Itzulpen batzuren orpoz orpo
J.M. Zabaleta

Jakin 36 (1985) alean Joxe Azurmendik Gabriel Arestiren poemagintzari buruz idatzi eta argitara eman duen artikulutik hartu dut haria. Horretan, beste zenbait ikuspegiz gainera, Arestiren poemetatik egin diren itzulpenak salatzen ditu Azurmendik, eta hitz gogorrez salatu ere. Arestirena ez da kasu bakarra, ordea, itzultzen dena —gaizki ala txarki—; euskal obren gaztelaniarako itzulpenak —batez ere— ugaltzen ari dira: R. Saizarbitoria, M. Onaindia etab. Horrek ez dio mundu guztirako leiho zabalik irekitzen euskal literaturari horiek obra itzulgarriak direla ukatu gabe, beste batzuk ere badira, banaka batzuk behintzat, itzuli eta ezagutaraztea merezi luketenak. Hizkuntza gutxiratuak itzulpen hartzaile izan ohi badira ere gehienean, sorburu hizkuntza ere izan litezke, kalitatezko obra sortzen duten idazleak baldin badaude beren esatekoaren adieraz bidetarako aukeratu dutenak. Munduan bakarrak ez gara, estraterrestreak ere ez, gure kultura -euskaraz duguna- ez diren beste produktu asko munduko bestaldeko zokoan erakusteko badugu abilidadea.

Gure kulturan nor izan den bat Aresti izan da, olerkariz gainera bere pertsonalitate eta lanean erakutsi dituen ikuspegi anitzekin marka utzi du euskal literaturan, eta Euskal Herriaren kultur bizitzan. Hori ez da ukatzekoa. Normala da, beraz, Euskal Herriaren euskarazko kultur bizitzaz interesa dutenek Aresti ezagutu nahia izatea. Arestik berak ere interesa izan zuen bere obra euskaraz bakarrik ezagutu ez zedin, euskaldunek euskaldunena bakarrik ezagutu eta horretan gera ez zitezen interesa izan zuen bezala. Askotan gertatzen zaio hori idazleari. Arestik berak egindako itzulpena, beraz, zentzu horretan hartu behar da.

Esan dudan bezala, beraz, J. Azurmendiren artikuluak eman didan albainuari tiraka, Arestiri buruz dioena osatu, eta beste bi adibide erantsi nahi nizkioke, erakutsiz, alegia, itzulpen txarrean ez onean ez garela bakarrak munduan. Aresti euskal literaturan nor baldin bada, eta bada nor, esan dugu, bada nor literatura txekoan Milan Kundera bat, eta bada nor alemanierazko letretan Martin Heidegger. Itzulpenerako arreta eta ganora izan da hiru kasuotan ere guk aipatzeko duguna, batzutan gutxia izatea eta bestetan askoa, hain zuzen

Aresti: Kriseluko edizioa

Azurmendik hitz gogorrak idatzi ditu Kriseluk 1976an argitara emandako Gabriel Aresti. Obra guztiak / Obras completas liburuaz. Argitalpeneko testua bera ez du onesten, eta berdin itzulpena. "Hitz batean esateko —dio—: argitalpen horretako euskal testuak oso gutxi balio dizu, eta erdarazkoak, Arestirena ez denean, gutxi baino ere gutxiago... argitalpen modu horrek debekatua egon behar luke", edo beste batean dioena: "bistan dago: itzulpenak Maldan behera ez du ulertu", eta insistituz "antología del disparate baterako tamainakoak" esaten du direla erruak eta erru horiek poemaren ulermenerako "gurutzealak" diren pasarteetan ageri direla gainera (abilidadea, hitzarena!).

Itzulpen horretako deskalabrozko erru mordo baten adibideak emari ondoren, hona nola errematatzen duen Azurmendik edizioa eta itzulpenarekikoa: "Konklusioa: hori errekara bota eta Arestiren edizio berriak behar ditugu".

Bego, bada, laburrak ematen dion pisuan ondorioa. Azurmendik berak luzatzen du, ordea, arrazoibidea. Hain zuzen ere, Gabriel Aresti, eta beronek euskal olerkian eta kulturan izan duen toki eragikorra ezagutu nahi duenak horrelako ediziotara beharko bait du, eta erdalduna denak horrelako itzulpenetara; eta dio Azurmendik: "Espantatzekoa, jende horrek barrutik benetan zer pentsatzen duen, jakitea izango litzateke".

