Duvoisin eta atzizkibidea
Karlos del Olmo

Itzulpen bat, gehien-gehienez, jatorrizkoaren oihartzuna baizik ezin da izan. George H. Borrow

Sarrera

"Nere ustez maila egoki bat mantendu behar du, bere terminologi zehatza erabili behar du, hori bai, egokitasuna, erabilgarritasuna eta guzti hori kontutan hartuta. Bestalde, erdarak ez du inongo begiramenik eta hemen primeran funtzionatzen du" A. Sarriegi in Administrazio hizkera eta terminologiaz jardunaldiak, HAEE, Oñati, 1989, 38. or. (Besterik esan ezean, egingo diren aipamenak liburu horretatik atera ditugu).

"Erizpideak zehaztu behar ditugu eta ez proposamen orokorragoak. Eta erizpideetako bat hau da: Iparraldearekiko loturak zaindu behar genituzke; hori kontuan hartzeak ez dakar zailtasun berezirik". I. Sarasola, idem, 38. or.

"Guztiz premiazkoa da lehengoek zer egin duten jakitea, baina, noski, zer egin duten jakiteko eta ez besterik gabe imitatzeko, (...) beti ez bait zuten ongi asmatzen, oraingook ere beti ongi asmatzen ez dugun arrazoi beragatik". X. Kintana, idem, 37. or.

"Administrazio hizkuntzarako hutsune nabaria hiztegi berezietan dugu (...)". Ikerne Oiartzabal, idem, 34. or.

"Administrazio-hizkuntza ez da hiztun adituen artean solik erabiltzeko, aditua ez den eta izan beharrik ez duen herritarrak ere parte hartzen bait du, gehienetan hartzaile bezala, modu pasiboan beraz". J. Agirre Garai, idem, 26. or.

"Itzulpengintzan gauza ez bait da hitza nahiz esaldia euskaraz "nola esaten/esango/esan behar" den jakitea, adierazi behar dena itzulpena irakurriko edo jasoko duenari ahalik eta erarik ulergarrienez aditzera ematen saiatzea baizik". J.L. Etxeberria, idem, 30. or.

"Euskal Autonomi Elkarteko euskaldun guztietatik euskaraz ongi mintzatzen eta idazten dakitenak (nola edo hala "euskaldun landu"-tzat jo daitezkeenak alegiak) %52,34 bat dira. (...) Beraz, oro har bi euskaldunetatik bakarra da administraziotik jatorriz nahiz itzulpen-bidez sortutako euskarazko mezua (horren barnean terminologia, noski) era egokian jaso eta mamitu dezakeena". G. Egia, idem, 58. or.

"Bertzalde ere, eta hemen aipatua izan den bezala, euskarak ez omen du tradizio juridiko-administratiborik; ez dago euskara "standard"-ik (...)". P. Diez de Ulzurrun, idem, 67. or. "Bainan esandako terminologi arazoak ez dira konponduko Ipar Euskal Herria baztertuz". M. Itçaina, idem, 69. or.

"Hitz elkarketa eta eratorkuntza aipatu baino ez dira egin eta uste dut horrek ere kapitulu bat eta eztabaida momentu bat mereziko lukeela euskarazko politika eta administrazio hizkera eztabaidatzeko". J.L. Lizundia, 74. or.

"Hitz elkarketa eta eratorkuntzari dagokionez, nik aipatzen dudana zera da: terminoak, diskurtsoa bera, estandarizatu daitekeen era berean, zenbait hizkuntz mekanismo ere, terminologian termino berriak sortzeko zenbait mekanismo adibidez, estandarizatu daitezke. Euskaraz ez dut uste horretan saio gehiegirik egin denik, esate baterako hitz-elkarketa edo eratorkuntzan". G. Egia, idem, 76. or.

"Hiru dira gure hizkuntzak hitzak eratzeko dituen oinarrizko baliabideak: hitz arrotzak mailegatzea, hitz-elkartea eta eratorpena". A. Sagarna, idem, 85. or.

"Hizkuntza bateko eta besteko unitate terminologikoen baliokidetasuna ez da semantikoa bakarrik (...), baliokidetasuna gramatikazko kategorietan ere gertatzen da". J. Zabaleta, idem, 106 or.

"Terminoak eta hitz normalak eratzeko baliabide berak erabiltzen ditugula esan du Andonik, eta nik ez dakit noraino den egia hori (...). Adibidez, "medikuntza"; zer da "medi" hori "-kuntza" gehitzen bazaio? Nola eratua dago hori? Edo "monastegi"; zer da "monas", "-tegi" gehitzen zaionean?; eta horiek "gaizki" eginda daude" I.Sarasola, idem, 109. or.

"Arazoa ez dago hor; alde batera utzita erro jasoak edo nazioartekoak e.a., dauzkagun atzizkiak zein kategoria gramatikalei lotzen zaien, (...) hizkuntz arruntean edo hizkuntza teknikoan berdin berdin da (...)". A. Sagarna, idem, 110. or. "Zuzenbidea eta Administrazioa mendebaldean Europa guztian zehar tradizio batean oinarritua dago, erromatarren zuzenbidean hain zuzen. (...) eta tradizio horri lotuak gaude, euskal kultura eta hizkuntza (erromatarren aurreko hizkuntza izan arren) azken finean greko-latindar kulturan oinarritua dagoen bezala. Beraz, tradizio gabeziaren arazoa ez dakit norainokoa den; tradizioa badago (...)". J. Arrieta, idem, 110-11. or.

