Literatur Gazeta
Artikulua PDFn
Jaio, bizi eta bu hemengo martxan egiten denean, horretxen profesionala behar du batek jaio bern guztiak agurtuko baditu. Askotan, hala ere, bileran ezezagunen bat azaltzen denean bezala, "begiraiok disimulo piska batekin atzeko horn, hi; ezagutzen al duk?" Eta momentuko, kaixoka.
Ez bat eta ez bestea, Literatur Gazeta-k badu lekua itzulpen eta terminologia aldizkarian, eta arrazoiz agurtzen dugu, lehenengo hiru aleak irakurni ondoren.
Izan ere, ematen duenez, Literatur Gazetak, literaturaren inguruan dagoen informazioa biltzeko zorro bat izan nahi du, hemen bertako eta euskaraz egindako literaturari buruzko informazioa, eta hemendik kanpora beste hizkuntzetan egiten deriari buruzkoa, biak. Lehenengo aleko editorialean esaten den hori, ederki betetzeri da ba ale horretan bai hurrengoetan.
Euskal literaturaren informazio, kritika eta propaganda (aukerako ezpalak) eginkizunei dagokienez, ez da Senez-en egitekoa, berez behintzat, haien aipamena egitea.
Euskaraz kanpoko literaturen informazioari dagokionez, itzultzaile baten ikuspegitik zer esana badago. Hizkuntza bateko hiztunak, izan ere, hiru modu edo ditu bere lehenengo hizkuntza horretan idatzi ez den literatura ezagutzera iristeko.
Edo eleaniztun egiten da, eta here kabuz insten da heste literaturak ezagutzera, edo bitartekariren bat bilatzen du lan horretarako. Bitartekaritza hon bi modutara egin liteke: bata, beste literatura horretaz erizpideak emanez ezagutarazi, literatur kritika eginez, edo literatura hura bertakotu, itzuli.
Azkeneko zentzu honetan itzultzailea eta literatur kritikoa asko hurbiltzen dira elkarrengana. Literatur Gazeta-n, elkarren lehian aritzeraino. Biak elkarturik, eta euskal literaturaren kritika eta informazioarekin batean garrantzi handiko hutsunea bete lezake. Lehen alearen Bat hirutan editorialaren Aldizkari berra kaleratzean egindako aitorpena-k aldizkan berriari legokiokeen lekuaz ageri dituen zalantzei dagokienez, ez dago kuidadorik. Arazoak —baldin badira— ez dira lekuarenak izango. Egon litekeen arazo bakarra, izatekotan, euskal literaturan gaur dagoen produkzioak Literatur Gazeta-k behar duen kritika kopurua betetzeko adina gai ematen duen izango da. Askotan esan izan da —topiko bihurtzeraino agian—, eta halaxe errepikatuta dakar, baita ere, aipamena egiten hasi gatzaizkion aldizkariak 1. aleko editorialean, euskal literaturak kritikarik ez duela; egia ere bada, izan, agian, egiten dena, askotan laudorio ala gaitzespen bait da, bitartekorik gabe, kritika estrukturala ez baldin bada —irakurketa mailen gauza hori, testu komentarioetakoa—. Kritika ere irakurtzea da, pausatua, eta askotan zorrotza eta arrazoizkoa. Nolanahi ere, jakin niahi nuke nik ea hizkuntza normalizatu bateko zein literaturak duen, proportzioz, euskaraz idazten den literaturak duena, aldizkarietan batez ere. Hedadura handiko hizkuntza batean idazten diren liburuetatik, baita literaturazko liburuetatik ere, asko eta asko, ja gehienak, mongo kritika zokotan aipamen bat bera ere ezagutu gabe geratzen cura, euskarazkoei Argiako kritikalariak egiten diena ere gahe. Beharbada, gurea bezalako literatura batek, kritikaren gidaritza zorrotzagoa behar luke, gidatzaileagoa (?), erruki gutxixeagokoa. Baina hon beste modu bateko eztabaida da.
