Gorazarre zuzentzaileei!
Mario Unamuno

Pasadizo-bilduma labur honen asmoa oso da apala: egileak eta haren lankideek itzulpen-lanetan eta –are gehiago– elkarri itzulpenak zuzentzekoetan atzeman dituzten zenbait akats dibertigarri –ustez– bildu, eta Senez aldizkariaren irakurleekin partekatzea, irribarreren bat edo beste eragin dezakeen uste xumean. Halaber, eta aintzat hartuta beste edozein lan-esparrutan bezala gisako egoerak gehien-gehienoi edo den-denoi gertatzen zaizkigula (bai, zalantza gabe, tarteka-marteka, ItzuL posta-zerrenda horren lekuko), animatu nahi lituzke gainerako itzultzaile eta zuzentzaileak noizean behin antzeko ariketa aringarriren bat egin eta partekatzera.

Sarrera

«Nadie es ferpecto». Horixe dio inoiz inon norbaiti oparitzeko asmotan erosi nuen kikara baten kanpoaldeak, helduleku alferrikakoa barrualdean. Azken finean, kikara gurasoen etxean geratu zen, eta tarteka ikusten dut. Eta bai, arrazoi duela gogorarazten dit. Kikararen akats nahita eginak oroitarazten dit eguneroko lanean nahi gabeko ugari egin ditzakegula (… baita egin ere!), nork bere lanbidean, eta itzultzaileok ere bai.

Ez, ez da inor ferpektu mundu honetan. Ezta 2015a arte Iruñeko alkate izandako Enrique Maya jauna ere. 2016ko maiatzaren 16an, Herritarren Aferen Batzordea bildu zen Iruñeko Udalean, eta, eztabaidagaien artean zegoen, besteak beste, Udalaren haur eskolen sarearen berrantolaketa, euskarazko eskaerari erantzun ahal izateko. Enrique Mayaren txanda zelarik, hauxe esan zuen, auzi horretan Udalak izandako jokaeraren gainean:

Lo que no puede nunca un alcalde es animar frente a una decisión judicial injusta. Es que esto me recuerda a tiempos muy pasados. […]. Esto me recuerda al «Estado soy yo»; el interés público soy yo. «El Estado soy yo», Luis XIV. Se lo voy a decir en francés que me queda muy chulo «L’État, c’est moi». Se lo voy a decir en euskera «Egoera naiz ni». Fíjese usted, no tengo ningún problema.

Hurrengo istantean, Maya jaunak sumatu zuen berari begira zituela zinegotzi euskaldun apurren aurpegiera asaldatuak, zur eta lur berari begira. Honela jarraitu zuen:

¿Lo he dicho mal?, seguramente lo habré dicho mal. He mirado el traductor, es una carencia que tengo, lo siento…

Eskerrak, bada, zuzentzailea dagoen itzultzailearen lanaren atzean, zelatan. Premia, itzulpen- memoriari neurriz gaineko konfiantza egitea, norberaren subkontzientearen traizioak, gaizki- ulertuak, deskuidu hutsak… mila arrazoi eta bat gehiago ditugu arerio eta akats-eragile. Azken bi urte eta erdian Iruñeko Udalean itzultzaile aritu naizenean, ohitura on bat ikasi dut, egindako lana elkarri zuzentzekoa. Eta, bildumazale porrokatua naizenez gero, akats haietako batzuk biltzeari ekin nion.

Lanbide guztietan bada pasadizo bitxietarako bidea, zein lanbide eta bakoitzak berea. Eta ohitura benetan sanoa iruditzen zait halakoak jasotzea, nork bere alorrean. Gogoan dut, esaterako, aspaldi batean eskuetan izan nuela liburu eder bat, liburu-dendetan eta liburu-saltzaileei gertatutako pasadizoak biltzen zituena; lastima haren daturik ez gogoratzea. Ezagunagoak dira, agian, garai bateko OHOko eta oraingo DBHko azterketetako akatsen bildumak, nahiz eta batzuetan ukitu nolabait iraingarri edo gutxieslez jantzita datozkigun.

