Traduire sans trahir: Itzulpenaren teoria testu biblikoei egokitua
Artikulua PDFn
Sarrera
Jean-Claude Margoten liburu honen balioaz zera dio Georges Mouninenek, eduki linguistiko handikoa dela eta eduki hau kalitate linguistiko handikoa, kalitate pedagogiko handikoa. Bibliaren testuetan oinarritutako arazoen bidez, itzulpengintzak denboran eta espazioan aurre egin beharreko zailtasunen azterketarako eredu bat da.
Liburu honetan eskeintzen zaigunak galdera bati erantzun nahi dio, ez oraindik askok zalantzan jartzen duten galdera bati, alegia itzuli ote daitekeen galderari. Hori Margoten iritziz historikoki gaindituta dago, nola itzuli behar den galderari erantzuten dio liburuak.
1977 urtearen amaierarako 1631 hizkuntzatara itzulita zegoen Biblia (266 hizkuntzatara Biblia osoa, 420tara Itun Berria eta 945tara Bibliaren liburuetakoren bat). Milaka itzultzaile mundu osoan Biblia hizkuntza berri batzutara itzultzen edota dauden itzulpenak berriztatzen ari dira.
Beti dago Bibliaren itzulpengintzan zer aztertu eta berriturik. Bibliaren itzulpenak historia oso bat duen herrialdeetan, espezialistek diotenez itzulpenak sarritan aztertu behar dira, edizio kritikoak egin behar dira eta hau arrazoi desberdinengatik:
- Eskuizkribu hebreo edo grekoak aurkitzen direlako, honela oinarrizko testu ziurragoekin lana egin daitekeelako.
- Hizkuntzen eboluzioa etengabea delako.
- Gero eta ulergarriagoak izango diren itzulpenak argitaratu ahal izateko.
- Bibliako hitzen definizioetan aurrerapausoak ematen direlako.
- Pasarte batzuen interpretazioetan ematen diren aurrerapausoengatik.
- Eta azkenik gero eta inlonnazio linguistiko eta kultural hobea dagoelako.
Itzulpenari buruzko teorizazioaren hastapenak aurkitzeko historian atzeraka joan behar gara. Honela XVI mendean hau zion Luterok: "Testua errege da. Itzulpena, zerbitzari humil eta fidela baizik ez da, ausarta, bere maisuari zerbitzeko prest. Baina zerbitzari honek bere hizkuntzan hitzegiteko joera du".
Mende berean Étienne Doletek hizkuntza batetik beste bater ongi itzultzeko bost gomendio ematen ditu:
- Itzultzaileak itzuli behar duen autorearen "zentzua eta gaia" ongi ulertu behar ditu.
- Itzulizaileak sorburu hizkuntza eta xede hizkuntza erabat menderatu behar ditu.
- Ez da hitzez-hitz itzuli behar. Hitzez-hitz itz.ultzen dutenek autorearen zentzua okertzen dute.
- Itzultzaileak xede hizkuntzaren formak erabili behar ditu, itzulpenean sorburu hizkuntzaren formak ez dira isuri behar.
- Itzultzaileak esaldiaren oreka, testuaren osaketa eta armonia gorde behar du.
Ikus daitekeenez funtsean ez da ezer askorik aurreratu XVI mendeaz geroztik.
1667an Belgikako Mons hirian argitaratu zen Itun Berriaren itzulpenak, Lemaistre de Sacik egina baina sinatu gabea, kritika gogorrak izan zituen zehaztasun ezarengatik, itzultzaileari bere industria gehigekerian isurtzea leporatu zitzaion. Alderantziz, XIX mendean Lausanneko bertsioaz ezagutzen dena argitaratu zen eta honi berriz guztiz alderantzizkoa gaineratu zitzaion, literaltasun handiegia, hebreo eta grekera asko eta frantses gutxi ageri omen zen itzulpenean. Eraso hauen aurrean itzulpen honen autoreek, hauen artean L. Burnièrek zera zioten: "Egiaz uste bada Biblia Jainkoaren hitza dela, gizonen liburu bat itzultzeko erabiltzen ez diren arauak beharko dira Biblia itzultzeko" eta aurrerago hau io: " Bibliaren hizkuntza...ez da erabat giza hizkuntza, Jesucristo ere gaizki hutsa ez den bezala".
XX. mendean Bibliaren itzulpen ugalketa handi bat gertatzen da eta teorizatzaileak teoria eta kritikarako elementu berrietaz baliatzen hasten dira. Chouraqui, Itun Zaharraren itzultzaile juduak dio fideltasun osoa izan behar zaiola Bibliaren itzulpenean sorburu eta xede hizkuntzari eta honek ezintasunera garamatzala, hizkuntza hebraikotik frantsesera itzultzerakoan: "Hikuntz erabat analitikora itzuli behar da eta honen izaera argitasuna, neurria, zehaztasuna dira, eta zentzuaren eta soinuaren lotura estua duen testua, ikusmenaren erritmo eta erresonantzietan adierazten da, ideietan haino gehiago...". Arrazoi honengatik hizkuntza berri bat sortzera bideratzeko premia azaltzen du.
Beste alde batean Henri Meschonnic linguistika eta poetikaren espezialista daukagu eta frantsesari dagokionez hau dio: "Frantsesa ez da iadanik surrealismo garaiaren aurretik zena. Baudelairek sumatutako malgutasun metafisiko eta erritmikoa garatu ditu... Agian hizkuntz poetiko modernoak frantsesaren arloari eman ahal izango dio Biblia bere hizkuntza konsonantikoaren indar guztiarekin, bere parataktiko osoekin, hauek prosodia eta erritmo paradigmak direlarik...". Meschonnicek "Cinq Rouleaux"en itzulpenean azentuak eta etenaldiak itzuli nahi izan ditu, hauen ierarkia konplexuak osatzen bait du Bibliako pasartea, bere erritmoa eta batzutan baita zentzua ere. ''Hebraieran azentu sistemaz adierazitako dikzioa bersortu nahi izan dut zuriz utzitako tarteen bidez (ierarkia ez arbitrario batean), testuaren isiluneak, orrialde erritmoa bersortu nahi izan dut..." (Meschonnic).