Literatur Gazeta-n argitaratzen diren itzulpen laburrez, literatur itzulpenarentzat erabiltzen diren erizpideetan finkaturik hitzegin beharko da, garaia datorkienean. Itzultzeko testuen hautaketari dagokionean, txalotu behar zaio aldizkariari ematen duen aukera zabala, eta hatez ere literatur saltzaileen supranazionalek gaztelaniaz batez ere, eta frantsesez, eskaintzen ez dituzten testuak bilatzen aiatu izana 3. alea osatzeko egin duten itzulpen saioa, hala ere, ez da aipamen berezia egin gabe uztekoa.
Literatur kritika eta itzulpena, biak batera, lantzen dituen aldizkari batean, normala da itzulpen kritika ere agertzea. Eta normala da, baita ere, itzulpen eta terminologiazko aldizkari batetarako idazten an dena, horretaz ohartzea.
Bi artikulutan egiten da, batez ere, Literatur Gazeta-ren lehen hiru aleotan, itzulpen kritika: 1. alean Nerea Azurmendik Hadrianoren Oroitzapenak itzulpenari buruz diharduenean, eta Sabin Oregik, 3. alean James M. Cain-en Karteroak beti deitzen du bi aldiz itzulpenari buruz idatzitakoan.
Biak ere aipamen laburrak dira, bigarrena laburrago lehenengoa baino. Xabierren idazkera erraza agertzen zaigu, eta jostaria. Oso egokia horrelako bi aiprojen komeriak kontatzeko. Ikusten denez, itzultzaile baten ez baino idazie baten idazkeran legokiokeen komentarioa da hon. J.M. Cain-en idazkera ere horrelakoa den begiratzea falta da.
Euskarazko itzulpena irak urgailza gertatuko zela pentsatzen zuen batek baino gehiagok liburua eskuratu aurretik. Baina egin berra daukadan inkesta labur batek dionez bestelako ondorionik eman du —esaten du Nerea Azurmendik, Joxe Austin Arrietak M. Jourcenar-enetik egin duen Hadrianoren Oroitzapenak itzulpenaz, nobelari buruzko artikulu aski pout baten ja amaieran. Honainokoagatik S. Oregirenaz esan duguna errepikatu beharko genuke. Baina honela jarraitzen du komentarioak: Guztiz lekuz-kanpokoak izango lirateke itzulpen honetan edonolako paternczlismoa, edonolako 'euska1dunismoa", eta, zorionez, ez da horrelakonik aurkitzen lanean. Euskararen berezko erritmoak sor dezake nolabaiteko arazorik, eta sortu ere egiten ditu... Ez dago demostraturik, ordea, besterik gabe, horiek direnik Hadrianoren itzulpenean egin litezkeen huts eta akats bakarrak, ez eta ere, horrenbestez, Hadrianok betijakin izan zuenik enbaxadore onak aukeratzen...
Hadrianoren itzulpenaz hitzegiten denean, izan ere, ez bait litzateke ahaztu behar ez garela an obra handi baten itzulpenaz bakarrik, itzulpen bezala ere asko famatu eta goitu den itzulpen batez baizik, eta demostratu gabe dago M. Yourcenar-en testua eta J.A. Arrietak euskaraz argitaratu duena konparaturik ikusten diren itzulpenari buruzko eritziak, eduki litezkeen zehatzenak eta zuzenenak direnik, ez eta hark dituen literatur balio guztiak gurerakoan dauden daudenean gorde direnik. Hadriarioren Oroitzapenen itzulpenak, itzulpen eredutzat aurkeztu aurretik, azterketa konparatibo on bat bebar luke, euskal testuari bakarrik begira geratu gabe, itzulpenezko balioak eta akatsak bere neurrian aitortuko dizkiona.
Azken paragrafootako kritikarekin ere, bada, bihoakio Gazetari agurra, eta urte askotako oparia.