Zergatik ez halako aleren bat itzulpengintzan ere? Nire uste apalean, gureak uzta ederra ematen du alor horretan, edozein hizkuntza-konbinaziotan. Bistan da Senez aldizkariaren izaera bestelakoa dela, egunero gertatzen zaizkigun (eta gertatuko zaizkigun!) gorabehera unean uneko eta sarritan umorez jantzitakoek errazago aurkitzen dutela lekua egunerokotasunari loturiko beste bitarteko batzuetan –ItzuLen esaterako–, baina uste dut, hala ere, aldizkariaren nortasunari ez liokeela kalterik egingo noiz edo behin tarte txiki arinago bat eskaintzeak. Polita irudituko litzaidake inor gehiago bide beretik animatuko balitz aurrerago, edo, batek daki, gure lanbideari loturiko anekdota eta pasadizoekin sail llabur «aringarri» bat sortzea.

Hortaz, Iruñeko Udalean egon naizen aldiko akats-sorta hartatik gehienak hona ekartzera animatu naiz, irribarre bat edo beste pizteko asmo xume hutsarekin. Ez dira den-denak zuzenketaren ondorio, baina bai gehienak; besterik ere bada, (itzulpen-eskatzailearen akatsa, telefonoko gaizki ulertua, anbiguetateak…), baina denek lagundu digute tarte batean lanaren zama goxatzen eta arintzen.

Gorazarre egin nahi dizuet, beraz, lankide eta aldi berean zuzentzaile izan zaituztedan Miren Iriarte, Patxi de Vicente, Inma Errea, Sergio San José, Ainhoa Ballesteros eta Ainara Tirapuri (tira, tartean nire zuzenketatik ere bada), eta baita, nola ez, Koldo Otaegi idazkariari ere, zeina, idazkari izateaz gain, «testuelebitzaile» (berak badaki zer den hori), era-guztietako-arazo- teknologikoen-konpontzaile, txantxa-egile profesional bezain perilos, sukaldari trebe, mozopeña, eta dagoeneko erdi-itzultzaile ere baden; tira, factotum orojakilea!

Hemendik aurrera, bada, bekatua aitortuko dugu, baina bekataririk ez!

Akatsen xerka

Hara, honekin hasi zitzaidan «gure» akatsak jasotzeko gogoa. Musika kontzertu bat Iruñeko Gayarre antzokian, Txaikovskiri eta Errusiako Bosten taldeari (Balakirek, Cui, Mussorgski, Nikolai Rimski-Korsakov eta Borodin musikariak) eskainia. Antza, Bosten taldekoek behar bezain errusiar ez izatea aurpegiratu omen zioten Txaikovskiri, Mendebaldeko gorteekiko omen zuen zaletasuna salatu nahian edo, eta hara zer erantzun zien (traduttore, traditore dela medio) San Petersburgoko maisuak (beltzez azpimarratutako zatian):

La música de Chaikovski (1841-1893) necesita 
poca presentación.

Como se ha dicho al principio, los miembros 
del Grupo le culparon de ser ecléctico y
cosmopolita y de que su música no fuera
ealmente rusa.

El, sin embargo, se declaraba ruso hasta la
médula“Yo soy más ruso que nadie”
.

El Capricho Italiano (1880) es una de sus
composiciones sinfónicas más conocidas.

Aurkezpen gutxi behar du Txaikovskiren
(1841-1893) musikak.

Gorago esan bezala, Bosten taldeko kideek
eklektiko eta kosmopolita izatea leporatu
zioten, eta haren musika ez zela egiazki
errusiarra salatu.

Alabaina, hark errusiartzat zuen bere buruz,
barne-muinetaraino errusiar:
“Inor baino euskaldunago naiz ni”, zioen
.

Kapritxo italiarra (1880) haren konposizio
sinfoniko ezagunenetakoa da

«Inor baino euskaldunago» Txaikovski jauna! Eskerrak zuzentzailea zegoen itzultzailearen lanari koska egiteko prest.

Telebistako sukaldari hark zioen bezala, «Biba Rusia».

