Itzulpena auzitara
Aintzane Ibarzabal

Iñaki Antigüedad Egineko idazleak idatzi zuen artikuluaz izango da azterketa hau, kontutan hartuz, lehenengo aldiz epaitzen dela euskarazko testua Madrilen, horretarako itzulpena erabiltzea beharrezkoa izan zelarik, bai diligentziak irekitzeko, bai testua epaitzeko, eta baita ere epaiketa bera egiteko.

Lehenik, Madrilgo epaiketan erabili ziren testuak aurkeztuko ditugu, idazlearen euskarazko jatorrizko testua eta bi itzulpenak, bata IVAPek itzulitakoa, eta bestea ministeritza fiskalak aurkeztutakoa:

1. Jatorrizko testua:

Joan Carlos, joan fueraaa!!!

Españako primero ei den odolurdin hori dago egunotan gure lurra zapaltzen. Sekito erdia ekarri du berarekin, beste erdia Irunean bertan baitu esku zabalik. Eta Nafarroa Vascongadasetik separatzen duen hesitik zintzilik hortxe dira Vitoriyako buruhandiak eskuari eraginez errege agurtu nahian ea lasterren bisita berrian datorkien. Espero zenez Nafarroako kazike lurperagarri guztiak, ustezko tirabira politikoen gainetik, bildu dira entzule errege aurrera ea zorionez diskurtsoren batean haren adur tanta batzu[1] beren aurpegian jausten zaizkion. Adurtiok!!! Ondo egin dute modu ofizialean gu protokolotik kanpo utzita, guk maite ditugun adurrak beste zenbait ahori darizkie eta. Mila esker kazikeok! ! ! Bai burroburu jauna aunque nieve o llueva ez gara zuek beste ustelduak eta zuen errege gure errege izan aurretik gurago dugu Sida geureganatu eta geure semealabei utzi. Odol gorrizko gizakiak garenez gorria maite dugu gehien han eta hemen, eta urdina gorrotatu, itsasoko urdina ez bada behinik behin. Txarribodetan odolosteak egiten dira odol gorriak gizenduta, baina zer egin odol urdinaz??? Kolore bereko zapatei distira ateratzeko betuna besterik ez. Navarrako urrezko domina jarri ei diote sama edo lepoan honen ordez errotarria jartzea eskatzen zutenei batere jaramonik egin barik. Baina tira, gizartea oso sakon erroturiko sustraietan oinarritzen da eta horietako bat monarkia da; munduan zehar monarkak demokraziaren seinale bihurtu dira gobernuko momentuko gobernarien gainetik. Hain irrifartsu agertu infante-infantak eta guztiz eskuak luzaka berdin itsasontzi berria uretaratzen edota ospital bateko hegal berria inauguratzen, mundu guztiko monarkek ba dute zeozer berezi amankomunean: beste mundu batekoak izatea. Beraz, zer ostia egiten dute honetan??? Fueraaa!!! Suntsitu daitezela dinosaurioak suntsitu ziren modu arin berean.PRONTXIO

2. IVAPen itzulpena:

"Joan Carlos, vete fueraaa!!!"

Ese de sangre azul que parece ser "primero" de Espana se encuentra estos días pisando nuestra tierra. Ha traído junto a él a medio séquito, ya que la otra mitad le espera en Iruña con los brazos abiertos. Y justamente colgados de la valla que separa Navarra de las Vascongadas se encuentran los sesudos (cabezudos) de Vitoria moviendo la mano con intenci6n de saludar al rey a ver si les viene pronto de nuevo de visita. Como se esperaba se han reunido como oyentes ante el rey todos los caciques sepultables de Navarra, dejando a un lado las supuestas diferencias políticas, por si con un poco de suerte en algún discurso les caía en sus caras alguna de las gotas de baba de aquel. Babosos!!! Han hecho muy bien en dejamos fuera del protocolo de modo oficial, porque las babas que nosotros queremos se desprenden de otras bocas. Mil gracias caciques!!! Sí, señor Burroburu, "aunque nieve o llueva" no estamos tan podridos como vosotros y antes de que vuestro rey lo sea de nosotros, preferimos coger el SIDA y contagiárselo a nuestros hijos. Como somos personas de sangre roja, es el rojo lo que mas queremos aquí y allí, y odiamos el azul, salvo que sea el azul del mar. En las matanzas de los cerdos se suelen hacer las morcillas engordadas con sangre roja, pero que hacer con la sangre azul??? Solo betún como el de dar brillo a los zapatos del mismo color. Parece que le han colgado en el cuello o garganta la medalla de oro de Navarra, sin hacer ningún caso a los que solicitaban que en su lugar le fuera colgada una rueda de molino. Pero de todos modos, la sociedad se basa en raíces arraigadas profundamente y una de ellas es la monarquía; los monarcas se han convertido en todo el mundo en símbolo de la democracia por encima de los mandatarios de gobierno en cada momento. Aparecen tan sonrientes, saludando con las manos junto con los infantes e infantas, tanto en la botadura de un nuevo barco como en la inauguraci6n de un ala nueva de un hospital que todos los monarcas del mundo tienen algo especial en común: el pertenecer a otro mundo. Por lo tanto, que ostias hacen en este??? Fueraaa!!! Que desaparezcan con la misma rapidez con la que desaparecieron los dinosaurios"

3. Ministeritza flskalak aurkezten duen itzulpena:

"Vete Carlos, vete fueraaa!"

