M8: 'Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli' lehiaketa

Aurten, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu.

M8_lehiaketa_2024.jpg

10 galderako galdetegi bati erantzunez hartu du parte jendeak –jende askok–, eta bi sari banatu ditugu, zozketa bidez: lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin dugu, eta bigarrena, berriz, gainerako guztien artean.

Patricia Jorge Kuartangok irabazi du lehen saria (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat) eta Rosa Seguinek bigarrena (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat).

Ikus galdetegiaren erantzunak albiste honetan.