"Euskaltzaindiaren aburuz, bestalde, hitz berriak asmatzean, beroiek, beti ere, hizkuntzaren egiazko eta ohizko legeen arauera sortu beharra dago". X. Kintana, idem, 125. or. "[atzizkiez ari delarik] Aurretiko erabilera okerrak ondotik ekar diezagukeen ondorio txar luzeak, hortaz, ez genituzke ahaztu behar". X. Kintana, idem, 127. or.

"Eremu honetan euskarak ez du inolako maniobrabilitaterik ezta ahalmen sortzailerik ere. Hau da, gaztelaniak ezartzen dizkion kategorietara makurtu behar da". I. Lamarka, idem 131. or.

"Niretzat funtsezko arazo bat zera da: ez dagoela ohizko hiztun arruntik euskaraz (...). Bestalde, ez dago hitz bat txarto edo gaizki eratuta dagoela erabakitzeko erizpiderik (...). Beraz, guk kontu ho"Niretzat funtsezko arazo bat zera da: ez dagoela ohizko hiztun arruntik euskaraz (...). Bestalde, ez dago hitz bat txarto edo gaizki eratuta dagoela erabakitzeko erizpiderik (...). Beraz, guk kontu horretan egin duguna zera da (...), iparraldeko atzizki bat ["-gailu" atzizkiaz ari da] hartu, zentzua aldatu eta martxan jarri(...)". I. Sarasola, idem, 141-142. or.

"Nik uste dut erizpiderik badela hitz bat formaz ongi ala gaizki dagoen esateko (...) "etortasuna" esaten badut, hitz horren desegokitasuna begien bistan dago". X. Kintana, idem, 142. or.

"(...) administrazio-alorreko terminologi kontuok astintzerakoan beronen ikusmolde soziolinguistikoa izan behar dugu denok, hitzal ederreko maila hutsalean gelditu nahi ez badugu, abiaburu nagusi eta erizpide gidari". M. Zalbide, idem, 209. or.

"Terminologia-ikerketa ez da itzultzailearen lana, edo ez da izan behar". Araceli Diaz de Lezana, idem, 160. or.

"(...) baina ezin daiteke konparatu "osakidetza"-rekin edo "emakidetza"-rekin; "osasunketa"-z ere hori ezan nahi nuen: nola arrazio (!) oraindik sail baten deituratarako "Osasunketa" hitza erabiltzen den!". I. Sarasola, idem, 178. or.

"Esan gabe doa, baina, euskal administrazio-hizkerarik ez dagoela oraindik, ez eta euskal administrazio-hiztegirik ere. Euskal administrazioetan, saiotxo batzuk gora-behera, anarkia da nagusi hitz-kontuan, anarkia eta bitxikeria". E. Oregi, idem, 186. or.

"Erabilgarritasun horrek (ulergarritasuna / esangarritasuna /irakurgarritasuna / idazgarritasuna, kasuan kasu), autonomoa behar luke izan, ez luke gaztelaniarekin derrigorrezko loturarik izan behar". E. Oregi, idem, 190. or.

"Nere aburuz, hiztegi kontu honetan, itzulpenean bezalaxe, teknika guztietarik erabili beharra dago (...), barne baliabideez gain (eratorbidea, hitz-elkarketa, berrezarpena)". E. Oregi, idem, 191. or.

"Bestalde, Euskaltzaindiari eskabide bat egin beharko litzaioke. Euskaltzaindiak badu lexikologi-erizpideen finkapenerako batzorde bat eta eratorpenaren standardizatzea aipatu da hemen eta, hitz-elkarketaz egin duen bezala, eratorkuntzarako lagungarri izan daitekeen zerbait egin beharko luke Euskaltzaindiak; eta beharbada ez Euskaltzaindiari bakarrik, baizik eta baita Unibertsitateari ere". J. L. Lizundia, idem, 222. or.

***

Zergatik "Duvoisin eta atzizkibidea" izenburua? Irakasle eta lagun dudan X. Monasteriok egindako ohar batek bultzatu ninduen atzizkibidearen gaia jorratzera. Noizbait, eztabaida bizia piztu zen I. Sarasolak erabilitako "Hiztegi arauemailea" izenburua zela eta. Hiztegi batek araurik eman ote zezakeen? Ba ote zuen tradiziorik? e.a. Ahor zergati bat. Bestalde, euskal itzulpen juridiko-administratiboak (euskal itzulpenak, orohar) gainditu beharreko zenbait oztopo dauzka.

Goiko aipu horietako batzuk arazoaren nondik-norakoa ikusten lagun diezagukete. Azken finean, euskarak hizkera (ala hizkuntza?) juridiko-administratiboa eginkizun dauka, asko aurreratu bada ere.

Baina, nola lortuko da mezu juridiko-administratiboak igortzen dituzten eta jasotzen dituztenen arteko zubia amildegi ez bihurtzea? Agian, euskal irakurleen erreferentzi-gunea izan den liburuan (ez horretan bakarrik, noski) oinarrituz, Biblian, alegia. Zergatik Biblian? Esan bezala, euskal irakurle askoren irakurgai ia bakarra izan delako. Baina ez hori bakarrik. Biblia itzultzeak abstrakzio mailaraino heltzeko eskatzen diolako xede-hizkuntzari, itzultzaileari. Eta hori gutxi balitz, Biblia gizaldi eta gizarte askoren araudi oinarrizkoa izan delako, bakarra izan ez denean. "Begia begi truk" eta horrelako esamoldeak gogoratu besterik ez dago. Hau da, estilo "juridiko-administratibo" xume bat badugu. Ondare apala, egia esan, baina euskal idazle eta itzultzaile askok landurikoa. Bestalde, hizkuntza moderno baten ezaugarrietariko bat "itzulgarritasuna" bada (X. Mendiguren), badugu zer konparatu auzoko hizkuntzekin.