Pisando nuestra tierra en estos días esta ese de sangre azul que se dice que es el primero de España. Ha traído con él la mitad del séquito, la otra mitad allí mismo en Pamplona abriendo la mano. Y ahí mismo los cabezones de Vitoria colgando de la valla que separa Navarra de Vascongadas moviendo la mano queriendo saludar al rey a ver si les corresponde cuanto antes la nueva visita. Como era de esperar, todos los caciques de Navarra dignos de ser enterrados, por encima de las conjeturales disputas políticas, se han reunido los oyentes delante del Rey a ver si felizmente en algún momento del discurso algunas gotas de baba de aquel les cae a sus caras. ¡¡Babosos!! Han hecho bien de manera oficial dejándonos fuera del protocolo pues las babas que nosotros queremos fluyen de otras bocas. ¡¡Muchas gracias, caciques!! Sí, señor Burroburu (cabeza de burro), aunque nieve o llueva no estamos podridos como vosotros y antes de ser nuestro Rey vuestro Rey, desearíamos el Sida y dejárselo a nuestros hijos. Como somos seres humanos de sangre roja, queremos lo rojo mas que nadie aquí y allí, y odiamos lo azul, si no es por lo menos el azul del mar. En las matanzas del cerdo, la morcilla se hace con sangre roja, ¿pero qué hacer con la sangre azul? Nada más que betún para sacar brillo a los zapatos del mismo color. Se dice que le han puesto la medalla de oro de Navarra, sin hacer ningún caso a los que pedían en vez de esto poner la muela de molino en la espalda o cuello. Pero, vamos, la sociedad humana se cimenta en raíces profundamente arraigadas, y una de esas es la monarquía; a través del mundo los monarcas se han convertido en la señal de la democracia, por encima de los gobernantes del gobierno, en ese momento. Tan risueños aparecen los infantes e infantas y alargando completamente las manos y a lo mejor en la botadura de un nuevo barco o en la inauguración del nuevo alero de un hospital, los monarcas de todo el mundo ya tienen algo en común: ser de otro mundo. Por lo tanto, ¿qué hostias hacen en este?¡¡¡Fuera!!! Que desaparezcan del mismo modo que se disiparon los dinosaurios".

Ezer esan aurretik, garrantzitsua da kontutan hartzea ez direla itzulpenak zuzenean kritikatu nahi, eta asmoa bi testu horien, jatorrizkoa eta itzulpenen, hizkuntzaren erabilera konparatzea dela eta testuen errekutsoen konparaketa egitea. Ez genuke epaileek egin duten bide berbera hartu nahi, hots, idazleak zein hitz erabili dituen aztertu, hitz horiek zer esan nahi duten gaztelaniazko hiztegian ikusi, eta ondorioak atera palabras de origen bilingue y de ambiguo significado... Ienguaje críptico... Sententziak dio itzulpena irakurriz jatorrizko testuaz, eta ezta hitzak epaitu ere hiztegiak dioenaren arabera: baba: saliva espesa y abundante; baboso. persona que echa muchas babas, ... se aplica al que no tiene edad para hacer lo que esta haciendo.

Ez da adierazpen eskubideaz ere ezer esango, gai horrek zerikusi handia badu ere arazoaren oinarriarekin. Testuak aurrean izanik, ahaleginak egingo dira honako puntu hauek frogatzeko:

  1. Euskaraz ez dakienak gauza bera irakurri al du testua gaztelaniaz irakurri duenean? (garrantzi handiko galdera da hau, kontutan hartzen badugu epaileak eta fiskalak itzulpena besterik ezin irakur zezaketela).
  2. Sentipen edo efektu bera sortzeko gai al dira jatorrizko testua eta itzulia?
  3. Estilo eta jenero berberekoak al dira bi testuak?
  4. Euskaraz argitaratutako testua itzulita dagoen moduan argitaragarria al da gaztelaniazko egunkari batean? Hemen galdera beste modu batera egin zitekeen, alegia, hartzaile berarentzat eginak al daude bi testuak? Gogora dezagun bata egunkari batean argitaratzeko idatzi zela eta bestea, itzulpena, ministeritza fiskalak eskatuta.