                                                                      ************

2016ko sanferminetako programan, Asiron alkateak abegikor jokatu nahi izan zuen kanpotarrekin. Abegikorregi agian, zeren eta, euskarazko itzulpenean zuzentzailea prestu ez egotera, hara noren izenean hitz egingo zukeen (gora itsas Nafarroa):

[…] catarsis colectiva que ocupará cada rincón,
plaza y momento del día y de la noche.
Un fenómeno social y festivo único en el
mundo al cual nos sentimos orgullosos y
orgullosas de pertenecer, pues nace de
lo más profundo de todas y cada una de las
personas y colectivos que integramos la fiesta.

Nueve días, 204 horas, 14.400 minutos
plagados de “Momenticos”.

Momenticos que la ciudadanía de
Pamplona-Iruña sabe vivir, disfrutar y
sentir como nadie, ya sea en la mejor
compañía o en soledad, en la mayor
cacofonía txaranguera inimaginable o
en el escalofriante silencio del encierrillo,
en la épica del encierro o en las banales
sobremesas de almuerzos, comidas y
cenas a la luz del sol o de la luna,
con los nuestros/as o con desconocid@s,
entre risas o entre llantos contenidos porque
nuestro ser querido no está en ese
momentico…, nueve días en los que la
emoción y la empatía alcanzan un grado de
ebullición que posiblemente ningún instituto
científico pueda explicar, y ni queremos que
lo hagan, porque es uno de los ingredientes
secretos de nuestras fiestas, ingrediente
que nunca debemos perder.

[…] katarsi kolektibo, espontaneo eta
ikusgarri baten bidez. Gizarte- eta
jai-fenomeno honek ez du parekorik mundu
zabalean, eta harro gaude horren partaide
izateaz, jaia osatzen dugun pertsona eta
kolektibo guztion eta bakoitzaren
sakon-sakonenetik sortzen baita.

Bederatzi egun, 2014 ordu, 14.400 minutu,
unetxoz beterikoak.

Irundarrok ondo bizitzen, gozatzen eta
sentitzen dakizkigun unetxoak, adiskide
onenen alboan zein bakarrean, irudika
daitekeen txaranga-kakofonia itzelenaren
barnean zein entzierrilloaren isiltasun
ikaragarrian, entzierro-epikan barneratuta
zein eguzki edo ilargipeko askari, bazkari eta
afari osteko giro erlaxatuan, biziko ditugunak
gertukoekin edo ezezagunekin, barre-algaraz
zein malko-gordetan, pertsona kuttunen bat
falta zaigulako unetxo horretan. Bederatzi
egun horietan emozioak eta enpatiak
irakiteraino egiten dute bor-bor, halako  
mailan, non, seguru asko, ez da munduan 
institutu zientifikorik izanen halakorik azaldu 
ezakeenik…Eta guk nahi ere, horixe delako
gure jaietako osagai sekretuetako bat,
inoiz galdu behar ez duguna.
 

Urte batzuk lehenago, nik neuk ikusia dut Iruñeko kaleetan Udaltzaingoaren auto batean Policía Municipal de Pamplona – Iruneko Udaltzaingoa idatzita. Jakina, galdua zuen autoaren errotuluak ñ letraren tileta. Agian, hortik alkatearen identifikazioa gipuzkoar hiriarekin.

                                                                      ************

Baina kontuz, ez omen da itsas Nafarroa galdu hark eragindako liluramendu bakarra. Azpiko itzulpena kontrako noranzkoan egina da, euskaratik gaztelaniara. Elkarretaratze baterako deia da, baina non egiteko?:

 EGUNA: Abenduaren 6-an (Asteartea).

 ORDUA: 10,30 tatik 12,00 tara.

 LEKUA: Iruñeko Udaletxeko Plazan.

 LELOA: Euskal Demokrazia.

 DÍA: martes, 6 de diciembre
 HORA: 10:30 – 12:00
 LUGAR: playa del Ayuntamiento de Pamplona
 LEMA: "Euskal Demokrazia" (Democracia Vasca)

Zein ote hondartza hori? Agian, batere lotsarik gabe, Iruñeak bere egin ote du «nafar»ren hondartza, Hondarribiakoa? Kontuz ibili, giputx jendea! Hondartza xume batekin hasten da, eta marko inkonparabliarekin amaitzen. Eta dena onddo beltz apur batzuen mendeku, ai ene!

