Ocean Vuong:
 desira eta galera
Ane Garcia Lopez

Ocean Vuong (Vietnam, 1988) poetaren lana erabat zeharkatzen dute umetako bi-zipenek, jatorriak eta desirak, eta bizipen horien inguruan eraiki du bere literatura-tradizio propioa Vuongek: gerraren trauma, aitaren abandonua, errefuxiatu-bizipena, queertasuna, landa-eremua, pobrezia, hazi zuten emakumeen eskuak… Horrek guztiak blaitzen du haren obra, eta bertso-lerroei nahiz prosari izaera iheskor bezain sakona ematen diote. Desiraren eta galeraren artean gertatzen da Vuongen idazketa: sotil, hauskor, hunkigarri, mingarri.

Vietnamen jaio zen Ocean Vuong (1988), eta bi urte zituela atera ziren ama-semeak herrialdetik, Filipinetako errefuxiatu-eremu batera lehenik, eta AEBra gero. Irakurtzen ikasi zuen lehena izan zen familian, hamaika urterekin. Night Sky with Exit Wounds (2016) estreinako lana eta amaren heriotzaren ostean idatzitako Time is a Mother (2022) poema-bildumak plazaratu ditu, bai eta On Earth We Are Briefly Gorgeous (2019) eta The Emperor of Gladness (2025) eleberriak ere.

Umetako bizipenek eta jatorriak erabat zeharkatzen dute haren lana: poetaren idazketaren erroan daude gerraren trauma, aitaren abandonua, errefuxiatu-bizipena, landa-eremua, pobrezia, hazi zuten emakumeen eskuak… Horrekin batera, queertasunak eta desirak ere blaitzen dute haren obra, eta bertso-lerroei nahiz prosari izaera iheskor bezain sakona ematen diote. Vuongen idazketa desiraren eta galeraren artean gertatzen da: sotil, hauskor, hunkigarri, mingarri. «Nothing» poeman aipatzen duen bezala, batzuetan gogo-begiak erdi itxita irakurtzen ditut haren poemak, testuaren azala ezin erabat ulertu, baina sakonean datzanari erabat lotuta. Horren adibide garbia izan liteke «Amazon History of a Former Nail Salon Worker», minbiziz hil zitzaion amaren heriotza luzeari eskainitako poema itxuraz aseptikoa; hartan, hitzen atzean dagoena haragi bizitan iradokitzen digu Vuongek.

Egunkari batean irakurri nion estreinakoz poema bat, uste baino aspaldiago, eta, geroztik, haren arrasto poetikoaren atzetik ibili naiz, horretarako itzulpena baliatuz batzuetan. Itzulpen honi heldu aurretik, ordenagailuko bilatzailean «Ocean Vuong» idatzi eta hiru dokumentu azaldu zaizkit: 2017koa lehena, 2018ko beste bat eta 2024koa azkenik (ezin dut sinetsi 2017tik ia hamar urte pasatu direnik). Dokumentu horietako batean, Paterson filmeko aipu bat jaso nuen (ez dakit zergatik): «Poesia itzulia irakurtzea zirarekin dutxatzea bezala da». Ez naiz nekatuko aipuari kontra egiten; uste dut nire iritzia agerikoa dela.

Irakurleak sarritan iristen dira zira jantzita poesia aurrera, itzulia izan nahiz ez izan, mesfidati, poesiaren esanahi ezkutukoa benetan ulertzeko gai ez direlakoan. Itzultzaile askok ere, ziur asko, zira jantzita heltzen diote poesia itzultzeko lanari, ezinezkoa dela iritzita. Duela gutxi, idazketa-ikastaro bateko parte-hartzaileei esan nien testu bat itzultzen dugunean galtzeko prest egon behar dugula; eta, gehituko nuke, idazteko ere, galtzeko prest egon behar dugu. Eta zera ere gehituko nuke: desiratzeko prest ere egon behar dugula. Itzulpenek/testuek desira eta galera berritzen dizkigute, bien arteko orekan gerta dadin zerbait izendaezina, zehatza, hunkigarria. Ziraren metaforarekin, testu hau idatzi bitartean ezin izan ditut gogotik kendu Port Aventurako Tutuki Splash atrakziora zira erridikulu horiek jantzita igotzen direnak, eta ezin izan dut gogotik kendu zein liluragarria den desiraren bertigoa sabelean, goitik behera zatozenean, testuaren gainera ur-jauzi bat bezala, eta ezin izan dut gogotik kendu zein ederra den zerbaitek goitik behera blaitu zaitzan uztea, babestuko zaituen geruzarik gabe.