Meschonnicek, zentzuaren eta formaren arteko lotura kontuan eduki eta aldi berean alferrikako barbarismo edo arkaismoei ihes egin nahi izatea interes handiko lana da. Baina bere itzulpena pertsona bakan batzuentzako ez ote den izango galdetzen du Margotek
Itzulpenaren teroria eta disziplina desberdinekiko duen erlazioa
Testu bat itzultzeko, lehenik testua ongi ulertu behar da, honek sorburu hizkuntza ongi menderatzeaz gain, hizkuntza horren kultur egoera ezagutzea suposatzen du, kultur egoera historikoa, geografikoa, intelektuala, eta abar, testuaren erroak non sartuta dauden ulertzeko. Honek garrantzia du edozein testutan eta garrantzi berezia testu sakratuetan, testu hoiek idatzi zireneko garaien urruntasunagatik.
Testua ulertzeko prozesua, exegesia egitea izan behar da lehen pausoa eta hemen E. Caryk gomendatzen dituen pausoetaz aparte, alegia, zer itzultzen duzu? Non eta noiz itzultzen duzu? eta Norentzat itzultzen duzu? galderei erantzun behar izateaz gain, talde lana inposatzen da. Itzultzaile batek ezin ditu testua ulertzeko behar diren maila guztiak menderatu, exegeta izan behar da, baita linguista ere, psikologoa, etabar. Itzultzaileak gaur abantaila bat du, bakarrik ez dagoela eta talde lana egin daitekeela. Itzultzailea ezin da bere intuizio hutsaz fidatu. Soluzioak, argitasunak arlo desberdinetan bilatu behar dira eta gaur egun itzulpengintzari aportazio berezia egiten dion diziplina bat linguistika orokorra edo linguistika aplikatua da.
Linguistika eta itzulpena
Mouninek dio 1950 urtean hasi zela linguistika zuzenki itzulpen arazoetaz arduratzen. Honen iritziz American Bible Society Elkartea Bibliaren itzulpengintza ia industrializatzen hasten da eta linguista kualifikatuengana jotzen du bere itzulpen departamentua zuzentzeko. Honela Nida eta Ameriketako Elkarte Biblikoaren itzulpen saileko bere kolaboratzaileak etengabe aztertzen ari dira itzulpenaren arazoak eta hauek modurik egokienean konpontzeko metodoak aztertzen.
Linguistika arloan ordea dotrina kontrajarriak daude. Halere, linguista gehienen iritziz, hizkuntzaren hiru arlo nagusi hartu behar dira aintzakotzat:
a) Fonologia
b) Gramatika
c) Semantika
a) Fonologia
Fonologia hizkuntzaren soinuek, komunikazio lingustikoan jokatzen duten funtzioa aztertzen duen zientzia da. Hizkuntza berean zentzu desberdindun bi mezu bereizten dituen elementu fonikoak aztertzen ditu... eta errealizazio indibidual desberdinen bidez mezu bera antzemarazten dituzten elementu fonikoak aztertzen ditu fonologiak.
Fonologia eta fonetika ez dira nahastu behar, fonetikak elementu fonikoak komunikazioan betetzen duten funtziotik aparte aztertzen bait ditu. Azken finean, soinu berbera duten hitzak bereizteko erabiltzen da fonologia. Bibliaren itzulpenean garrantzi txikikotzat jo daiteke puntu hau, baina itzultzaileak inoiz ezin du ahaztu.
b) Gramatika
Denbora luzez aldarrikatu da gramatika ideal bat bazegoela eta hori mendebaldeko tradizioan kokatu izan da, gainontzeko gramatikak balio gutxiagokotzat jo direlarik. Azken urteetan halere, "primitiboak" deituriko hizkuntzen gramatiken zehaztasunaren eta argitasunaren aurrean burua makurtu dute jakitunek. Funtsezkoa, hizkuntza bakoitzaren errekurtsoetaz baliatzea da, eta ez dira forma ez naturalak edo ezezagunak inposatu behar. Nidak zera dio puntu honetan, hizkuntza batetik bestera edozer gauza itzuli daitekeela, isuri adierazpen moduak ongi ezagutzen eta hauek estruktura gramatikal berrira ongi isurtzen jakiten bada. Literatura eta edertasunaren aukerak hizkuntza guztietan daude. Hau lortzen ez bada, ez da hizkuntzen arazoa, itzultzailearen ezjakintasunaren baizik.
Hizkuntzen arabera, mezuaren zatien kopurua desberdina da, hizkuntza batzuek hiru zati dituzten bitartean, beste batzuek bederatzi dituzte. Baina hizkuntzen arteko aldea ez dago mezuaren zatiei dagokionean bakarrik, ideia bat nola adierazten den da garrantzitsua eta Bibliaren itzultzaileek sarritan aurkitzen duten arazoa sorburu hizkuntzako sustantiboak xede hizkuntzan ez aurkitzearena izaten dute: damua, barkamena, maitasuna-amodioa, salbazioa, etabar, aditz adierazpenetan billurtu behar izaten dira.
Sarritan baita ere kategoria gramatikaletan (izena, moldea, ahotsa, aspektua, generoa) desberdintasun ugari daude hizkuntzen artean. Nidak arazo hauei buruz zera dio, hizkuntza batetik bestera pasatzean hitzez hitzezko itzulpena egin nahi bada, zentzugabeko konbinaketak egitera behartuta dagoela.
Garbi dago beraz, bi hizkuntza desberdhlell arteko parekotasun osorik ezin dela aurkitu eta ondorioz hizkuntza guztietan berrestrukturaketak egin behar dira. Hauei linguistek 'iinterferentziak" deitzen diete eta hauen konponketarako linguistika deskribatzailea behanrezkoa da, zailtasun hauek gainditzeko itzultzailearen eta exegetaren arteko harreman estua beharrezkoa da.
