Itzultzaile autonomoen gazi-gozoak mahai gainean: elkarrizketa bat lau ahotsetara
Ibai Sarasua García

Irene Aldasoro, Kike Diez de Ultzurrun, Ane Garcia eta Ane Garmendia itzultzaile autonomoen lanaz eta baldintzez mintzo dira elkarrizketa honetan. Nork bere bizipenetatik –bizipen aski desberdinak denak ere–, beren ibilbide profesionalean eta beren lanaren zailtasun eta oztopoetan sakondu, eta itzulpenaren sektorearen gaur egungo egoerari eta merkatuari erreparatu diete, gogoeta bateratu bat eginez itzultzaileen lan-baldintzez, lanbidearen bilakaeraz eta etorkizunaz, besteak beste. Batik bat euskararekin jarduten duten itzultzaile autonomoen gaineko ikuspegi orokor bat, azken batean.