Itzultzaile eta interpretarien ikasketen berrikuntzari buruzko kontsiderazioak
Artikulua PDFn
Itzultzaile eta Interpretarien ikasketen berrikuntz proposamenari eta Itzulpeneko Lizentziatu titulua sortzeari buruz 13 zk.dun Lantaldeak egin eta aztertua izateko Unibertsitate Kontseiluari bidalitako Txosten Teknikoari dagokionez, ondorengoa adierazi behar dugu:
Aipatutako Txosten horrek, era guztietako nazioarteko harremanen ugalmenetik sortzen diren geroz eta beharrizan handiagoei erantzun behar dieten itzultzaileentzat desiragarria den profila eta prestakuntza egoki jaso eta deskribatzen dituela uste dugu eta zentzu honetan, proiektu egokia izan litekeela irizten dugu, berorrentzat finkatu diren helburuen barruan. Proposatutako titulazioak eta ikasketen iraupenak ere, egokiak dirudite; era berean, hasierako gaitasun frogak, karrera amaierako ikerkuntz lanak eta Epaimahai batek berori neurtzeak nahiz Konferentzi Interpretariak prestatzera bideratutako graduatu ondorengo ikasketak ere.
Ez gatoz ordea bat amahizkuntzaren definizioarekin, zeren eta A hizkuntzaz hitz egitean, espainieraren kasua bakarrik onartzen bait da, zentzu horretan, errealitate soziolinguistikoak bienbitartean, Estatu espainiareko hiritar guztien kasu hori ez dela azaltzen digularik eta hauek, espainiera ez den beste ama hizkuntza bat izan dezaketelarik, Konstituzio Espainiarrak guztiei exigitutako gaztelaniaren ezagutzarekin batera.
Kontzeptu hau egoki definitu beharko litzatekeela uste dugu eta ez dugu uste interpretazio behartuagorik ere egin daitekeenik, izan ere, berorren arabera, Konstituzioak "gaztelania" estatuaren hizkuntza ofizial bezala definitzen bait du, proiektuan "A" hizkuntza (amahizkuntza)" identifikatzean eta "espainiera garaikidea" bertako biztanleentzako amahizkuntza izan daitekeen Estatu espainiarreko hizkuntzetako edozeini bait dagokio. Zentzu honetan, desiragarria litzateke, Estatu espainiarrean hizkuntza ofizial maila daukaten amahizkuntza guztiak, itzultzaile eta interpretari prestakuntzarako "A Hizkuntzak" izatea, baina ulertzen dugu hori landu den proiektuaren funtsezko helburu den itzultzaile eta interpretarien nazioarteko parekidetzaren kaltetan izango litzatekeela.
Hizkuntz ofizialkidetasuna eta itzulpena Estatu espainiarrean
Deskribatutako helburuei egokitze honen alboan ordea, landutako proiektuak, benetan dauden beharrak ez dituela estaltzen uste dugu eta badaudela halaber erantzun behar litekeen beste helburu batzuk ere; Estatu espainiarrean dagoen hizkuntz aniztasuna konstatatzetik abiatzean sortzen diren beharrizan eta helburuak hain zuzen ere. Horrela bada, Konstituzio Espainiarraren eta Erkidego Autonomo anitzeko Autonomi Estatutuen arabera, gaztelaniarekin batera, beste hizkuntza ofizial batzuk ere badaude Estatu espainiarrean: gaztelania Estatuaren arlo osoan eta hurrenez hurreneko Estatutuek finkatuak berriz, hainbat Erkidego Autonomotan (Konstituzio Espainiarreko 3. Artikulua).
Horregatik, itzultzaile eta interpretariek hartu behar duten prestakuntza eta irudia marratzen hastean, nazioarteko harremanetatik sortutako beharrizanei erantzuteaz gainera) Estatu espainiarrean izaera ofizialarekin dagoen errealitate eleaniztun honetatik ondoriotutako inplikazioei ere, aurre egin beharra dago.