Gaur egun oraindik askok uste dute itzultzailearen arazorik handiena hiztegiarena dela. Baina, sorburu hizkuntzaren gramatika sistema eta xede hizkuntzarena ongi ezagutzen ez badira, hobe du uztea, bestela kontraesanak isuriko bait ditu eta zentzugabeko gauza ugari esango. Noski hiztegiak ere garrantzi handia du.
c) Semantika
Semantikak hitzen zentzua edo edukia eta hitzek osatzen dituzten unitateen esanahia deskribatzen du. Azken hogeita hamar urteetan linguistika arloan egin diren azterketek halere arazo hau oso baztertuta eduki dute.
Mouninek dio hizkuntza baten semantika deskribatzea, hizkuntza baten esanahi guztiak aztertzea, hizkuntzak biltzen duen zibilizazio osoa aztertzea dela.
Gaur egungo Biblia itzultzaile gehienek (itzulpen konkordanteak deituak egiten dituztenek salbu) errespetatzen dute hitz hebreo edo grekoen polisemia. Garbi dago halere sorburu hizkuntzako hitz bakoitza xede hizkuntzara hitz berdinarekin ezin dela itzuli.
Bestetik, hiztegi tradizionalek duten lexikografia sistemaren ondorioz, arazo gehigarriak sortzen dira itzultzaileentzat:
- - Hitzaren zentzuari buruz emandako lehen definizioa gordetzeko arriskua da eta hau testuinguru guztietan ezartzekoa.
- - Hitz berak eduki ditzakeen zentzu desberdinez ez jabetzea. Historikoki eduki dituen aldaketetaz ez ohartzea. Esate baterako "profeta" hitza "Jainkoak bidalia" edo "etorkizunaren predikaria" bezala itzultzeak aldaketa nabariak suposa ditzake. Horregatik, arlo semantikoen arabera hitzak biltzen dituzten hiztegiek zerbitzu ikaragarriak egingo dizkiete itzultzaileei. Metodo hau erabili da Itun Berrian oinarritutako grekera-ingelesa hiztegian, 20.000 hitz biltzen dituen hiztegian.
Itzultzaileak arreta berezia jarri behar du baita ere hiztegiari dagokion beste puntu batean, unitate semantikoa ez dela presezki hitz baten bidez adierazi behar, hitz multzo bat agian beharrezkoa izango dela, adierazpen idiomatikoetan eta metaforetan bezala. Adierazpen horien zentzu osoa hartu behar da (zentzu exozentrikoa) eta ez da lotu behar unitatea osatzen duten hitzen zentzura (zentzuen dozentrikoa) .
Eta hiztegi oso pobrea duten hizkuntzetara nola itzuli osotasunean Bibliaren mezua? "Primitiboak" deituriko gizarteen hiztegi ahuleziari buruzko prejuizio honen ondorioetako bat hau da, hizkuntza horiek beste hizkuntza batzuen hitzak hartu dituztela eta kasu gehienetan soluziobide arriskutsua gertatu da, jendeak uste duen zentzua eman bait dio hitzei. Leku askotan esate baterako "gracia" eta "Espiritu Santo" hitzak ez itzultzeko tradizioa egon da; katolikoek latinezko gratia eta Spiritus hitzak hartu dituzte oinarri bezala, protestanteek berriz kharis eta pneuma, honela Biblia katolikoak eta Biblia protestanteak gauza desberdinetaz hitzegiten dutenaren susmoak indartu zaizkie jendeei. Protestanteak eta katolikoak gauza batek elkartzen ditu, hitz hauen ulertze ezak.
Guzti hau laburbilduz, bi puntu azpimarratzen ditu Margotek:
- - Hitzez-hitzezko parekotasuna duten bi hizkuntza ez daudela mundu osoan.
- - Itzulpengintzan hitz bat ez dela isolaturik itzuli behar, alderantziz, testuinguruan duen zentzua eta semantika maila bereko hitzekin duen erlazioa aztertu behar dela itzuli aurretik, honela aurkituko bait da besteengandik bereizten duen edukia.
Desberdintasunak eta berdintasunak
J. Duboisek dio, hizkuntza bakoitza osotasun bat dela, besteengandik desberdina eta estrukturalismoak sistema bakoitzaren izaera espezifikoa, autonomoa eta neurtezina aldarrikatatzen du. Hitz bakoitzaren besteekiko lekua definitzerakoan, hizkuntzen artean ez dago hitzez-hitzezko parekotasunik, mundu erreala sare arbitrario eta desberdinetan banatzen da: honela, hizkuntza bakoitzak margoak era desberdinez deskribatzen ditu, deitura bakoitzaren mugak sistema batetik bestera desberdinak dira.
Duboisen zita horren ondorioz esan daiteke, itzultzea ez dela ezinezkoa, baizik eta itzulpen literala, parekotasun formalduna, uste edo esan izan den guztiaren kontra, fideltasun ezera kondenatuta dagoela. Literalismoaren bidez beti sortuko dira zentzu distorsioak (zehaztasun ezak eta kontraesanak) eta estilo distorsioak (pisutasuna, barbarismoak, etab.); hitz batean, hizkuntza hartzailearen estrukturak bortxatuko dira. Baina hau ez da izan behar aurkako joeran erortzeko aitzakia, oinarrizko testuarekiko askatasun gehiegia edo zentzu txarreko paratrasia egiteko joera ere ez da hartu behar.
Bestalde, sorburu hizkuntzatik xede hizkuntzara zuzenki pasatzeko eredu multzo bat ezartzen ahalegintzeak ere arazo handiak eta etengabeak sortuko ditu hizkuntzen egiazko izaerari dagokionean. Honen lekuko Vinay eta Darbelneten lana dago, frantsesaren eta ingelesaren estilistiken arteko konparaketaren bidez itzulpen metodo bat sortu nahi dute. Zentzu honetan Taberek dio hizkuntzen azaleko estrukturen arteko parekotasun algoritmikoetan oinarritzen den edozein itzulpen metodo porrot egitera kondenatuta dagola.
Itzultzaileentzat hizkuntzen arteko desberdinatasunak ezagutzea inportantea den bezalaxe, inportantea zaie baita ere hizkuntza guztietan dauden berdintasunak antzematen jakitea, itzulpenaren sustraia hori bait da, alegia unibertsal linguistikoak antzematen jakin behar da. Puntu honi dagokionez Mounin, Dubois eta Kraften teoriak oso inportanteak dira.