Eskerrak, beraz, agian hi tomo horiek garestitxoak ere bazirela eta zabalkundea ere ez zutela izango ikaratzekoa.

Aresti: Cátedrako edizioa

Arestiren erdal edizioak ez dira horrekin agortu, ordea, Maldan behera eta Harri eta herri-ri dagokionean Arestizale erdaldunak badu beste nora joana, zale guztiak berehalaxe sendatuko dizkiona halere: Gabriel Aresti: Maldan behera / Harri eta herri (edición bilingüe de Javier Atienza) (letras hispánicas. Ed. Cátedra. Madrid, 1979). Azurmendik Kriseiluko testuaz haridiak esan baditu, Cátedrakoaz hitzegiteko berriak inberitatu beharko lirateke.

Atienzak Aresti bere neurrira ekarri eta bere tokian jarri asmoz egiten duen sarreraren ehundik gora orrialdeko zaparrada aguantatu duena, ez dago kuidarorik, ez da Maldan behera (literalki) amilduko. Atienzaren sarrera hori hemen ere hitz gutxitan despatxatu beharra bait dago, ezin gintezke luzatu. Esan, bakarrik, Atienza jaunaren hispano zilborrismoak ez duela kaburik, Burgosen edo bait dago munduaren neurria, ardatza, zimentarria, izateko arrazoia eta ondasuna oro; handik kanpora, iluna eta hortz karraska.

Hasteko, euskal literaturaren historian kokatzen saiatzen da (bost orrialde euskal idazleen klerikotasuna eta idazkien klerikaltasuna frogatuz, eta zortzi Leizarragarengandik hasi eta Lurdes Iriondorengana iristeko). Abiada beretsuan erabakitzen ditu Arestirekikoak ere (Aresti en su mundo; limitaciones de una lengua rural y clerical para una poesía social; "Maldan behera" el superhombre en la epopeya; "Harri eta herri": distribución y análisis).

Otero eta Celayaren jarraitzaile soila, Aresti. Blas de Oteroren ikasle (ikasle bakarrik? "hasta el extremo de parecer algunos versos de Aresti meras traducciones de los de Otero", dio), eta Celayarena "Norte"tik, Arestik mon maisutasuna ukatu balio bezala. Hala ere, ordea, Arestiri ukatu egingo dio bere poemagintzaren sozialtasuna, Arestik ez dituelako ezagutzen Boterearen baliabideak, gainera Arestik ez du eskaintzen Boterearen eta langileria zapalduaren arteko dialektikaren berri. Ez esistitzeagatik, ez dago Arestiren irakurlerik ere: "El nuevo lector, pues, quiere poesía que pueda entender, más que persiguiendo contenidos, procurándose ejercicios útiles en la lengua aprendida. Tras ese esfuerzo por el aprendizaje lo que más le halaga al receptor es que se hable de ese objeto de sus desvelos (que engloba, por supuesto, y simboliza otras muchas preocupaciones de tierra, cuna y sangre), que se hable, decíamos, de la lengua." (52 or.) (Maldan behera: Ariketak I; Harri eta Herri: Ariketak II). Aresti ez da poeta soziala, ez da iraultzailea (laburtuz), olerkari urbanoa, ba, hori zaila da ukatzen, aizu, jaiotzako partida behintzat Bilbokoa zueri eta.

Aresti, gainera, ia ia ez zen esistitzen ere eta. "Y es que —y no quiero que se malinterprete esta hipótesis— el fenómeno Aresti (le tocó a Aresti, podría haber sido otro) podría deberse a una situación de esquizofrenia colectiva. La doble personalidad del pueblo vasco es un hecho demasiado relevante para que, por temor o por comodidad, se oculte en el folio perdido. Por un lado, el universalismo que nace del reconocimiento a una cultura suministrada por el sentimiento tribal de conservación de la propia, unido a la reacción frente a quienes pretendían destruirla. Digamos que esa zozobra provoca verdadera enfermedad en la psiquis de un pueblo". Barka aipamen horren luzea, baina horren ondoren ezerk ez du harrituko. Gutxiagoagatik egin zuten beste bat ministro.