Erkidego Autonomo batzutako hizkuntz ofizialkidetasun honek, nahiz bere erabilpena arlo pertsonal eta gizarte arlo guztietan normaltzeko borondateak eta afektatutako Erkidego Autonomoetako gehienetan diktatutako Hizkuntz Normalizazioko legeetan adierazitako administrazio publikoentzako ondoriotzen diren jarraiko obligazioek, beharezkoa egiten dute itzultzaile eta interpretari kualifikatuak izatea. Itzultzaile eta interpretari hauen funtsezko gaitasuna, gaztelania eta Erkidego Autonomo bertoko hizkuntza ofizialaren arteko eta alderantzizko itzulpen lanak garatzeko adinakoa izango da, gaitasun honek, beste nazioarteko hizkuntzekiko prestakuntza osagarria kanpoan utzi gabe noski. Ikuspegi hau ez da inondik inora ere agertzen Unibertsitateetako Kontseiluak igorritako proiektuan. Halere arlo une honetan ezin baztertua dela uste dugu. Ez da inondik inora erc aholkagarria, hirikide ugariren hizkuntz eskubideen jarduna bermatu behar duten itzultzaile eta interpretariek, proiektu honetan aurrikusitakoa haino prestakuntz maila apalagoa izatea. Estatu espahliarl ean gaztelania ez den beste hizkuntza ofizialen hiztun direnak elebidun izateak, ez du adierazi nahi aldez aurretik berorien itzultzaile gaitasuna errazki eta orokorki irits litekeen zerbait denik.
Itzulpen lanetarako eskatutako iuntzio eta espezializazioak eta Estatu espainiarrean gaztelania ez diren beste hizkuntzek historikoki jasan duten gutxiespen egoerak —eta horrek ekarri dien atzerapena, baina orain ofizialtasun osoak eskatzen duen bezala, gaztelaniarekiko ondorio guztietarako parekidetu ahal izateko berreskuratu behar dutena— hiritarren hizkuntz eskubideen bermatzaile eta bere garapen eta normalizazioaren motore izan behar duten etorkizuneko itzultzaile eta interpretarien prestakuntzari garrantzi izugarria eman behar izatea dakarte.
Puntu honetan, Kanada bezalako herrialde elebidun baten esperientzia ekar liteke, non gizarte bizitzako arlo guztietan eta era berean zientzi arloan ere goreneko mailan araututako bi hizkuntza ofizial izan arren eta biak ere biztanle kopuru handiek jakin arren, elebitasun ofizial horrek dituen inplikazioetatik abiaturik, bulkada izugarria eman dion herrialde hartako Unibertsitate askok landutako itzultzaile prestakuntzari. Prestakuntza honek, hiru ziklo unibertsitariak hartzen ditu eta berorretan zehar, garrantzi berezia ematen zaio ingelesaren eta frantsesaren arteko itzulpenari eta alderantzizkoari, nazioarteko hirugarren hizkuntza baten ikasketa bigarren mailan utziz.
Gure herrialdean ere, elebitasun ofizial honetatik sortzen diren beharrei aurre egin behar dieten itzultzaile eta interpretariek, unibertsital mailako prestakuntza behar dute, hizkuntza ofizial bat baino gehiago dituen Erkidego Autonomoko beharrizan bereziei erantzuteko itzultzaile izateko gaitasunerantz zuzendua batez ere, nahiz eta txosten teknikoan aurrikusitakoak bezalako gai erantsiak jakitea ere beharrezkoa izan eta beste hizkuntza atzerritar batzu menperatzea ere desiragarria gertatu.
Prestakuntza hau ezin daiteke albora utzi, hizkuntza ofizial desberdinen parekidetzarako borondatea eta hiritarrek Administrazio Publikoen aldetik berek aukeratutako hizkuntzan zerbituak izatea, hiritar kopuru handia afektatzen duten gaiak direnean eta Konstituzioak berak bere hirugarren artikuluan jasotako eskubidea denean, hirugarren atalean ondorengoa adieraziz: "Espainiako hizkuntz arlo desberdinen aberastasuna, errespeto eta babes berezia izango duen kultur ondarea da". Horrela bada, itzultzaileek garatu behar dituzten funtzioen eta lan merkatuan izan ditzaketen alternatiba edo hautabide ahalen artean, ondorengo bi arlo hauek berezi behar ditugu argi eta garbi:
Nazioarteko harremanena, itzultzaile eta interpretariak nazioarteko erabilpeneko hizkuntzetan lan egitera eta beren funtzioak arlo nazionaleko nahiz nazioarteko arloko organismo eta enpresetan garatzera eramango dituena.
Erkidego Autonomo beraren hizkuntz beharrizanena, bere hizkuntza ofizialak bere laneko hizkuntza nagusi izango dituena, eta bereziki Erkidego bereko organismo, enpresa eta erakundeetarako sarrera izango duena.