Threshold

In the body, where everything has a price,
I was a beggar. On my knees,

I watched, through the keyhole, not
the man showering, but the rain

falling through him: guitar strings snapping
over his globed shoulders.

He was singing, which is why
I remember it. His voice—

it filled me to the core
like a skeleton. Even my name

knelt down inside me, asking
to be spared.

He was singing. It is all I remember.
For in the body, where everything has a price,

I was alive. I didn’t know
there was a better reason.

That one morning, my father would stop
—dark colt paused in downpour—

& listen for my clutched breath
behind the door. I didn’t know the cost

of entering a song—was to lose
your way back.

So I entered. So I lost.
I lost it all with my eyes

wide open.

Atalasea

Gorputzean guztiak du prezioa, eta bertan
eskalea nintzen ni. Belauniko,

begiratu nion, sarrailan zehar, ez
dutxan zen gizonari, baizik eta

hura zeharkatzen zuen euriari: gitarra-sokak zartaka
haren sorbalda biribiletan.

Abesten ari zen, horregatik dut
gogoan. Haren ahotsak —

muineraino bete ninduen
hezurdurak nola. Nire izena ere

belaunikatu zen nire baitan, eskatzeko
barka nezan.

Abesten ari zen. Hori baino ez dut gogoan.
Gorputzean guztiak baitu prezioa, eta bertan

bizirik nengoen ni. Ez nuen ezagutzen
arrazoi hoberik.

Goiz hartan, aitak kantua gelditu
—moxal ilun bat euri-jasan geldi—

eta nire arnasestua aditu zuen
atearen atzean. Ez nekien kantu batean

sartzearen ordaina zenik — galtzea
itzulerako bidea.

Hala sartu nintzen. Hala galdu nuen.
Den-dena galdu nuen begiak

zabal-zabalik.

Telemachus

Like any good son, I pull my father out
of the water, drag him by his hair

through white sand, his knuckles carving a trail
the waves rush in to erase. Because the city

beyond the shore is no longer
where we left it. Because the bombed

cathedral is now a cathedral
of trees. I kneel beside him to show how far

I might sink. Do you know who I am,
Ba? But the answer never comes. The answer

is the bullet hole in his back, brimming
with seawater. He is so still I think

he could be anyone’s father, found
the way a green bottle might appear

at a boy’s feet containing a year
he has never touched. I touch

his ears. No use. I turn him
over. To face it. The cathedral

in his sea-black eyes. The face
not mine — but one I will wear

to kiss all my lovers good-night:
the way I seal my father’s lips

with my own & begin
the faithful work of drowning.

Telemako1

Seme prestu orok egingo lukeenez, atera dut aita
uretatik, iletik egin diot herrestan tira

hondar zurian barrena, olatuak berehala heldu dira
irenstera haren hatz-koskorren arrastoa. Itsas ertzetik harago

dagoen hiria ez baitago
utzi genuen lekuan. Bonbek jandako

katedrala zuhaitzek egiten baitute katedral
orain. Haren ondoan belauniko erakutsi diot

zenbateraino joan naitekeen hondora. Ba al dakizu nor naizen,
Ba? Baina ez dago erantzunik. Erantzuna da

haren bizkarreko bala-zuloa, itsas urez
gainezka. Horren dago geldi, ezen pentsatu baitut

edonoren aita izan zitekeela, han, mutiko baten oinetan
agertzen den botila berde baten moduko,

barruan bilduta dakarrela mutilak sekula
ukitu ez duen urte bat. Ukitu ditut

haren belarriak. Ezer ez. Gora begira
jarri dut. Aurre egin diot. Katedrala dira

haren itsas begi beltzak. Aurpegia
ez da nirea — baina jantziko dut inoiz

nire maitale guztiei gabon-musua emateko:
nire aitaren ezpainak josi ditudan bezala

nireekin, hasteko,
leial, nekez itotzen.