                                                                      ************

Askoren ustean, garesti da Iruñeko Alde Zaharrean pintxotan ibiltzea. Ez beti, hala ere! Alde Zaharreko kale ezagunenetako dendari eta merkatariek eskaintza-aste bat antolatu dute, eta baten bat pasatu egin da:

                          

04 irudia.jpg

Pintxoa + ardia 2 euroan? Nahi dutena esango dute, baina merke, benetan merke jana San Nikolas kalean! Hori bai, pintxoa eta ardia, ez dakit ba, lehorregia aukeran… Ahoa bustitzeko ttantta bat ere ez, mesedez?

                                                                      ************

Sanferminak gertu, Udalak eta zenbait erakundek erabaki dute Gaztelu plazan etxola bat paratzea, emakumeen ahalduntzearen alde. Eta bai, txukun egin zuen lan itzultzaileak:          

Para generar estrategias que permitan el empoderamiento de las mujeres.

EMPODERAMIENTO:

Emakumeen ahalduntzea ahalbidetzen dituzten estrategiak sortzeko.

AHALDUNTZEA:

Baina, gero, itzultzailea bera etxola paretik pasatu, txiripaz, eta, hara zer ikusiko errotuluan: AHALDUNTZE behar zuen lekuan, AHULDUNTZE… Beraz, ez zerbait desberdina, baizik eta guztik kontrakoa, 180 graduko bira, hara!

Ez omen gara zuzentzaile beharra dugun bakarrak.

                                                                      ************

Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bati ekin dio, hiriaren Alde Zaharrean ibilgailu motordunen zirkulazioa murriztu eta hobeto kudeatu nahian. Prozesu horretan, zenbait bilera egin dituzte bizilagun, merkatari eta ostalariekin, eta hara joan behar duten zenbait langilerekin (garraiolariak, larrialdi-zerbitzuetakoak…), beren iritzien arabera egungo arazo nagusiak hauteman eta konponbidea bilatzeko.

Besteak beste, hauek aipatu dira (oharra: testuaren egileek jakinarazi digutenez, cargas especiales horrekin hargatik edo honengatik ohiko ordutegitik kanpo egin beharreko zamalanak adierazi nahi zituzten):

Dificultad de acceso en situaciones especiales (averías, reparaciones, cargas especiales…).

Sartzeko arazoak egoera berezietan (matxurak, konponketak, amalanak ordutegitik kanpo…).

Egia da haur txikien amei (aitei ere bai) lan dezente (edo ikaragarri) tokatzen zaiela ordutegitik kanpo, ordu txikietan, desorduetan… Edonola ere, gauza bat da zamalana ohiko ordutegitik kanpo, eta beste bat amalana, azken horiek beti baitaude ordutegi barruan.

                                                                      ************

Herritarren parte-hartzeaz ari garelarik, hara oximoron matematiko hau:

Por esta vía han participado 69 personas,
un 49 % mujeres y un 51 % hombres.

69 pertsonak egin du proposamenik
webguneen bitartez, horien arteko % 49
gizonezkoak direlarik, eta % 51 gizonezkoak

Emakumeek parte-hartze benetan exkaxa, ala mentalitate erabat patriarkalaren traizio inkontzientea?

                                                                      ************

Kontuz gero erekzioekin!

Iruñeko Udaltzaingoak hitzaldi-sorta bat eskaintzen du ikastetxeetan, herritartasunerako heziketaren inguruan. Gai askotarikoak jorratzeko saioak eskaintzen dituzte (genero-indarkeria, alkohola eta drogak, bullyinga, Internet, sare sozialak eta teknologia berriak, ziber-jazarpena…), Lehen Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketaraino, eta etapa bakoitzera egokitzen ditu edukiak.

Honako hau DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendua da, eta…:

PELEAS, AGRESIONES (DELITO DE LESIONES)

OBJETIVO GENERAL

El objetivo es la prevención a través de la
información y que los jóvenes conozcan
que acciones pueden ser sancionadas.