Bi funtzio eta beharrizan hauek ez dira jasotzen proiektuan, berorrek lehen arloa baino ez du hartzen eta. Horregatik, jarraian, geure Erkidego Autonomoko egoera zirriborratuko dugu laburki, zuzer ere berau dagokigunez eta ondoren, proiektuan gure beharrizar sartzeko ahalbidea aztertuko dugu, horrela, itzultzaile eta interprerien ikasketen berrikuntzarako geure proposamena azalduz.
Euskararen kasua
Atal honetan, geure Erkidegoko hizkuntz egoeraz arituko g eta itzultzaile eta interpretarien prestakuntza zuzenki gehiena af, tatzen duten gaiez aritu ere.
1. Egoera juridikoa
Euskara, espainierarekin batera, Euskal Erkidego Autonom hizkuntza ofiziala da, Euskal Herriko Erkidego Autonomoko At nomi Estatutuko 6. artikuluak xedatzen duenez. Azaroaren 24e Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko 10/1982 Lege hiritarrek hizkuntz gaietan dituzten eskubideak eta gai honetan bertan botere publikoek dituzten betebeharrak garatzen ditu, bot publikoek beren betebeharrak betetzerat eta gizarte bizitzako < desberdinetan euskara sustatzera zuzendutako ihardunak definitt
Bi hizkuntza ofizialen erabilpena espreski exigitzen den arlo desberdinen artean, arreta berezia merezi du zortzigarren artikult hitzez hitz honela dioelarik:
- - "Euskal Herriko Erkidego Autonomoan kokatutako bo publikoetatik ateratzen den arau-xedapen edo ebazpen ofizial oro, bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du ofizialki argitaratzeko".
- - "Euskal Herriko Erkidego Autonomoan kokatutako botere publikoek eskuhartzen duten egitate oro eta jakinerazpen eta komunikazio administratiboak ere, bi hizkuntzetan idatzirik joan beharko dute, nola ez eta interesatu pribatuek, Erkidego Autonomoko hizkuntza ofizialetako bat erabiltzea espreski hautatzen ez duten".
Azpimarragarriak dira baita ere, irakaskuntzan, komunikabideetan, erakunde publikoen sarean, etab., bi hizkuntza ofizialak parekidetzeko joera duten xedapenak.
Honek, Administrazio Publikoak itzultzaile kontrataketak egitea ekarri du. Berorietako gehiengo nagusiak, ez du egin itzulpen ikasketarik eta bere gaitasuna, Euskal Herriko Erkidego Autonomoko bi hizkuntsa ofizialen ezagutzatik datorkio, berau, bai pertsonalki eta baita itzultzaile bezala hartu duen esperientzian zehar lantzetik eta garatzetik datorkiolarik.
Une honetan, administrazio desbcrdinetan egun osoz diharduten laurogei itzultzaile baino gehiago dago eta beren kopurua erregularki haziz doa.
2.- Egoera soziolinguistikoa
Euskararen ezagutza eta eralbilpena, aldatu egiten da leku batzutatik bestetara. 1981eko Populazio Zentsuaren arabera, Erkidego Autonomoko biztanlegoaren %33 inguruk daki euskaraz mintzatzen, proportzio hori eskualdeen arabera aldakorra izanik cskualdeen (zenbait eskualde arabarretako %2-3 euskal hiztunetatik, Bizkaiko Markina-Ondarroako %86raino edo cta Gipuzkoako Urola-Kostako %80raino) eta probintzien arabera (%53 Gipuzkoan, %25 Bizkaian eta %11 Araban).
Hala ere, holako zalantzarik gabe esan daiteke, euskara berreskuratzeko eta bere crabilpcna gizartebizitzako arlo guztietan normaltzeko gogoa, Euskal Herriko herritarren gehiengo nagusiak duen helburu amankomuna dela. Horrek, eremu desberdinetan euskara geroz eta gehiago erabiltzea ekarri du azken urteotane orain arte berorietara ia sarbiderik izan ez arren: irakaskuntzan bere maila guztietan, Administrazio Publikoan, komunikabidectan, lanbidekoetan, merkataritzakoetan, etab.
Honek, goi mailako kualifikazioa duten itzultzaileak eduki beharra dakar, hizkuntza, oraindik euskaraz garatu gabeko alorren beharretara egokitzeko gai izango direnak eta beren lana, beste hizkuntza batzuen eta bereziki gaztelaniaren nagusigoak eragindako interferentzi giroan egin behar dutenak.