Hortik aurrera —Atienzak karrerilla hartu du—, Aresti misoginoa da, tradizionalista, sabiniano, klerikala (..."su formación clerical.., le obliga a reproducir fielmente los esquemas bíblicos."), eta inbidia die Otero eta Celayari: "Este es el magisterio e acepta, mientras rechaza y ama al mismo tiempo a Blas de ero y Celaya, esos poetas castellanos del País Vasco a quienes desde la búsqueda de su propia identificación, envidia" I or.).

Atienzak Arestiri dion aiherkundea esplikatuko duten giltziako bat, agian 72. ornan aurkitzen da. ...mantenemos el carácter contradictorio de su producción. Pero no por tratarse de excentricidades o "cabreos", sino por trabajar desde la red, desde la propia lengua. Y, si aceptamos que toda escritura supone una apología de lo existente, Aresti hace apología de la lengua y de cuanto la lengua representa. Horraino iritsiz gero, bestelako uraren oihartzunak dira gainerako guztiak.

Iritzi horiekin, masokista izan behar du gizonak, gainera Maldan behera berriro itzuli eta Harri eta herri-rekin batera argitaratzeko. Hona zer dioen itzulpenaz: "Hemos mantenido intacta la traducción de Harri eta herri, no muy afortunada, pero que respetamos por ser del propio autor de la obra en euskara. Para Maldan behera hemos trabajado nosotros una nueva versión que es la que ofrecemos, intentando más que ser literales (el empeño y el logro de Jon Juaristi es indudable en la única traducción que existe de este libro en las Obras Completas), ser fieles al contenido y acordes con las posibilidades estructurales de la lengua a la que se vierte." (109. or.).

Guk, gure aldetik, Atienzak dakarren testua (euskarazkoa), Gabriel Aresti. Obra guztiak, liburukoarekin frentez frente jarri dugu. Handik hartua da, eta hango erruez aparte, berriak erantsi dizkio; zentzu horretan, Joxe Azurmendik han egin dion kritika osorik dagokio honi ere.

Itzulpenaz den bezanbatean, J. Azurmendik Kriseluk argitaratutik bildu dituen disparateak banan banan konfrontatu ditugu Atienzaren testuarekin. Ez dugu gehiago luzatu nahi izan. Egia da Atienzak dioena, itzulpen berra paratu duela. Ulertu egin behar nola. Atienzak idazkera bern bat eman dio Kriseluko itzulpenari, baino disparateak, bat bera ere ez du zuzendu.

Hona adibide batzuk:

Handiegia hamorrua
hartu zuena porrua.
Nagel gorriz, orin beilegiz, zikindu zaio txirula.

El puerco agarró
una gran rabieta.
Se le mancho la piel de costra roja, ahora amarilla
(Kriselu)

Mostróse airado el cerdo,
le dominó la rabia:
se le mancho la piel de barro rojo,
luego gualda. (Atienza)

Edo:

Eta indarrarekin eman zuen bizia.

Y con la fuerza me ofreció la vida (Kr.)

Con su vigor me devolvió la vida (At.)

Eta beste hau:

Gizona ihes egiteko
katigutasunetik.
Erdi bitan partitzen da,
guztiz engañaturik.
Gorputza eta arima
erratuz dabil beti.

Para escapar el hombre
a la cautividad
se divide en dos.
Totalmente engañado
cuando en cuerpo y alma
equivocado siempre. (Kr.)

Para escapar el hombre
de la cautividad
se escinde en dos partes:
en cuerpo y alma va
totalmente engañado,
errando, equivocado. (At.)

Aurreko bertsoetan ikusten den bezala, Atienzak Aresti edo Juaristi) apaindu egiten du, txukundu, "presentable" samar jarri:

Egiazki da iraunkorra
moztu gabeko ilarra.
Badirudi hortz egin gabe emagaldu bat, zaharra.
Neska pottola
badabil nola
aingeru bat zerutarra.

El guisante (?) en la rama (?), sin cortar
es ya viejo (?), sin duda
como una prostituta, ya madura (?), sin dientes (?).
La oronda muchachit
a camina alegremente (?)
como un ángel del cielo. (At.)

Edo:

Amak amoriotsuak,
aitak bihotz-gogorrak
gurasoek elkarrekin,
bake ondoko gerrak.
Alimentatzen dituzte
derrigorrean haurrak.

