Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat


Apirilaren 23aren bueltan, Liburuaren Eguna ospatzeko, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu dugu.

Liburu_Eguna_Lehiaketa_2022.jpg

10 galderako galdetegi bati erantzunez hartu du parte jendeak –jende askok–, eta bi sari banatu ditugu, zozketa bidez: lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun zituztenen artean egin dugu, eta bigarrena, berriz, parte hartu zuten guztien artean.

Amaia Goikoetxea Orbegozok irabazi du lehen saria (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat) eta Ane Escudero Redondok bigarrena (Literatura Unibertsala bildumako liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat).

Ikus galdetegiaren erantzunak albiste honetan.