Agian abstrakzioraino heltzeak zer eskatzen duen ez da nahikoa azpimarratu, itzulpengintzan dabiltzan guztiek ondo baino hobeto ezagutzen duten "etsaia" bada ere. Egia da itzulpenaren problematika ez dela hiztegira mugatzen. Baina alor juridiko-administratiboan beste inon baino larriagoa da arazoa. Atzizkibidea, jakina, ezinbestekoa dugu. Baina (beti bainaren bat), ulergarritasuna eta jarraitasunarekin (A. Urrutia) atzizkiak nonnahi egiten dugu topo. Hau bai oreka gorde beharra!

Bazen beste zergati bat: gaur egungo erabilera eta kiasikoena aurrez-aurre jartzea.

Horra hor atzizkibideari heltzeko arrazoi batzu. Duvoisin bidean lagunduko digun lankideetariko bata baino ez da izango. Lankide bikaina, bestalde, oso fin ibili zelako hitz aukeraketan.

1.- Metodologia

Segituan agertzen den corpusa lagin txiki bat besterik ez duzue. Ez du osoa izan nahi, atzizkidunen baten falta nabarituko bait duzue. Gainera, Mathiuren ebanjelioa arakatu dugu, besterik ez. Atzizkidun hitzak testuinguruan eskaintzen dira batzutan, esaldienjoskeran duten eginkizuna ikus dadin. Irakurleak, horrela, «... arauemalia» edo antzekorik erabiltzen ote zuen ikusiko du.

Esan bezala, lagin xumea baino ez da, lan osoago baten ataria. Ez ditugu itzulpen guztiak emango, bitxiak edo esanguratsuak diren banaka batzu baino ez. Sakondu nahi duenak, Vulgata eta bestelako bertsioak ikus ditzala. Edonola ere, atzizkien kontuetan Duvoisin maisua zela begiratu azkar batean egiazta daiteke.

Aipuen ondoan kapitulua eta pasartea aipatzen da, hankasartzeak gora-behera.

2.-Corpusa

Gorago esan bezala, azken muturretaraino heltzen ez den azterketa bat baino ez dugu egin, egileak erakusten duen aberastasuna nolakoa den antzemateko. Astirik ezagatik atzizkidunen batazbestekoa eta maiztasuna ezin izan dira aztertu, hurrengo baterako eginkizun delarik. Egunerokoak (edo) diren atzizkien ondoan, abstrakziorako oina ematen dutenak ere agertzen dira, batzu eta besteen maiztasunak alderatu ez baditugu ere. Bestalde, euskal atzizki jatortzat jotzen ez den baten bat isuriko zen (gaitzerua, manamendua, kasu). Txarto eginak barkatu, arren! Jorratu beharreko beste alor bat maileguena litzateke: norainoko argitasuna duen testua? mailegu asko erabiltzen ditu? Zein nagusitzen da, eratorpena, mailegutza, elkarketa...?

