APETI
Senez

Estatu Espainoleko Itzultzaile eta Adierazleen Elkarte Profesionalek argitaratzen du. Aurtengo apirileko aldizkariaren aipamena egingo dugu, orduz gero beste alerik ez baita argitaratu.

1983ko Irailean ospatutako biltzar nagusiaren laburpena dakar: sei ohoreko kide bern hautatu ziren bertan. APETI-ren lankide den eta duela gutxi Real Academia Española-ko kide hautatua izan dena, Valentín García Yebra, tartean delarik.

El País egunkariko artikulu bat, proposamen bat eginez, aurki Alfontso X.a Jakintsua deituaren VII. Heriotz-mendeurrena ospatu behar delarik, Toledoko Eskola birsortzeko eskatuz.