Ikusten denez, galdera oinarrizko eta neurri batean intuizioz sortzen diren horiei erantzuna edo argibidea ematea izango da gure helburua. Bestalde, teorikoki itzulpenaren zailtasunak aztertzen direnean ere gai guzti horiek kontutan hartzen direla esan behar da, eta ezin pentsa liteke soil soilik gure hizkuntzaren arazo bereziak direnik, hona hemen Valentin Garcia Yebrak itzulpenaren zailtasunez jasotzen duena: "Podemos reducir a tres las dificultades de toda traduccion literaria: las inherentes a la disparidad de las lenguas las imputables a una defectuosa comprension del original y las condicionadas por la falta de capacidad expresiva del traductor en su propia lengua".

Zailtasunak hortxe dira beraz, eta bereziki lehenengoa azpimarratu nahi da: hizkuntz desberdintasunak. Hala ere, ez dira desberdintasun teoriko estrukturalak bereziki aipatuko, erabilgarritasun eta finkotasun desberdintasunak baizik.

Baina bereizketa hori bere lekuan kokatzeko beste zerbait esan beharra dago hasi aurretik, hizkuntzaren zailtasunez gain itzulpena egitean ahaztu ezin diren itzulpenaren inguruko zenbait elementu.

Xabier Mendigurenek epaiketan aurkeztu zuen bezala "baliokidetasuna" oinarrizko kontzeptua da itzulpena ahal den modu egokienean egiteko, eta bertan kontutan hartzekoak dira, elementu semantikoak, estilistikoak eta pragmatikoak, hartzaileak mezua ahalik eta modu zehatzenean jaso dezan maila guzti horietan. Baliokidetasunaz ari garenean itzulpena egiteko aurrean izango ditugu, beste zenbaiten artean, testuaren mamia, mezuaren antolaketa, adierazi nahi duen errealitatea, estiloa, hizkuntza hartzailearen eredua, jatorrizko testuaren indar komunikatiboa, itzulpenaren hartzailea etab. Eta horrenbestez, horietako alderdi batzuk, hala nola linguistikoak-semantikoak nahiz estilistikoak-, besterik ez badira kontutan hartzen, eta pragmatikoak baztertzen badira itzulpenak ez du emaitza onik izango. Edozein testutan erabateko garrantzia du hartzaileak, eta idazleak nahiz itzultzaileak hartzaile horren aurrean duen jarrera. Beraz, sortua izan den testuingurutik kanpo geratzen den testua oker ulertua izan daiteke. Alderdi honek berebiziko garrantzia izango du azterketa osoan zehar.

Lehenik eta behin testuaren izaera garbi utzi behar da: testua saioa da, kazetaritza saioa. Berri baten aitzakia erabiltzen du erregearen bisita Nafarrora— idazleak monarkiaren aurkako iritziak egunkarian modu literarioan plazaratzeko.

Bestalde, azterketaren ezaugarriak zeintzu izango diren argitzeko esan behar da, testuari hasieratik bukaerara koherentzia edo loturak bilatu beharko zaizkiola, ez bakarrik sintaxi mailan, baita ere, eta analisia egiteko nahitaezkoa ikusten delarik, estilo eta errekurtso berezien erabileran.

Era berean, ez da alde batera utzi behar euskaraz idatzitako testuetan sortuko den beste alderdi garrantzitsua, traba ez esateagatik: hizkuntzaren normaltasunaren arazoa. Hain zuzen ere, euskarazko testu batean agertzen diren hitzen egokitasuna, maila estilistikoa, esanahi zehatza, erabilera egokia... erabakitzea ez da beti gauza erraza. Euskalki hitzak testu jakin bati eman diezaiokeen kutsua, hitz edo egitura baten gogortasuna oso maiz erabiltzen denean, edo ia ezagutzen ez denean, etab. ez ditu berehalakoan irakurleak antzemango, eta traba izango dira, noski, itzultzailearentzat.

1. Euskarazko testuaren hurbilpen semantiko estilistikoa

Testuaren gaiak honako zati hauek izango lituzke:

  • Erregearen ikustaldiaren xehetasunak (batzuen ongietorria) (aurkakoen jarrera)
  • Odolaren kolore desberdinak
  • Urrezko dominaren eskaintzaren kritika
  • Monarkiaren izaera eta kritika
  • Monarkiaren amaieraren desioa

Testuaren gaia zatika banatu ondoren, eta lehenengo hurbilpena egina dugularik esan genezake euskarazko testua esperpentikoa, ironikoa, umorezkoa eta informala iruditzen zaigula, metafora eta irudiz osaturik hasieratik amaierara. Horren ezaugarri batzuk hauek lirateke:

  • Testu osoan zehar ez zaigu inoiz izen ezagunik zuzenean aipatzen: "Joan Carlos, joan", "Vitoriyako buruhandiak", "Burroburu jauna". Satira egiteko errekurtsoa, edo karikaturak erabiltzen ditu idazleak.
  • Giro militarra, eta iraganekoa ere sumatzen zaio testuari: erregea dator, sekitoa, kazikeak hesian zintzilik.
  • Ondoren etena egin eta Sida aipatzen du.
  • Koloreen metaforak tarte handia hartzen du erdi aldean: gorria txerribodetan odolosteak egiteko, urdina betuna egiteko.
  • Ondorengo irudia dominarena eta errotarriarena da.
  • Beste etena egiten du, eta infanteez eta monarkiaz duen iritzia azaltzen du. Hau litzateke zati teorikorik garrantzitsuena eta testu osoa laburtuko lukeena.
  • Amaieran berriro tonua igo eta aurrean bezala galdera eta harridura ikurrak erabiltzen ditu eta azken irudia sortzen du, dinosaurioen suntsitzea.

Idazkera edo esaldien antolamendua ia ezertarako aipatu gabe, lehenengo hurbilpenak hori eskeiniko liguke: testua irudiz osaturik dago, askotan historikoak. Horrek karikatura eta satira izaera bultzatzen du, eta zenbaitetan umorea ere bai.

Baina gure ondorio guzti horiek beti dute oinarri linguistikoestilistikoa, eta horietan testuak, jatorrizkoa eta itzulpenak, elkarrengandik urrundu egiten dira. Gai garrantzitsu hau hirugarren atalean aztertuko da, eta orain antzeko hurbilpena egingo da testu itzuliak erabiliz.

2. Testu itzuliaren hurbilpen semantiko estilistikoa

Ez da hemen gaiaren zatiketa errepikatuko, baina ezaugarri estilistikoetan gertatzen diren aldeak aztertuko dira:

  • Izenak zuzenean ez erabiltzeari dagokionean zenbait xehetasun aipatu behar dira: "Joan Carlos, vete..." esan behar du gaztelaniazko testuak, euskarazko hitz jokoa galtzen delarik. Besteak izena ere aldatzen du " ¡¡Vete Carlos, vete fueraaa!! ", euskarazkoak joan Joan Carlos errepikapena eta hitz jokoa erabiltzen duen bitartean.
  • "Los cabezudos de Vitoria" esaten duenean, euskarazko Vitoriya erabiltzeak ematen dion kutsua galtzen du, eta antzeko zerbait gertatzen da buruhandi itzultzean (" cabezudos, sesudos, cabezones").
  • Burroburu hitza bera, nahiz eta erdi euskara erdi gaztelania izan, egitura erabat euskalduna du, alegia, hitz konposatuak sortzeko bidea euskalduna da, eta gaztelaniak ez du parekorik.
  • Hortik aurrerako imajinak berez berdin azaltzen zaizkigu: koloreak, domina, infanteak, dinosaurioak.

Beraz, esan genezake hemen ere monarkiari buruzko iritzia metafora ugari eta imajin esperpentikoak erabiliz ematen dela, ez ordea, ondoren azalduko den bezala, tonu, umore, eta adierazgarritasun berbera sortuz.

Baina zer gertatzen da orduan jatorrizko testuak eta itzuliak gauza bera ez adierazteko elementu gehienak aurrean ditugularik? Gure ustez erantzunak bi alderdi lituzke, bata testuingurua, hots, hartzailearen aurreko jarrera eta sarreran esan dugun guztia, eta bestea hizkuntzaren aukeraketa eta eredua eta erabileraren finkotasuna.

3. Testu konparaketa

Euskaraz eta gaztelaniaz irakur dezakeen edonor errez kontura daiteke bi testuen aurrean ez duela erantzun berbera, aldea dagoela.

Gaztelaniaren tonua serioagoa, markatuagoa, garrantzi handiagokoa, zabarragoa edo iruditzen zaigu, euskarazkoa arinagoa, informalagoa, umoretsuagoa, jokosoagoa nolabait.

Honen azpian galdera garrantzitsua dago, hau da, gaztelaniazko testu hori egunkari batean dagoen dagoenean argitatzeko modukoa izango al litzateke? Ezetz esango genuke. Horretarako gogora ditzagun aurrean esandakoa: hartzailearekiko jarrera, eta hizkuntz erabileraren gaia.

Besterik gabe parez pare jarriko ditugu bi testuak, edo hobe esan hirurak, atal honetan bi itzulpenak ere bereiziko bait dira:

  • Izenburuak Joan Carlos joan fueraaa!! dio jatorrizkoan, eta itzulpenetan bi eratara:

"Joan Carlos, vete fueraaa!!!"
" ¡¡¡Vete Carlos, vete fueraaa!!!"

Bietan euskarazko hitz jokoaren errekurtsoa galtzen da.

  • Españako primero ei den odolurdin hori dago egunotan gure lurra zapaltzen.

"Ese de sangre azul que parece ser primero de Espafia se encuentra estos dias pisando nuestras tierras".