1. (...) ethorkiaren liburua [1.1.1
2. (...) desherripen irian. [1.11.]
3. Gizaldi guziak (...) dire ... [1.17.1
4.(...), elkharganatu ziren ... [1.18.1
5. (...) holako gogoetak ... [1.20.]
6. (...) iguzkialdetik Jerusalemera, [11.1.1
7.(...), emaitzetan eskaini ziozkaten ... [11.1.1
8. (...) marraska eta orrobia hainitz [11.18.]
9. (...), eta gozakaririk ez du nahi izan ...[II.18.1
10. (...), Galileako aurkhintzetara bildu zen. [11.22.]
11. (...) hin batean egin zuen bere egoitza,... [11.23]
12. (...): Egizkitzue urrikizko eginkariak ... [111.2.]
13. (...), chuchen zatzue haren bidechkak. [111.3.]
14. (...), Joanesek zuen soinekoa kamelu ilez, ... [111.4.]
15. (...) haren janharia zen chartalaz eta oihanetako eztiz. [111.4.]
16. (...) Farisauetarik eta Saduzearretarik ... [111.7.]
17. (...) sabelean haurdun. [1.17.]
18. (...), ni baino ahaldunago da, (...) [111.11.]
19. (...), eta ni ez naiz haren oinetakoen erabiltzeko ere; [111.11.]
20. (...): Zure Jainko Jauna ez duzu frogapenez behartuko. (IV. 7.]
21. lihumbeetan zatzan populuak (...) [IV. 16.]
22. (...), Jesusek ikhusi zituen bi haurride, ... [IV. 18.]
23. (...), hango sinagogetan irakhatsiz,... [IV. 23.]
24. (...), eta populuan gaitz eta eritasun guziak sendatuz [IV.23.]
25. (...), debrudunak, ..., eta alderdikatuak, eta sendatu zituen. [IV.24.]
26. Dohatsu izpirituz direnak behar .... [V.3.]
27. Dohatsu zuzembidearen gosez eta egarriz ... [V.6.]
28. Dohatsu urrikalkor direnak, (..) ardietsiren baitute urrikalmendu. [V.7.]
29. Dohatsu baketiarrak... [V.9.]
30. Dohatsu jazarpenak zuzenaren gatik egartzen dituztenak.. [V.10.]
31. (...), ahapaldika hariko zarozkitzutenean, eta jazarrika ... [V.11.]
32. (...) eta gizonez oinkatua izateko. [V.13.]
33. (...) ere ez da bizten eta gaitzeruaren azpian ematen, baina bai ganderailuaren gainean, ... [V.15.]
34. (...); ez naiz ethorri ezeztatzera, (...) [V.17.]
35. Nork-ere beraz manamendu horietarik (...) irakhaspena gizonei baitiote emanen,... [V.19.]
36. (...), baldinetaria zuen zuzentasunak (...) gainditzen ez badu.[V.20.]
37. (...); eta hiltzailea juyamenduaren jasankizun izanen dela. [V.21.]
38. (...), haina biltzarraren meneko izanen dela; [V.22.]
39. Baldin beraz eskaintza bat aldarera ekhartzen baduzu, ... [V.23.]
40. (...), eta juyeak bere zerbitzariari, ... [V.25.]
41. baldinetaria zure begi eskuinekoa zure behaztopagarri bada, ... [V.29]
42. (...), hura baita haren oimpetako alkhia; ... [V.35.]
43. Bainan hau izan bedi zure hizkuntza: (...) [V.37.]
44. Onhetsazu (...) eta gaitzets (...) [V.43.]
45. (...) Onirizkotan iduk zatzue zuen etsayak (...) gaitzirizkotan (...) [V.44.]
46. (...), itchura edertzaleek finagogetan... [VI.2.]
47. (...), guk ere gure zorduruei barkhatzen daroeztegun bezala. [VI. 12.]
48. (...), ez jar, itchuratiak bezala, beghitartez ilhun; .... [VI. 16.]
49. Ontasun moltzatzen ez eraunts lurrean,... [VI. 19.]
50. Ezen non-ere baita zure ontasuntzea, ... [VI.2 1.]
51. Ikhusatzue zeruko hegastinak, (...) [VI.26.]
52. (...) bere irazkiari befo bat iratchik diozokeenik? [VI.27.]
53.(...), zeren zarete grinati? [VI.28.]
54. (...) eta haren alderako zintasuna? [VI.33.]
55. (...); eta joileari idekiren zayo. [VI.8.]
56. (...), eta nasaya bidea, galpenerat daramana, [VII. 13.]
57. (...); barnean otso harrapariak dire ordean. [VII. 15.]
58. (...), eta zure izenean asko sendagaila egin? [VII.22.]
59. (...), urrun zaitezte ni ganik, tzarkeria orhatzaileak. [VII.23.]
60. (...). eta gaitza izan da haren leherpena. [VII.27.]
61. (...) haren irakhasmenaren gainean. [VII.28.]
62. (...), eta eskaintazu Moisesek manatu eskaintza, lekhukotasunetan dakioten izan [VIII.4.]
63. (...), bat hurbildu zitzayoen othoizka [VIII.5.]
64. (...), eta oinhazeak ematen dio gogorki. [VIII.6.]
65. Eta untzichkan sarthu zenean, ... [VIII.23.]
66. (...): Zertako zarete bildurti, sinheste apurrekoak? (...), eta jabaldura handi bat egin zen. [VIII. 26.]
67. (...), bazen urdalde handi bat aihan. [VIII.30.I
68. (...) urdalde guzia tarrapataka (...) goan zela (...) [VIII.32.]
69. (...), osteak beldurtasunean sarthu ziren ... [IX.8.]
70. (...) zerga bildegian jarria gizon bat ... [IX.9.]
71. (...), gertatu zen asko zergari eta ... [IX.10.]
72. (...): Sendoek ez dute sendakin beharrik,... [IX. 12.]
73. Bada, aldagarri zaharrari nihork ez ahal dio... [IX. 16.1
74. (...): Jauna, ene alaba oraichetan hi! da;... [IX. 18.1
75. (...) aitzindariaren etchera eta ikhusi zituenean chirolariak... [IX.23.l1
76. (...) Eta Jesusek lardenarekin erran zatoten: [IX.30.]
77. (...); eta orok ederresten zuten, (...) [IX.33.]
78., aldiz langileak guti. [IX.37.J
79. (...) eta Mathiu zerga biltzailea, [X.3.]
80. Simon Kanaandarra [X.4.]
81. Ez izan gerrikoetan ez urhe, [X.9.1
82., galda zazue nor den han merezdunik, [X. 11.1
83. (...) jasan-errechagoa izanen dela (...) [X.15.1
