Testu sakratuen itzulpenen laginak
Hainbat autore

Biblia. Apokalipsia 22, 18-19

Apokalipsia.png

J. Leizarraga:

18. Ecen protestatzen drancat liburu hunetaco prophetiare hitzac ençuten dituen guciari, Baldin nehorc gauça hauey eratchequi badiecé, eratchequiren drautza hari laincoac liburu hunetan scribatuac diraden plagác.

19. Eta baldin nehorc ken badeça deus prophetia hunen liburuko hitzetaric, kenduren du laincoac haren partea vicitzeco liburutic, eta Ciuitate saindutic, eta liburu hunetan scribatuac diraden gaucetaric.

Duvoisin:

18. Bainan hitz diot liburu hontako profeziako hitzak aditzen dituen edozeini: Baldin nihork iratchikitzen badiote zerbait, berari Jainkoak iratchikoko diozkala liburu hontan iskribatuak diren izurriak.

19. Eta baldin norbaitek gutitzen badu liburu huntako profeziaren hitzetarik, Jainkoak khenduko duela haren ikhustekoa bizitzeko liburutik, eta hiri saindutik, eta liburu huntan iskribatuak direnetarik.

Elizen arteko Biblia:

18. Liburu honetako hitz profetikoak entzungo dituenari testigantza hau egiten diot: Honi ezer gehitzen dionari, liburu honetan aipatzen diren zigorrak leporatuko dizkio Jainkoak.

19. Eta liburu profetiko honetako hitzetatik zerbait kentzen duena, Jainkoak kendu egingo du liburu honetan zehatz azalduriko bizi-zuhaitzetatik eta hiri santutik.

Liturgiako Itzulpen Batzordea:

18. Liburu honetako profeta-hitzak entzun dituzten guztiei hauxe adierazten diet: Inork ezer erasten badie hauei, berari emango dizkio Jainkoak liburu honetan aipatzen diren zigorrak.

19. Eta inork ezer kentzen badu liburu honetan idazten diren profeta-hitzetatik, horrelakori Jainkoak ez dio utziko, liburu honetan idatziak diren biziaren zuhaitzetatik eta hiri santutik parte izaten.

Biblia. Jenesia, III, 1-6

Jenesia, III, 1-2

Jenesia_1.png

P. d'Urte: Biblia Saindua

1. Eta suguea, laincoac eguin çituen lurreco bestia guçiac bagno fignago çen: horrec erran çioen Emazteari, Eguia da, erran duela laincoac, eztuçue Ianen baratçeco arbola guçietaric?

2. eta Emazteac ihardetssi çioen sugueari, Iaten dugu baratçeco arboletaco fuitutic;

Duvoisin: Bible Saindua

1. Bada sugea zen Jainko Jaunak egin izan zituen lurreko abere guziak baino maltzurragoa. Hunek erran zioen emaztekiari: Zergatik manatu darotzu Jaunak jan ez dezazun pharabisuko zuhaitz guzietarik?

2. Emaztekiak ihardetsi zioen: Pharabisuan diren zuhaitzetako fruituetarik jaten dugu;

A. Uriarte: Biblia

1. Baña suguea zan Jaun Jaungoicoac eguin ctuen lurreco abere guztiac bano marrajoagoa. Onec esan cion emacumeari: ¿çergatic aguindu dizute Jaungoicoac ez dezazutela jan paradisuco zuaitz gucietatic?

2. Ceñi erantzun zion emacumeac: Paradisuan dauden zuaitzetaco frututic, jaten degu:

Olabide: Itun Zar eta Berria

1. Suguea zan, Yainko Yaube'k egindako landa-piztirik maltzurrena; eta emakumeari ark esan zion: "Yainkoak esan ote dizue: Ez yan baratzako zugatz guzietatik?"

2. Emakumeak sugeari erantzun zion: "Baratzako zugatzen arnariak yaten ditugu.


Jenesia, III, 3-5

Jenesia_2.png

P. d'Urte: Biblia Saindua

3. bagnan baratçearen erdian den arbolaco truituaz denaz beçambatean, laincoac erran ic,an du, eztuçue handic lanen, eta eztuçuehunvquituco, hill etçailezten beldurlez.