OBJETIVOS ESPECÍFICOS

Que tengan claro que una pelea o agresión
no solamente es darse unas tortas y ya está.  

Que conozcan todo lo que ello puede derivar,
delitos, faltas, indemnizaciones,
diligencias judiciales, etc.

Que rehuir una pelea es lo mas sensato e
inteligente, ya que no sabemos lo que la
otra persona lleva ni sus reacciones
.

BORROKA ETA ERASOAK (LESIO-DELITUAK)

HELBURU OROKORRA

Helburua: informazioaren bitartez jokabide
horiek prebenitzea, eta eta gazteei jokabide
horien arriskuak ezagutaraztea.

BERARIAZKO HELBURUAK

Gaztek argi izan dezatela borroka edo erasoa
ez dela elkarri zaplazteko batuk jotze hutsa,
hori baino gehiago baizik.

Ikasleei jakinaraztea hortik erator daitekeen
guztia: delituak, faltak, kalte-ordainak,
eginbide judizialak, etab.

Ohar daitezela zentzuzkoena borroketatik
ihes egitea dela, ez baitakigu besteak zer
daraman, ezta haren erekzioen berri ere.

Hara: erekzioa erreakzioa da berez, baina erreakzio oro ez da erekzio!

Dena den, eta hezkuntza-etapari erreparatuta, ez da ahaztu behar hormonazio-garai bete- betean dauden gazteei zuzentzen zaiela jarduera!

                                                                      ************

Argazkilari autozale ote?

2016ko azaroa: Artea letra xehez izeneko erakusketa antolatu du Iruñeko Udalak, lau argazkilariren lanekin. Hauxe dio haietako baten curriculumean:

Ha obtenido reconocimiento por su trabajo en concursos y rallys fotográficos a nivel provincial.

Bere lana aintzat hartua izan da probintziako argazki-lehiaketetan eta rallyetan.

Ez dakigu zenbat maite duen Paco Sada argazkilariak automobilismoa, baina bistan da lehiaketa zein rallyak, biak direla argazkigintzakoak!

                                                                      ************

Hona beste arte-erakusketa betetik hartutako adibidea:

Al ver la obra de Iñaki podemos pensar en la racionalidad determinada por las formas geométricas de sus obras, bien sean pictóricas o escultóricas, la fórmula matemática que sistematiza un mundo que puede parecer duro.

Haren lanak behatzean –nola margoak hala eskulturak–, forma geometrikoek baldintzatutako arrazionalitateaz pentsatu dezakegu, latz lirudikeen mundu bat sistematizatzen duen formula maitematikoaz.

Zer ote da formula «maitematikoa»? Maitasunez formulatutako hura? Orain arte margarita- hostoen bidez erabakitzen zen hura, modu zientifikoagoan ebaztekoa?

                                                                      ************

Ai zenbakiak, zenbakiak… Zenbat buruko min zenbakiek!

                         

11 irudia.jpg

Epea 2016ko abenduaren 2015ean amaitu omen zen! Beraz, hil horrek 2015 egun izan bazituen –gutxienez–, lasai ibili, lasai… bost urte pasatxoko tartea baduzu-eta izena emateko…

                                                                      ************

Ziztu bizian, di-da, bizkor, aitaren batean, agudo, fite…! Kontuan hartuta testua azaroaren 11n bertan itzuli dela, erakusketa ikusi nahi duenak bixi-bixi joatea du!!!

La exposición “Delirio” se podrá visitar de este viernes hasta el 11 de diciembre en horario de martes a viernes de 18.30 a 20.30 horas; los sábados de 12 a14 horas por la mañana y de 18.30 a 20.30 por la tarde; y los domingos y festivos, solo en horario matinal, de 12 a 14 horas.

Eldarnio erakusketa azaroaren 11ra arte, ostiralarekin, eta honako ordutegi honetan egongo da ikusgai: asteartetik ostiralera (18:30 – 20:30), larunbatetan (12:00 – 14:00 eta 18:30 – 20:30) eta igande eta
jai-egunetan, bakarrik goizez (12.00 – 14:00).