84. Eta edozeinek chumetto haukietarik bati ... [X.42.1
85. Bada, Joanesek presondegian aditurik Kristoren egintzak (...) [XI.2.J
86. Eta dohatsu ene ariaz gaizbiderik hartzen ez duena [XI.6.]
87. (...) guriki jauntzia den gizon baten? [XI.8.j
88. (...), emaztekiaren umeen artean ez da jaiki (...) [XI. 111
89. (...) ezagutarazi dute ethorkizuna; [XI. 13.1
90.: Horra jale bat eta amo edale bat, zergari eta gizatzarren adiskidea, [XI. 19.1
91. (...) abiatu zitzayoten erantzukika, [XI.20.]
92. Zorigaitz hin, korozain, (...) aspaldi huntan zurdatzekin eta hauspean egin baitzituzketen urrikizko eginkariak. [XI.2 1.1
93. (...) lurrari eztikiago eginen zayo. [XI.24.]
94. (...) eta aphalgura bihotzez, [XI.29.1
95. (...): Urrikalpena nahi dut (...) etzinduzkete nihoiz hobengaberik kondenatu. [XII.7.]
96. Eta han bazen gizon esku-ihardun bat; eta Jesusen kontra zerbait lopide nahiz, [XII.10.1
97. Hargatik da larumbat egunez ongiaren egitea zilhegi. [XII. 12.1
98. Huna ene zerbitzari; (...) erantzunen diote zuzembidea. [XII. 18.1
99. (...) zuzenari garhaizia eman diozon arteo. [XII.20.]
100. Eta jendayek haren izenean izanen dute beren igurikimena. [XII.21.]
101., barkhakizun da; (...) ez ethorkizunekoan markhaturen. [XII.32.1
102. (...) ezen bihotzeko gaindiduratik ahoa da mintzo. [XII.34.}
103. Gizon prestuek gauza onak dakhazka bildegi onetik, eta gaichtaginak (...) [XII.35.]
104., eta zure ahotik hobendun. [XII.37.]
105. (...): Gaichtakeriako eta lohikeriako umeak (...) [XII.39.]
106., ephaitza agorak behera phausuketa dabila, [XII.43.]
107. Adizue; eraitera ilkhi zen erailea.[XIII.3.]
108. (...) hitzaren ariaz ethorri dire bai hestura jazargoak, [XIII. 21.]
109. (...) eta aberastasunen liluramenduek itho dute hitza, [XIII.22.]
110. (...) erranen diotet ephaileei: (...) espalka [XIII.30.]
111.: Zeruetako erresumeak iduri du aitchagarria. [XIII.33.] 112.(...) hastapenetik hunat (...) [XIII.35.]
113. (...); eta ustatzaileak, aingeruak dire. [XIII.39.]
114. (...) behaztopagailu diren guziak eta gaizki egileak. [XIII.41.]
115. (...) gordean den dirutze bat, [XIII.44.]
116. (...) perla onketa dabilan tratularia. [XIII.45.J
117. Eta etzuen egin han ikhusgarri hainitzik, hekien sinhesgaiztasuna zelakoz. [XIII.58.] 118., eta eman zaroten neskatchari, [XIV.! 1.]
119.; eta izialdurak heyagoraka abiarazi zituen. [XIV.26.]
120.: Eta zuek zertako hausten duzue Jainkoaren manamendua zuen ohitzaren ariaz? [XV.3.]
121. (...): Nik Jainkoari egin eskaintza guziak (...) [XV.5.] 122. Itchura eder egileak (...) [XV.7.] 123.(...), gizonen araberako irakhaspen eta manamenduak (...) [XU.9.]
124.( ...) hitz hon aditzearekin gaizbiderat hartu dutela? [XV. 12.]
125.; itsuak dira eta itsu bidari; [XV. 14.1
126.: Zer! zuek ere adigarririk gabe zarete oraino? [XV.17.] 127., ohorgo, gezurrezko lekhukotasun eta burhoak. [XV. 19.] 128., bidean ahuldurak arthik detzan beldurrez. [XV.32.] 129. eta arrainchila bakhar batzu. [XV.34.]
130., ezen uhartzea gorrikara da; [XVI.2.]
131.; eta mugen ezagutkarien ardiesten ez dakizue? Gaichtakeriako eta galdukeriako umeak (...) [XVI.4.]
135. Farisauen eta Saduzearren aitchagarritik begira zatzue.[XVI.6.]
136., Piarres abiatu zitzayoen erantzunka (...) [XVI.2.]
137.; eragozgailu zaizkit, [XVI.23.]
138. (...) gizonaren Semea bere erregetasunean heldu dela. {XVI.28.]
139.; dizipuluak erori ziren ahuspeka eta izialdura handia lothu zitzayoten. [XVIII.28.]
140. Eta dizipuluak galdeka has¡ zitzaizkon, [XVII. 10.]
141. (...) egartzekotan dago horien aldetik. [XVII.12.]
142.: Oi ume sinhesgaitz eta makurrak! [XVII. 16.]
143. Erakhar dizadazuet hunat muthikoa [XVII. 16.1
144. Eta atsekabetu ziren minki. [XVIII.22.]
145. Ihardetsi zuen bayetz (...) [XVII. 24.]
146. Ez gatzaizkioten ordean gaizbidetan izan, (...) [XVII. 26.]
147. (...), haurtto bat deithurik, (...) [XVIII. 2.]
148. (...) hulacheko haurtto bat, (...) [XVIII. 5.]
149. (...) eta buruz burutan egiozkitzu zure arrangurak. (...) [XVIII. 15.]
150. Sehi harek berriz, ahuspeka eroririk, (...) [XVIII. 26.]
151. (...) damu mm hartu zuten; (...) [XVIII. 31.]
152. (...) nausiak eman zuen estiratzaileen eskuetara, (...) [XVIII. 34.]
153.( ...) gizonki eta emazteki egin izan zituela? (...) [XIX. 4.]
154.( ...) Beraz Jainkoak bat-tua, (...) [XIX. 6.]
155.( ...) Moisesek uzpeneko ageria ematea (...) [XIX. 7.]
176. Alabainan badire ebakiak, (...) [XIX. 12.]
157. (...) gaizkika han zitzaizkoten. [XIX. 13.]
158. (...), ongirik zer eginen dut, (...) [XIX. 16.]
159. (...): Itzalgabea izan nahi baduzu, (...) eta zeruan ontasuntze bat duke-
zu (...) [XIX. 21]
160. (...); Jainkoarentzat ordean eginkizun dire guztiak. [XIX. 26]
161. (...), erreberritzapeneko egunean, (...) [XIX. 28.]
162. (...), hainak ehunkun izanen, (...) [XIX. 29.]
163. (...), bere mahastikotzat langile hartera. [XX. 1.]
