Senez grafikoa (2004)

Senez-en ale berezi hau aldizkariaren 20. urteurrena ospatzeko kaleratu dugu.

Juan Azpeitiaren lanari esker aldizkariak azken aleetan izan dituen azalak eta irudiak bildu ditugu ale guztiz berezi batean, eta, horiekin batera, Berbelitz itzultzailearen gorabeherak irakurtzen ahalko ditugu Anjel Lertxundik idatzitako kontakizunean (baita gaztelaniaz ere, Jorge Giménezek egindako itzulpenean).

Paperezko edizioaren aldean, bertsio elektronikoan testuak besterik ez ditugu jaso.