Estatu Espainoleko hizkuntzen arteko itzulpen jardunaldiak
J.M Zabaleta

1988ko Maiatzaren 6 eta 7an Espainiako Estatuko lau itzultzaile elkarteetako ordezkariekin, Nazioarteko Itzultzaileen Federazioko ordezkariekin bilera batzuk ospatu ziren Madrilgo Liburutegi Nazionalean, lau hizkuntzetako itzultzaileen arazoak eta kezkak aztertu eta horiei irtenbidea eman ahal izateko behar den elkarrekiko antolamendua bideratzen hasteko. Jardunaldien antolatzaileak Espainiko Estatuko lau itzultzaile elkarteak izan ziren: APETI, APTIC/LE, EIZIE eta ATG.

Bilera hau urte eta erdi lehenago, Compostelan ospatu zen I Encontro de Traductores Peninsulares jardunaldien jarraipena zen, hartako azkeneko erabakia (beste jardanaldi batzuk antolatzeko gomendioa) betez. Euskaldunen artetik, elkarterik artean ez zegoenez, pertsona pribatuak joan ziren Compostelara. Itzultzaile Elkarteen lehenengo bilera horretatik hasita, katea batean bezala, Espainiako Estatuan diharduten itzultzaileek, era askotara antolatuta, elkarrekin dituzten arazo arnankomunak konpontzeko eta irtenbidea emateko elkartu beharra aipatzen da.

Madrilgo jardunaldiek hiru parte izan zituzten, aski bereiziak. Lehenengoa, ofizialena, ponentziak; bigarrena deklarazio publikoak; eta hirugarrena, lau elkarteen arteko antolamenduari buruz izandako eztabaidak.

Zortzi ponentzia aurkeztu ziren:

  1. - "Presente y Futuro de las Lenguas minoritarias". Vicente Romano
  2. - "Traduccions entre llengües de l'Estat Espanyol". Joaquim Romaguera.
  3. - "Ergonomia de la Traducció i de la Interpretació als Pasos Catalans". Lluis Urpinell i Jovani.
  4. - "Passat, present i futur de la traducció al catalá". Jaume Medina.
  5. - "Euskal itzulpenaren iragana eta oraina". Josu Zabaleta.
  6. - "Espainiko Estatuko hizkuntzetatik euskararako itzulpena. Oraina eta etorkizuna". Koldo Izagirre.
  7. - "A traducción e os traductores galegos". Valentín Arias.
  8. - "Traducción entre as llenguas castelá, catalana, galega e vasca". Xulián Maure.

Ponentzia horiez gainera, aranes hizkuntzarako itzulpenaz ere aurkeztu zen ponentzia bat, programaz kanpo, azken mahai inguruan leku eginda.

Saio hauetan hizkuntza bakoitzeko itzultzaileen egoera deskribatu zen (liburu itzultzaileena batez ere, gaia ez bait zegoen guztiz zehaztuta, eta alderdi horretatik gaiaren barreiamendu apur bat antzeman zen ponenteen artean).

Ponentzia hauek guztiek erakutsi zutena hitz gutxitan laburtzea ez da erreza. Atera daitekeen lehendabiziko ondorioak erakusten duen bezala, eta aurreko beste hainbat bileratan ere ikusi ahal izan den bezala, oso egoera desberdinetan daude gaztelera, katalenera, euskara eta galegorako itzultzaileak; oso garapen momentu desberdinetan daude; arazo desberdinei erantzun behar diete.

Katalanerako itzultzaileak heldutasun maila handi batera ari dira iristen, ponentzietan aitortzen zutenez. Tradizio zaharra dute itzulpenean, Erdi Aroan hasi eta gaurko egunetara arte, bitartean zenbait mendetako dekadentzia izan badute ere. Mende honen hasieratik batez ere, ahalegin handia egin da Katalunian, Noucentisme mugimenduko partaideek kontzientzia osoa bait zuten mendetako hutsunea bete beharko zutela denbora laburrean Kataluniako kulturarako, beste hizkuntza batzutako kulturek beren hizkuntzan mendetan sortutako emaitzak urte laburretan beretu beharko zituztela, "nostrar", "geuretu" katalanez esaten duten bezala. 1936ko gerrak eta gerra osteak, apaldu eta moteldu bai baina eten, ezin izan zuten eten itzulpen mugimendu hori, eta gaur egun, hizkuntz normalizazioaren eguna oraindik urruti badute ere, heldutasun sendoa eta etorkizun zabal oparoa ageri zaie katalanera eta katalanetik ari diren itzultzalleei.