On Earth We Are Briefly Gorgeous

I

Tell me it was for the hunger
& nothing less. For hunger is to give
the body what it knows

it cannot keep. That this amber light
whittled down by another was
is all that pins my hand to your chest.

I

You, drowning
between my arms—
stay.
You, pushing your body
into the river
only to be left
with yourself—
stay.

Lurrean laburki gara eder (zati bat)

I

Esadazu gosea izan zela
eta ez beste ezer. Gosea baita ematea
gorputzari gorde ezinezkotzat duen

horixe bera. Beste batek urritutako
anbar-argi hau zela
dela nire eskua zure bularrera lotzen duen guztia.

I

Zu, nire besoen artean
itotzen —
gelditu.
Zu, zure gorputza bultzatzen
errekaren barnera
zeure buruarekin
utz zaitzaten —
gelditu.

To My Father / To My Future Son

The stars are not hereditary.
Emily Dickinson

There was a door & then a door
surrounded by a forest.

Look, my eyes are not
your eyes.

You move through me like rain
heard
from another country.
Yes, you have a country.
Someday, they will find it
while searching for lost ships…

Once, I fell in love
during a slow-motion car crash.

We looked so peaceful, the cigarette floating from his lips
as our heads whiplashed back
into the dream & all
was forgiven.

Because what you heard, or will hear, is true: I wrote
a better hour onto the page

& watched the fire take it back.

Something was always burning.

Do you understand? I closed my mouth
but could still taste the ash
because my eyes were open.

From men, I learned to praise the thickness of walls.
From women,
I learned to praise.
If you are given my body, put it down.
If you are given anything
be sure to leave
no tracks in the snow. Know

that I never chose
which way the seasons turned. That it was always October
in my throat

& you: every leaf
refusing to rust.
Quick. Can you see the red dark shifting?

This means I am touching you. This means
you are not alone—even
as you are not.
If you get there before me, if you think
of nothing
& my face appears rippling
like a torn flag—turn back.

Turn back & find the book I left
for us, filled
with all the colors of the sky
forgotten by gravediggers.

Use it.

Use it to prove how the stars
were always what we knew

they were: the exit wounds
of every
misfired word.

Aitari / Etorkizuneko semeari

Izarrak ezin dira oinordetzan hartu.
Emily Dickinson

Ate bat zegoen eta gero beste ate bat
basoz inguratuta.

Begira, nire begiak ez dira
zure begiak.

Nire baitan mugitzen zara euria nola
beste
herrialde batetik adi.
Bai, herrialde bat daukazu.
Egunen batean, aurkitu egingo dute
ontzi galduen bila dabiltzan artean…

Behin, maitemindu egin nintzen
kamera geldoan izandako auto-istripu batean.

Bakez horren beteak ematen genuen, zigarroa ezpainetatik askatuta flotatzen
geure buruek zarta egiten zuten artean atzera
ametsetara eta dena
barkatuta zegoen.

Entzun duzuna, edo entzungo duzuna, egia baita: garai hobeak
idatzi nituen paperean

eta sua ikusi nuen horiek atzera irensten.

Beti zegoen zerbait sutan.

Ulertzen duzu? Ahoa itxita ere
dasta nezakeen errautsa
begiak irekita neuzkalako.

Gizonei ikasi diet hormen sendotasuna goresten.
Emakumeei
ikasi diet gorespena.
Nire gorputza ematen badizute, jaregin.
Edozer ematen badizute
ziurtatu ez duzula
elurretan arrastorik utzi. Jakizu

ez nuela nik erabaki urtaroen segida. Beti zela urria
nire eztarrian

eta zugan: hosto oro
herdoilari uko egiten.
Azkar. Ikus dezakezu gorri iluna eraldatzen?

