Lehiaketa bat Emakumeen Eguna ospatzeko: 'Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli'

2024 Martxoa 8
Lehiaketa bat Emakumeen Eguna ospatzeko: 'Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli'

Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumetako zenbait liburu hautatu –denak ere emakumeek idatziak eta itzuliak–, eta galdera sorta bat prestatu dugu. Sariak ere banatuko ditugu!


Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumetako liburuen gaineko 10 galdera prestatu ditugu, eta bakoitzari hiru erantzun posible gehitu dizkiogu. Liburu guztiak dira emakumeek idatziak eta emakumeek itzuliak.

Bi sari banatuko ditugu:

1) Zozketa bat egingo dugu galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean.

    Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak.

2) Zozketa bat egingo dugu gainerako parte-hartzaile guztien artean.

     Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena.

Parte hartzeko epea: 2024ko martxoaren 8tik 10era (biak barne).

JOAN GALDETEGIRA (erantzun bila, EIZIEren webgunera jo dezakezue, eta Nor da Nor datu-basera).

EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinaraziko dugu zein diren irabazleak. Nolanahi ere, irabazleei mezu bat helaraziko diegu, zer liburu aukeratu dituzten galdetzeko.

Anima zaitez, eta esan lagunei ere parte hartzeko!