FIT-en X. Mundu-Biltzarra
Hiru urtez behin, munduaren bost ataletarikoren batean biltzen dira itzultzaileak Nazioarteko Federakundearen deira, beren poz eta nahigabeen berri elkarri emateko, eta etorkizunan buruz erabakiak hartzeko.
Federakundearen kideek, F.I.T.-en Batzorde Zuzendariak buruturiko ekintza-txostenak entzun eta onartu ondoren, Kontseilu berra hautatzen dute. aldioro kide berriak sortzen dira eta aurten F.I.T.-en 25%-ko hazkunde nabarmena izan du, zeren eta hamar elkarte berrik eskatu bait dute sarrera. Hona hemen aurtengo biltzarrean Federakundea sendotu duten herrialdeen izenak: Argentina, Austria (itzultzaile literarioak), Grezia, Marokko, Mexiko, Herrialde Behereak (itzultzaile literarioak), Alemaniako Herri-Errepublika Demokratikoa (itzultzaile literarioak), Sri Lanka, Venezuela, Zaire. Biltzarreak E.S.U.T. erakundea ere onartu du kide asoziatuen mailan.
F.I.T.-en Kontseilu berria honela geratu da aurrerantzean:
Presidentea: Anna Libya
Presidentordeak: Hans Schwartz, Ewwald Osers, Liese Katschinka
Idazkari Orokorra: Rene Haeseryn
Diruzaina: Jacques Goetschalckx
Eta kideak alfabetoaren arabera: Gerard Fritschy, Kurt Gingold, Sergei Gontxarenko, Brian Harris, Tadashi Koretsune, Marsa Lame, Manfred Schmitz, Ekundayo Simpson, Maria Jose Velasco, Maurice Voituriez, M. Zenker.
Gure irakurleen ezagupenerako esango dugu Maria Jose Velasco APETI (Asociación Profesional Española de Traductores e Intérpretes) erakundearen idazkaria da, interpretari zinegina, euskalduna, mutrikuarra bait da.
Hogeitamasei elkarteetako kideen aurrean, presidente berriak lehenengo biltzarrerako data adierazi zuen: 1987ko maiatzean ospatuko da, Herrialde Beheretan, Maastricht herrian hain zuzen ere.
(Viena, 1984eko abuztuaren 17tik 23ra)