"Pisando nuestras tierras en estos dias esta ese de sangre azul que se dice que es el primero de Espana".

- Euskaraz gaztelania erabiliz jokatzen du, gaztelaniaz galtzen da.

- Ei den hori egitura ez dirudi horren markatua denik gaztelaniazko "ese de" den moduan.

- omen eta kidekoak itzultzean perifrasia erabiltzen du.

  • Sekito erdia ekarri du berarekin beste erdia Irunean bertan bait du esku zabalik.

"Ha traído junto a él a medio séquito, ya que la otra mitad le espera en Iruña con los brazos abiertos".

"Ha traído con el la mitad del séquito, la otra mitad allí mismo en Pamplona abriendo la mano".

- bait horren itzulpena batean azaltzen da, bestean iustaposizioa egiten du estilo arina eta bizia mantendu nahian, hala ere azkeneko "abriendo la mano" ez legoke ongi itzulia. Bigarren itzulpenak, gure ustez, kutsu informal ironikoa antzeman duela dirudi, baina amaiera parekoegia egin du.

  • Eta Nafarroa Vascongadasetik separatzen duen hesitik zintzilik hortxe dira Vitoriyako buruhandiak eskuari eraginez errege agurtu nahian ea lasterl ean hisita herrian datorkien.

"Y justamente colgados de la valla que separa Navarra de las Vascongadas se encuentran los sesudos (cabezudos) de Vitoria moviendo las manos con la intención de saludar al rey a ver si les viene pronto de nuevo de visita".

"Y ahí mismo los cabezones de Vitoria colgando de la valla que separa Navarra de las Vascongadas moviendo la mano queriendo saludar al rey a ver si les corresponde cuanto antes la nueva visita".

Zati honetan azpimarratutako egituretan garbi ikus daiteke gaztelaniak duen kutsu kulto edo serioagoa.

- Berriro ere Vascongadas hitzaren erabilera euskarazko testuan galdu egiten da besteetan eta hartzaileak jaso behar dituen konnotazioak galdu egiten dira. Errekurtso erabilia da testu osoan zehar gaztelania eta euskara tarteka erabiltzea, hartzaile elebidunak ongi uler dezakeelarik, ez ordea gaztelaniaz bakarrik jakin eta itzulpena besterik irakur ez dezakeenak.

- Hortxe dira "se encuentran" eta "ahí mismo" erabiliz itzuli dute, gure ustez ez dute tonu berbera mantentzen ("y ahí estan") .

- Vitoriya horrela erabiltzean hartzen duen hizkera kutsua ez da besteetan gordetzen.

- Buruhandi euskarazkoak "sesudos, cabezudos, cabezones>" forma guzti horien bidez itzulita dago, eta "cabezotas" edo besteren bat ere esan zezaketen, baina euskaraz esanahi guzti horiek eta beste batzuk ere (gauzak ahaztu egiten dituena, ergela... ) jasotzen ditu hitz berak.

  • Espero zenez Nafarroako kazike lurperagarri guztiak ustezko tirabira politikoen gainetik hildu dira entzule errege aurrera ia zorionez diskurtsoren hatean haren adur tanta hatzu heren auspegira jausten zaizkien.

"Como se esperaba se han reunido como oyentes ante el rey todos los caciques sepultables de Navarra, dejando a un lado las supuestas diferencias políticas, por si con un poco de suerte en algún discurso les caía en sus caras alguna de las gotas de baba de aquel".

"Como era de esperar todos los caciques de Navarra dignos de ser enterrados, por encima de las conjeturales disputas políticas, se han reunido los oyentes delante del Rey, a ver si felizmente en algún momento del discurso alguna gotas de baba de aquel les cae en sus caras".

- Lurperagarri hitzak ez du ditu gaztelaniazko bi forma horiek bakarrik adierazten "sepultable" edo "digno de ser sepultado", atzizkiak horretarako egokia, horretarako baliagarria.. ere adierazten du. Beraz, ez diogu esanahi bakarra eta zehatza ematen.

- Ustezko tirahirak sumatzen dugu "supuestas diferencias" edo " conjeturales diputas" baino askoz ere arruntagoa dela.

- Zorionez espresioak "a ver si felizmente" itzulita ezustezko kutsua galdu eta zentzu positiboa hartzen du.

  • Adurtiok!!! Ondo egin dute modu ofizialean gu protokolotik kanpo utzita guk maite ditugun adurrak heste zenhait ahori darizkie eta. Mila esker kazikeok!!!

"Babosos!!! Han hecho muy bien en dejarnos fuera del protocolo de un modo oficial, porque las babas que nosotros queremos se desprenden de otras bocas. Mil gracias caciques!!!".

"¡¡Babosos!! Han hecho bien de manera oficial dejándonos fuera del protocolo, pues las babas que nosotros queremos fluyen de otras bocas. ¡¡Muchas gracias caciques!!".

