Tarazonako Itzultzaile Etxearen inaugurazioa
Artikulua PDFn
1988ko maiatzaren 29an inauguratu zen ofizialki Tarazonako Itzultzaile etxea. Aldizkari honetan bertan idatzi izan da Itzultzaile Etxeen antolamenduaz (Senez 1986, 2-3).
Etxeok Europako Batzordearen laguntzaz ari dira sortzen Europako estatu guztietan. Tarazonakoa laugarrena da, Alemaniako Straelen, Frantziako Arles eta Italiako Procittakoen ondoren.
Paco Uriz olerkari eta itzultzailearen boltzadaz sortu da Tarazonan etxe hau, Elmar Tophovenek Straelengoa sortu zuenean eman zizkion xede berberekin: Itzultzaileei baliapideak eskura jarriz itzulpenen kalitatea hobetu (literatur itzultzaileena batez ere).
Inaugurazio ospakizunak Veruelako monastegian eta Tarazonan bertan izan ziren. Bereziki aipatzekoak eta txalotzekoak dira ospakizunon antolamendua eta Tarazonako udaletxeak bertara joandako guztioi egin zigun atospena.
Europako Batzordeko, Zaragozako eta Tarazona bertako ordezkariez gainera Europako lau beste hiru Itzultzaile Etxeetako ordezkariak, eta Espainiako Estatuko Itzultzaile Elkarteetakoak ere bertan ziren eta holakoetan ohi den haiekiko harremanak estutzeko aprobetxatu genuen elkarte honen izenean bertan izan ginenoi eskaintzen zitzaigun aukera.
Elkarteak harreman horiek zabaldu eta sakondu egin behar ditu aurrerantzean, eta bere bazkide guztiei eman horiez baliatzeko aukera.
Tarazona Nafarroaren muga-mugan dago, Zaragozako probintzian sartuta, Bilbotik eta Donostiarik ordu pare bateko bidea eginda. Tamalgarria litzateke, alde askotako itzultzalleekin kontrastasuna izateko aukera hori, eta geure izatea eta egoera ezagutzera emateko, atari-atarian edukita, ez baliatzea.