Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak

2025 Apirila 24
Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak

Lehen saria Lorea Plazak irabazi du, eta bigarrena Oihana San Martinek.


Ezer baino lehen, eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!

Lehen saria (bi liburu) Lorea Plazak irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Oihana San Martinek. Zorionak, Lorea eta Oihana!

Lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin dugu, eta bigarren zozketa, berriz, denak ondo erantzun ez dituzten parte-hartzaileen artean.

Galderen erantzunak:

  1. Nork itzulia da Karel Čapek-en Arrabioen gerra? - Koro Navarro
  2. Zein berrargitaratu da Urrezko Biblioteka bilduman? - Robinson Crusoe (Daniel Defoe | Aintzane Ibarzabal)
  3. Nork itzulia da Elsa Moranteren Arturoren uhartea? - Koldo Biguri
  4. Herman Melvilleren zein liburu dago Literatura Unibertsala bilduman? Benito Cereno & Billy Budd marinela (Jose Ramon Vazquez)
  5. Zein liburu ez dago lau eskutara itzulita? - Bihotza negar eta irri (Maryse Condé | Joxemari Berasategi)
  6. Zein ez dago Literatura Unibertsala bilduman? Ulises (James Joyce | Xabier Olarra)
  7. Nork itzulia da Yasunari Kawabataren Loti ederrak? - Ibon Uribarri
  8. Ba al dago Literatura Unibertsala bilduman Edna O’Brien-en libururik? - Bai (Landa aldeko neskak | Gema Lopez Las Heras)
  9. Zer urtetan argitaratu zen H.P. Lovecraft-en Eromenaren mendietan (Itzultzailea: Ainara Ruiz)? - 2010
  10. Zein itzuli zuen lehendabizi Koro Navarrok Literatura Unibertsala bilduman?- Kim (Rudyard Kipling | 1990)