                                                                      ************

Antza, azpiko testuarekin aritu den itzultzaileak ez du oso maitea Vermuteando ekimena…. baina hortik eta hura gorozteraino! Besterik da girotzea, jakina…

                          

13 irudia.jpg

                                                                     ************

Bide batez esanda, bai jarduera iraunkorra Vermuteando delakoa (eta iraunkorra benetan, ez jasangarria):

                           

14 irudia.jpg

Hori da irautea, hori!

                                                                      ************

Ba ote da Pelloren egia ukatuko duenik?

TENGA EN CUENTA QUE USTED SOLO PAGARÁ POR LOS SERVICIOS PRESTADOS.

HAR EZAZU KONTUAN EZ DITUZULA JASOTAKO ZERBITZUAK BAINO JASOKO.

                                                                       ************

Batzuetan, itzultzaileak itzulpen-eskaera… nola esan… politikoki ez oso zuzenak jasotzen ditu:

                            

16 irudia.jpg

Lasai…. «Denda naiz» merkataritza-kanpaina aipatu nahi du itzulpen-eskatzaileak; beste nonbaitera jo beharko du Mein Kampf nahi duenak.

                                                                      ************

Hona beste bat, irakurtzen hasi eta delituegi ematen duena:

                              VII. DELEGADOS DE PREVENCIÓN

Como indica la legislación, son competencias y facultades de los Delegados de Prevención:

1.-  Colaborar con la dirección de la empresa en la mejora de la acción preventiva.
2.- Promover y fomentar la cooperación de los trabajadores en la ejecución de la      
     normativa sobre prevención de riesgos laborales.
3.- Ser consultados por el empresario, con carácter previo a su ejecución, acerca de cualquier     
     decisión que pudiera tener efecto sustancial sobre la seguridad y salud de los trabajadores.

Eskerrak esaldia ez den beltzez azpimarratutakoan amaitzen, eskerrak…

                                                                      ************

Eta beste batzuetan, akats agerikorik egin gabe ere, itzultzailearen lanak eman dezake nahasmenerako bide:

                            

18 irudia.jpg

Ez, ez; kontrakoa pentsa baliteke ere, asmoa ez da indarkeria-mota ikusgarriagoak sortu edo sustatzea, inondik ere!

                                                                      ************

Transitzulpena, itzulpen transgeneroa… eta, agian, topiko bat gure errepideeetan: jatorrizko BANDO itzulpenean BANDA bihurtu du Tradosek:

                              

19 irudia.jpg

                                                                      ************

Gorago, zenbakiekin nahastu gara, eta hurrengo akatsa alfanumerikoa dela esan beharko genuke, herena eta herrena nahastetik baitator:

Casi dos de cada tres están ocupados y
algo más de un tercio están jubilados,
son amas de casa, están en paro, estudiando
o son personas con una incapacidad.

Ia hirutik bi lanean daude, eta herrena
baino pittin bat gehixeago erretiroa hartuta,
etxeko lanetan dihardute, langabeak dira,
ikasleak edo desgaitasunen bat dute

                                                                      ************

Antza, AEBetako presidente ohi George W. Bushek Eslovenia eta Eslovakia nahastu omen zituen, kazetariak herrialde horietako bati buruz galdetu ziolarik. Tira, Bush jaunak izan du jarraitzailerik…

Dos danzas (Una tarde en el pueblo y Danza del eslovaco)

Bartok

Bi dantza (Arratsalde bat herrian eta Esloveniarraren dantza)

Bártok

                                                                      ************

Aparkaldi moten artean, zulatua aipatzen da. Batzuetan, gertatzen da, gurpil zulatua behintzat, baita kristal hautsia ere

Estacionamiento finalizado
Estacionamiento iniciado
Estacionamiento ampliado
Estacionamiento interrupido

Aparkaldi amaitua
Aparkaldi hasia
Aparkaldi zulatua
Aparkaldi etena

Besterik da, jakina, aparkatze-eremu mugatu edo murriztuan (ORA) aparkatu eta gero, Telpark sistemarekin aparkaldia LUZAtzea!