Galizari dagokionez, itzulpen tradizio laburra dute oraindik, eta egoera aski larria, euskaldunon antzekoa puntu askotan. Itzultzaile galegoak ezin du itzultzaile profesionala izan (liburu itzultzaileak behinik behin), ez du horretarako baldintzarik, Administraritzan eta komunikabideetan ari diren itzultzaile banaka batzuek besterik. Itzultzaile galegoa irakaslea da gehienean ofizioz, euskal liburu itzultzailea ofizioz beste zerbait izan ohi den bezala, irakasle edo beste erabateko itzultzaile (Administrazio edo Komunikabideetako itzultzaile). Galegoz literatur itzulpen gutxi argitaratu izan da orain arte; irakaskuntzan galegoa sartzen hasi denetik ordea, haurrentzako literaturaren itzulpena ugalduz doa. Alor horrez kanpoko literaturari dagokionez, hala ere, berrogeitaka obra itzuli ahal izan dituzte ATGek Galizako Xuntarekin burututako akordio baten bitartez. Orohar kalitate oneko itzulpenak egiten dira galegora, presio editorialik ez dagoenez "mimatu" egiten dira itzulpenak, astiz eta denboraz burutzen, eta itzultzaileen selekzio estua dago argitaletxeen aldetik.

Euskal itzultzaileei dagokienez, lehenengo ponentzian gaur egungo egoerara ekarri gaituen historia aurkeztu ondoren, Koldo Izagirre ponenteak, bigarren saioan gaur egungo egoera determinatzen duten faktoreak eta etorkizunerako baldintzak, mugak eta esperantzak agertu zituen.

Ponentzia hauek, zehazkiago aztertu nahi dituenak, EIZIEren bulegoan ditu guztiak.

Agiri publikoan, eskaera bat egiten zitzaien EspainTako Estatuko Instituzio publiko zentral nahiz autonomiko guztiei Estatuko hizkuntzen arteko harromanak normalizatzeko eginik dituen deklarazioak eta izenpeturik ditnen itun guztiek betetzeko behar diren baliapideak iarri ditzaten. Eta Elkarteok bere aldetik, beren bileretan lau hizkuntzak erabiltzca, eta elkarrekiko antolarnenduan aurrera egitea erabaki zuten.

Bilera honek zuen hirugarren helburua, lau itzultzaile elkarteon arteko harremanak arautzeko urratsak ematea zen. Lehendabiziko gaia, zentzu honetan, APETIz gainerako hiru elkarteok (Kataluniakoak, Euskal Herrikoak eta Galizakoak) FIT, Nazioarteko Itzultzaileen Federakundean nola sartu, zeren arabera eta nola antolatu izan zen. Hain zuzen ere, Estatu bakoitzetik bi ordezkari izenda daitezke erakunde horren Zuzendaritza Batzorderako. Espainiako Estatutik APETIren izenean partaide bat dago. Bigarrena ez dago izendatuta.

Ana Lilovarekin bilera luze bat izan zuten Katalunia, Euskal Herria eta Galizako itzultzaileek, ordezkariak Estatuz ez baina hizkuntzaz izenda zitzaten eskatuz. FITek erabakia du ordea, bere estatutuetan, Estatuz izendatu behar direla ordezkariak, Estatu bakoitzeko bi;

hasieran nonbait literatur itzultzaileen aldetik izendatzekoa zen bat, eta testu pragmatikoen itzultzaileen aldetik beste. Gaur egun itzulpengintza bi alor horietan banatzeak berebiziko zentzurik ez duela azaldu zen, egocra askoz ere konplexuagoa zela alegia. Arazoa FIT-en hurrengo Kongresuan eztabaidatuko zela agindu zuen FITeko lehendakariak. Bitartean, ordea, elkarrekin antolatzeko moduren bat bilatu beharra dute, helboru honetarako besteren artean, APTIC/LC, ATG eta EIZIEk.