Horrek esan nahi du zu ukitzen ari naizela. Horrek esan nahi du
ez zaudela bakarrik — are
bakarrik ez bazaude ere.
Ni baino lehenago iristen bazara, ez baduzu ezer
gogoan
eta nire aurpegia zimurtzen ari bada
bandera urratua bezala — itzuli.

Itzuli eta aurki ezazu guretzat utzi nuen
liburua, zeru-
kolorez beteta
lurperatzaileen ahanzturan.

Erabil ezazu.

Erabil ezazu frogatzeko izarrak
beti izan direla

uste genuena: oker jaurtitako hitz
ororen
irteera-zauriak.

Someday I’ll Love Ocean Vuong

Ocean, don’t be afraid.
The end of the road is so far ahead
it is already behind us.
Don’t worry. Your father is only your father
until one of you forgets. Like how the spine
won’t remember its wings
no matter how many times our knees
kiss the pavement. Ocean,
are you listening? The most beautiful part
of your body is wherever
your mother’s shadow falls.
Here’s the house with childhood
whittled down to a single red tripwire.
Don’t worry. Just call it horizon
& you’ll never reach it.
Here’s today. Jump. I promise it’s not
a lifeboat. Here’s the man
whose arms are wide enough to gather
your leaving. & here the moment,
just after the lights go out, when you can still see
the faint torch between his legs.
How you use it again & again
to find your own hands.
You asked for a second chance
& are given a mouth to empty into.
Don’t be afraid, the gunfire
is only the sound of people
trying to live a little longer. Ocean. Ocean,
get up. The most beautiful part of your body
is where it’s headed. & remember,
loneliness is still time spent
with the world. Here’s
the room with everyone in it.
Your dead friends passing
through you like wind
through a wind chime. Here’s a desk
with the gimp leg & a brick
to make it last. Yes, here’s a room
so warm & blood-close,
I swear, you will wake—
& mistake these walls
for skin.

Egunen batean maitatuko dut Ocean Vuong2

Ocean, ez izan beldurrik.
Bidearen amaiera hain da urruti
ezen atzean geratu baita.
Ez kezkatu. Zure aita zure aita da soilik
bietako batek ahaztu arte. Gogoratzen ez
dituen moduan bizkarrezurrak bere hegoak
gure belaunek lurra milaka aldiz
musukatu arren. Ocean,
aditzen nauzu? Zure gorputzaren
parterik ederrena
zure amaren itzalak ukitzen duena da.
Hemen da etxea eta haurtzaroa
tranpa-soka gorri bakarrean.
Ez kezkatu. Izendatu ortzi-muga
eta ez duzu sekula atzituko.
Hau da gaur. Egizu salto. Zin degizut ez dela
salbamendu-txalupa bat. Gizon honek
zure joana biltzeko bezain beso zabalak
ditu, eta une honetan,
argiak joan berri direla, oraindik ikus dezakezu
haren hankarteko esku-argi ahula.
Nola erabiltzen duzun behin eta berriz
zeure eskuak aurkitzeko.
Bigarren aukera bat eskatu
eta bertan husteko aho bat eman dizute.
Ez izutu, tiro hotsa
apur bat gehiago bizitzen saiatzen ari den
jendearen zarata da. Ocean, Ocean,
altxa. Zure gorputzaren parterik ederrena
haren norabidea da. Eta gogoratu:
bakardadea munduarekin igarotako
denbora da oraindik. Gela honetan
guztiok gaude.
Zure lagun hilak alderik alde
igarotzen haizea
haize-ezkiletatik bezala. Hemen mahai bat
hanka herren bat eta horri zutik eusteko
adreilu bat. Bai, gela hau
horren da goxo eta odol-hurbila,
ezen zin baitegizut esnatuko zarela
eta horma hauek usteko dituzula
azal.

Amazon History of a Former Nail Salon Worker

Mar.

Advil (ibuprofen), 4 pack
Sally Hansen Pink Nail Polish, 6 pack
Clorox Bleach, industrial size
Diane hair pins, 4 pack
Seafoam handheld mirror
“I Love New York” T-shirt, white, small

Apr.