4. sugueac bada erran çioen Emazteari etçarete hillen niholere.

5. bagnan laincoac hadaqui handic lanen duçuen egunean idequico direla çuen beguiac, eta liçanen çaretela laincoac beçala, Iaquintssun onaz eta gaitçaz.

Duvoisin: Bible Saindua

3. Bainan pharabisuaren erdian den zuhaitzeko iruitutik jan ez dezagun manatu daroku Jainkoak, cta ez dezagun uki ere, hil gaitezen beldurrez.

4. Eta sugeak erran zioen emaztekiari: Etzarete segur heriotzez hilen

5. Jainkoak ezen badaki hartarik janen duzuen egunean idekiko direla zuen begiak; eta izanen zaretela jainkoak iduri, ongiaz eta gaizkiaz jakintsun.

A. Uriarte: Biblia

3. Baña paradisuaren erdian dagoen zuaitzeco irututic, aguindu zigun Jaungoicoac ez jateco, eta uquituric ere berari ez eguiteco, ill ez gaitecen.

4. Esan cion orduan sugueac emacumeari: Inolaere etzerate illco.

5. Badaqui ecen Jaungoicoac artatic jaten dezuten edocen egunean, idiquico diradela zuen beguiac; eta izango cerate jaungoicoak becelacoac, daquizutela ona eta galtza.

Olabide: Itun Zar eta Berria

3. Baratzaren erdiko zugatzaren arnarietaz, ordea, Yainkoak esan digu: "Ez yan ortatik, ez ikuttu ere; il ez zaitezten".

4. Sugeak emakumeari esan zion: "Ez zerate ilko, ez;

5. ba-daki, izan ere, Yainkoak, artatik zuek yanda berealaxe zuen begiok irikiko dirala, eta Yainkoa bezainbatekoak izango zeratela, on eta gaitzaren yakitun".


Jenesia, III, 6

Jenesia_3.png

P. d'Urte: Biblia Saindua

6. Emazteac beraz ikhussiric arbola ona c,ela, agradagarria lateco, eta...

… çela Ikhusteco gutiçiagarria eta arbola...

… çientçia emateco, handic hartu çuen fruitua, eta handic lan çuen, eta eman ere çioen handic bere senharrari cegna baitçen harequign, cegnac handic lan baitçuen.

Duvoisin: Bible Saindua

6. Dohatsu hartuko dituena hire Emztekiak ikhusi zuen beraz zuhaitz haren fruitua jateko ona zela, cderra begiko eta itchuraz l tirriagarria: eta hartu zuen fruitu hartarik eta jan: eta eman zioen bere serlharrari, zeinak ere jan izan baitzuen.

A. Uriarte: Biblia

6. Icusi zuen bada emacumeac zuaitza ona zala jateco, eta beiguientzat ederra, eta irudiz gozagarria: eta artu zuen bere frututic, eta jan zuen: eta eman cion bere senarrari, cenac ere jan zuen.

Olabide: Itun Zar eta Berria

6. Orduan emakumea oartu zan, zugatza yateko on, begien betegarri, ta ezaguera iristeko opagarria zala; eta, aren arnaritik artu ta yandakoan, senarrarekin egokitu zanean, eman zion ari ere; eta, senarrak ere yan egin zun.

Biblia. Jeremiasen deitoreak I, 1-8

Biblia. Jeremiasen deitoreak I, 1-2

deitoreak_1.png

Duvoisin:

1. Nolaz dago bakharrik jarria populuz botea zen hiria? jendayetako erregina alhargun bat iduri egina da; herrialdeen burua zergaren azpian da.

2. Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrak dihoazko mathelak behera; maite zituen guzietarik batek ez dio ematen dozakaririk; bere adiskide guziek eskarniatu dute, eta etsai egin zaizkio.

Zabala-Arana:

1. Uri gizatsua bakar-bakarra gelditu bai dala! Atzerri-yabea alargundua | lez geratu da: erki-burua, iñoren menpeko egin da.

