Administrazioko itzultzaileentzat hobekuntza ikastaroa
Artikulua PDFn
Gasteiz, 1985eko azaroa eta abendua
Joan den azaroaren 18an hasi eta sei astez luzatu zen Administrazioko itzuitzaileentzat hobekuntza ikastaroa antolatu zuen Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundeak (HAEE). Ikastaro honen helburua zen, administrazioko testuak eta hizkera euskaratzeko erizpideak aztertzea, itzuipengintzarako baliabideak eskeintzea, eztabaidatzea eta sakontzea; zenbait herritako itzuitzaileak bakar bakarrik ari bait dira lanean, hobekuntza bide egokirik gabe. Ikastaro hau lau ordutako saioetan banatua zegoen eta horietako bi ordu geroago aipatuko ditudan gaiak aztertzeko ziren, besteak berriz, talde lanerako, itzultzen ihardutekoak, hain zuzen.
Esan bezala, hilaren l8an hasi zen ikastaro hauetan aurkezpenaren ondoren, Carles Duarte, Catalunyako Escola d'Administració Publicako lankidea bere gaiari batu zitzaion: Administrazio hizkera zer den. Administrazioko testuak hartzaileen, mezuaren, lege-eskakizunen eta abarren sailkatzea. Hitzaldia hiru puntutan laburtuko dut, nere ustez interesgarrienak eta ondorengo mahai inguruan beste batzuen artean errepikatuko zirenak.
Lehen puntuan hizkuntza administratiboaren funtzioaz ihardun zuen, berak zioenez hizkuntza mota honek praktikoa izan behar du, ulerterraza eta aldi berean zehatza, alde batera utziz estetika eta elitismoa. Eta zehaztasun horretara jotzen dugunean, testua gaizki edo behar bezala ez ulertzeko arriskuan jartzen gaituzten baliabideak (sinonimoak, etab.), ahal den neurrian behintzat baztertu egin behar direla, terminologia egokia aukeratuz.
Beste puntuan, hizkuntza administratiboen estandarizazio joeraz ihardun zuen, estatus administratiboaren normalizazioaz, lan metodologiez, eta lanaren mekanizazioaz.
Azkenik, itzuipen administratiboaren historia laburra egin ondoren, jatorri berdineko hizkuntzen (gaztelera, katalaniera) arteko, eta jatorri ezberdineko (gaztelera, euskara) hizkuntzen arteko itzulpenaz; aurrenekoan antza handia dutenez itzulpen literala egin daitekeela, bestean itzulpenak dinamikoagoa behar duela, hitzak baino zentzua errespetatuz, alde handiak eta nabarmenak daudelako.
Hitzaldiaren ondoren mahai ingurua zegoen programatua;bertako partaideak ziren: Carles Duarte, I. Sarasola, J. Zabaleta eta E. Oregi, azken hau moderatzaile gisa. Gaia "Administrazio hizkera eta itzulpena" zuten.
Aipatu ziren zenbait gauzen artean lexiko arazoa azaldu zen. Partaide batek zioenez, lan handia dago egiteko oraindik hitza definitzen eta berari kontestu jakin bat ematen; hori da hiztegi arau emailearen zeregin nagusia. Bestetik administrazioaz oraindaino hitzegin ez dugunez (gerra aurrean ezer gutxi ezik) literatur tradizioaren ezagutze eta erabiltzea proposatzen zuen abiapuntu bezala hizkuntza mota hori, administratiboa hain zuzen, eraiki nahi badugu.
Gaur egun itzultzaileak dira lan horretan ari direnak, baina ez dira pertsona egokienak lan horretan iharduteko, bertan parte inportantea baldin badute ere. Ekintza horretarako unibertsitateko irakasleak eta linguistak dira zeresan handiena dutenak, lehen aipatu ditudan ezaugarri pean egin ahal izango dutenak. Eta hori lortzean beharbada egun batean administrazioan bere gaiez euskaraz ihardungo dute.
Nahiz eta gazteleratik itzuli behar izan, ez dira ahaztu behar Europako beste hizkuntzak, zeren eta erabiltzen dutena baino askoz ere baliagarriagoak izan daitezke, esate baterako ingelesetik gurearekin gaztelerak baino antza handiagoa bait du.
Eta ikastaroarekin jarraituz hizlariak eta aurkeztu zituzten gaiak aipatuko ditut, teorikoegiak direlako alde batetik eta bestetik gehiegi luzatuko ginatekeelako. Hurrengo hizlaria E. Oregi izan genuen eta itzulpen lanaren metodologia izan zen aurkeztu zuen gaia.
- Zabaletak trasposizio zenbait: nominalizazioa. Aurrekoa bezala Vinay-Darbelnet-en Stylistique comparée du français et de l'anglais liburuan oinarritu zuen bere hitzaldia.
- M. Larrarte eta P. Goenaga izan genituen hurrengo bi astetan. Lehena hitz-eratorpenaz aritu zitzaigun eta bigarrena hitz-elkarketaz.
Eta ikastaroa bukatzeko J. Zabaleta esaldien antolapenaz.
Bibliografia, ikastaroan erabili duguna hain zuzen:
- Euskara eta administrazioari buruzko I Ihardunaldiak. H.A.E.E.
- Introducció a la traducció administrativa entre el catalá y el castellá. Carles Duarte.
- Lenguas en contacto. El estándar y el lenguaje administrativo. Carles Duarte.
- A creación dunha iinguaye administrativa moderna. Carles Duarte.
- Per a una definició de ilenguatge administratiu. Carles Duarte.
- Itzulpena eta hizkuntz normalkuntza. J. Zabaleta.
- Las características del lenguaje jurídico: en el ámbito legal. Manly R. Frankenthaler eta Sofia Zahier.
- Per un llenguatge administratiu catalá. Antoni M. Badia i Margarit.
- La traducció i el contacte entre llengües. Algunas consideracions. Joan Fontcuberta i Gel.
- Aspects of translating into minority languages from the point of view of translation studies. Gideon Toury.
- Stylistique comparée du français et de l'anglais. J.P. Vinay-J. Darbelnet.