Itzulpengintzako
liburu-gomendioak
Manu López Gasenik 'El tiempo de la mariposa' liburua gomendatzen digu artikulu honetan.

Liburuaren izenburua: El tiempo de la mariposa
Egilea: Selma Ancira
Argitaletxea: Taller Editorial Gris Tormenta
Argitaratze-urtea: 2024
Tximeleta bihurtu arteko ibilbidea
Selma Ancira itzultzaileak (Mexiko Hiria, 1956) ezin konta ahala liburu itzuli ditu, batez ere errusieratik (Tsvetaieva, Berberova, Puxkin, Tolstoi, Gogol, Txekhov, Dostoievski, Gontxarov, Bunin, Bulgakov, Pasternak, Eisenstein, eta beste) eta grekera modernotik (Kallifatides, Kazantzakis, Seferis, Ritsos, Kambanelis, Iordanidu…). Bere itzulpen-obragatik, berriz, sari ugari jaso ditu, Errusian, Mexikon eta Espainian (Bartzelonan bizi da 1988az geroztik eta, besteak beste, itzultzaile baten ibilbideari ematen zaion Sari Nazionala jaso zuen 2010ean).
Anciraren itzulpenei buruz esan da testuinguruari garrantzi handia ematen diola. Bada, beste itzulpen guztiekin ez dakigu hainbeste joan-etorri egingo zituen, baina Nikos Kazantzakisen Βίος και Πολιτεία του Αλέξη Ζορμπά (1946, grekeraz; Zorba el griego: vida y andanzas de Alexis Zorba), 2015, Selma Anciraren itzulpena; Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, 2017, Luis Berrizbeitiaren itzulpena) eleberriarekin behintzat kontatzeko moduko abenturak bizi izan zituen. Eta, hain zuzen ere, horixe egin du, Zorba itzultzearen gorabehera eta pasadizo guztiak kontatu, El tiempo de la mariposa (2024) liburuxka atsegintsuan.
Mónica Lavín (1955) idazle eta kazetari mexikarraren hitzaurrearekin zabaltzen da liburua. Han, Anciraren berri eta liburuko edukiaren sintesia emateaz batera, idaztea eta itzultzea pareko jarduerak direla dio, bata bestea bezain eskuzabala: «Acompañando a Selma Ancira en esta bitácora y reflexión sobre la traducción, veo que esa transmutación en el autor, ese conocer su sensibilidad y su mirada, se asemeja a la invención del personaje en la ficción» (17. or.).
Selma Anciraren testua dator hurrena. Kontu askoren berri ematen du hirurogeita hamasei orrialdetan zehar. Hasteko, kanpoko hizkuntzekiko harremanaren historia kontatzen du. Lehenbizi, gaztea zela, Errusiara joan zen, hizkuntza ikastera, «seducida por nombres casi imposibles de pronunciar para una niña mexicana, pero con los que había convivido a lo largo de mi infancia y mi adolescencia» (29. or.). Hori dela eta, esan behar da haren aita Carlos Ancira (1929-1987) aktore famatua izan zela errusiar testuak taularatzeagatik, batez ere Gogolen Ero baten egunerokoa, 25 urtez antzeztu baitzuen bakarrizketa gisa, hil zen arte. Hain zuzen ere, antzezpen horregatik eman zion antzerki-merezimenduaren domina Moskuko Antzerki eta Arte Eszenikoen Akademiak, 1984an.
Errusian sortu omen zitzaion Selmari itzultzailea izateko bokazioa: «Supe que, cuando te cautiva un autor, te sientes capaz de dar la vida por traducirlo. Que traducir es comprender. Que traducir es compartir. Y, sobre todo, que traducir es escribir» (29. or.). Handik urte batzuetara, literatura konparatuko doktoregoa egiten ari zela, grekera modernoko ikastaro bat eskaini zuten Moskuko Unibertsitatean, eta, umetan entzundako kantu greziarrak eta aitari ikusitako Zorbaren dantza gogora etorrita, berehala izena eman eta hizkuntza hura ikasten hasi zen.
Kontatzen duenez, bederatzi urte geroago joan zen Greziara lehen aldiz, hizkuntza hobetzera, eta, Atenaseko liburu-dendetan ikusmiran zebilen batean, Kazantzakisen Zorba liburuarekin topo egin, eta erosi egin zuen. Irakurtzen eta nekez ulertzen hasi, Zorbaren munduarekin liluratu, eta ohartu zen liburu hura itzuli egingo zuela egunen batean, «porque traducir un libro es experimentar una especie de metamorfosis. Es convertirte en el autor, seguir sus huellas, andar sus pasos, leer los libros que él leía, descubrir a sus autores predilectos y dejarte o no cautivar por ellos; es adentrarte en el resto de su obra para situar, en el conjunto, el libro que traduces» (34.-35. or.).
Urte asko geroago, errusieratik zein grekeratik itzulpen asko egina zela, iritsi zitzaion noizbait Zorba itzultzeko proposamena. Hemendik aurrerako testuko lerro artean, Ancirak itzultzeko erabiltzen duen metodologia aurkituko du irakurleak. Lehenbizi, hilabete batzuetako dokumentazio-lana egin zuen, itzultzen hasi aurretik: «Y es que cada nueva traducción es un nuevo reto. Cada libro tiene sus propias necesidades, y es menester del traductor saber escucharlas. Cada libro y, por supuesto, cada autor. Porque cada autor te pide ser traducido de una manera distinta. Cada uno te indica cómo has de trabajar con él: te sopla al oído lo que su literatura necesita. Traducir es saber escuchar. Es, también, aprender a andar de oído» (38.-39. or.). Itzuli ahala, Kazantzakisen obra osoa irakurri zuen eta, haren maisuen berri izatearekin batera, jakin zuen hura ere itzultzaile aritu zela: batez ere Dante eta Jainkotiar komedia, baina baita Verne, Swift, Dickens eta Goethe ere, besteak beste.
