Euskaltzaindiaren X. Biltzarra
Aintzane Ibarzabal

Irailaren 25etik 29ra Euskaltzaindiak bere X. Biltzarra izan du Iruñean Arturo Campionen omenez. Honetarako Gramatika Batzordeak txosten bat prestatu zuen, bertan perpausaren egitura aztertuz, izen sintagma batez ere, eta beste maila batean aditzarekin zerikusia duten gainerako elementuak. Guzti hau euskara batuaren etorkizuneko gramatika osoaren oinarri bezala.

Helburu honi begiratuz interesgarriak iruditu zaizkigu txostenaren antolamendua eta azterketarako aukeratutako ikuspegia, adibidez, azterketa morfologikoaz gain sintaxia ere kontutan hartzea, azken urteetan egindako lanen bidetik.

Aztergai nagusiak bileran eztabaidarako laburki aurkeztu ziren, korapilotsu gerta zitezkeen puntuak bereziki aipatuz. Arratsaldez beste zenbait azalpen entzun ahal izan ziren, batez ere atzerriko unibertsitateetako hizkuntzalariek eginak.

Lanaren aurrerapenak aipatzerakoan, esan behar da, zalantzazko zenbait forma nola erabili esaten zaigula, hala nola orduak, datak, zenbakiak —nahiz eta batzuetan erabakirik ez hartu bata eta bestearen forma desberdinen artean (batean, batetan, -ra arte, -arte, -a arte, -rarte)— dena dela horien artean aukera bat egin beharko dela proposatzen da.

Determinatzaileen sailean eta izenordainenean forma ugari, jaso dira, euskalki guztietakoak ia, gainera testuinguruan ezarrita ikuspegi sistematizatzailea erabiliz, alegia, batasunerako aukeratu zen bide beretik.

Hala ere, zenbait puntu arrunt, egunero eztabaidagai direnak, hemen ere konponbiderik gabe daude oraindik, hitzen formaz batez ere (zeinnahi, zenbatnahi, zeinahi, zenbanahi, menpeko, mendeko). Beharbada hiztegiak erabaki beharko ditu, baina bitartean traba izango dira, itzultzaile, argitaletxe eta irakurleontzat.

Gramatikari berari dagozkion arazo guztiak ere ez dira konpontzen. Adibidez, Mitxelenak berak galdetu zuen bileran, posible ote zen deklinabide kasua ezabatzea koordinazioz osatutako kate luzeetan:

aita, ama eta izebarekin joan naiz
aita amarekin eta izebarekin joan naiz


aitaren eta lagunarentzat ekarri dut
aitarentzat eta Iagunarentzat ekarri dut

edo oposizioan dauden elementuek deklinabide kasua eraman behar duten. Edo (-rako -ko) atzizkien erabilera.

Dena dela oharretanjasoko dira iritzi desberdinak lana argitaratu aurretik.

Baina zalantzazko zenbait erabileren (asko/handia, bat/-a, bera/berdina, haren/bere, lehenllehenengo) bereizketarako arrazoiak eta adibideak ematen dira, eta azken hauetan oinarrituko dira emateri zaizkigun irizpideak. Honela deskriptiboa gertatzen da "agintzaile" edo prezeptiboa baino gehiago gure artean ham normala izan den jarrera hon baztertuz.

Orokorki proposamen zehatzak egiten dira erabilera desherdinak dituzten formetan, praktika arauztatu nahiean, eta azpimarratu beharko da praktika honen garrantzia, motore gisa jokatu bait du.

Aurrera begira, zenbait puntu osatu ondoren lana lehenbailehen argitaratuko zela agindu zen bileraren amaieran, ondoren Euskaltzaindiak ofizialdu egingo ditu erabakiak. Batzordearen lanak aurrera egingo du, perpaus bakunaren beste zenbait puntu sakonduz, aditza eta galdegaia. Ondoren ikusi ez dituzten alorretan sartzeko, hau da, perpaus konposatuan.

Bilera amaitu eta sei urtetako epea jarri zen gramatika osoa bukatua egoteko, bitarte horretan beste lanak egingo badituzte ere. amaiera honetan ere erabakiak hartzeko beharra eta premia aipatu zuten eta horrek ere garrantzi handia izango du era honetako lanetan. Izan ere, hizkuntzaren estandarizaziorako oso beharrezkoa dugu Gramatika Batua, oraingoz zati bat besterik ez badugu ere.

Baina ez zati honetan, ez eta ere menpeko esaldiak eta aztertzerakoan ezin espero genezake, irtenbide eta erantzunik geure zalantza guztietarako, erabilera guztietan zer dagoen ongi eta zer ez esango digunik, bitartean horren zai gaudela.

Gure ustez hauetan ahal diren forma gehienak jasoko dira, baina beste lan zati handia horren inguruan Linguistika pragmatikoa eta Estilistikaren ikuspegitik egin beharko da, eta lan puntualago hauek argituko digute hizkuntz arauaren bidetik egituren eta hitzen erabilera egokia.

Espero dezakeguna, beraz, zera da, forma arrunten eta ez arrunten erabilera normalizatzea, ortografian eta funtzio morfologiko-sintaktikoetan eta hauek bilduz sailkapen egokiak osatzea ahalik eta forma gehienak kokatzeko.

Baina arazo horietan sakontzen hasiz gero, testuinguruak diskurtso mailak, ohizko idazkerak, hitz batean arauak duen garrantzia eta zer-esana handiagotuz doa.

Hala ere lehenengo maila horretan bertan oraindik badago zer esana eta batez ere zer erabakia Iraileko aste hura hizkuntzalarien artean igaro genuen hizkuntzaz jo eta ke lanean goiz eta arratsaldez. Eguneroko eginbeharrak bultatu gintuen Iruñera erantzunen bila. Han aurkeztutako lana baliagarri gertatuko zaigu guztiori eta egitekoak ugari badira ere, pozikjasoak izan dira orain artekoak.