164. (...) eguneko denario banaz hitzarturik, bidali zituen bere mahastira. [XX. 2.]
165. (...) bederatzigarren orenaren ingurutsuan, (...) [XX.5.]
166. (...), erasiakahasi ziren (...) [XX. 11.1
167. (...) bere bizia hainitzetan erospenetan ematera. [XX.28.]
168. Bada, jendea gaizkika han zitzayoten, (...) [XX.31.]
169. (...), Olibadietako mendi aldera, (...) [XXI. 1.]
170. ( ...) atzemanen duzue asto urricha bat bere umearekin (...) [XXI.2.]
171. Eta mulkhoka aitzinean zihoazenak (...) oihuka han ziren (...) [XXI.9.]
172. (...), eta eragotzi zituen aldatzaileen mahainak eta uso saltzaileen jarlekhuak. [XXI. 12.1
173. (...) ihardetsi zioten: Segurki. (...): Haurttoen eta buiharrekoen ahotik (...) [XXI. 16.1
174. (...) Bainan gero, urrikiak harturik, (...) [XXI. 29.]
175. (...) zuzentasunaren bideaz, (...) [XXI. 32.]
176. (...), eta mahastizain batzuei etchetiargoan hura emanik, atze herritara bidayetan goan zen. [XXI. 33.]
177. (...), eta gurea ditake horren primantza. [XXI. 38.]
178. (...): Harginek tzartat utzi harria, (...), eta da zuen begietan ederresgari? [XXI. 42.]
179. (...): Ezteiliarrei errozuete: Huna non aphaindu dudan ene barazkaria; (...) [XXII. 4.]
180. (...), chahutu zituen gizon hiltzaile hekiek, (...) [XXII. 7.]
181. (...) eta barazkaltiarrez bethe zen (...) [XXII. 10.]
182. (...), batzarre egin zuten, (...) [XXII. 15.]
183. (...), eta zintasunean irakhasten duzula (...) [XXII. 16.]
184. (...) hekien maltzurkeria, erran zioten: Itchura eder egileak, (...) [XXII. 18.]
185. (...), bainan bai bizidunena. [XXII. 32.]
186. (...) legearen irakhasle zen batek, (...) [XXII. 35.]
187. (...) ez egin horien egitateen arabera, (...) [XXIII. 3.]
188. (...), Iskribau eta Farisau itchura edertzaleak, (...) [XXIII. 13.]
189. (...), ala urhea sainduesten duen temploa? [XXIII. 17.1
190. (...), alegikari ederrak, (...), barneak aldiz harrapakeriaz eta likhiskeriaz ditutzuelarik betheak. [XXIII. 25.]
191. (...) ustelkeriaz betheak daudenak. [XXIII. 27.]
192. (...) gezurrezko itchurapenik eta tzarkeriarik baizen ez duzuelarik barnean. [XXIII. 28.1
193. (...) eta prestuen orhoitgailuak edertzen ditutzuenak. [XXIII. 29.]
194. (...) profeten odolean parthedun ez ginen izanen. [XXIII. 30.]
195. (...), oiloak hegalpera chitoak biltzen dituen bezala, (...) [XXIII. 37.]
196. (...) ichilka hurbildu zitzaizkon dizipuluak, (...) zure ethorpenaren eta mendeen akabantzaren ezagutkaria?. [XXIV. 3.]
197. (...) izanen da izurrite, gosete, lur ikharatze. [XXIV. 7.]
198. Orduan hesturetan ezarriko eta hilen zaituztete; (...) gaitzirizkotan izanen zarete. [XXIV. 9.]
199. (...) lurraren hedadura guztian, jendaki guziei lekhukotasunetan; eta orduan ethorriko da ahipena. [XXIV. 14.]
200. (...) desmasiako hasgarrikeria, (...) [XXIV. 15.]
201. Eta hegaztegian dena, (...) [XXIV. 17.]
202. (...) hautetsien gatik ordean (...) [XXIV. 22.1
203. (...), edo hantche da; (...) [XXIV. 23.]
204. Ezen jaikiko dire kristo-aizunak (...) [XXIV. 24.]
205. (...) gizonaren Semearen ezagutkaria; eta orduan marrasketan egonen lurreko jendaki guziak, (...) [XXIV. 30.]
206. Bada, piko hondotik har zazue iduripen bat: (...) [XXIV. 32.]
207. (...) balitz jakintsun (...) [XXIV. 43.]
208. (...); hordizaleekin berriz, jaten eta edaten; [XXIV. 49.]
209. (...) ilkhi baitziren ezkomberrien bidera. [XXV. 1.1
210. (...), eta luphean gorde dut (...) [XXV. 25.]
211. (...), eta eman darotzugu atherbea; (...) [XXV. 38.]
212. (...), balio handitako gantzugailu batez bethea, (...) [XXVI. 7.]
213. (...), ene ehorzpenaren ariaz egin du. [XXVI. 12.]
214. (...), bat-tasun berrikoa, (...) bekhatuen barkhamendutan. [XXVI. 28.]
215. (...) jasfanen duzue gaizbide guziek (...) Joko dut artzaina, (...) arthaldeko ardiak. [XXVI. 31.]
216. (...), harache othoitz egitera nohan artean. [XXVI. 36.]
217. (...), has¡ zen ilhuntzen eta atsekabetan sartzen. [XXVI. 37.]
218. Eta aitzinachago goanik, (...) [XXVI. 39.]
219. (...) hamabi aingeru aralde baino gehiago? [XXVI. 53.]
220. Orduan abiatu zitzaizkon beghitartera thuka; (...) ukhaldika; (...) zaflakoka, [XXVI. 67.]
221. (...) ezen hire hizkuntzak salhatzen hau. [XXVI. 73.]
222. Orduan has¡ zen zinka eta arneguka, (...) [XXVI. 74.]
223. (...) haren faltzaileak, (...) [XXVII. 3.]
224. Eta eman dituzte bacheregile baten landaren truk, (...) [XXVII. 10.]
225. (...) handizki harritzen baitzen. [XXVII. 14.]
226. Bada, besta-buru egunean, (...) [XXVII. 15.]
227. Bazakien alabainan bekhaizgoz eman ziotela eskuetara. [XXVII. 18.]
228. (...), eta zorthea arthiki dute ene soingainekoaz. [XXVII. 35.]
229. (...), enganatzaile horrek (...) erran izan duela: (...) [XXVII. 63.]
230. (...): Baditutzue zaintzaileak ; (...) [XXVII. 65.]
231. (...) eta jaunzkura elhurraren pare. [XXVIII. 3.]
232. (...), besarkatu ziozkaten oinak, (...) [XXVIII. 9.]