Honela bada, itzultzaileak estruktura superfizial batetik beste batera sistematikoki pasatzearen ordez, ondorengo hiru pausoak jarraitu behar ditu:
a) Sorburu testua aztertu, eraldaketa aurkakoen bidez, hau da azaleko estrukturatik estruktura sakonera pasatuz, aztertutako esaldiaren barneko oinarrizko esaldiak horrela lortzen bait dira.
b) Esaldi oinarrizko hauek sorburu hizkuntzatik xede hizkuntzara pasatzea, estruktura sakonak itzultzea beraz, hauek itzultzea gainera errezagoa bait da.
c) Xede hizkuntzaren azaleko estrukturara iristeko errestrukturaketa trasformazioen bidez jokatu behar da, eta estrukturaketa hau sorburu hizkuntzarekin parekotasuna duen estilo funtzionalean behar da egin.
Hiru puntu hauetaz aparte, beste bi ere oso gogoan izan behar dira, alegia diskurtsoaren mezu osoa aztertu behar da, esaldiaren zentzua ez bait dago bakarrik hitz bakoitzaren arteko zentzu elkarketaren baitan, sarritan gertatzen bait da esaldi bat testuingurutik aterata zentzurik gabe geratzea.
Bestalde, hizkuntzaren funtzio desberdinengan ere arreta jarri behar da. R. Jakobsonek sei funtzio bereizten ditu: erreferentziala, emotiboa, konatiboa, fatikoa, metalinguistikoa eta poetikoa. W. Smalleyk bestalde zerrenda zabalagoa eskeintzen du, nahiz eta berak dionez osatu gabea izan: informatiboa, engainagarria, espresiboa, ebokatiboa, inperatiboa, Iatikoa, interpretatiboa, etab. Taber eta Nidak beren aldetik hiru bakarrik aipatzen dituzte: informatiboa, espresiboa eta inperatiboa.
Mezu osoa itzultzea
Linguistikak itzulpengintzan jokatu behar duen funtzio nagusia ikusi dugu orain arte, baina orain bide berean planteamendua areagotu egiten du autoreak, galdetuz ia linguistika aski al den itzulpenaren teoria ziur bat finkatzeko.
Galdera honi baiezkoarekin erantzun zion A.V. Fedorovek, 1953 urtean, baieztatu zuenean itzulpenaren teoria linguistikaren baitan zegoela, linguistika delarik ikasketa horri zutabe zientifiko objetiboak eskeini diezaiokeena. E. Caryk berriz estuegitzat jotzen du Fedoroven teoria, itzulpenaren sui generis izaera azpimarratuz. Azkenik, Mouninek uste du Caryren ikuspuntuak Fedorovena osatu egiten duela eta linguistika zentzu zabalagoan ulertu behar dela dio, barne linguistikarekin (estruktura lexikal, morfologiko eta sintaktikoa) psikolinguistika eta soziolinguistika bereizi behar dira arrazoi metodologikoengatik. Linguistika eta estilistika ere bereizi behar direla esan ondoren, Mouninek ateratzen duen ondorioa hau da: "itzultzea, gaur ez da testuaren zentzu estrukturala edo linguistikoa (eduki lexikal eta sinlaktikoa) errespetatzea bakarrik, mezuaren zentzu osoa ere errespetatu behar da (bere inguru, mende, kultura eta behar izanez gero, zein zibilizazio erabat desberdinetatik datorren ere bai)".
Aurreko puntuek Bibliaren itzulpenean duten garrantzia ikusiko dugun orain.
Itzulpena eta kultura
Edozein mezu idatzi duen autorearen kulturarekin estuki lotuta dago. Mezu hau beste hizkuntza batera itzultzen denean kontuan izan behar dira sorburu kulturaren eta xede kulturaren arteko desberdintasunak. Hau argi egon beharko litzateke, baina sarritan itzultzaileek (batez ere biblikoek) huts egin dute puntu honetan (ezjakintasunagatik edo prejuizioengatik). Hutsegiterik nagusiena etnozentrismoa da. J.J. Rousseauk hau zioen: "Gizonak aztertu nahi direnean norberaren ingurura begiratu behar da; bana gizona aztertzeko begirada urrutiratzen ikasi behar da; lehenik desberdintasunak ikusi behar dira berdintasunetara iristeko".
Normalki onartzen da interpretatze arazoak gehitu egiten direla ezberdintasull kulturalen arabera. Italianotik frantsesera itzultzea errazagoa da, gutxienez lehen begiradan, bi hizkuntza berdintsu bait dira, gertu dauden kulturekin lotuak. Alderantziz arazoak latzagoak izango dira frantsesa eta tsonga antzeko hizkuntza afrikar baten artean, bi familia linguistiko eta bi kultura desberdinetakoak bait dira. Halere esan behar da kultura baten gertuko beste kultura batera pasatzerakoan ere gaizkiulertzeak gerta daitezkeela, Mouninek dion bezala "lagun faltsu" kulturalak ere bait daude.
Zentzu honetan itzultzaile biblikoek topatzen dituzten arazoak Nidak nola klasifikatu zituen gogoratu behar da: ekologia, kultura matel iala, kultura soziala, kultura erligiosoa eta kultura linguistikoa.
Duela denbora gutxi W. Reyburnek argitaratutako artikulu batek hau dio:
1) Kulturak medio desberdinetaz baliatzen dira berdinak edo antzekoak diren helburuak lortzeko (zenbait herrialdetan lapurrak dira atea jotzen dutenak etxe barruan inor dagoen ala ez ziurtatzeko; pertsona hondratuek beren presentzia ozenki adierazten dute; honek garrantzia du Mt 7,7; cf. Ap 3 bezalako testu bat itzultzeko).
