Senez 36 (2008, ale berezia)

  • Argitalpen-data: 2008
  • ISSN: 1132-2152
  • L.G.: SS-1152/01
  • Orri-kop.: 108 orri

SENEZ 36 PDF


Sarrera

Itzulpengintzari bereziei dagokio ikusezintasuna. Literaturan zein lanbidearen gainerako alorretan. Hau ez da unea, ezta gunea ere, beti hala behar lukeen eztabaidatzeko; ostera, komeni da iritzi-miritzi zabaldu hori ondo gomutan izatea duela zenbait urte EIZIEk abiarazitako ekimen garrantzitsu bezain xume eta isileko honen gainean jardutean. Gizarteak, orokorrean, ez dakielako zer dagoen zenbait itzultzaile eta idazle bat honen testu bat lantzen eta itzultzen jartzeko ekinaren atzean eta barruan, zelako onurak dakarzkion herriari. EIZIEk ere globo osoa gogoan duela dihardu tokian-tokian; hona hemen, horren frogarri eder, Donostian, 2008an izan zen Idazlea itzultzaileen lantegian izeneko itzulpen lantegiaren emaitzak. Lehengaia, Xabier Montoiaren Irapuato narrazioa.

senez36.jpg