2. Gabaz negar-ta-negar iñarduten dau, negar-malkoak masalletaz | bera dariozalarik; adizkide yakazan orotaik iñortxok eztau pozten: len maite ebenak ezetsi egin dabe, etsai biurtu yakoz.

Olabide:

1. Ikusten? Orren bakarrik datza gizatsua zan erria! Erritartean aundi zana, orain alargun egiña, Erkietan gurena, orain zergapetua!

2. gaua negarrez dama, aupegian malkoak darizkiola; maite zutenetan ez da urgaizten dunik; aren adiskide guziak nardatu dute, eta etsai biurtu zazkio.


Biblia. Jeremiasen deitoreak I, 3-4

deitoreak_2.png

Duvoisin:

3. Juda bertzetara goan da atsekabearen handiz, hesturaren gaitzez; ! jarri da jendayen artean eta ez du phausirik aurkhitu; bere jazarle guziak lothu zaizko bere oinhazeen erdian.

4. Nigarrez daude Siongo bideak, zeren nihor ez den heldu haren bestetara; haren athe guziak urratuak daude, aphezak anhenetan, neskatchak hautsez estaliak, eta bera uhertasun minean.

Zabala-Arana:

3. Yuda, amaika larrialdi ta yoputza yasan bearra ebala-ta, erbesteratu egin zan; atzerrian bizi izan da; baña, atsedenik eztau aurkitu; bere yazarleak estutu egin dabe.

4. Yaikunetara iñor yoaten ez dala-ta, Sionterako bideak negar- dagie; bere ate gustiak apurtuta dagoz, bere yaupariak adiaz, bere neskutzak goibel, ta beraxe samintasanak gainduta.

Olabide:

3. Neke ta yoputza gogorreko erbestera eramana izan da Yuda, ta an dago atzerrian atseden idoro eziñik, arroil estuan etsayek ertsita.

4. Siong'go bideak negarrez daude yayetara datorkenik ez da-ta; aren ate guziak irauliak dira, aren apaizak adiaka dabiltzaren neskak atsekabe dira, ta bera samilez okittuta datza.

Duvoisin:

3. Bere etsayak buruaren gainean jarri zaizko; hari jazartzen zioetenak aberastu dire; zeren Jauna baita haren kontra mintzatu haren litzarkerien elemeniagatik; harenhaurttoak gathibu eramanak izan direhertsatzailearen aitzinean.

4. Siongo alabari goan zaio bere edertasun guzia; haren burozagiak bilhakatu dire alhapiderik khausitzen ez duten ahariak bezala, eta haituak goan dire eragilearen aitzinean.


Biblia. Jeremiasen deitoreak I, 5-6

deitoreak_3.png

Zabala-Arana:

5. Etsayak beraz yabetu egin dira, ta bere areyoak aberastu; bere gaiztakeri ugariakaltik Yaunk bere kaltez itzegin dau-ta; bere umeak || zigordunaren aurrez erbesteratu ziran.

6. Sion-alabeak bere edertasun osoa galdu dau; bere aurrenak larrarik idoroten eztaben ariak letxe geratu dira; guztiz aunatuta yoyazan atzelari-aurrez.

Olabide:

5. Aren etsayak garai daude, orrilloan aren arerioak, aren ogen ugariengatik Yaube'k gogorki yo dulako; aren umeak atxillo eramanak bait-dira aren ertsalearen aurrean. 1

6. Sion'go alabaren aintza osorik itzali da; aren aundizkiak larrerik gabeko oreñak bezala dabiltza indarrik gabe yazarlearen aurrean, igeska.


Biblia. Jeremiasen deitoreak I, 7-8

deitoreak_4.png

Duvoisin:

7. Jerusaleme orhoitu da bere atsekabesko egunez eta behialako -egunetarik zitnen ontasun duzien narriapenaz, haren populua etsayaren eskuaren azpian erortzen zenean eta nihork etzuenean laguntzen: . ikhnsi dute etsayek, eta haren larumbatez irriz egotu dire.