2) Objetu edo gertakari berdinek zentzu erabat desberdin edo kontrajarriak izan ditzakete, kontestu kulturalen arabera. Adibide bezala zirkunzisioa ematen du, aliantzaren erritoa, Jesusen herriko partaidetza adierazten du interpretazio biblikoaren arabera; gaur egun gizarte askotan pubertaroaren erritoa da edo mendebaldean garbitasun edo higiene neurri arrunta.
3) Kultura bateko objetu edo gertakariak beste batean erabat ezezagunak izan daitezke (elurra bezain zuriak konparaketa, Is 1,18. Honek ez du ezer adierazten elurra ezagutzen ez duten lurraldeetan).
Puntu hauek eta bide bereko beste batzuk Nidak oso zehazki azaltzen ditu. Halere, ierarkia semantikoen estudioa baliagarria bada giza talde baten munduarekiko ikuspegia ezagutzeko, hau ez da nahastu behar hizkuntza-kultura erlazioaren kontzepzio erabakitzailearekin, Sapir-Whorf deituriko hipotesiak adierazten duen eran. Whorfentzat hizkuntza bakoitzak munduaren ikuspegi espezifikoa suposatzen du. Praktikan honek esan nahiko luke, hizkuntza baten estruktura aztertzetik, hizkuntza hori hitzegiten duen herriaren mentalitatearen ezaugarriak atera daitezkeela. Uste honek eragin handia izan du Europako biblisten artean, adibide asko aipa daitezke hebraieraren sintaxi eta morfologian oinarritutako pentsamendu hebraieraren esplikazioetaz. Honi dagokion obrarik nagusiena Th. Bomanen Das hebraische Denken im Vergleich mit dem griechischen (1952) da, non zera dioen: pentsamendu hebraieraren ezaugarri tipikotzat jotako guztiak hizkuntzaren estrukturak erabakitakoak direla.
Askok kritikatu dute Bomanen ikuspuntu hau eta argudio ugari eman dira, J. Barr izan delarik kritikarik zorrotzena egin diona. Mouninek berriz adibide garbi batzuk ere ematen ditu: frantsesek le soleil se lève esaten jarraitzen dute eta honek ez du esan nahi eguzki sistemaren kontzepzio kopernikanoarekin jarraitzen dutenik; aleman guztiek dakite berriz gaur egun balea ez dela arraina, baina "der Walfisch" deitzen diote oraindik.
Kultura biblikoa eta xede kultura konparatzen dituen itzultzaileari lehen begiradan irudituko zaio ezberdintasun handiak daudela bien artean, baina piskanaka gero eta berdintasun handiagoak aurkituko ditu, gero eta kulturaren unibertsal gehiagorekin topatuko da azaleko ezberdintasunen gainetik. Inportanteena zera da, arazoak sor ditzaketen puntuetaz haseratik ohartzea, alegia, adierazpen idiomatikoak, zentzu figuratuak. xede kulturan ezezagunak diren objetuak, hartzaileei arraroak gertatuko zaizkien ohiturak, sentimenduen gordelekutzat jotako organuak, giro linguistiko bereziak, estruktura poetikoen helburu eta formak, etab. ahaztu gabe kontestu historiko eta geografikoa kontutan hartzea.
Guzti honetaz aurrez ohartzeaz gainera, Bibliaren itzultzaileak, kultura hartzailearen ezaugarri kulturalak ere oso ondo ezagutu behar ditu eta guzti honetarako erabiltzen diren informazio iturriak, asko izan arren, beraien kalitateaz ziurtatzea ere inportantea da.
Arazo ugari aurkituko ditu beraz Bibliaren itzultzaileak eta hauek kontuan izanda askoren galdera hau da: ez ote da hobe Bibliaren mezua, itzulpenean, kultura hartzailearen arabera moldatzea'? Galdera honek gaurkotasun osoa du mundu guzian. Honi erantzuteko aurrez gauza batzuk argitu behar dira.
Lehenik, xede kulturan ezezagunak diren kultura biblikoko elementuak. Kasu batzutan elementu ezezaguna itzulpenean hitz klasifikatzaile batez lagun daiteke: Jordan ibaia, sikomoro deituriko zuhaitz bat, etabar. Beste kasu batzutan Biblian ageri den elementu ezezaguna kultura hartzaileko elementu baliakide batez ordezka daiteke. Taber eta Nidak adierazpen bibliko bat ordezkatzerakoan kontutan eduki beharreko puntuak honela banatzen dituzte: a) ordezkatzeko elementuaren garrantzi sinboliko eta teologikoa, b) elementua Biblian zein maiztasunekin azaltzen den, c) beste sinbolo batzuekin duen erlazio semantikoa, d) elementuen arteko funtzio eta forma berdintasuna eta e) hartzaileen erreakzio emotiboa.
Bigarrenik, Bibliak historian duen sustraiketari dagokio. Biblia ez da teologiako, filosofia erlijiosoko edo etikako tratatu abstraktu bat; Jainkoak giza historian egin zuenaren testigantza multzo bat da batez ere.
Eta azkenik, itzulpenaren eta komentarioaren edo testuaren gaurkotzearen artean bereizi behar da. Bibliaren itzulpen on bat kristau komunitate handi baten mantenimendurako beharrezko lana da, baina hemen prozesu hermeneutiko oso bat dago, predikatzaileek osatu behar dutena eta zentzu honetan itzultzaileak prozesu horrek irekitzen dituen galderei ezin die erabateko erantzun bat eman.
Kapitulu hau osatzeko, oharren puntua ere aipatu behar da. Nida eta Reyburnek itzulitako testuari dagokion informazio osagarria noiz den beharrezkoa azaltzen dute: 1) testu aldaketa inportanteak daudenean; 2) testuarekiko interpretazio arazoak sortu direnean; 3) gaizki ulertu daitezkeen edo kultura hartzailean erabat ezezagunak diren gertakari historikoak daudenean; 4) hizkuntza figuratiboa edo metaforikoa dagoenean, eta S) zentzurik gabeko adierazpenak ageri direnean, batez ere xede kulturan ezezagunak diren objetuak direnean.
Klasifikazio zehatzago bat eskeintzen da Directives concernant la cooperation interconfessionnelle dans la traduction de la Bible liburuan.