Atzizkidunak ordenan 

aberastasunen
adigarirrik
adiskidea
ahaldunago
ahapaldika
ahipena
ahuldurak
ahuspeka
aitzinachago
aitzindariaren
akabantzaren
aldagarri
aldatzaileen
alderdikatuak
alegikari
altchagarria
aphalgura
aralde
arneguka
arrainchila
arrangurak
arthaldeko
artzaina
atherbea
atsekabetan
atsekabetu
atze herritarra
aurkhintzetara
bacheregile
baketiarrak
banaz
barazkaltiarrez
barazkaria
barkhakizun
barkhamendutan
bat-tua
bat-tasun

batzarre
bayetz
behaztopagailu
behaztopagarri
bekhaizgoz
bekldurtsunean
besarkatu
besta-buru
bidari
bidechkak
bildegi
bildurti 
biltzailea
biltzarraren
bizidunena
bulharrekoen
chirolariak
chumetto
damu min
derbrudunak
desherripen
dirutze
dohatsu
ebakiak
edale
eder egileak
ederesten
ederresgarri
edertzaleak
egartzekotan
egileak
eginkariak
eginkizun
egintzak
egitateen
egoitza
ehorzpenaren

ehunkun
elkharganatu
emaitzetan
emazteki
enganatzaile
ephaileei
eragozgailu
erakhar
erantzukika
erantzunka
erasiaka
erilea
eritasun
erospenetan
erreberritzapeneko
erregetasunean
eskaintza
esku-ihardun
espalka
estiratzaileen
etchetiargoan
ethorkiaren
ethorkizuna
ethorpenaren
ezagutkaria
ezetatzera
ezkomberrien
ezteiliarrei
eztikiago
frogapenez
gaichtaginak
gaichtakeriako
gaindiduratik
gaitzeruaren
gaitzets
gaitzirizkotan
gaizbide

 

gaizkika
galdeka
galdukeriako
galperenat
ganderailuaren
gntzugailu
garhaizia
gerrikoetan
gizaldi
gizatzarren
gizonki
gogoetak
gogorki
gorrikara
gosete
gozakaririk
grinati
guriki
handizki
hantche
harache
harginek
harrapakeriaz
harrapariak
hasgarrikeria
hastapenetik
haurdun
haurride
haurtto
hauspean
hautetsien
hedadura
hegalpera
hegastinak
hegaztegian
hestura
heyagoraka
hiltzaile
hiltzailea
hizkuntza 

hizkuntzak
hobendun
hobengaberik
hordizaleekin
hulacheko
ichilka
iduripen
igurikimena
iguzkialdetik
ikhusgarri
Ilhumbeetan
ingurutsuan
irakhasle
irakhaspen
irakhaspena
irakhassmenaren
irakhatsiz
irazkiari
itchura eder egileak
itchurapenik
itchuratiak
Itzalgabea
izialdurak
izurrite
jabaldura
jakintsun
jale
janharia
jarlekhuak
jasan-errechagoa
jasankizun
jaunzkura
jazargoak
jazarpenak
jazarrika
jendaki
joileari
juyamenduak

kanaandarra
korozain
kristo-aizunak
langile
langileak
larderiarekin
leherpena
lekhukotasun
likhiskeriaz
liluramenduek
lohikeriako
lopide
luphean
lur ikharatze
mahastikotzat
mahastira
maltzurkeria
manamendu
marraska
merezdunik
minki
mulkhoka
muthikoa
neskatchari
ohitzaren
ohorgo
oihuka
oimpetako
oinetakoen
oinkatua
olibadietako
ongiaren
ongirik
onhetsazu
onirizkotan
onketa
ontasun
ontasuntze
oraichetan
 

 

orhatzaileak
orhoitgailuak
othoizka
parthedun
phausuketa
piko hondotik
presondegian
primantza
saduzearretarik
sainduesten
saltzaileak
saltzaileen
segurki
sendagaila
sendakin 

sinhesgaitz
sinhesgaiztasuna
sinheste
soinekoa
songainekoaz
tarrapataka
thuka
tratularia
tzarkeria
ukhaldika
untzichkan
urdalde
urricha
urrikalkor
urrikalmendu

urrikalpena
urrikiak
ustatzaileak
ustelkeriaz
uzpeneko
zaflakoka
zaintzaileak
zerbitzari
zergari
zinka
zintasuna
zorduruei
zuzembidea
zuzentasunaren 