Donostiako bilera

Horixe izan zan hain zuzen APETI, APTIC/LC, ATG eta EIZIEk 1988 azaroan Donostian ospatu zuten bileraren gaia: Nola, zein helborutarako eta zein mailatan antolatu lau erakundeok.

Bilera horretan erakundeon xedeak, leku bakoitzeko itzulpen egoerak, bazkidetza maila eta kopuruak azterturik, bi antolamendu maila erabaki ziren erakundeok elkarlana burutzeko.

Badira zenbait gai Espainiko Estatuko lau hizkuntza ofizialetako itzultzaileoi dagozkigunak: Kolejio profesionalaren gaia, itzultzaile eta interpretaritza ikasketak, zinpeko itzultzaile eta interpretariena, itzulpen eskubideak, balio erantsiaren zerga, lehen unetik ikusten direnak, eta gerora gauzak martxan doazen ahala azalduz joango direnak. Gai hauetan argia egiteko lanetan koordinatu ahal izateko, lau erakundeon artean konfederakunde bat sortu zen.

Beste maila batean, ordea, galego, katalan eta euskarazko itzultzaileok baditugu zenbait arazo, aipatu FITeko ordezkaritzaz gainera, elkarrekin konpontzekoak: elkarren arteko itzulpen proiektuak, zinpeko itzultzaileak hizkuntza hauen artean. Maila honetan lan egiteko, interes amankomun asko ditugula kontutan harturik, APTIC/ LC, ATG eta EIZIEren artean federakunde bat sortzea erabaki zen.

Erabakiok ez dira finkoak harik eta elkarte bakoltzeko zuzendaritzak onespena ematen dien arte.

Ondorio bidez

Bilera hauetatik guztietatik, esandakoaz gainera, beste ondorio batzuk ere ateratzen dira. Bat garrantzitsuena: Euskal itzultzaileak irten-nekezak dira, paradoja handi batean —harreman ofizioa bait da, behar luke izan, itzultzailearena—. Adibide bat emateko: APTIC/LC eta ATG elkarteetako bazkideetatik, %20 pasatxo beste itzultzaile elkarteren bateko bazkideak ere badira, aparte idazle elkarte, Pen klub eta bestelako elkartetakoak izatez, edonork eskubide duen bezala. EIZIEn gaur egun bazkide direnetatik %3 da beste itzultzaile elkarteren bateko bazkide. Handia da proportzio alde hori, eta esanguratsua, zalantzarik gabe.

Zerk eragiten duen horren kanpora-bide laburra, ez da erraza asmatzen. Aztertu beharko litzateke. Agian euskal itzultzailegoaren | egiturak berak: Herri honetako itzultzailetza neurri handi batean auto-itzultzailetza izateak (Administrazioa eta beste instantzia askotan bertan gaztelaniaz sortutako testua da euskarara itzultzen dena). Itzulpenari dagokionean orohar dagoen kalitate eskari laburra: kritika sosegatu baina oinarri sendoko eta erruki gutxiko baten falta, argitaletxeen zurkoiztasuna, bikoizketa etxe batzuren xurkeria, erakunde publikoetatik itzulpenaren politika zuhur bat eratu ahal izateko intelijentzia falta, beraietatik euskararen erabilera heraldikoa saritu izanaren ondorioak direnak askotan.

Euskal itzultzaileak irten egin behar du eskilarape zurrun lizun-usaineko horretatik. Harremanak behar ditu besterrietako itzultzaileekin, haien elkarteekin, eta itzulpenaren alorrean ezeren onurarik ekar lezakeen ororekin. Iritziak kontrastatu behar dira, baliapide berriak ezagutu behar dira, baliapide ekonomikoei dagokienean ere ez da geratu behar etxeko nagusiek jaregin ezinik dauden txanpon apurren zain. Muga estuok baino plaza zabalagoa behar du izan itzulpenarenak.

Instantzi asko dande, non parte hartu: Itzultzalle elkarteak, itzultzaile etxeak, FIT bere batzorde ugariekin, guretzako interes berezia |dutenak asko eta asko.

Euskal itzulpenaren mundua hobetu eta aberastu dezakeen faktore eragileetako bat da harremanen alor hau. Oiloarena eta arraultzearena errepikatzen da, agian: harromanek hobetuko duten itzulpena, ala itzulpenaren hobekuntzak ekarriko duten harroman premia. Atarrabiok erabaki beza.