Aitortza baten maskara: Yukio Mishimaren 'Maskara baten aitortza' irakurtzeko eta itzultzeko gako batzuk
Iker Álvarez

Artikulu honek Yukio Mishimaren 'Maskara baten aitortzak' (1949) jorratzen dituen gai eta ardatz tematiko nagusiei gainbegirada bat ematen die nobela XXI. mendeko irakurlego mendebaldarrari hurbiltzeko asmoz. Funtsean, sexualitateari buruzko ziurgabetasunak, niaren dualtasuna eta aitortza-izaera identifikatu ditugu nobelaren zutabe gisa. Ezaugarri horietan oinarriturik, protagonista mamitzeko Mishimak baliatu zituzkeen iturri eta eraginei erreparatu diegu nagusiki. Ondoren, eleberria euskarara itzultzean kontuan izan ditugun zenbait alderdi ere aztertu ditugu.