Liburuaren Eguneko lehiaketa (2023). Irabazleak
2023
Apirila
25
Lehen saria Amaia Goikoetxeak irabazi du, eta bigarrena Ane Escuderok.
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei. Jende asko animatu da, eta oso pozik gaude.
Lehen saria (bi liburu) Amaia Goikoetxea Orbegozok irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Ane Escudero Redondok. Zorionak, Amaia eta Ane!
Galderen erantzunak:
- Nork itzuli du Edith Warton-en Ethan Frome? - Miren Arratibel eta Aintzane Atela
- Zein da Literatura Unibertsala bilduman argitaratu den azken liburua, 186.a? - Winesburg, Ohio (Sherwood Anderson / Joannes Jauregi)
- Zer liburu ez dago Urrezko Biblioteka bilduman? - Ilargi-harria (Wilkie Collins / Antton Olano)
- Nork itzulia da Edna O'Brien-en Landa aldeko neskak? - Gema Lopez Las Heras
- Zer urtetan argitaratu zen Gailur Ekaiztsuak (Emily Brönte / Irene Aldasoro)? - 2017
- Zer liburu ez dago lau eskutara itzulita?- Zelestina (Fernando de Rojas). [Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola]
[Proleterka (Fleur Jaeggy) Miren Iriartek eta Fernando Reyk itzuli zuten]
[Ethan Frome (Edith Warton) Miren Arratibelek eta Aintzane Atelak itzuli dute] - Nork itzulia da Pere Calders-en Hemen du atseden Nevaresek? - Antton Olano
- Nork itzulia da Anxel Fole-ren Kriseiluaren argipean? - Josemari Navascués
- Zer liburuk irabazi zuen 2022ko Euskadi Saria? - Fiesta: Eguzkia jaikitzen da (Ernest Hemingway / Koro Navarro)
- Zein da Urrezko Biblioteka bilduman argitaratutako azken liburua? - Besteen Odola (Simone de Beauvoir – Oier Alonso)