M8: 'Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli' lehiaketa. Irabazleak
2024
Martxoa
11
Lehen saria Patricia Jorge Kuartangok irabazi du, eta bigarrena Rosa Seguinek.
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei.
Lehen saria (bi liburu) Patricia Jorge Kuartangok irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Rosa Seguinek. Zorionak, Patricia eta Rosa!
Galderen erantzunak:
- Nork itzulia da Edna O’Brien-en Landa aldeko neskak? - (b) Gema Lopez Las Heras
- Bi itzultzailek euskaratu dute Edith Wharton-en Ethan Frome - (a) Miren Arratibel eta Aintzane Atela
- Isabel Etxeberriak itzulia da Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak. Nor da idazlea? - (b) Alice Munro
- Zer itzultzailek irabazi zuen 2018ko Itzulpengintzako Euskadi saria? - (b) Irene Aldasoro (Gailur Ekaiztsuak / Emily Brontë)
- Zer hizkuntzatatik itzulia da Agota Kristof-en Atzo (Itzultzailea: Eskarne Mujika)? - (c) Frantsesa
- Zer urtetan argitaratu zen Dorothy Parker-en Hona hemen gu biok (Itzultzailea: Mirentxu Larrañaga)- (b) 2005
- Nork itzulia da Aleksandra Kollontai-ren Erle langileen amodioak? - (a) Aroa Uharte
- 2020an, Idoia Santamaríak Itzulpengintzako Euskadi saria irabazi zuen. Zer libururengatik? - (c) Aldibereko (Ingeborg Bachmann)
- Itziar Diez de Ultzurrunek itzulia al da Rebecca West-en Soldaduaren itzulera? - (b) Ez, Maialen Berasategik itzulia da
- Nork itzulia da Jane Austen-en Pride and Prejudice? - (c) Ana Isabel Morales