8. Bekatu beltzaz hobendon egin da jerusaleme, hargatik erorkor .' bilhakatu da: espantatzen zuten guzick arbuyatu dute, zeren ikhusi baitute haren laidoa; berak aldiz, auhenetan gibelerat egin du.

Zabala-Arana:

7. Yerosolima, bere biztanleak iñor launtzalle izateke areyo-eskuz ilten zirala, bere zoritxar-aldiaz ta aspaldi-aspalditik izandako amaika gauza opagarri galtzeaz gomutatu zan; etsayak ikusi eben, eta bere yayegunetaz ixeka-egien.

8. Yerosolima'ak oben-egin eban; orregaitik aldakor biurtu da; goresten eben orok, bere laidoa ikusita, ezetsi egin dabe; eta beraxek, be, intzirika arpegia atzera egin dau.

Olabide:

7. Yerusalem'i gogora datozkio lengo bere atsekabezko egun beltzak: etsayen eskuetan urgazlerik gabe bere erria erori zanekoak, arerio zitalek ori zekustelarik aren ausiabartzaz parrez bait-zebiltzan.

8. Yerusalem'ek ogen egin du; ta orregatik nausagarri itzuli da; goratzen zuten guziek haren gerena ikusita, ezesten dute, ta, aurpegia atzera du adiaka.

Biblia. CXXXVII Salmua

CXXXVII Salmua, 1-3

Salmua_1.png

Duvoisin: Bible Saindua

1. Babiloniako hibayen bazterretan, han jarri garen eta nigarrari eman Sionez orhoitzean.

2. Haren erdian sahatsetarik dilindan ezarri ditugu gure musikako tresnak,

3. Zeren han, gu gatibu eraman daituztenek galdegin baitarozkigute gure kantuetako hitzak

Orixe: Salmutegia

1. Babilon'go ibai-ertzetan negar egitera eseri giñan, Sion'ez oroitu baikiñan.

2. Lurralde artako saraisetatik dute kitarak zintzailik.

3. Atzilo eraman gindutenak otoi zegiguten abesteko, naigabetzen gindutenak, alai egoteko:

Olabide: Itun Zar eta Berria

1. Babilon'go ibayen ezean eserita, Sion gogoraturik gu negarrez.

2. Lurralde artan gure ereskiñak saratsetatik dilinga utzi gaintun.

3. Atxillo giñuztenaek eresia ta abestiak ta poz-lekayoak eskatzen zizkiguten:

Zugasti-Kerexeta: Salmudia

1. Babilonia'ko uide-ondoetan eseri giñan, Sion-errimiñez negar egiteko;

2. ango ibai-ertzeko saratsetan neuzkan zintzilik gure zitarak.

3. Erbesteratu ginduztenak, kantatzeko esan ziguten, gure zapaltzalleak josalasazteko:


CXXXVII Salmua, 4-6

Salmua_2.png

Duvoisin: Bible Saindua

Eta gu ekarri gaituztenek erran darokute: kanta dizaguzue Siongo kantiketarik himno bat.

4. Lur atzean nola kantatuko dugu Jaunaren kantika?

5. Ahanzten bazaitut, Oi Jerusaleme, ene eskuina ahantzia izan bedi.

6. Ene mihia ene aho-gainari josi geldi bedi, zutaz ez banaiz orhoitzen, Ez balimbadut Jerusaleme ezartzen ene bozkarioaren hastapentzat.

Orixe: Salmategia

"emaitzute Sion'go eresi batzuk guk entzuteko".

4. Nola guk eman Iaunaren eresia, emen atzerrian?

5. Ierusalen, zutaz aztu ba'nendi, nere eskuina aztua bedi.

6. Nere mingaiña sapaiean itsatsi bedi, zutaz oroitu ez ba'nendi

Neretzat pozbiderik bikañena Ierusalem ez ba-da.

Olabide: Itun Zar eta Berria

"Sion'go abesti bat abestu zaiguzute".