Zenbait itzulpen, adibide gisa (gaztelerazkoak Vulgatatik egindako itzulpenetik atera ditugu). Ikus daitekeenez, batzutan bi hitz desberdin erabiltzen ditu gauza bera adierazteko (erdal testuan oinarritzen bagara, jakina. Beste bertsio batzu ikusi behar)

- ahaldun: fuerte
- ahapaldika (haritu): injuriar
- aurkhintza: región
- beldurtasunean sarthu: asombrarse
- bildegi (zerga): despacho de aduanas
- biltzaile (zerga): publicano
- biltzarra: sanedrín
- eskaintza: ofrenda
- egintza: obra
- egoitza egin: establecerse
- emaitza: presente
- ethorkia: generación.
- ezeztatu: destruir (la ley)
- gaitzetsi: aborrecer
- gaizbide (hartu): escandalizar(se)
- gaizdun: los que se están mal
- galpen: perdición
- gozakari: consuelo
- gurpil: prudente
- hiltzaile: "quien matare"
- hizkuntza: lenguaje
- irazkia: "duración de la vida"
- itchura edertzale: hipócrita (1)
- itchurati: hipócrita (2)
- janharia: mantenimiento
- juyamenduaren jasankizun (izan): someterse a juicio del tribunal
- leherpena: derrumbamiento
- lekhukotasun: testimonio
- merezdun: digno
- oimpetako alkhia: trono
- onhetsi: amar
- ontasun: tesoro
- ontasuntze: el atesorar
- oraichetan hil: acabar de fallecer
- tzarkeria: iniquidad
- urrikizko eginkari behar-bezalakoak athera: hacer fruto digno de penitencia
- zerbitzari: alguacil
- zintasun: justicia (1)
- zuzembide: justicia (2)
- zuzentasun: justicia (3)

3.- Ondorioak

Duvoisinek, beste klasiko batzuren antzera, gaur egungo hiztegi berezituak osatzeko baliabide ederrak eskaintzen dizkigu. Ikus daitekeenez, Biblia barruan agertzen diren abstrakzioak eta hizkera "jasoa" emateko esamolde eta hitz baliagarriak aurkitu zituen, maiz aurreko tradizio eta hiztegietan oinarriturik, zer esanik ez. P. Altunak "Laborantza liburua"-rako egindako sarreran dioen bezala "(...) Duvoisinen mintzaira malgu eta zailua da, doi eta dotorea; ez zaio inoiz bortxarik ez gatazkarik nabarmentzen perpausa biribil taxutzeko (...)", 27. or., hitz "berriak" asmatzen zituela badiosku ere: "Baditu ere bizpahiru hitz berri" 27. or.

Beste auziari buruz, hau da, atzizkien eremua mugatzeari dagokionez, laginaren txikiak ez digu baieztapen sendorik egiten uzten. Ez da, hala ere, zenbait hizkuntzalarik diotena ahaztu behar, hau da, hizkuntzak bizirik daudela, beraz, aldakor eta moldakorrak direla. Atzo egiten edo esaten ez zena, egun egiten da. Gaurko esapide eta baliabide jatorrak aspaldiko maileguak izan daitezke. Eta gaurkoak, etorkizunekoak.

Sarreran aipatu bezala, Duvoisinen eredua gaur egungoarekin konparatzea zen lan honen helburuetako bat. Gehiegi ez luzatzearren, ahor zenbait atzizkidun, aukeraketa berezirik egin gabe:

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria:

Lehendakaritza, Sindikaritza, erakunde, izendapen, agintari, langilego, hirigintza, ordezkari, (Atzizkidunen maiztasun handia) "AGINDUA, 19991ko martxoaren 20koa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarena, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Arabako Lurralde Ordezkariak bere kargua utz dezala xedatzen duena."

  • Arabako Foru Aldundia:

"FORU AGINDUA. 19991ko otsailaren 25ekoa, Laguardiako Ekialdeko Castillar delakoaren Barne Erreformarako Plan Bereziaren espedienterai buruzkoa." Ikus daitekeenez, desberdintasun morfologiko zein sintaktikoak daude. Zenbait adibide: onarpen, berraztertze, iragarpen, legebide, interesdun,...

  • Bizkaiko Egunkari Ofiziala:

"Azaroaren 20ko 90/4.832 FORU AGINDUA, Zine eta Kirolari buruzko Zinekirolak II. Jaialdirako deialdia egiten duena." Zenbait atzizkidun: ogasun, egitamu, ezagupide, eskurantza, ...

  • Gipuzkoako Foru Aldundia:

"FORU AGINDUA, 1991ko otsailaren 14ekoa. Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko Foru Diputatuarena, GHI-211/90-J01 espedienteari buruzkoa". Zenbait atzizkidun: hirigintza, arduradun, 'zati xedatzaileak (hiztegi arauemailea), baimen, ...

  • Nafarroako Aldizkari Ofiziala:

"59/1991 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Kontseilariak emana, Haur eta Gazteendako Aisiarako Hezitzaile Eskolen onarpena arautzen duena". Zenbait hitz: hezitzaile, kontseilari, ekintza, zuzendari, prozedura, programaketa, programazio,...

Jakina, ondorio argirik ateratzerik ez dago, aztertutako corpusa oso murritza delako. Guztiarekin ere, sarrerako aipuetan esan bezala, eredu garbi baten eza nabari-nabaria da. Bestalde, eta amaitzeko, esan dezagun klasikoetara jotzeak aurrekoen senak nondik nora jotzen zuen jakiten lagunduko digula, baina, bidenabar, haien irtenbide eta proposamenak neurririk gabe erabiltzeak oso kutsu arkaikoa eman diezaiokeela testu administratiboari.