Nongshim Ramen Noodle Bowl, 24 pack
Cotton Balls, 100 count
“Thank You For Your Loyalty” cards, 30 count
Toluene POR-15 40404 Solvent, 1 quart
UV LED Nail Lamp
Cuticle Oil, value pack
Clear Acrylic Nail Tips, 500 count

May

Advil (ibuprofen), 4 pack
Vicks VapoRub, twin pack
Portable Electric Nail Drill
Salonpas Heat-Activated muscle patch, 40 count
Lipstick, “Night Out Red”
Little Debbie Chocolate Zebra Cakes, 4 boxes

Jun.

Large faux-clay planter pots, value set
Carnation Condensed Milk, 6 pack
Clear Nail Art Acrylic Liquid Powder Dish Bowl, 2 pcs
Birthday Card—Son—Pop-up Mother and Son effect
Nike Elite Basketball Shorts, men’s small

Jul.

Saviland Holographic Gold Nail Powder, 6 colors
Nescafé Taster’s Choice Instant Coffee
Advil (ibuprofen), 4 pack
PIXNOR Pedicure Double-Sided Callus Remover
Bengay Medicated Cream, 3 pack

Aug.

Newchic Ochre Summer Dress Floral Print, sz 6
Wrigley’s Doublemint Gum, 8 pack
Plastic Adirondack Lawn Chair, colonial blue

Sep.

Nail buffers and files, 10 pcs
Coppertone Sunblock, 6 oz

Oct.

CozyNites Fleece Blanket, pink
Sleep-Ease Melatonin caps, 90 count
Icy Hot Maximum Strength pain relief pads

Nov.

Tampax, 24 count
Faux-Resin Hair clips, 3 pack

Dec.

Advil (ibuprofen) Maximum Strength, 4 pack
True-Gro Tulip Bulbs, 24 pcs

Jan.

Feb.

Healthline Compact Trigger Release Folding Walker
Yankee Candle, Midsummer’s Night, large jar

Mar.

Chemo-Glam cotton head scarf, sunrise pink
White Socks, women’s small, 12 pack

Apr.

Chemo-Glam cotton scarf, flower garden print
“Warrior Mom” Breast Cancer awareness T-shirt, pink and white

May

Mueller 255 Lumbar Support Back Brace

Jun.

Birthday Card—“Son, We Will Always Be Together,” Snoopy design

Jul.

Eternity Aluminum Urn, Dove and Rose engraved, small
Perfect Memories picture frame, 8 x 11 in, black
Burt’s Bees lip balm, Honey, 1 pc

Aug.

Sep.

Easy-Grow Windowsill herb garden

Oct.

YourStory Customized Memorial Plaque, 10 x 8 x 4 in
Winter coat, navy blue, x-small

Nov.

Wool socks, grey, 1 pair


Azazkal-apaindegi bateko langile ohiaren Amazoneko historiala

Mar.

Advil (ibuprofenoa), 4ko paketea
Sally Hansen azazkal-esmalte arrosa, 6ko paketea
Clorox zuritzailea, tamaina industriala
Diane ile-orratzak, 4ko paketea
Seafoam eskuko ispilua
«I Love New York» kamiseta, zuria, txikia

Api.

Nonghim Ramen fideo-ontzia, 24ko paketea
Kotoi-bolak, 100 ale
«Eskerrik asko zure fideltasunagatik» txartelak, 30 ale
Toluene POR-15 40404 disolbatzailea, 1 l
UV izpi eta LED argidun azazkal-lanpara
Kutikula-olioa, aurrezki-paketea
Azazkal-punta akriliko gardenak, 500 ale

Mai.

Advil (ibuprofenoa), 4ko paketea
Vicks VapoRub, pakete bikoitza
Azazkal-taladro elektriko eramangarria
Beroarekin aktibatzen diren Salonpas gihar-partxeak, 40 ale
Ezpainetakoa, «Gaugirorako gorria»
Little Debbie zebra-motako txokolatezko pastelak, 4 kaxa

Eka.