3.- Hizkuntz batasun eta modernotze prozesua
Euskara, mendeetan zehar euskalki anitzetan desberdindua izan arren, batasun prozesua bizitzen ari da azken urte hauetan eta euskal hiztun guztientzat standard bakarra lortzea du helburu. Oraindik amaitu ez den prozesu hau, garapen aldian dago egun eta aurrerakada handia ezagutuko du euskalki desberdinen ekarpenak eta ahozko nahiz idatzizko usadiozko euskararenak eta sarbidea lortuz doan arlo berrietako beharrizan bereziak bereganatuz. Era berean, lengoaia maila desberdinak eta hizkuntz erregistroak ez daude beste hizkuntza batzuetan bezala zehaztuta, une honetan, birdefinizio eta sorkuntz prozesuan aurkitzen dira eta.
Prozesu honen ondorioz, itzultzaileak, espainiera eta beste hizkuntza eta gai batzuk menperatzeaz gainera, euskara oso ondo menperatu behar du, baita euskalki nagusiak eta bere ahozko eta literaturako usadioak ere, beste hizkuntza normalizatu eta standarizatuagoetan eskatzen dena baino gehiago agian. Itzultzailea, euskal hizkuntza beraren normalizazio, garapen eta standarizatze prozesu honen faktore oso garrantzitsu bilakatzen da, hizkuntza giro berriei egokituz, hitz eta esamolde berriak sortuz, etab.
Gainera, azpimarratu beharra dago hemen, itzulpenak bereak dituen komunikazio funtzioez gainera, gure kasuan itzulpenak, funtzio pedagogikoak ere bete egiten ditu, ezen hizkuntzaren batasun egoera honetan alde batetik eta berreskurapen prozesuan bestetik, itzulpenaren mailak, garrantzi nagusia bereganatzen bait du, izan ere euskal hiztun askorentzat, erabilpen zuzenaren eredu eta arlo berrietarako aplikazio eredu bihurtzen da eta.
4.- Egoera akademikoa
Itzulpenak duen garrantziaren eta administrazioko itzultzaile kopuruaren ugalmenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak, 203/1986 Dekretuaren bitartez, Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile-Eskola sortu zuen, berau, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen barnean kokaturik.
Bere izenak berak adierazten duenez, Eskola hau, Euskal Administrazio Publikoak Euskararen Arauzkotze eta Erabilpenerako Legetik sortzen zaizkion betebehar eta beharrizanei aurre egiteko behar dituen administrazioko itzultzaileak sortzera zuzenduta dago. Eskola honetan sartzeko eskatutako baldintzengatik (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana eta Euskarako Gaitasun Agiria edukitzea, ikasleetako asko unibertsitateko tituludunak direlarik), duen hiru ikasturteko ikasketa egitasmoa izateagatik, irakasten diren gaiengatik eta bertan dagoen irakaslegoaren titulazio eta espezializazioarengatik, Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile-Eskolak, itzultzaileak prestatzeko nahi den unibertsitate maila argi eta garbi erakusten du.
Eskolak jarri duen helburuetako bat hain zuzen ere, irakaskuntza hauen homologazio akademikoa da. Gure borondatea da noski, egun Eskola honek emandako prestakuntza hau, etorkizunean unibertsitate mailakotzat eta homologatutzat aitortua izatea.
Unibertsitateak Euskal Herrian, oraindik behintzat ez du bere gain hartu itzultzaile prestakuntza eta zera uste dugu, alegia, itzultzailetza eta interpretaritzako ikasketen berrikuntz prozesu honen bidez, orain dela garaia eta unea, herrialde honek behar dituen itzultzaile eta interpretarien prestakuntza unibertsitariorako bide berriak irekitzeko, bai bere kanpoko harremanetarako eta baita Erkidego beraren barnerako ere.
Aipatutako Eskolaz gainera, badago beste pribatu bat ere, hiru ikasturteetan zehar itzultzaileei oinarrizko prestakuntza emateaz arduratzen dena. Euskaltzaindiaren eraginez sortua izan zen Eskola hau eta aurreko atalean azaldutako kokapen eta marko egokiaren gabeziak sortutako arazoak direla bide, une honetan iraupen arazoak ditu.