Itzulpena eta komunikazioa
G. Millerek dio besteek esaten dituztenekiko hutsegiterik handienak ez direla sortzen zuzen aztertzen edo erabilitako hitzen zentzua ulertzen ez dugulako, nahiz eta zailtasun hauek egon. Komunikazio zailtasunak, hizkeraren zentzuak ez ulertzetik sortzen dira. Itzultzailea beti kezkatzen da interpretatu beharreko testua ongi ulertzeaz, baina itzulitako mezua irakurle potentzialek jaso ahal izango dutenaz ez gaitu hainbat kezkatzen.
Komunikazioaren fenomenoarekiko kezka ez da gaurkoa. Komunikazioaren pedagogiaren sustraiak aspaldi txertatu ziren baina diziplina bezala 1950 urtean sartu zen indarrean Claude Shannon telekomullikazioetako ingeniari amerikarraren ikerketekin, eta komunikazioaren teoriak hizhulitzaren zientziarekin zuen zerikusia lantzeari C. Cherryk ekin zion. Honen azterketetan oinarrituta, itzulpenaren teorian jakitun direnek komunikazio ereduari tarte berezia eskeini diote.
Eredu honetako hiru elementurik inportanteenak hauek dira: igorlea edo emititzailea (edo iturria), mezua eta hartzailea. Hauei gehitzen zaizkie kodifikazio eta deskodifikazio nozioak, kanal nozioa, erreakzioa (edo feedback), soinuak eta errepikapenak. Hizkuntza berdineko komunikazioan, mezua iturriak emititzen du kode baten arabera eta hau berdina da igorlearentzat eta hartzailearentzat. Hizkuntzen arteko komunikazioan, eta honek itzulpena behar du, bi edo hiru kodek dute eragina: sorhuru eta xede hizkuntzen kodeak eta batzutan itzultzailearenak. Kasu honetan itzultzaileak lehenik deskoditikatu egin behar du meztia gero berriro kodifikatzeko.
Prozesu honetan eragin zuzena dute zenbait puntuk itzultzailearentzat, hala nola zaratak, errepikapenak eta hartzailearen rnezua hartzeko gaitasunak. Zarata edo soinutzat ulertzen da mezu bat trasmititzeko orduan nahastell duen guztia. Honen ondorioz, prozesu historikoan inlormazioa galtzeraino iritsi da. Itzultzailearentzat kasu guzti hauetan gerta daitezkeen distorsioetaz ohartu eta zuzenduko dizkion kolaboratzaileen laguntza ezinbestekoa da.
Zaratak konpensatzeko modu egokia den errepikazioaz hitzegin aurretik, hartzailearen erreakzioaz eta mezua jasotzeko gaitasunaz hitz batzuk.
Feedback edo erreakzioari dagokionez, eta honetaz Duboisek dio ekintza erretroaktiboaren printzipioa dela, hizkuntza batek honen bidez eta berez zenbait disfuntzio eliminatzen dituela dirudi.
Ikuspuntu honetatik berdintasun dinamikoaz hitzegin da: itzulpen baten balioa ez dago kritiko elebidun baten baitan, irakurle elebakarrak mezu itzulia ulertzeko moduaren baitan baizik. Itzulpenaren kalitatea ziurra izango da irakurleak testu originala irakurri duenak bezala erreakzionatzen badu eta itzultzailea erreakzio honetaz ez da itzulpena bukatu ondoren bakarrik kezkatu behar, itzultzen ari den bitartean ere hori gogoan izan behar du.
Hartzailearen ulertzeko gaitasuna ere baldintzatua dago noski, hartzailearen ezaugarri indibidualak, bere inguru soziokulturalak eta duen informazioak asko baldintzatuko du. Halere, nahiz eta aurreko puntu hoiek bete, Bibliaren kasuan eta espezialista bat ez bada irakurlea, gaur egungo irakurleak informazio datu askoren falta du bere mezua lehen irakurleek bezala ulertzeko eta hemen sartzen da errepikatzearen nozioa.
Erredundantziaz ez dugu ulertzen iadanik testuan dagoen elementu bat arrazoirik gabe errepikatzea. Adierazi nahi dugun kasuan erredundantziak ez du informazio berririk ematen, baina mezuaren komunikazio osoa errazten du. Eta azpimarratu behar da lehenik erredundantzia edozein hizkuntzaren koderi lotua dagoela.
Honela ulerturik errepikatzea fenomeno linguistiko etengabe eta beharrezkoa izateaz gain, nahi izan edo ez, honetaz jabetu edo ez, errepikatzea gure hizkuntz ohituren zati bat da. Baina, kode linguistikoaren barneko zerbaitetzat jotzen den arren, zein paper jokatzen du edo joka dezake itzulpengintzan? Itzulpen literalaren aldekoek erredundantzia erabat baztertuko dute, pentsatuko dute itzulpen "fidelak" jatorrizkoak hainbat hitz izan behar dituela eta planteamendu hau erabat okerra da, erizpide horrekin egindako itzulpenak txarrak izateko aukera guztiak bait ditu, bai arrazoi linguistikoengatik eta baita komunikazio mailan sortuko dituen arazoengatik ere.
Beraz, erredundantzia printzipio bezala onartu beharrekoa da, baina egia da bere erabilerak arazoak sortzen dituela. Jatorrizko testuko mezua zenbaiteraino zehaztu behar da. Bide honetan sartu eta gero, erreza gerta daiteke urrutiegi joatea.
Oharrak erabili behar dira, hauek dira planteatzen diren zenbait gauza. Ikusi dugu ohar gehiegi erabiltzea ez dela ona irakurleari osotasuna lortzeko bidea apurtzen zaiolako. Beraz, muga non dago? Jatorrizko testuan adierazten dena zehaztea paratrasiaren arazoarekin lotuta dago. Parafrasiaren haritik, oharrei buruz berriro ere hitzegingo dugu.
Itzulpena eta psikologia
Nidak dioenez, itzultzaileek egindako hutsegite asko, hizkuntzaren eta prozesu psikologikoen arteko harremanak behar hainbat ez ezagutzetik sortzen dira.