                                                                      ************

Gaztelaniazko y kopulatiboa eta ematen da euskaraz, jakina… non eta Londresen ez gauden

Carlos Alba (Madrid, 1984) vive y trabaja en Londres.

Carlos Alba (Madril, 1984) Londresen bizi da tea bertan egiten du lan.

                                                                      ************

Iruñeko Orfeoia, katu kantari…

Iker Bengoetxea trabaja
profesionalmente como actor de

doblaje  y cantante desde 2003
.

Además de ser vocalista de bandas de
diferentes estilos, en 2003 entra a formas parte
del orfeón Pamplonés y comienza a interesarse 
por el canto lírico.

Iker Bengoetxea bikoizketa-aktorea
eta abeslaria da 2003az geroztik


Estilo desberdinetako bandetan aritzeaz
gain, 2003an Iruñeko Orfeoian sartu zen
eta katu lirikoarekiko interesa pizten
hasi zitzaion

Eta, katu musikariez ari garelarik, ekar dezadan gogora 2016ko uztailean El Drogasek Ziudadelan emandako kontzertu luze (bost ordu pasa), berezi (hiru formatu, hiru agertokitan) eta ahaztezina, Un día nada más izenekoa.

Esan bezala, hiru formatutan aritu zen. Kontzertu hasieran, eta itzuli behar izan genuen programaren arabera, El Drogasek ongietorri egingo zien entzuleei Ziudadelako sarreran, «solo, con unas pocas canciones en acústico, acompañado de piano». Baina itzultzaileak «katu gutxi batzuekin» eman zuen euskaraz.

Tira, irudi polita da, El Drogas, katutxo gutxi horiek piano gainean…

                                                                      ************

HARA! Ba al daiteke azpiko hau?

                               

24 irudia.jpg

Badakigu itzultzaile gehiagori ere gertatu zaiola; beraz, izango du azalpen logikorik. Dakienak azal diezagula!

Ba al daiteke itzulpen memoriak dioena, itzulia izatea testuaren % 101,05!?

Eta, lana amaitzeko, testuaren % -0,68 itzultzea falta izatea!

Kasu honetan, zuzentzaileak ezin izan zigun lagundu…

                                                                      ************

Ai, Freud hilobitik aterako balitz!

2017ko ekainaren erdialdeko itzulpen-lan bat… Sanferminak benetan gertu, eta bistan da zer duen itzultzaileak buruan!!!

Hoy, DKV es una entidad referente en su compromiso con la creación cultural y está conformando una de las colecciones de arte contemporáneo español más importantes, con más de 600 obras de más de 250 artistas, la mayoría artistas jóvenes o emergentes en el momento de iniciar la colección, muchos de ellos hoy nombres consolidados en el panorama artístico.

Gaur egun, DKV entitate erreferentea da egungo sormenarekiko konpromisoan,eta Espainiako arte garaikideko bilduma garrantzitsueneko bat ari da garatzen: 600 arte-lan eta 250 artistatik gora, gehienak gazteak eta goraka zetozezenak bilduma sortzeko unean, eta dagoeneko gaur egun artearen panoraman ondo errotuak.

                                                                      ************

Prentsaurrekoak gauez egiten direnean…

Se tratarán creativamente, proponiendo juegos originales y sorprendentes, tal y como han explicado hoy en la rueda de prensa la concejala de Cultura, Política Lingüística, Educación y Deporte, Maider Beloki; el presidente de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona, Aritz Ayesa; y la directora general de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio del Gobierno de Navarra, Eva García Balaguer.

Jolas originalak eta harrigarriak proposatuko dira, sormena baliatuta. Hala azaldu dute gau prentsaurrekoan Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Iruñerriko Mankomunitateko presidente Aritz Ayesak eta Nafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari orokor Eva García Balaguerrek

                                                                      ************

Iruñeko Udaltzaingoaren Erregelamendu berria. Polisemia posibleak gorabehera (bizpahiru bururatzen zaizkit), neologismo bat asmatu dugu haurdun geratu den udaltzaina izendatzeko: haurtzaina!