- Euskaraz adur eta lerdea formen artean lehena aukeratu du idazleak, "baba" eta "zortea" esan nahi duena, euskalki hitza eta gure ustez ez gaztelaniazkoa bezain gogorra.

- "Desprender", "fluir" erabiltzen dira gaztelaniaz jario aditzaren formaren ordez, "derramar", "colgar" ere uler daitekeelarik. Agian kultoegiak dira aukeratutakoak.

- Berriro ere bigarren itzulpenak bait erabiliz sortutako esaldi kausala, "pues" konjunzioa aukeratu, eta euskararen arintasuna mantendu nahi izan du, baina aldi berean "bien de manera oficial" horren ordenamendua desegokia da.

  • Bai burroburu jauna aunque nieve o llueva ez gara zuek beste ustelduak eta zuen errege gure errege izan aurretik gurago dugu Sida geureganatu eta geure semealahei utzi.

"Si señor Burroburu, aunque nieve o llueva no estamos tan podridos como vosotros y antes de que vuestro rey lo sea de nosotros, preferimos coger el Sida y contagiárselo a nuestros hijos".

"Si señor Burroburu (cabeza de burro), aunque nieve o llueva no estamos podridos como vosotros y antes de ser nuestro rey vuestro Rey, desearíamos el Sida y dejárselo a nuestros hijos".

- Errima txikia galtzen da itzulpenean jauna... Ilueva... Bi hizkuntzak tartekatzeko errekurtsoa galtzen da, eta oso erabilia da testu osoan zehar. Esan daiteke puntu garrantzitsuenetakoa dela hori. Era berean, lehen esan den bezala burroburu hitzaren indarra apaldu egiten da, nahiz eta batean "(cabeza de burro)" azalpena egin.

- Gurago izan eta "deseariamos" hipotesiraino joan da itzulpena eta indikatibotik ere urrundu da.

- Utziren itzulpena egitean, "contagiar" edo "dejar" aditzek ez dute biek gauza bera adierazten, lehena markatuagoa da; euskarazkoak bigarrena du gertuago.

  • Odol gorrizko gizakiak garenez gorria maite dugu gehien han eta hemen eta urdina gorrotatu itsasoko urdina ez bada behinik behin. Txarribodetan odolosteak egiten dira odol gorriak gizenduta haina zer egin odol urdinaz??? Kolore bereko zapatei distira ateratzeko betuna besterik ez.

"Como somos personas de sangre roja, es el rojo lo que más queremos aquí y allá, y odiamos el azul, salvo que sea el azul del mar. En las matanzas de los cerdos se suelen hacer morcillas engo dadas con sangre roja, pero ¿¿¿qué hacer con la sangre azul??? Solo betún como el de dar brillo a los zapatos del mismo color".

"Como somos seres humanos de sangre roja, queremos lo rojo más que nadie aquí y allí, y odiamos lo azul, si no es por lo menos el azul del mar. En las matanzas del cerdo, la morcilla se hace con sangre roja, pero ¿qué hacer con la sangre azul? Nada más que betún para sacar brillo a los zapatos del mismo color".

- Euskarazko testuan aditz laguntzailea ez da azaltzen eta esal diak oso arinak dira. "Odiamos el azul": pertsona ezaugarrial hor dira berriz, ezabatu gabe.

- Ez bada behintzat horren parean bi foma badira eta "de no ser, a no ser que", eta antzekoak ere erabil zitezkeen.

- Esaldi batean aditza ezabatzen da gaztelaniaz "qué hacer?"— euskarazkoarekin bat datorrelarik, baina gaztelania, berriz bitxia gertatzen da.

- Han eta hemen zuzenegi iruditzen zaigu dagoela itzulita bi testuetan "aquí y allí", eta nonahi edo antzeko egituratik gertuagoko formaren bat bilatu beharko litzateke.

  • Navarrako urrezko domina jarri ei diote sama edo lepoas honen ordez errotarria jartzea eskatzen zutenei hatere jara monik egin harik.

"Parece que le han colgado en el cuello o garganta la medalla d~~ oro de Navarra, sin hacer ningun caso a los que solicitaban que en su lugar le fuera colgada una rueda de molino".

"Se dice que le han puesto la medalla de oro de Navarra, sin hacer ningún caso a los que pedían en vez de esto poner la muela de molino en la espalda o cuello".

- Navarra dio euskarazkoak eta ez Nafarroa aurrekoetan bezala, jokaera jakin baten kontra dagoela azaltzeko. Hartzaileak konnotazio horiek berehalakoan jasotzen ditu.

- Oraingoan sama hitza da gaztelaniako itzulpenean istiluak sortzen dituena. Bizkaieraz "lepoa" da, beraz, sinonimoak lirateke bi formak. Hala ere, itzultzean "garganta" eta " espalda" agertzen dira. Adibide egokia da euskalki hitzen inguruko arazoak ikusteko.