4. Yaube'ren eresia atzerrian nola abestu?

5. Zutzaz, Yerusalem, antzi ba'-nedi, nere eskuya antzia izan bedi.

6. Nere mingaña ao-sapari itsatsita geldi bedi., Zutzaz oroituko ez ba'nitz, pozbiderik beñena Yerusalemn ez ba'zait.

Zugasti-Kerexeta: Salmudia

"Kanta zaiguzute Sion'go kantaren bat".

4. "Nola kantatu Jaunaren kanturik, atzerrian?"

5. Zurekin aztutzen ba'naiz ao-sapaiean mingaña, zu gogoan ez ba'zaitut;

6. Itsatsi dakidala ao-sapaiean mingaña; zu gogoan ez ba'zaitut;

nere pozen gallurrean, Jerusalen jartzen ez ba'det.


CXXXVII Salmua, 7-9

Salmua_3.png

Duvoisin: Bible Saindua

7. Orhoit zaite, jauna, Edomen semeez, jerusalemen chahutzeko egunean.

Hekiek zioten: Ezezta, ezezta zazue hortan azken asenturaino.

8. Babiloniako alabazorigaichtokoa, dohatsu hiri bihurturen dainana hik guru egin gaizkiak!

9. Dobaisu hartuko dituena hire haur cheheak eta harriaren gainean phorroskatuko dituena!

Orixe: Salmategia

7. Gogora zazu Edon'darren buruzki, Iauna, Ierusalengo eguna.

"Iraul, iraul", esaten ari ziran "Oiñarrietaraiñoko guzia".

8. Babiblon'go alaba porrokatzaille, zuk guri egin diguzuna, doatsu bedi zuri biurtuko dizuna.

9. Doatsu zure aurrak artuko dituna, ta arriari erauntsiko ditiona.

Olabide: Itun Zar eta Berria

7. Oroi zaitez, Yaube, Yerusalem'go itxesaldian Edom'darrek ziotenaz:

Porrokatu! Porrokatu ezazute, Aren aiñarrietaraiñoko guztia, gero!

8. Babilon'go alabaporrokatzalle!, Zoriontsua egin zenigunaren gaitz-ordaña lemaizkizukena!

9. Zoriontsua zure umeak, artu ta malloetan irion litukena.

Zugasti-Kerexeta: Salmudia

7. Ar ezaizkieru kontuak, Jauna, Idumeatarrai, Jerusalen'go egun artzaz:

"Ondatu, ondatu oñarrietaraño" esanaz, alkar berotzen zutenekoaz.

8. Babilonia'ko erri nagusi gaizkillea alena! Nork ordaindu al dezaizkitzuken egin dizkiguzun kalteak!

9. Nork artu al ditzaken zure umeak eta arkaitzetan txikitu!

Biblia. S. Juanen Ebanjelioa I, 1-14

Biblia. S. Juanen Ebanjelioa I, 1-5

Ebanjelio_1.png

Leizarraga:

1. Hatsean cen Hitza, eta Hitza cen laincoa baithan, eta laincoa cen Hitza.
2. Hitz haur cen hatsean laincoa baithan.
3. Gauça guciac Hitz harçaz eguhl içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguib denic.
4. Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonen Arguia:
5. Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeak hura eztu comprehenditu.

Brunet:

1. Asieran itza zan, eta Izan jaungoicoarequin, eta Itza zan Jaungoicoa.
2. Au, Itza dana, asieran Jaungoicoarequin zan.
3. Gauza guziac eguinac izan ziran artaz, eta hura gabe, ez zan ecer eguin, eguina izan zanetic.
4. Bizia aregan zegoen, eta bizia zan guizonen Arguia.
5. Eta Arguiac distiatu du illumbetan, eta illumbeac ez dute ezagutu.

Elizen arteko Biblia:

1. Haseran bazen Hitza, eta Hitza Jainkoarengana zegoen, eta Jainko zen Hitza.
2. Hau haseran Jainkoarengana zegoen.
3. Gauza guztiak honen bidez dira eginak; eginikorik ezer ez da hau gabe egin.
4. Harengan zen bizia, eta bizia gizon-emakumeen argia zen,
5. eta argiak ilunbetan egiten du argi; eta ilunak ezin itzali zuen.