Aipatu dokumentazio-lana bikoitza da: jatorrizkoari buruzko xehetasunekin batera, xede-hizkuntzan ere arakatu beharra sentitu zuen Ancirak: «Traducir es procurar dar a cada palabra en español el peso que tiene en el original. (…) traducir también es simplemente leer. Leer a nuestros clásicos con su español jugoso y rico (…) Leer español bien escrito es fundamental en este oficio nuestro, es asegurarnos de tener a mano, en forma y bien, nuestro instrumento de trabajo: el lenguaje» (41.-42. or.).
Jada lehen bertsio bat amaitua zuelarik, Zorba liburuko hizkera behar bezala islatzerik ez zuela konturatu zenean, Greziara eta Kretara joatea erabaki zuen («Traducir también es viajar», 48. or.). Han zegoela, polizia-eleberriko ikertzaile-lanari ekin zion Selma Ancirak, bati eta beste bati galdezka, nobelako kokapenen arrastoen atzetik.
Stupako kafetegi batean galdezka, benetako Zorbaren seme ponteko baten alabaren berri eman zioten, Katerina, «quien atesora no solo la memoria del padrino de su padre, sino de todo lo relacionado con Kazantzakis y su paso por el Peloponeso» (51.-52. or.). Hark erakutsi zizkion Kazantzakisek hainbestetan aipatutako gainazaleko meategiak. Handik, Kretara joan zen, eta hurrengo informatzailea Heraklioneko Historia Museoko aditu bat izan zen, zeinak egilearen tresneria, liburuak eta beste erakutsi baitzizkion. Esanahi iluneko hitzak ulertu ahal izateko, aldiz, Myrtiara joan behar zuela esan zion, egilearen jaioterrira. Hango museoko gidari batek tabernetako zaharrei galdetzea iradoki zion. Hasieran, begiak arranpalo begiratu zioten tabernako bezero gizonezkoek, baina laster kontatzen hasi ziren Nikos taberna hartara joaten zela idaztera, eta nolako ohiturak zituen, eta erabiltzen zituen hitz ezezagun askoren esanahia.
Bitartean, Ancirak bere metodoaren ezaugarriak aletzen jarraitu zuen: «Necesito sentirme y saberme lo más cerca posible del autor que traduzco (…) vivir su mundo con tanta intensidad como la distancia en años que nos separa me lo permita» (56. or.). Estiloaren bilaketaz ere mintzatzen da: «¡Ay, las palabras! (…) Cuando creo que por fin he resuelto alguna que me estaba dando problemas, esta no se va, se queda latente a mi lado, porque a menudo pienso que quizá podría encontrar, para ella, una solución mejor (…) Y, a veces, incluso, se atreven a despertarme por la noche. Están siempre cerca, sueltas o hilvanadas en los párrafos, en eso que se llama el estilo del escritor» (67.-68. or.).
Eleberriko beste kokapen baten bilaketak Knossoseko aztarnategira eraman zuen, eta hango emakumezko arkeologo batek, jatorrizko liburuko pasarteak irakurri ahala, han deskribatutako tokien barna gidatu zuen, itzultzailearen gozamenerako.
Hurrena, liraren eta haren soinuaren bila abiatu zen, liburuan hainbestetan aipatua. Kasualitatea kasualitatearen atzetik, Skulas izeneko trobadore batek gidatuta, Arkadi monasteriora joan zelarik, turismoa sustatzeko filmaketa bat egiten ari ziren hantxe bertan, era guztietako musika-tresna tradizionalak lagun. Harrigarria da ikustea nola halako esperientzia luze baten jabe den itzultzailea hasiberri bat balitz bezala harritzen den hura guztia ikustean.
Ikerketarekin aurrera eginez, beste toki asko bisitatu zituen Ancirak, harik eta Zorba grekoaren filmeko argazki-zuzendari Walter Lassally ere ezagutzera iritsi zen arte, zeinak, hirurogeiko urteetan filma amaitu eta gero, mundu hark gogoa bahituta, azken eszenako kostaldeko herrian bizitzen geratzea erabaki baitzuen, Stavros-en.
Bartzelonara bueltaturik, bere metodologiaren azken urratsa jakinarazten digu Selma Ancirak. Hizkuntza-eskolako grekera- irakasle baten laguntzaz, jatorrizkoa eta itzulpena esaldiz esaldi erkatu zuen, harik eta zazpigarren bertsioa, azkenik, ontzat eman zuen arte.
Zorba itzultzearen abenturaren narrazioa lanbideari buruko gogoeta batekin ixten du: «Muchas veces me he preguntado: ¿qué somos? ¿Qué es un traductor literario? (…) Un traductor literario es un mago, un alquimista (…) Un traductor literario es un ser que vive en simbiosis con sus autores y que conquista, de manera paulatina y cotidiana, la lengua. La de los autores que traduce, sí, pero también la propia (…) Si en este momento me preguntaran quién soy, respondería, probablemente, que soy la suma de mis autores. (…) Poco a poco, libro a libro, verso a verso, han ido afinando mi alma. (…) Porque traducir también es amar a quien traduces» (97-99. or.).