta telesailak itzultzen dituzula esan eta sarri galdetzen dizute: «Hara! Eta zer aktore bikoizten duzu?».

Solasaldi honetan, ikus-entzunezkoen itzulpengintzak barne hartzen dituen diziplinez arituko gara. Halaber, itzultzaileen lanaren nondik norakoak ere jorratuko ditugu: lan-baldintzak, helburuak eta borrokak, euskarazko ikus-entzunezkoen egoera…

Parte-hartzaileak: Ane Garmendia Alberdi, Maider Lizoain Cotanda eta Ion Zubizarreta Arturo

Noiz: 2023ko azaroak 15 (asteazkena)

Non: Errenteria, Lekuona Fabrika

Ordua: 18:00 - 19:30

Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da.