- "Solicitar" eta "pedir" ditugu eskaturen parean. Egokiak biak, baina euskararen berezitasun falta adierazten du honek. Gure ustez bigarrena hobe egokitzen da.

- "En vez de esto" erabiltzean, berriz, bigarren itzulpenak forma luzeagoa aukeratu du.

- "Le fuera colgada" esaldi pasiboa dugu jartzea nominalizazio soilaren parean.

  • Baina tira gizartea oso sakon erroturiko sutraietan oinarritzen da eta horietariko bat monarkia da munduan zehar monarkak demokrazia/ -en seinale bihurtu dira gobernuko momentuko gobernarien gainetik.

"Pero de todos modos, la sociedad se basa en raíces arraigadas profundamente y una de ellas es la monarquía; los monarcas se han convertido en todo el mundo en simbolo de la democracia, por encima de los mandatarios de gobierno en cada momento".

"Pero, vamos, la sociedad humana se cimenta en raices profundamente arraigadas, y una de esas es la monarquía; a través del mundo los monarcas se han convertido en la señal de la democracia, por encima de los gobernantes del gobierno, en ese momento".

- Tira, espresio bizia, arrunta da euskaraz. Gaztelaniaz batean "de todos modos" erabiltzen da, eta bestean jatorrizkotik hurbilago dagoen "vamos" espresioa. Hala ere, bigarren itzulpenak hurbilpen ahalegin horretan "a traves del mundo" itzuli digu, "en todo el mundo" egokia litzatekeelarik.

- Seinale erabiltzen du eta ez "ezaugarri", forma kultoagoa baztertuz. Horregatik "senal" parekoagoa litzateke "simbolo" baino.

  • Hain irrifartsu agertu infante-infantak eta guztiz eskuak luzaka berdin itsasontzi berria uretaratzen edota ospital bateko hegal berria inauguratzen mundu guztiko monarkek badute zeozer berezi amankomunean: beste mundu batel izatea. Beraz, zer ostia egiten dute honetan??? Fueraaaa

"Aparecen tan sonrientes, saludando con las manos junto con los infantes e infantas, tanto en la botadura de un nuevo barco con la inauguraci6n de un ala nueva de un hospital que todo! monarcas del mundo tienen algo especial en común: el pertenecer a otro mundo. Por lo tanto, que ostias hacen en este??? Fueraaa!!!"

Tan risueños aparecen los infantes e infantas y alargando completamente las manos y a lo mejor en la botadura de un nuevo barco en la inauguración del nuevo alero de un hospital, los monarcas de todo el mundo ya tienen algo en común: ser de otro mundo. ¿¿Por lo tanto, qué hostias hacen en este?? !!Fueraaaa!!"

- Zati honetan sortzen diren arazoak euskarazko testua akatsak sortzen dituela esango genuke: agertu? uretatzen? zeozer berezi? Lehenengo hitzak zalantzak sortu ditu eta bi itzulpen desberdin ditugu: "aparecen ellos con los infates..." / "aparecen los infantes".

- Guztiz eskuak luzaka: "saludando con las manos" (?) "alargando completamente las manos.

- Testuaren zati honetan biraoa, eta galdera eta harridura ikurrak ditugu, eta nahikoa errez onartzen dugu hala ere, beraz ilatiboa. Baina testu bera gaztelaniaz jarri eta "por lo tanto" formak erreakzio desberdina sortzen duela dirudi, batez ere ondoan, "que hostias hacen..." duelako.

- Berriro ere, eta lehenago esan den bezala, bigarren itzulpenaren ordenamendua euskarazko testutik gertuago dago, ba gaztelaniaz bitxia da.

  • Suntsitu daitezela dinosaurioak suntsitu ziren modu arin berean.

Que desaparezcan con la misma rapidez con la que desaparecieron los dinosaurios.

Que desaparezcan del mismo modo que se disiparon los dinosaurios.

- Batean modu arina galdu egin da.

- Bi forma ditugu: "desaparecer" (quitarse de la vista) eta "disipar" (dispersar, evaporarse), biak daude suntsitu horren parean. Gaztelaniaz bereizten dira eta euskaraz ez, forma bakarra dugu. "Disipar" ez da bestea bezain arrunta eta beste elementuak ekartzen ditu gogora.

* * *

Ikusi ahal izan da konparaketa honetan era askotako arazoak agertzen direla aurrean, eta ez dela gauza erraza horien sailkapen bakarra egitea. Hori beste baterako utziko da, baina oraingoan arazo edo testuen arteko desberdintasunak azpimarratu nahi izan dira, eta zalantzan jarri epaileek irakurri, epaitu, eta zigortutako testua, itzulpena alegia, ez dela jatorrizkoaren gutxi gorabeherako azalpena baizik, edo beste modu batera esanda, ez dutela mezu bera jaso.

