Poesiaren Nazioarteko Eguna

2015ean, 2016an eta 2017an, poesia azpititulatzeko tailerrak antolatu genituen Literaturian, eta, aurten, Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, bideo horiek berreskuratu ditugu, orduan bezalaxe orain ere gustura ikusiko dituzuelakoan, lan ederra egin baitzuten tailer haietan parte hartu zuten itzultzaileek.

EIZIEren YouTube kanalean ditugu ikusgai.

Gora poesia!