Las madres amorosas
y los padres serenos
unos y otras,
en el tiempo de paz y de guerra
dan pan a sus pequeños,
siguiendo la ley de la naturaleza. (At.)

Beste honako hau:

Makila batekin beleari kolpea
eman nion, eta heriotz dorpea
errezibitu zuen nigandik txoriak. (nigandik?)
Handik berehala zapaldu ere nuen
nire abarrekin barea, eta eznituen (abarkekin?)
behatzetan sentitu adur itsusiak.

Con un recio garrote dejé al cuervo sin habla
recibió el pajarraco la más absurda muerte.
No tardé en asestarle un golpe a la babosa
con idéntica furia.
El mar de baba verde (itsasoa / itsusia)
no se atrevió a invadir los dedos de mis pies. (At.)

Batzutan, hala eta guztiz ere, disparate guztiekin ere, sarrera guztiekin ere, Atienzari ikusten zaio estilistikazko asmo bat, batez ere zenbait gunetan Arestiren testuaren itzulpena modu arkaizante batetan egiten duenean. Ez dakit esaten Arestiren doinua modu honetan itzuli behar den hain zehatz; egia da Maldan beheran badela horrelako osagarri arkaizante bat, baina beharbada gaiaren tratamenduari dagokiona, beste ezeri hamo gehiago. Atienzak, hori, hizkuntzaren jirabiratan eman nahi izan du, itxura denez, Arestiren testutik itzuli badu, eta ez Kriseluk argitaratu zuen itzulpenetik.

Baina hizkerari dagokionez, Aresti, non eta Maldan beheran, ez da arkaizante izan; Arestik bere poemagintzan hizkera modu bat baino gehiago erabili ditu, aldian aldian gaiarekin ere zer ikusia izan dutenak. Maldan beherakoa euskara batuaren eredua izan zen ja, avant la lettre, Batasunaren kutxako proposamendua baino oraingoagoa esateko modu batez. Beste kasu batzutan jakin izan zuen bizkaiera zaharraren gisako baliabideak erabiltzen, eta T.S. Eliot-en Lau Quartetoren itzulpenean Leizarragarengandik jasotako baliapideak, bere ortografía (orto-bazen) eta guzti -"Lei baino çaharragoa" komentatu zuen batek.

Nola nahi ere, ukatu ezin den arazoa badago hor bat. Nola itzuli liteke finkatuta dagoen hizkuntza batera, erabilera handia, hedatua eta normalizatua duen hizkuntza batera, normaldunak ez dagoen beste hizkuntza gutxiratu bateko testua. Arestiren kasuan, nola adierazi liteke Arestik hizkera bat ala bestea erabiltzea hautatuz adierazten zuena gaztelaniaz. Maldan beherako hizkuntz aukera, hizkerarena hobeto esanda, aide batetik eten bat izan zen aurretiko olerti hizkerarekiko, eta gainera, ez da ahaztu behar, idazkera maisutza baten proposamendu bat izan zen, edo halakotzat hartu izan zen. Hizkuntzaren egoerak berak ere horretarako beta ematen zuelako. Pentsa bedi ez zela Aresti bakarra halakotzat hartu zena: Jakin eta Orixe arteko gorabeherak, Villasanteren eredua, geroago Txillardegirena, eta errosario luze batean maisu eta maixu kate luzea produzitu dugu, nork Homero bilatu bazegoelako eta nor itsutzeko prest ere bai sarritan. Gutxi baina zarata handiko, izan nahiaren pagua.

Egoera hori ez dago gaztelaniaz, hizkeraren aukerarekin, adierazterik. Zentzu horretan poemaren protagonista hizkuntza bera da neurri handian, eta literatura asko ez daki honi bukatzera ausartzen denak. Arestiren hizkerak inguruan, izan zuen maisutza legezkoak, bere baitan darama, euskaraz bestetara ezin adierazia.