Gezurrezko buztinez egindako loreontzi handia, aurrezki-paketea
Carnation esne kondentsatua, 6ko paketea
Azazkaletako marrazkiak egiteko hauts likido akrilikoarentzako ontzitxo gardena, 2 ale
Urtebetetzeko postala (semea) ama-semeen irudia pop-up efektuarekin
Nike eliteko saskibaloi-praka motzak, gizonezkoen txikia

Uzt.

Saviland azazkaletako hauts urrekara eta holografikoa, 6 kolore
Nescafé Taster’s Choice berehalako kafea
Advil (ibuprofenoa), 4ko paketea
PIXNOR kailuak kentzeko bi aldeko pedikura-tresna
Bengay krema sendagarria, 3ko paketea

Abu.

Newchic udako soineko okre loreduna, 40 neurria
Wringley menda bikoitzezko txikleak, 8ko paketea
Plastikozko Adirondack aulki tolesgarria, urdin-berdekara

Ira.

Azazkaletarako lima karratuak eta finak, 10 ale
Coppertone eguzkitako krema, 200 ml

Urr.

CozyNites manta goxoa, arrosa
Sleep-Ease melatonina kapsulak, 90 ale
Icy Hot mina kentzeko partxe indartsuenak

Aza.

Tampax, 24 ale
Erretxina faltsuzko ileko gantxoak, 3ko paketea

Abe.

Advil (ibuprofenoa) indartsuena, 4ko paketea
True-Gro tulipan-erraboilak, 24 ale

Urt.

Ots.

Healthline mina arintzeko ibilgailu tolesgarri konpaktua
Yankee kandela, «Uda beteko gaua», pote handia

Mar.

Chemo-Glam kotoizko buru-estalkia, arrosa bizia
Galtzerdi zuriak, emakumeen neurri txikia, 12ko paketea

Api.

Chemo-Glam kotoizko buru-estalkia, lorategi-estanpatua
«Ama borrokalaria» bularreko minbiziaren inguruko kontzientzia aldarrikatzeko kamiseta, arrosa eta zuria

Mai.

Mueller 255 lunbarrei atzetik eusteko gerrikoa

Eka.

Urtebetetzeko postala: «Seme, beti egongo gara elkarrekin», Snoopy-ren diseinuarekin

Uzt.

Eternity aluminiozko errauts-kutxatila, uso bat eta arrosa bat grabatuak dituela, txikia
Perfect Memories argazki-markoa, 20 x 28 cm, beltza
Burt’s Bees ezpainetako baltsamoa, eztia, ale 1

Abu.

Ira.

Easy-Grow leiho-barrenean jartzeko belar-lorategitxoa

Urr.

YourStory oroigarri pertsonalizatua, 25 x 20 x 10 cm
Neguko berokia, urdin iluna, x-txikia

Aza.

