II Jornades sobre l'establiment del llenguatge administratiu
Kataluniako Administrazioan hizkuntzaren erabilera normaltzeko lehenengo ihardunaldiak ospatu zirenetik 2 urte pasa direlarik, eta oraindik orain II Congrés Internacional de la Llengua Catalana ospatu berria duten honetan Kataluniako Generalitatearen Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Orokorrak eta Kataluniako Administraritza Publikoko Eskolak bat harturik antolatu dituzte II Jornades hauek.
Irailaren 29, 30 eta urriaren 1ean ospatu dira. Kataluniera erabiltzen den herrietako ihardueren baterakuntza lortzea, eta akordio zehatzetara iritsi eta finkatzea zuten helburua.
Bertan landu diren gaiak:
- Lurralde bakoitzaren antolamenduzko markoa.
- Hizkuntz barietateen aprobetxamendurako metodologiazko erizpideak.
- Administraziozko dokumentuen prestaketarako prozedura.
- Legeak eta administraziozko erabakiak:
- Hizkera parlamentarioa eta legeak.
- Administraziozko erabakien idazkera.
- Terminologia: TERMCAT eta Hizkuntza Administratiborako Aholku Batzordearen lanak.
- Administraziozko testuen itzulpena.
- Koordinazioari buruzko mintegia.
Lan hauek guztiak mahainguruz, mintzaldiz eta mintegi bidez landu dituzte. Aldizkari honen beronen hurrengo aleren batean itzulpenari dagokion neurrian berri zehatzagoa ematen saiatuko gara.