Susmoa ematen du arazo jenerala dela. Teorizatu izan da joandako garaietako testuen itzul ezinaz, haien osoki interpretatu ezinaz teorizatu izan den modu berean. Teorizatu izan da baita ere, elkarren urrutiko kulturek hizkuntza desberdinetan (eta hizkuntza berean ere bai zenbait kasutan) produzitu dituzten testuen interpretatu ezinaz, denborak eta espazioak eragiten duten urruntasunak nekeztuko balitu bezala interpretazio horiek: kultura bat eta bestea garai desberdinetan, eta batez ere beren garapenerako bidearen momentu desberdinetan biziko balira bezala, garapen hori, nonbait, kultura unibertsal hipotetiko baterako hurbiltasuna, itzulgarritasuna eta harremanetanjartzeko samurtasunaz neurtzen delarik.

Uste edo aurreiritzi honen ondorioz edo, sarritan gertatzen da hizkuntza txiki edo gutxiratu batetik, edo behintzat literatura oparo eta garatu bat, normaldu bat ez duten hizkuntzetatik literatura oparo, tradizio handiko batera itzultzen denean, testu itzuliak ezin duela adierazi haren hastapenezko gordintasun hori, "apaindu" egiten da, askotan parafraseatzera iristeraino; barrokizatu egiten da nabarmentzeko moduan.

Milan Kunderaren irribarre mingotsa

Arestiren Maldan behera poemari horixe eta gehiago gertatu zaio. Baina ez da bakarra. Antzeko gauza gertatu bide zaio, berak salatzen duenez, Milan Kundera txekoari Zert, La Plaisanterie frantsesezko itzulpenean. (Ikus Milan Kundera: "La plaisanterie était amere". Le Nouvel Observateur, numéro 1.085, aoüt 1985 edo El País, 15/XII/1985).

Gaztelaniaz La broma tituluarekin Seix Barral-en argitaratuko zen liburua, 1967-ko udaberrian argitaratu zen. Ordura arte gutxi ezaguna zen idazleak 120.000 liburuz goiti saldu zituen urtebetean. Handik urtebetera, ordea, errusoen inbasioarekin azpikoz gora jarri ziren hainbat gauza Txekoslobakian, eta horien artean Zert-en estimazioak: gaitzetsi, debekatu eta liburutegietatik kenduarazi egin bait zioten.

Une beretsuan, Frantzian, Aragon idazleak, Antonin Liehm idazle txekiarraren gomendioz, itzuli gabez ez bait zuen ezagutzen, Gallimardi proposatu zion argitara zezan. Eta halaxe, frantsesera itzulirik, 1968 (oi!) urteko urrian eman zen argitara; berak dioen bezala 'la parution de la "La Plaisanterie aux editions Gallimard a lance mon roman dans e monde entier, en sorte qu'à la place des lecteurs tcheques subitement perdusj'ai eu (tout aussi subitement) des lecteurs nouveaux".

Geroztik etorriko ziren Kunderari Europako literaturan handiak diren idazleen artean toki segurua eman dioten eta gaztelaniaz argitaratu diren El libro de la risa y el olvido, La vida está en otra parte eta La insoportable levedad del ser, hainbatetan argitaratzeko segurutua eta Kunderazaleek oraintxe puntura arte irakurri ezin izan dutena.

Gauzak horrela zihoazela, sosegurik handienean, 1979an, gutxien espero duen galdera egiten dio kazetari batek: "Vôtre style, fleuri et baroque dans "La Plaisanterie", est devenu dépouillé et limpide dans vos livres suivants. Pourquoi ce changement?". "Quoi? galdetzen du berak estonaturik-. Mon style fleuri et baroque?" Orduantxe irakurri Kunderak lehenengo aldiz bere liburuaren itzulpena. "Je fus stupéfait. Surtout a partir du deuxième quart, le traducteur n'a pas traduit le roman; il l'a écrit".

Hiru erru modu bereizten dizkio Kunderak bere liburuaren itzulpenari:

1. Ehunen bat metafora edergarri bern eransten dizkiola testuari ("chez moi: le ciel était bleu; chez lui: sous un ciel (le pervenche, octobre hissait son pavois fastueux; chez moi: je fus saisi par la tristesse; chez lui: j'ai été pris au noeud coulant d'une enorme tristesse; chez moi: Helena hondissait de joie; chez lui: elle bondissait dans un sabbat du diable").