No se permitirá el uso de prendas, equipos y complementos que no se ajusten a lo estrictamente reglamentado para cada ocasión, ni la reforma o alteración de los mismos, salvo en caso de gestación o justificación de índole sanitaria en las que podrá recabarse a tal efecto la autorización de la Autoridad municipal Competente.

Ez da baimenduko egoera bakoitzerako araututakoari zorrotz doitzen ez zaion jantzi, ekipazio zein osagarririk erabiltzea, salbu eta haurtzaina haurdun dagoen edo bestelako osasun-inguruabarren batek justifikatzen duen kasuetan, zeinetan baimena eskatu beharko zaion udal-organo eskudunari.

                                                                      ************

Elebitan bidalitako testu baten euskarazko bertsioa gainbegiratzeko eskatu digute:

Con motivo del 8 de marzo, DÍA INTERNACIONAL DE LAS MUJERES, el Ayuntamiento de Pamplona invita al personal municipal a participar en la concentración en la Plaza consistorial, a las 11.45 de la mañana, en la que se procederá a la lectura del manifiesto “¿Dices o haces? La igualdad aún no es un hecho: el feminismo es el camino”.

A diferencia de ocasiones anteriores, la concentración tendrá lugar va las 11.45, ya a que las 12.00 tendrá lugar otro Parto internacional de Mujeres, convocado por la Coordinadora 8 de marzo, en la Plaza del Castillo.

Martxoaren 8an EAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, Iruñeko Udalak gonbit egiten die udal-langileei Udaletxe Plazan elkarretara daitezen, 11:45ean. Bertan “Hitzak ala ekintzak? Oraindik ez dago berdintasunik: feminismoa da bidea” manifestua irakurriko da.


Beste aldi batzuetan ez bezala, elkarretaratzea 11:45ean egingo da, 12:00etan, Martxoak 8 Koordinakundeak deituta, Emakumeen Nazioarteko Lan-Etenaldia egingo baita Gaztelu plazan.

Eta bai, bai, zuzendu ditugu euskarazkoan gure ustean zuzendu beharrekoak. Baina, horren aurretik, baita jatorrizkoko partoa ere.

                                                                      ************

Eta, sorta hau amaitzeko, ahozko bi pasadizo. Egia esan, ez dira itzulpen-akats, bi hauetan ez da eskerrak eman beharreko zuzentzaile guardiakorik, baina, goiz partea alaitzeko balio izan zigutenez, hona ekarriko ditut.

Hona lehena. Iruñeko Udalaren itzulpen zerbitzuan bada Ricoh markako inprimagailu bat. Telefonoz deitu dute:

—Buenos días… Mire, llamamos de Ricoh.

Eta lankideak, zur eta lur:

—¿De la Herriko?

Hauxe bigarrena: 2017ko Korrika dela eta, Udaleko langile batek gaztelaniaz eman behar du Komun arrunta. Ez du horren parekorik aurkitzen gaztelaniaz, eta deitu digu itzultzaileoi, laguntza eske:

—Aizue, zuek nola emango zenukete gaztelaniaz komun arrunta? Váter estándar, adibidez?

Galdetu dio lankideak ea zer duen berezi komun arruntak. Azaldu dio itzulpen-eskatzaileak badirela komun berezi batzuk –esaterako, ezintasunen bat duten pertsonentzat–, eta badirela bestelako batzuk ere, nahiz eta ezin esan izan dion haien berezitasunik azaldu, eta halakoak ez, gainerako guztiak omen direla arruntak

Hortaz, nire lankideak:

—Gaztelaniaz ez dakit, baina euskaraz hori komun komuna da.

Amaiera

Tira ba, amaitu da. Ez dira gutxi kalera ihes eginda ikusten ditugun akatsak, itzultzaileen edo batek daki noren deskuiduagatik, baina idazki honetan bildu ditudanak zuzentzailearen sarean eroriak dira, eta zenbatez hobeto ikusten ditudan hortxe, batere kalterik egin ahalik, eta bai, ordez, irribarrea eragin.

Ai, Maya jaunaren smartphoneko itzultzaile automatikoak ere zuzentzailea balu!