Ruiz Arzalluz, Iñigo: Notas sobre algunas traducciones vascas del Nuevo Testamento.
Artikulua PDFn
RUIZ ARZALLUZ, Iñigo: Notas sobre algunas traducciones vascas del Nuevo Testamento. ANUARIO del Seminario de Filologia Vasca "JULIO DE URQUIJO" XXI-3 1987. Excma. Diputación Foral de Guipuzcoa. Donostia.
SENEZek Bibliaren itzulpenari eskeintzen dion ale monografiko honetan, eta gaia berdina duenez, bidezkoa iritzi diogu, Arzalluzek, goian aipaturiko aldizkarian argitaratu duen lanaren berri emateari.
Sarrera labur batean, Bibliaz egin diren itzulpenetaz hitzegiten digu, eta baita literalismo kontzeptuaz ere; hau, aipatu besterik ez du egiten eta James Barr filologoaren iritzia hartzen du oinarritzat.
Bibliaren itzulpenean, arau berezi eta apartekoak jarraituz egin beharreko generoa bihurtu zuten itzultzaileek, beren asmo proselitista eta batez ere afan literarioek bultzatuta. Euskaraz egin ziren itzulpenek ere bide berdina jarraitu zuten.
Oraintsu arte, Jeronimoren bertsioa zen hitz sakratu eta aldaezintzat zegoena, eta horregatik itzultzaileek, hitzaurre zein izenburutan, honela idazten zuten: "Vulgatatik itzulia".
Maila linguistiko eta estilistikoari dagokionean, garrantzizkoa da azpimarratzea gure ereduak beste eredu baten itzulpenak direla, eta Jeronimoren bertsioa aldrebestu xamarra izaki, hartatik egin diren itzulpenak ere hala moduzkoak izango direla.
Arzalluzen asmoa da, alde batetik, zenbait itzulpen eta beren ereduen arteko dependentzia aztertzea, eta beste euskal itzulpen zaharragoetikoa bestetik.
Haraneder, Harriet eta Duvoisin itzultzaileak aukeratu ditu lan honetarako, eta Korpusa osatzen duten testuak, Mateoren Ebanjelioa, Sapientzialen zati batzuk eta Apokalipsiko zenbait bertsikulu.
Joanes de Haraneder (1669-1750tik atzera), Francisco de Sale eta Scupoliren itzultzailea, oraindik argitaratu ez den Testamentu Berriaren itzulpen baten autorea ere bada. Eskuizkribua, oraintsu artean behintzat Ustaritzeko Seminarioan zegoena, izenburu honekin dator azalean: Jesu Christoren/Evangelio/Saindua/jaun Hav raneder aphez/ Donibane Lohitsucoac/escoararat itçulia.
Haranederrek 1740. urtean bukatu zuen itzulpena, eta aipatutakcJ eskuizkribua, 30 urte geroago Joanes Robin kaligrafoak kopiatutakcs apogrifoa dugu.
Bere "Aitcin-Solhasean" Haranederrek, Frantziako elizako buruck hartu zuten erabakiaz dihardu; Jainkoaren Hitza euskal elizbarrutiar guztien eskura eta ama hizkuntzan eman nahi izateaz.
Leizarraga ezagutzen du baina, "guiçon etsai eta dohavabe''tza dauka, "Calvinen (...) heresia poçoatuaz cutsatua" bait dago. Ondo ren, Vulgataren eredua jarraituta egin duela itzulpena diosku, ete "Eliça ama sainduaz beragainqui aprohatua" denez Jeronimoren bertsio hau, ez bakarrik testuaren esanahiari, baizik eta "eguin ahal betambat, lettrari berari" ere lotu zaio. Testua lehenengo kolpearl ulertu ezin eta bere kabuz interpretatzera ausartzen ez denetan, "bi autor aprobatu"* rengana joko du: Lemaistre de Sacy eta Dominique Bouhours.
Haranederrek Vulgatako testuarekiko duen loturari buruz mintzatu den bakarra, Arzalluzek dioenez, P. Lafitte da, eta 1 964an honek argitaratutako artikulu bateko zita hau ematen zaigu: "Dans l'ensemble, Haraneder suit le texte latin le plus prés et parfois jusqu'au calque".