4. Ondorio zenbait

Gainbegiratze hori egin ondoren pentsa daiteke azpimarratutako hitz eta egiturak garrantzi handirik gabeko xehetasunak direla, eta ez diotela testuaren ulermenari ezer kentzen edo eransten, izan ere, ohituak bait gaude gauzak gutxi gorabehera ulertzen, baina oraingoan premiazkoak dira xehetasun guztiak, eta gainera horiek emango diote testu bakoitzari bere barne lotura edo koherentzia.

Esan genezake informazioari dagokionean, gutxi gorabehera gauza bera esaten dela hiru testuetan. Baina ez modu berean, eta hori nahi genuke garbi azaldu. Xehetasun guztiak batera jarri eta bi testu desberdin ditugu aurrean, bi estilo desberdin. Hori dela eta, esan genezake epaiketarik izan ez balitz xehetasun horien garrantzia txikiagoa irudituko litzatekeela, baina erabateko garrantzia dute itzulpena delako epaitzen den testu bakarra.

Laburbilduz, euskarazko testua informalagoa, satirikoagoa eta arruntagoa da, baina gainera koherenteagoa irakurlearentzat. Gaztelaniazkoa, berriz, une batzuetan oso arrunta da, baina berehala kultoagoa egiten zaigu, eta tartekatze horiek distorsionatu egiten dute eta arraroa egiten da, eta gogorragoa ere bai zenbaitetan. Kontraste handiak ikusten dira zenbait adibidetan testu osoan zehar: "Por lo tanto, qué hostias hacen...", edo "se encuentran los sesudos de Vitoria", "los que solicitaban... Ie fuera colgada una rueda de molino".

Zergatik ikusten da lotura handiagoa euskarazko testuan? Hemen ez da alde batera utzi behar euskaraz idaztean gauzak errezago onartzeko dugun ohitura, sensibilitate falta, edo zehaztasunik eza... aldi berean, orokorki, gaztelaniazko formak errazago kokatzen dira bakoitza bere lekuan eta bere maila estilistikoan, adibide gisa: "pedir-solicitar", "se encuentran-estan".

Honen froga gisa edo, esan behar da bietako edozein itzulpen dagoen bezala hartuta ere, ez litzatekeela gure ustez inongo egunkaritan argitaratuko, eta hori batez ere gaztelaniazko testuak berezko loturarik ez duelako; euskarazkoa, berriz, horretarako idatzia izan zen.

Bestalde, bi itzulpenen artean ere badira aldeak, eta horiek ere aipatu nahiko genituzke. Itzulpenari dagokionean esan behar da biek arazo bat izan dutela aurrean: ez zaiela gaztelaniaz saio bat idaztea eskatu, ministeritza fiskalak eta epaileek testua epaitu ahal izateko itzulpena egitea baizik; horrenbestez oso lotura handia izan dute lana egiteko orduan, berez ezin bait zuten modu eroso eta librean aritu, ahalik eta zehatzenean eta estuenean baizik. Ziur egon gaitezke beste modu batera lan egin izan balute beste testu mota bat izango genukeela aurrean, eta zalantzarik gabe jatorrizkoa ulertzeko egokiagoa izango litzateke.

Hala ere, bereizketa txiki bat egin behar da bien artean. Lehenengoa gehixeago urruntzen da jatorrizko testutik eta aldi berean mailaz igotzen du gaztelaniazkoa hizkuntzaren erabileran, eta horrenbestez euskarazkoak duen informaltasuna galdu egiten da eta inkoherentziak sortzen dira. Bigarrenak jatorrizkoarekin lehenengoak baino lotuagoa egiten du itzulpena, eta hala batzuetan gehiago hurbiltzen da euskarazko errekurtsoetara (iustaposizioa, ordenamendua, elisioak), baina gaztelaniak ez ditu beti errez beste hizkuntzako errekurtso berberak onartzen, eta hori ere bitxia egiten zaigu.

Ez genuke amaitu nahi sententziak dioena aipatu gabe. Erregearen aurka birao egitea du zigorraren arrazoia[2], batez ere hiru adibide aukeratzen dituztelarik "las gotas de baba", " hacer betun con la sangre azul" eta "colgarle una rueda de molino", eta gai hori gehiago dagokio adierazpen askatasunari itzulpengintzari baino. Baina hemen azaldutakoak ere badu zerikusia zigorrarekin, alegia, gure ustez epaileek ez dute testu bera epaitu, agertu diren arrazoi guztiengatik, eta hori ez da kezkagarria itzultzaileontzat edo hizkuntzalarientzat soilik, euskaldun guztiontzat baizik.


Oharrak

1. Beltzez agertzen diren hitzak fiskalak salatu zituenak dira testua epaiketara eraman ahal izateko.

2. Urtebeteko kartzela zigorra jarri dio Entzutegi Nazionalak, eta errekurtsoa egin da horren kontra Auzitegi Gorenean.