Artilezko galtzerdiak, grisa, 1 pare

Nothing

We are shoveling snow, this man and I, our backs coming closer along the drive. It’s so quiet I can hear every flake on my coat. I used to cry in a genre no one read. What a joke, they said, on fire. There’s no money in it, son, they shouted, smoke leaking from their mouths. But ghosts say funny things when they’re family. This man and I, we take the weight of what will vanish anyway and move it aside, making room. There is so much room in a person there should be more of us in here. I wave to you, traveler, inches away but never visible from where I am. Are you warm where you are? Are you you where you are? Something will come of this. In one of the rooms in the house the man and I share, a loaf of rye is rising out of itself, growing lighter as it takes up more of the world. In humans, we call this Aging. In bread, we call it Progress. We’re in our thirties now and I rolled the dough just an hour ago, pushing my glasses up my nose with my flour-dusted palm as I read, reread, the hand-scrawled recipe given me by the man’s grandmother, the one who, fleeing Stalin, bought a ticket from Vilnius to Dresden without thinking it would stop, it so happened, in Auschwitz (it was a town after all), where she and her brother were asked to get off by soldiers who whispered, keep moving, keep moving like sons leading their mothers through wheat fields in the night. How she passed through huddled coats, how some were herded down barb-wired lanes. The smoke from our mouths rising as the man and I bend and lift, in silence, the morning clear as one inside a snow globe. For how can we know, with a house full of bread, that it’s hunger, not people, that survives? The man pours a bag of salt over the pavement. But from where I’m standing it looks like light is spilling out of him, like the ray of dusty sun that found his grandmother’s hands as she got back on the train, her brother at her side, smoke from the engine blown across the faces outside blurring into pine forests, warped pastures, empty houses with full rooms. The man clutches his stomach as if shot, and the light floods out of him, I mean you—because something must come of this. Poetry makes nothing happen, someone who is dead now said after a friend’s death. When the guard asked your grandmother if she was Jewish, she shook her head, half-lying, then took from her bag a roll, baked the night before, tucked it in the guard’s chest pocket. She didn’t look back as the train carried her, newly seventeen, toward where I now stand, on a Sunday in Florence, Massachusetts, squinting at her faded words: sift flour, then beat eggs until “happy-yellow.” The train will reach Dresden days before the sky is filled with firebombers. More smoke. A bullet in her brother under rubble, his name everywhere outside her like the snow falling on your face forty years later, on December 2, 1984, while your mother carries you, alive only three hours, the few steps to the mini-van where your grandmother, nearly sixty now, crowns your head with her brother’s name. Peter! she says, Peter! Peter! as if the dead could be called back from rubble into new, stunned bones. The snow has started up again, whitening the path as though nothing happened. Oh, to live like a bullet, to touch people with such purpose. To be born going one way, toward everything alive. To walk into the world you never asked for but then choose the room where your hunger ends—which part of war do we owe such knowledge? It’s warm in this house where we will die, you and I. Let the stanza be one room, then. Let it be big enough for everyone, even the ghosts rising now from this bread we tear open to see what we’ve made of each other. I know, we’ve been growing further apart, unhappy but half full. That clearing snow and baking bread will not save us. I know, too, as I reach across the table to brush the leftover ice from your beard, that it’s already water. It’s nothing you say, laughing for the first time in weeks. It’s really nothing. And I believe you. I shouldn’t, but I do.

