Administrazioa euskaraz
Aintzane Ibarzabal

Administrazioa euskalduntzea dute helburutzat "Administrazioa euskaraz" aldizkaria kaleratu dutenek, aldi berean Euskal Herria euskalduntzeko pausu bat ematea administrariari eta euskaldun guztiei itzulpen eta idazketa zalantzak argitzeko.

Aldizkari horien 0 zenbakiak 12 orrialdeetan jaso ditu gai ezberdinak, arduraduna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea dugularik. Gai horiek 9 sailetan banatu dituzte: agurra, lege-esparrua, idaztarauak, idazki-ereduak, Administrazioaren atalak, itzulpen-arazoak, Administrazioa euskalduntzeko ahaleginak, terminologia, bern laburrak eta liburuak Lege-esparrua aztertzen da lehenengo, euskararen erabilera arautzen duten lege nagusiak jasotzeko asmoz. Ale honetan Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko oinarrizko legea aipatzen da, alegia, betekizunetik urrun dagoen legea, konstituzio-auzitegira eramana izateagatik eta traba handiak jasan izan dituena.

Bigarren saila idaztarauak aztertzeko erabili dute; ale honetan maileguzko hitzen erabileraz Euskaltzaindiak hartutako azken erabakietako bat; alegia, r, s, p, t, k kontsonantez hasten diren hitzek euskaraz aldaketarik izango duten ala ez.

Hirugarren aztergaia idazki-ereduak. Oso sail interesgarria deritzogu, ham zuzen ere, Administrazioan idazkien bidez egin behar izaten direlako Ian gehienak, ez bakarrik administrarien lanean, baita ere gainerako jendearen eskaera, ohar, erantzun eta abarretan.

Eskabide-orria da hemen aztertu dutena. Oso zehatz eta didaktikoki azaldua, aldizkariaren zatirik nagusiena hartzen duela, puntuz puntu adibide praktikoetan ikus daitekeena.

Ohar bat egingo genioke "eredu" honi. Euskaltzaindiaren azken erabakien arabera "zera" hitzak lagunarteko erabilera eskatuko du (89. or. Euskal Gramatika, lehen urratsak): Erabilera aipagarri bat: lagunarteko hizkeran batez ere, komodin gisa... horrelakoetan ez gaudejadanik galdetzaile baten aurrean... edozeren ordez erabili daiteke.

ez dirudite oso dotoreak honako esapide hauen antzekoek: industri Sailburuak zera adierazi du...

Honen ordez, kornodin baten premian bagara, agian itxurazkoagoa litzateke"honako hau" edo "hauxe"-z baliatzea.

Beraz, administrazio agirietan ere ez diogu lekurik ikusten "zera" hitzari. Aldaketak egin beharko lirakete, beraz, inprimaki horietan Euskaltzaindiak dioenaren arabera.

Beste sail interesgarria jasotzen da: itzulpen-arazoak. Ale honetan esaldi pasiboak aztertzen dira, gaztelaniaz eta euskaraz hizkuntz maila edo estilo bera lortzen duten ala ez ikusteko.

Parez pare jartzen dira hiru adibide gaztelaniaz eta hiru euskaraz. Ikuspegia egokia iruditzen zaigu, alegia, estiloa kontutan hartuz sailkapen posible bat proposatzea. Baina, sintaxian oinarrituz, pasibotasunaren ezaugarria sujetuaren agente izatearekin lotzen baldin bada, (b, e) adibideak ez dira pasiboak izango, nahiz eta euskarazko itzulpen egokiak izan:

Txosten hau alkateak onartua izan da.
Txosten hau alkateak onartua da.

Bestetik NORK gabeko esaldietan a) adibidea ez dugu uste sujetu gabekoen artean jar daitekeenik:

han aprobado el informe (a)

bai (b) eta (c) adibideak berriz.

Azken sailkapenari buruz, aide batetik ikuspegi egokia iruditzen zaigu hizkuntza bakoitzak barne-sailkapenak izatea, kasu honetan mailaketa sintaktikoak egitea:

maila berekoak:

Se ha leído el acta irakurri da

ha sido leída el acta irakurria izan da

maila apalagokoa:

han leído el acta irakurri dute

Hirugarren esaidiaren apala izatea seguruaski sujetu zehatza eramatearekin iotua egongo da. Deria dela, ez diogu parez pare konparaketa horn jarraitu beharko, gure ustez gaztela¬niazko ereduari jarraituko liokeeiako. Hizkuntza bakoitzaren erabilerak bereak direlako eta normaitasun eta ez normaltasun mailek ere hala izan behar dutelako.

Ondorengo atalean Oñatiko Udalak administrazioa euskalduntzeko ahaleginetan izandako esperientzia koritatzen zaigu, zenbait herritarako eredu egokia izan daitekeena.

Bukatzeko, terminologia saila aipatzen zaigu. Honetan bi hitz tekniko aukeratuz gauza bera esateko hiztegi eta liburuetan agertzen diren forma ugariak zerrendatzen dira. Erabilera desberdin hauek batasunerako traba direnez gero, galdera zuzena egiten zaio Euskaltzaindiari. Hiztegigintzak duen arazoetako bat dugu honako hau, forma batuak proposatzea hizkuntza teknikorako, eta noski, administran eta itzuitzaileen artean kontutan hartzekoak izango dira beraien lanak ahaiik eta bateratuenak izan daitezen.

Administrazio-hizkuntzak bazuen aldizkari baten premia, azken urteetan bizkorraldi handia izan du eta. Une egokia eta leku egokia izan daiteke orain arteko pausuak eta etorkizunekoak aztertu, zuzendu, ezagutu, proposatu eta abar egiteko.