Ikasketa hauen unibertsital izaera eta aurkezten den proposamena
Guzti horregatik, ezinbestekoa erizten dugu, euskara/gaztelaniazko itzulpen eta interpretari ikasketak, gure herrialdean unibertsital izaerakoak izatea. Beharrezkoa da gainera ikasketa hauek, gure herrialdean eta beste Erkidego Autonomo batzutan hizkuntza bat baino gehiagoren ofizialkidetasunetik eta euskararen erabilpena gizarte bizitzaren arlo guztietan normaltzeko borondatetik sortzen diren beharrizanei erantzuna emateko adinako malgutasuna dutenak izatea.
Ikasketa hauentzat desigarri litzatekeen homologazio mailari dagokionez esan beharra dago, puntu honetan, Euskararen erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak (Azaroaren 24eko 10/1982 Legeak), bere 12.1 artikuluan, zera ezartzen zuela, alegia, "Eusko Jaurlaritzak, bi hizkuntza ofizialen arteko itzultzaile zinegin rirulua lortu eta luzatzeko baldintzak erregulatuko ditu" eta artikulu hori Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Estatuko Gobernuak helegina izan zuela.
Arautegi Konstituzionalak, ez-konstituzionaltzat aitortu zuen artikulu hau, aurkeztu zen ez-konstituzionaltasun-helegitea kontutar hartuz eta beronek, Konstituzio Espainiarreko 149.1.30a. artikuluaren aurkako izatean oinarritzen zuen bere alegazioa zeinak Estatuar esleitzen dion titulu akademiko eta profesionalen lorpen eta luzatze edo emate baldintzen erregulazioa.
Ondorioz, itzultzaile eta interpretarien prestakuntza unibertsita mailakoa izan behar duela estimatzen dugunez, hau une egokia del uste dugu, Estatuko Gobernuak berak, Unibertsitateetako Kontseilu aren bidez, hizkuntz ofizialkidetasunak beharrezko egiten ditue itzultzaile eta interpretarien prestakuntz eta titulazio baldintzak erregula ditzan, prestakuntza hori, balio ofizialarekin beheragoko maile tan luzatutako edo emandako ziurtagiri edo diploma soil bat baine izan ez dadin.
Kontsiderazio guzti hauek eginda, gure proposamena ez da agertzen igorritako iradokizun orrietan, ezen proposatutako ikasketen antolamenduarekin orokorki ados baldin bagaude ere, ez gatoz bat ikasketa horici emandako orientazio bakarrarekin eta itzulpen lizentziaturan bi bide ahal edo titulazio desberdin izatea defendatzen dugu.
Hasieran deskribatutako merkatu bikoitza kontutan harturik, proiektuari egoki irizten diogu helburuetako lehenengoa betetzeko, baina gure ustez nekez batera daitezkeen bi arlo direla uste dugu eta izangaiaren prestakuntza egokiarentat komenigarria dela ikasleak hasieratik hautatu nahi duen arloa aukeratzea eta ondorioz prestatzea, nahiz eta, aurrerago esango dugun legez, lotura bide bat ezartzea ere posible izan.
Horretarako, bi prestakuntz eta titulazio mota ezar litezke, guztiz homogeno eta homolagarriak, etorkizuneko itzultzaile edo interpretariak lortu nahi lukeen lan merkatuko postuaren arabera:
a) A aukera:
13 zk.dun aldearen txosten teknikoan garatua.
b) B aukera:
Non A hizkuntza ikastetxea kokatuta dagoen Erkidego Autonomo bertako hizkuntza oliziala izango litzatekeen eta B hizkuntza berriz gaztelania.
Hauek izango lirateke itzultzailearen ohizko kln hizkuntzak eta bere prestakuntza beharrizan hauek betetzera zuzendua izango litzateke. C hizkuntza berriz, nazioarteko hizkuntza bat izango litzateke eta laugarren hizkuntza baten sarrerarentzat ere lekurik izango litzateke, nazioarteko izaera duen bigarrena, hautapenezko gaien artean. Ardatz diren gaiei dagokionez, nazioarteko harremanei eskeinitako arloa zerbait murriztu ahal izango litzateke, murriztapen hori, Erkidego Autonomo bertoko gizartearen azterketaz ordezkatuz.
c) Azkenik, posible litzateke aukera batetik bestera iragateko bide bat jartzea ere eta graduatu ondorengo izaera lukeen ikasketen bosgarren ikasturte bat eginez, prestauntza bikoitza lortuko litzateke, hau da, bi ikaslerroen baterakuntza, horrela ikasleak, bi tituluak eskuratuz eta bere ezaugarriak ondorengoak izanez:
- A hizkuntza: euskara edo eta gaztelania.
- B eta C hizkuntzak: atzerrikoak.