Ezer ez

Elurra palaz kentzen ari gara, gizon hau eta biok, sarbidean aurrera egin ahala bizkarrak elkarri gerturatzen zaizkiola. Horrenbestekoa da isiltasuna ezen nire berokiko maluta bakoitza aditu baitezaket. Inork irakurtzen ez zuen generoan egin ohi nuen negar. Hori bai txantxa, esan ohi zuten, bero-bero. Ez dago dirurik horretan, seme, egiten zuten oihu, ahoetatik kea zeriela. Baina mamuek gauza bitxiak esaten dituzte senideak direnean. Gizon hau eta biok, edonola ere desagertuko den horren pisua hartu eta alboratzen ari gara, lekua egiteko. Horrenbeste kabitzen da norbere baitan, ezen gutako gehiagok behar bailukete hemen. Agur egiten dizut eskuaz, bidaiari, nigandik zentimetro batzuetara baina ni nagoen lekutik sekula ikusgai ez zauden horri. Goxo al zaude zauden lekuan? Zu zeu al zara zauden lekuan? Hemendik zerbait aterako da. Gizonak eta biok partekatzen dugun etxearen geletako batean, zekalezko ogi biribil bat gainezka egin arte ari da harrotzen, mundua gehiago okupatu ahala arinago bihurtu artean. Gizakiongan, heltzea deitzen diogu horri. Ogiaren kasuan, aurrerapena. Hogeita hamarrak paseak ditugu eta duela ordubete eskas eragin diot oreari, irinez betetako esku-ahurraz betaurrekoei sudurrean gora egin bitartean, gizonaren amonak eskuz idatzi eta niri emandako errezeta begi erdi itxiekin irakurri eta berrirakurri artean. Emakume hark berak, Stalinengandik ihesi, Vilniusetik Dresdenera zihoan txartela erosi zuen, trena Auschwitz-en geratuko zela pentsatu gabe (hiri bat baitzen hura, azken batean), eta horixe gertatu zen. Han, emakumeari eta anaiari jaisteko esan zieten soldatuek, mugitu, mugitu, xuxurlatzen zieten artean, ama gauez galsoroetan barrena gidatzen duten semeen antzera. Nola igaro zen emakumea beroki-piloen albotik, eta nola eraman zituzten batzuk txarrantxa-errenkadetan behera. Ahoetako hatsak gorantz dagi gizona eta biok makurtu eta altxatzen garen artean, isilik, goiza elur-globo baten barruan bezala gordeta, garden. Etxea ogiz beteta, nola jakingo dugu gosea dela, eta ez jendea, bizirauten duena? Gizonak gatz zakukada bat bota du espaloian. Baina ni nagoen lekutik badirudi bera ari dela argi-jarioan, eguzkiaren hauts-izpiak amonaren eskuak aurkitu zituen bezala atzera trenera igo zenean, anaia alboan, motorraren kea kanpoko aurpegiak lausotzen bihurtzeraino pinu-baso, larre deformatu, gela beteko etxe huts. Gizonak estomakari heldu dio, tiro bat jaso balu bezala, eta argia jarioan atera zaio gorputzetik —zaizu, esan nahi dut— zerbait atera behar baita honetatik. Poesiak ez du ezer gertarazten, esan zuen orain hilda dagoen norbaitek lagun bat hil ostean. Zaindariak zure amonari galdetu zionean judua ote zen, buruari ezetz eragin zion, erdi gezurretan, eta bezperan egindako opil bat atera zuen poltsatik gero, zaindariaren bularreko poltsikoan estu sartzeko. Ez zuen atzera begiratu trenak aurrera zeraman bitartean, hamazazpi urte bete berri, orain nik bere hitz ezabatuak begiak erdi zarratuta irakurtzen ditudan tokiraino, igande batez, Florence-n, Massachusetts-en: irina bahetu, gero arrautzak nahastu kolore «hori alaia» lortu arte. Zerua bonba-hegazkinez bete baino egun batzuk lehenago iritsiko da trena Dresdenera. Bala bat anaiaren gorputzean hondakinek azpiratuta, haren izena emakumearen inguruan nonahi zure aurpegian berrogei urte geroago eroriko den elurra bezala, 1984ko abenduaren 2an, zure amak, hiru ordu baino ez dituzula, oinez eramaten zaituen artean pauso urriz karabanaraino, zure amonak, ia hirurogei dituela, zeure burua koroatu dezan bere anaiaren izenarekin. Peter!, esango du, Peter! Peter!, hilak izendatuz horiek hondakinen artetik atera eta hezur berri, ezjakinetan sartzea posible balitz bezala. Atzera hasi da elurra, ezer gertatu ez balitz bezala zurituz. Ai, bala baten gisa bizitzea, jendea halako asmo betez ukitzea. Norabide bakarrean jaiotzea, bizirik den guzti horretarantz. Sekula eskatu gabeko mundura sortu, baina zure gosea etengo duen gela hautatzea; gerraren zer alderdiri zor diogu jakintza hori? Epel dago zu eta biok hiltzen ikusiko gaituen etxe honetan. Utzi ahapaldia gela bihur dadin, orduan. Utziozu handitzen denok hartzeraino, baita mamuak ere, ogi honetatik altxatu baitira urratu dugunean elkarri buruz pentsatzen duguna azaleratzeko. Badakit urrundu egin garela, zoritxarreko baina erdi ase. Elurra kentzeak eta ogia egiteak ez gaituela salbatuko. Mahaiaren bestaldetik besoa luzatzen dudanean izotz arrastoak zure bizarretik kentzeko, badakit, jakin, ura dela dagoeneko. Ez da ezer, diozu, aste luzez estreinakoz barrez. Benetan, ez da ezer. Eta sinesten dizut. Ez luke hala izan behar, baina sinesten dizut.


Oharrak

1. Poema honen itzulpena MPK bildumako Biziei ere omen alean argitaratu zen, 2024an.

2. Poema honen itzulpena Lekore aldizkarian argitaratu zen, 2017-2018an.