Psikolinguistika mende honen berrogeitamarkadan sortutako zientzia, gizabanakoaren portaeretatik sortzen diren hitz ekintzetaz arduratzen da. E. Nida izan da gai hau gehien landu duen ikertzaile eta teorizatzailea eta bere iritziak beste artikulu hatean sakonago irakurri ditzakezue.
Esan behar da itzultzailea maila honetan hi arazokin aurkitzen dela: alde hatetik sorhuru testuaren konnotazioak aurkitu hehar ditu eta, bestalde, itzulpenean erabilitako hitzei lotutako konnotazioetaz konziente izan behar da. Sorhuru testuari dagokion arazoan, kasu hatzuk erraz aurki daitezke komentario onen laguntzarekin: zerriaren, arkumearen eta txakurraren kasua tipikoa da. Jesusek here amari "anderea" esanaz hitzegiten dio, eta heste adihide asko eta asko aurkitu daitezke Biblian.
Sorhuru testuaren konnotazioei arreta herezia jarri hehar zaie ulerketa okerrei aurre egin eta ahal den neurrian mezua here adierazpen indar guztiaren trasmititzeko. Arreta herhera jarri hehar da itzulpenean erahiltzen diren hitzen eta espresioen konnotazioetan, hartzaileengan harridurarik, farregurerik ez sortzeko. Honi dagokionez zera dio B. Malmbergek: "Bigarren mailako adierazpenak (konnotazioak) erahakiorrak izan daitezke zeinuaren funtziorako". Bestalde, itzultzaileari, here ideologiak edo politikak ere konpontzea zailak zaizkion arazoak sortzen dizkio.
Azkenik, itzulpenean erabili heharreko hizkuntz maila aztertzen da. Testu biblikoari dagokion hizkuntz mailan bi hutsegiteri aurre egin behar zaie; hizkuntza utziari edo alderantzizko jarrerari, alegia hizkuntza espezialduegia erabiltzeari. Lehen hutsegitea irakurlego multzo handiari errazago iristeko itxaropenarekin egiten da. Hau ez da zuzena. Bigarren joera, hizkuntza espezialduegia erabiltzea ere ez da zuzena, gutxiengo batek bakarrik irakurri ahal izango bait du.
Honek ez du esan nahi ordea itzultzaileak Biblia osoa estilo berdinean itzuli behar duenik. Literatur genero desberdinak hartu beharko ditu kontuan eta bakoitzari estilo berezi bat eman, hartzaileak ez dezan pentsa, esate baterako salmoak eta liburu historikoak era berean idatziak izan zirenik. Hitz batean, itzulpenaren hizkera testu biblikora eta irakurleetara moldatu beharko da.
Itzulpenaren epaiketari dagokionez, lehenik itzulpen batzordeko partaideen iritziak jaso behar dira eta gero zirkulu zabalago bateko partaideenak, hau batzorde kontsultiboa izan daiteke, honela epaiketa orekatuetara irits daitekeelarik, itzultzailearen hankasartze posibleak aurkitzeko ahalik eta aukerarik gehienak emanaz. Itzulpenaren kalitatea neurtzeko beste teknika batzuk ere badaude, hala nola Osgood, Suce eta Tannenbaumenak, baina hauek hitzen konnotazioak neurtu nahi dituzte huts hutsik.
Itzulpen automatikoa
Lehenik esan behar da oraindik oso urruti ikusten dela Bibliaren itzultzaileak bere ordez lana egingo duen konputagailu baten laguntza izateko aukera duenik. Haserako ikerketek poza sortu zuten, baina traba handiak, ia gainditu ezinak aurkitu ziren berehala. Halere esan behar da itzulpen automatikoa teorikoki egin daitekeen gauzatzat jotzen bada, urte asko eta askotako lana dagoela aurrean.
Itzulpena eta parafrasia
Parafrasi legitimoa eta parafrasi ez legitimoa
Literaltasunetik edo hizkuntza tradizionaletik piska bat aldentzen diren Bibliaren itzultzaileei sarritan hau leporatzen zaie:hau ez da itzulpena, parafrasia da (Nida).
Rabbi Yehudahrena dela esaten den antzinako esaera judutar batek honela dio: Atal bat hitzez-hitz, erabat literalki itzultzen duenak gezurra dio; birao egiten du zerbait gehitzen dionak. Itzultzailea, noski, arrisku erreal honetaz ohartu behar da, baina arrisku horretan ez erortzeko bideak badaude eta bide horietaz ere ohartu behar da. Bide hauetako bat parafrasi legitimoa eta ez legitimoa bereiztea da.
Parafrasi legitimoaz, hitz honek linguistikan duen zentzu teknikoa ulertzen da. M. Coyaudek hau dio: "Parafrasia" ez da esaldi baten esplikazio edo formulazio garbiago bat" . Nolane bere aldetik esaldi deklaratiboetara mugatzen da eta parafrasitzat a esaldi batetik b esaldi baterako erlazioa ulertzen du, eta erlazio hori dago bakarrik a-k b-ren gauza bera adierazten badu. Parafrasi mota hau hizkuntza bakoitzak gauza bera esateko dituen aukerak printzipioan sustatzen da, eta honi gehitzen zaio, itzulpenaren ikuspegitik, hizkuntzek gauza bera adierazteko modu ezberdinak eta originalak dituztela.
Itzulpenaren arloan, hizkuntzen estruktura desberdinek sortzen dituzten arazoak konpontzeko etengabe baliatzen gara parafrasi mota honetaz. Sorburu hizkuntzako giro idiomatiko bat xede hizkuntzako giro idiomatiko baliakide batera itzultzen denero egiten da parafrasi legitimo bat. Edo forma pasiborik ez dagoenean edo konnotazio berezi batekin bakarrik erabiltzen denean, egin beharreko trasformazio aktiboa ere parafrasi legitimoa da.