Argitasun guzti hauek eman eta gero, Arzalluzek arestian aipatutako Barren literalismo sailkapenean oinarrituta, Haranederren testua aztertzeari ekiten dio eta ondorio gisa esaten digu Haranederrek lasai asko itzultzen dituela testu sakratuak, bai esanahiari eta baita originalaren formari dagokionean ere (Lafittek zioena, eta Haranederrek berak azaldutako asmoaren aurka).
Idazkerari dagokionean, eta Bibliaren estiloa berezia dela ez da ahaztu behar, beste eredu batera jo zuen: Leizarragarenera, hau "etsai eta dohacabetzat" edukiagatik ere.
1855ean Baionan, Laserreren etxcan, liburu bat azaldu zen izenburu honekin: Jesu-Christo gure...laphurtar bi iaun aphecec.
Izan, lau Ebanjelioak baino ez dira. Eta izenburuan aipatzen diren bi apaizak, Maurice Harriet eta Pierre N. Dassance. Bertsio hau izan zen beharrezko baimenekin azaldu zen Testamentu berriaren lehenengo euskal itzulpena.
Behin baino gehiagotan, 1855eko testu hau, Haranederrena gainetik zuzendutako bertsiotzat hartu izan da. Egia esan, izenburuak ere horixe pentsa erazten du; nolanahi ere, ez zaio antzematen gauza berri bat denik.
Haranederren testua erreferentzia puntua besterik ez da Harrierentzat. Lexiko garbizalekeriagatik harekin ados ez dagoenetan, Leizarragaren testura joko du, baldin eta honek irtenbide onargarria ematen badio. Bestela bere gisakoa asmatuko du. Baina ez bakarrik garbizalekeriagatik: Harrietek Haranederren forma edo mamia atsegin ez baditu, Vulgata edota Leizarragaren bertsioetara joko du.
Eta azkenik, Arzalluzek, Duvoisinen itzulpena aztertzen du. Dudarik ez, Bonaparte printzeak eragin zuela Duvoisinen bertsioa gauzatu eta argitaratzea, baina horregatik ez da pentsatu behar testu hau, guztiz printzearen asmo zientifikoak baldintzatutakoa denik. Berdin-berdin itzuliko zukeen Duvoisinek bestela ere.
Duvoisinek, jatorrizkoarekiko fideltasuna gorde nahi izan zuen (garai hartan idatzitako gutunetan irakur diezaiokegunez). Inoiz,Vulgataren letrarekiko lotura estuegiaz justifikatzen da. Eta, P. Lafittek, akats horixe leporatzen dio: "Ikusiko duzue nola bere jitezko eskuara erretx, malgu, zaloin eta gozoa, gogortu eta bihurdikatu zitzaion latinaren uztarpenean".
Arzalluzek halere dio, ezin dela literalismoaz hitzegin, batez ere, (beste bi itzultzaileekin bezala eta adibideak ildo beretik aztertu ondoren), aurki daitezkeen literalismo adibideak, koherentzia gabekoak direlako; zeren Vulgata, askatasun osoz erabiltzen du, bai formari eta baita esanahiari dagokionean ere.
Duvoisinek, Bibliaren zenbait itzulpen frantses erabili zituen, eta aurretik zeuden beste euskal ereduetaz ere baliatu zen.
Harrietek Haranederrekin egin zuen bezala, Duvoisinek, Harrieten eredua jarraituko du, honek itzulpen jator eta gustokoa eskaintzen dionean. Leizarragaren testua ere ezagutzen omen zuen, baina apenas erabili zuen. Dena dela, itzulpena zaila gertatzen zaionetan bakarrik joko du euskal ereduetara; ostean, Vulgata eta frantses bertsioekin maneiatu zen.
Eta honela bukatzen du Arzalluzek:
"Resultaría interesante (...), estudiar y sopesar el papel de las traducciones bíblicas en el desarrollo de la lengua literaria. De momento se puede señalar que (...): hay modelos que se aceptan o se rechazan, actitudes que se secundan o se repudian, etc. Los traductores se preocupan, más que por la ortodoxia de sus textos, por frivolidades como que si el estilo es o no es elegante, que si tal o cual palabra es mas o menos castiza, que si la traducción tiene o no un regusto arcaizante. O sea, Leizarraga, Haraneder, Duvoisin, quizá también Harriet, son literatos de raza (...)"