Termia 84
Terminologia eta nazioarteko kooperazioa.
Terminologia, teknologien transferitzeko tresna baitezpadakoa. Luxembourg, 84-8-27/29.
Terminologoak, orain arte, elkartzen ziren itzultzaileekin edo hiztegigileekin. Québec-en, 1982.ean sortu zen Termia, terminologoen elkartea; elkarte horrek du ospatu Luxembourg hirian bere lehen nazioarteko batzarrea: Termia 84.
Aitortu behar da terminologiak baduela zer ikustekorik, bai hiztegigintzarekin bai itzultzailetzarekin. Hitz gutiz erran genezake terminologoak itzultzaileari nahi dizkiola eskaini hitz berriak, hiztegi kiasikoetan ez daudenak. Neologiarekin, izen edo hitz berrien asmakuntzarekin eta moldakuntzarekin badu ere zer ikustekorik terminologiak. Hizkuntza bakoitzak baditu bere erregela edo mekanismoak hitz berrien sorteko. Oraingo komunikazio-mundu honetan bai gauzak bai hitzak heldu zaizkigu ugari beren sorterriko hizkuntzan. Hitzak sortzea baino gehiago, hitz arrotzen herritartzea Iitzateke, beraz, terminologoaren lan nagusia. Gehiago mugatu behar bada alorra, erran genezake terminologoa hiztegi berezituei eta hizkuntza berezituei zaiela lotzen (Languages for special purpose). Baina hor da: hiztegi berezituen hedadura hiztegi klasikoarena baino handiagoa gertatzen dela askotan. Adibidez, frantsesezko hiztegi klasikoetan 50.000 hitz direlarik, Québec-eko Terminoq bankuan 400.000 hitzez goiti badauzkate sarturik. Muga-problemetan galdu gabe esan dezakegu, terminologiak ordenadore, datu-banku eta holako tresna modernoez lagunduz zabaldu duela hiztegigintzaren alorra.
Batzarrearen tituluan aipatu gaia bezain interesantea gertatu da terminologi bankuen konparaketa teoriko eta praktikoa. Alabama terminologo ezagutuenak hor ziren eta telefonoz bai Ottawa-ko bai Québeceko bai Luxembourgeko bankuak galdezka zitezkeen.
1. Teknologi transferentzia eta terminologia
Brasileko, Mexikoko eta Afrikako partaide batzuk agertu dute nola teknologia berrien bitartez terminologia bern bat sartzen zen beren hizkuntzetan. Ez bakarrik termino arrotzak, baina hizkuntz egitura arrotzak ere sartzen zirela Hego Ameriketako hizkuntzetan. Teknologia, kulturen eta hizkuntzen dominatzeko bide bern bat bezala salatu dute, erremedio bezala ikusten zutela beren hizkuntzetan terminologoak formatzea.
Teknologia aurreratuak saltzen dituen enpresa batek ikuspegi diferentea du. Siemenseko Schneider jaunak azpimarratu ditu ondoko datu hauek. Baitezpadakoa da, ekonomi arazoengatik, mundu osoa merkatutzat hartzea teknologia aurreratuentzat. Baitezpadakoa da teknologia hauekin terminologia zuzen eta zehatz bat eskaintzea, ezen teknikariak gehienetan makina programatu behar bait du. Baitezpadakoa da, beraz, teknikariak formatzea eta dokumentu guztiak itzultzea. Beraz, Schneider-en eritziz, teknologi eskaintzailea eta hartzailea ez dira errotik etsai terminologi alorrean.
Egia erran, ez da eztabaida bizirik izan gai honetan, jendea gehiago arrangura bait zen terminologoen hezkuntzaz edo hobekuntzaz. Afrikan gertatzen direnak bereziki aipagarriak dira, eta aipatuak izan dira. Rwandan ospatu zen, urtarrilean, Afrikako lehen terminologi batzarrea. Afrikar herri batzuk (Rwanda, Madagaskar etab.), beren hizkuntza nazionala eskolan sartzen duten garaian, Euskal Herriaren problema berak aurkitzen dituzte, bai terminologi mailan bai soziolinguistika mailan.
2. Terminologi bankuak zertan diren
Kolonialismotik sortu bada hizkuntz dominazioa, herrien kooperazio-konpetentziatik sortu dela terminologia erran genezake. Kanada elebidun eta kulturbidun definitu den puntutik sortu da terminologia ingeles-frantsez baten beharra: Termium, Kanadakoko datu-bankuaren ideia horretan datza. Alderantziz, Québec-ek bere nortasunaren agertzeko eraiki du Terminoq; banku honetan, frantsesezko hitz iturri, berezi eta orokor, guztiak sartu dira ingelesarekin parekatzeko.
Europako batzordeak haste-hastetik hizkuntz problema planteatu du; txosten, agiri eta lege guztiak zazpi hizkuntzetan argitara behar dira. daniarrek, ingelesek, holandarrek, alemanek, frantsesek, italiarrek eta grekoek beren hizkuntza zaintzen duten garaian Irlandak ez dio kasu handirik egiten. Lege bat bakarrik da irlanderaz itzulia izan.
Bihar espainola eta portugesa sartuko dira Eurodicautom datu-bankuan. Etzi, zergatik ez bretoiera, korsiera, katalana eta euskara. Europako Parlamentuan diputatu batzu ideia horn irekiak dira. Noizbait ideia hon onartua izango da. Terminologoen artean ez da problemarik, baina politikoen artean ez da berdin. Europako mahaian herri bakoitzak bere janana ekartzen du. Denei banatzen zaien partea, parte txikiena!
Halere ezin ukatu da, dominaziotik kooperazio-konpetiziora pasatzeak terminologia bultzatu duela munduan zehar. ingeles eta frantsesa lehen, alemaniera hurbil, daniera ondotik. Afrikako hizkuntza batzu, euskara hera, abiatu dira terminologiaren ildotik tresneria eta izpiritu berri batekin. Lekukotasun hori ekartzen zuelako izan da Termia 84 pozgarria.