Biblia. S. Juanen Ebanjelioa I, 6-9

Ebanjelio_2.png

Leizarraga:

6. Içan da guiçon-bat laincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.
7. Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéç harçaz sinhets leçatençat.
8. Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.
9. Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.

Brunet:

6. Izan zan guizon bat Jaungoicoac biaidua, Juan izena zuena.
7. Au etorri zan lecucoa izateco, eta Arguiaren lecucotasuna emateco, guciac artaz fedea izan zezaten.
8. Hura ez zan Arguia, baicic etorri zan Arguiaren lecucotasuna ematera.

9. Hura, ceña zan Argui eguiazcoa, da mundu onetara datorren guziari argui eguiten diona.

Elizen arteko Biblia:

6. Izan zen gizon bat Jainkoak bidalia: Joan zuen izena.
7. Testigu bezala etorri zen, argiaz testigatzera, haren bidez denek sinets zazaten.
8. Ez zen hura argia; argiaz testigantza egin behar zuena baizik.
9. Hitza zen egiazko argia, mundura datorrena, gizon-emakume guztiak argitzera.


Biblia. S. Juanen Ebanjelioa I, 10-13

Ebanjelio_3.png

Leizarraga:

10. Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu.
11. Beretara ethorri içan da, eta berec eztute hura, recebitu.
12. Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio laincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:
13. Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: Baina laincoaganic.

Brunet:

10. Munduan zegoen, eta mundua berac eguina izan zan, eta munduac bera ezagutu ez zuen.
11. Bere echera etorri zan, eta beretacoac ez zuten errezibitu.
12. Bano bera errezibitu duten guciai, eman diote Jaungoicoaren semetzeko nausitasuna; [esan nai da] bere izenean fedea izan duten ayei;
13. Zeñac ez dira izan sortuac odolez, ez araguiaren borondatez, ez guizonaren borondatez, baizic Jaungoicoaz.

Elizen arteko Biblia:

10. Munduan zen, eta mundua haren bidez egina izan zen, eta mundukoek ez zuten onartu.
12. Onartu zuten duztiei, ordea, harengan sinesten dutenei alegia, Jainkoaren zeme-alaba izateko eskua eman zien.
13. Hauek ez dira giza odolekoak, ez giza izaerakoak, ez eta gizonaren nahiaz jaioak, Jainkoarengandik sortuak baizik.


Biblia. S. Juanen Ebanjelioa I, 14

Ebanjelio_4.png

Leizarraga:

14. Eta Hitza haragui eguin iça da, eta habitatu içan da gure artean, (eta cintemplatu vkan dugu harê gloria, gloria diot Aitaganic engedratu vakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea.

Brunet:

14. Eta Itza eguin zan aragui, eta bizitu zan gure artean; eta icusi guenduen beraren gloria, Aitaren Seme Bacarra becelacoaren gloria; doayaz eta eguiaz betea.

Elizen arteko Biblia:

14. Hitza gizon egin zen eta gure artean etxolatu, eta ikusi genuen haren aintza, Aitaren Seme bakarrari dagokion aintza, graziaz eta egiaz betea.

Korana. 98. kapitulua

AL-BAYYINAH

 

Allàh Graziaz betearen eta
Errukitsuaren izenean.

Liburuaren Herriko sinesgabeek
eta idolatrek ez diote beren
sinesgabeziari utziko harik eta
guztizko argitasuna iristen ez
zaien arte:

Allàhrengandiko Mezulari bat,
Eskritura doiak errezitatzen,
dizkiela,

Haietan bait daude betirako
Aginduak.

Eta Liburua eman izan zaien
haiek ez ziren bereizi izan
argitasun guztizkoa iritsi
zitzaien arte.

Eta ez zitzaien agindu ezpada
Allàh zerbitzatzea, Harekiko
egiati eta manuko izatea, eta
hala heziak izatea, eta Otoitza
egitea eta Zakàta ordaintzea.
Eta hauxe da egiazko erlijioa.

Korana_1.png