SIETen bilera Vienan
1984eko abuztuaren 17tik 23ra bitartean FIT-ek ospatu zuen bere Biltzarraren barruan, SIET (Sociedad Iberoamericana de Estudios sobre la Traducción) erakundeak bere bilera izan zuen, Emilio Germán Muniz Castroren presidentetzapean.
Hamasei puntutako aztergai-zerrenda landu zuen SIET-en Batzorde Beterazleak.
Presidentea, Presidentordea, Idazkari Orokorra eta Diruzainaren txostenak irakurri ondoren, beste honako gaiok erabili ziren; besteak beste:
- Traduçao e Comunicaçao aldizkaria erakundearen organo ofizial bihurtzea Traducción y Comunicación espainierazko izena ere ezarririk.
- SIET-en buletina Mexikon argitaratzea eta beronen argitalpena arauzkotzea.
- UNESCO-rekiko harremanak jarraitzea ONG edo Antolamendu ez-gobernuzkoen artean onartua izan dadin.
- Elkartearen finantziaketari buruz, kotizaziorik ez jartzea erabaki zen, orain arte bezala eta UNESCO, OEA, Andeetako Hitzarmena eta abarren bitartez dirubideak lortzea.