- Eta laugarren hizkuntza, gaztelania edo euskara litzatekeena, A hizkuntza bezala hautatutako hizkuntzaren arabera litzatekeena.
Agian pentsa liteke, hemen lortu nahi den prestakuntza alternatiboa, hautapeneko gai edo ardatz ez direnen probetxamendu zuzenaren bidez lor litekeela. Guk ordea, bide hori ez dela nahikoa uste dugu.
Ardatz ez diren gaien artean, izaera hautagarria duen laugarren hizkuntza sartzea aholkagarria den arren, aipatutako arazorik ez da konpontzen. Ziuraski, laugarren hizkuntza honen garapenak, ez luke A, B eta C hizkuntzez lortutako ezagupiderik iritsiko. Izaera hautagarriko laugarren hizkuntza honi ikasketa egitasmoan aitortutako garrantzia hizkuntza ofizial bati eman behar litzaiokeena baino askoz ere txikiagoa izan beharko luke. Geure proposamenean aurkezten dugun alternatiban, laneko funtsezko hizkuntzak, gaztelania eta aldian aldiko Erkidego Autonomoko hizkuntza of izialkidea lirateke, bietatik bat ere, laugarren hizkuntza hautagarriari emandako kategoeta garrantziaren mailara murriztuta gelditu ezingo litzatekeela
Areago oraindik, gai hautagarrien bide honetatik joko balitz ere euskarari behar lukeen garrantzia emanez, euskararekin batera, zuzeneko eta alderantzizko itzulpen ikastaroei dagozkien gaiak, terminologia, etab. sartu beharko lirateke eta euskararen egoera bereziaren aipamena egitean, jadanik ikusia dugu bere ezagutza eta praktikari zernolako garrantzia ematen diogun. Horrekin, ikasketa egitaraua hainbeste gainkargutako litzateke, ezen ezinezko bilakatuko litzatekeela itzultzaile eta interpretarien prestakuntza profil egokia lortzeko eman beharreko gai osagarrientzat beharrezko diren kredituak zuzenkiro sartzea, horrek bestalde, proiektu horrekin lortu nahi den nazioarteko homologazioari onik egingo ez liokeelarik, kalte baizik.
Beste bide bat agian, Itzultzaile eta Interpretarien Eskolara sartu aurretik gaztelaniaren ofizialkidea den hizkuntzaren ezagutza maila ona exigitzea litzateke. Baina bide horri ere ez diogu behar adinakotzat irizten, zeren eta eskolara sartu aurretik maila hori exigitu arren, gero, gaztelaniarekin batera egindako ikasketa erkatuaren bidez asko ondua eta osatua izan beharko luke eta era berean hurrenez-hurreneko itzulpen gaiez, terminologiaz, etab., eta bi hizkuntzen oinarrizko izaerak, ikasketa egitasmo guztia desorekatu beharko luke B hizkuntzaren kaltetan.
Euskara/gaztelaniako itzultzaile eta interpretarien prestakuntzak, beren ikasketetan A eta B hizkuntza euskara eta gaztelania izatea eskatzen du eta bi hizkuntzak oinarrizkoak izatea, ikasgaiak ere hizkuntza horietan jasoz. Euskara ama hizkuntza bezala sartzeak, lehenengo atzerriko hizkuntza edo B hizkuntza gaztelaniaz ordezkatzera garamatza derrigorrez.
Bestalde, egitarauan euskara —edo eta Estatu espainiarreko beste hizkuntza ofizialkide bat— oinarrizko izaerarekin sartzeak, atzerriko hizkuntzen garrantzia edo eta agian kopurua murriztera garamatza eta horrek aldi berean, berrikuntzarekin lortu nahi den nazioarteko parekidetzaren galera dakar.
Guzti horregatik, proposatutako egitarauean itzultzaile edo interpretariaren prestakuntzan oinarrizko hizkuntza legez euskara sartzeak dakartzan zailtasunen aurrean, hobe dela uste dugu, Estatu espaniarrak, ofizialki anitzeleduna den egoera soziolinguistikotik abiatuta behar duen itzultzaileen prestakuntza bereziarentzat bide alternatibo bat irekitzeko hautapena egitea, prestakuntza malguzko egitaraua ezarriz eta beronetan, bide bakoitzari bere titulazio berezia emanez, gure proposamenean adierazitako aukerak jasoz.
Gasteiz, 1988ko Urtarrilak l15.— HAEE
Itzulpena: Andoni Sarriegi Eskisabel