Parafrasi ez legitimotzat itzulpengintzaren arloan hau ulertzen da: 1) testu baten garapen esplikatzailea..., 2) Garapen luzea eta iluna... (Robert hiztegia, 1967). Testu baten garapen esplikatzailea pertsona konpetente batek egiten badu, laguntza handia eskein diezaioke erdi mailako irakurleari, honek aprobetxamendu handiagoa atera bait dezake testutik. Baina hau ez da itzultzailearen zeregina; honek testua fidelki itzuli behar du, sorburu hizkuntzaren maila berean uler dadila xede hizkuntzan, ez du esplikazio edo iritzi subjetiboekin osatu behar, eta Bibliaren beste zati batzuetako elementuekin edo Bibliaz kanpoko testuekin ez du osatu behar.
Bibliaren itzultzaile gehienek ez dute parafrasia egiterik onartzen. Gure bertsio tradizionaletan alderantzizkoa egin ohi izan da, litaralismora jo da. Baina NEB (New English Bible) eko Itun Berriaren arduradunek gauza interesgarriak azaltzen dituzte puntu honi dagokionez. Beren ahalegina hitzak adierazten duen zentzuan, itzultzen ahalegindu direla diote eta ez parafrasia egiten, halere, diote, itzulpen ona beti da nolabait parafrasia. Baina, beste irtenbiderik ez zuten kasuetan bakarrik baliatu dira parafrasiaz. Margotek dionez, Itun Berriaren bertsio honen kalitatea beste itzulpen askorena baina hobea da.
IB/NEBkoen irizpidea baina zehatzagoa bilatu behar da ordea. Non hasten da parafrasi legitimoa eta non ez legitimoa itzulpenaren ikuspuntutik? Nida eta Taber eta Reyburnek s akondu dute aspektu hau eta beste artikuluan zehaztua dago.
Amaitzeko esan behar da itzulpen batean parafrasia egin delako eta ondorioz sorburu testuak baino luzaro handiagoa duelako ez dela txarra, datu linguistikoak kontuan izan behar bait dira. Itzulpen fidelak sorburu testuak hainbat osakin semantiko izan behar ditu.
Autoreak ondoren nahita eta nahi gabe egindako parafrasien adibide ugari ematen ditu, beti Bibliaren sorburu hizkuntzak eta ingelesa, frantsesa eta alemanaren arteko konparaketetaz baliatuz.
Zehaztasun ezaren arazoa ere aipatzekoa da. Itzultzaileei sarritan leporatzen zaie espezielisten ustez testu biblikoan gehiegi zehaztu gabe dauden zenbait pasarte parafrasi bidez zehaztu nahi izatea, beraz bi zehaztasun falta mota daudela esan behar da: sorburu testuaren autoreak nahita eta nahi gabe egindakoak. Garbi dago anbiguetate errealak daudenean itzuli behar direla edo ohar bidez adierazi. Nahi gabeko zehaztasun faltei berriz, ahal den neurrian soluzioak eman behar zaizkie.
Bibliaren pasarte askotan giro poetikoak erabiltzen dira, baina ziur da Bibliaren autoreek ez zituztela irakurleak harriduran eta argitasun faltan murgildu nahi. Gauza bat dira botere ebokatzailea, balio sugestiboa eta beste bat zehaztasun eza.
Parafrasiei ihes egiteko neurriak
Baliokidetasun dinamikoa deituriko itzulpenaren arloan burututako esperientzien arabera hauek dira parafrasiaren arriskuari aurre egiteko neurri nagusiak:
a) Sorburu testuan batzutan inplizitoki dagoena zehazteko eskatzen zaienean itzultzaileei, garbi utzi behar da zer ulertzen den honetaz. Sorburu iturrian informazio inportantea inplizitoki utzi denean, lehen irakurleentzat garbi zegoelako, gaur egungo irakurleentzat zehaztu egin behar da, alde linguistiko eta kulturalaren ondorioz ezin izango bait dute ulertu. Itzulpenean informazio inportante hori ezin da galdu. Bigarren mailako informazioa zehaztea ordea, ez du merezi.
b) Hitz edo esaldi bat isolatuki aztertzearen ondorioz akats asko egiten dira. Askotan esaldi labur batean zehaztasun faltatzat jo dezakeguna, pasarteak argitzen digu. Berriro diogu, pasarte baten puntutxoak itzuli aurretik, osotasunean irakurri eta aztertu behar da.
c) Testu hartzailean sorburu testuko zerbait zehaztu ala ez zalantza sortzen denean, bi bide jarraitu behar dira. Alde batetik, sorburu testuaren estruktura sakona aurkitu behar da esaldi nukleoaren azterketaren bidez. Testuaren estruktura sakon hau aurkitutakoan, xede hizkuntzara itzuli beharreko eta berrestrukturatu beharreko elementuak errazago aurkitzen dira. Bestalde, testu batean hitzek adierazitako elementu errealak zein diren aztertu behar da.
d) Nidak dio testu baten zentzuaren estudioa egiteko aldi berean aztertu behar direla: berehalako testuingurua (esaldia, multzo motza), testuinguru zabalagoa (parrafoa, saila, kapitulua edo liburua), komunikazioaren haserako egoeraren azterketa (garaia, lekua, autorea, ingurua, autorearen asmoa eta mezua nola errezibitua izan zitekeen) eta sorburu hizkuntzaren kontestu kulturala.
Testuinguru zabalak testu bat kokatzeko beharrezkoa den informazioa eskeintzen digu, baina apriorismo iturria ez dadila izan, pasarte zehatz baten analisia faltseatu bait dezake.
e) Azkenik parafrasiei ihes egiteko, itzultzailea arriskuaz ohartu behar da beti. Parafrasia egiten duela esaten zaion bakoitzean, aukera izango du hori frogatzeko.
Liburuaren bigarren zati osoa itzulpen teoriaren aplikazioari eskainita dago eta bertan kasu zehatzak aztertzen dira, beti ere bereziki frantsera, ingelesera edo alemanera egin diren Bibliaren itzulpenetan oinarrituta. Dudarik gabe, interesgarria litzateke noizpait hizkuntza horietara itzultzerakoan planteatu diren maila ezberdinetako arazoak euskarara itzultzerakoan nola konpondu diren aztertzea. Baina honek beste lan bat eskatzen du.