2. Ludvik, nobelaren bi herenetako kontalariari hizkera LOitik behera aldatzen zaio, eta horrenbestez pertsonaren jiurria. Txekierazko testuan hizkera soil eta doia zuenak f'rantsesez argot, bitxikeria eta arkaismoz beterik hitzegiten du, nola edo hala barre eragiteko ("chez moi: les fernmes sont flues; dans la traduction: elles portent une costume d'Eve; chez moi: il la frappa d'une bouteille sur la tete; clans la traduction: ii lui fila un coup de bouteille sur la cafetiére...").

3. Kunderaren testuan, erizpideen adierazpena zehatza da guztiz, itzulpenean berriz, ingurunez eta zeharbidez betea, hitz berberaren errepikazioaren beldurrez, jatorrizkoan ez dauden sinonimoak erabiltzen direlako, etab.

Hamabi urte "La Plaisanterie" Frantzian era horretan ezagutzeri zela. "En 1968 y 1969 La broma fue traducida a todos los idiomas occidentales. Pero qué tristeza. En Francia el autor reescribió prácticamente mi novela, cambiando totalmente mi estilo. En Inglaterra el editor cortó todos los pasajes reflexivos, eliminó los capítulos musicológicos, cambió el orden de las partes, recompuso la novela. Otro país. Encuentro a mi traductor: no sabe ni una palabra de checo. "¿Cómo tradujo usted?" Responde: "Con el corazón" y me enseña una foto mía que saca de la cartera. Era tan simpático que estuve a punto de creer que realmente era posible traducir gracias a una talepatía del corazón. Pero desafortunadamente, todo era más sencillo: había traducido a partir del rewriting francés, al igual que el traductor en Argentina", komentatzen du beste itzulpenez ere (El País).

"Espantatzekoa, jende horrek barrutik zer pentsatzen duen, jakitea izango litzateke" errepikatu liteke berriro. Hamabi urteren buruan Kunderak berak Claude Corutot-en laguntzarekin berriztu egin zuen frantsesezko testua. Eta 1984ean, berriro, frantsesa hobeto ezagutzen zuela, goitik behera zuzendu, berrirotik itzuli testua.

Arestik ez zuen iraun bere testuen itzulpenak modu horretan zaintzeko. Bestela sinatuko zukeen berak ere Milan Kunderak dioena: "alorsje n'avais pas l'habitude de lire et de contróler mes traductions; aujourd'hui, hélas, je consacre a cette activité sisyphesque presque plus de temps qu'à l'écriture elle méme". Itzulpena horrela zaintzeko ordea, edo zeuk egon behar duzu bertan, edo nork zaindua eduki behar duzu: ezagutzailea, itzulpen kritikoa, edo itzultzaile arretatsua.

Martin Heidegger, frantsesari lana errazten

Martin Heidegger filosofo alemanaren testuen itzulpenak arazo biziro larriak ditu frantseserako. Askotan saiatu dira, baita etsi ere filosofo frantsesak alemanaren testua bereneratzen itzultzea ulertzeko beste modu bat da. Heidegger-en filosofiaren ulerpenerako E. Levinas, J. Wahl, G. Gurvitch, A. de Waelhens, J.P. Sartre hera, saiatu dira lanak argitaratzen.

Itzulpenetan, Henri Corbin-ek argitaratu zuen, lehenbizikoa, Qu'est ce que la métaphysique (1938), M. Heidegger-en zenbait testuren itzulpena. Sein und Zeit itzuli gabe utzi zuen. A. de Waelhens-ek liburu horren erdia itzulirik, bertan utzi zuen, aurrera ezinda, 1964-ean.

Heidegger-enetik egiteko itzulpena zailtzen duen arazorik larriena filosofía alemanaren eta filosofia frantsesaren tradizioen elkarrekiko bestelakotasuna da batez ere. Tradiziozko alde horiek, normala da, hizkera desberdinetan dute islada; eta frantsesek filosofian egiten dutena dibulgazioa eta hori ere ozta ozta dela esatea modan egon izan da filosofi giro (?) jermanizanteetan. Frantsesetan filosofia modu batzuri "germaniser" deitzen dioten bezala; batzutan, hala ere, "rahnerizatu" euskaraz ere erabili izan da, alemaniako teologiagatik.

Nolanahi ere, egia da fiiosofia frantsesaren historian nekez aurkitzen dela obra bat filosofiazko hizkerari aiemanieraz ohi zaion bezain zentzu teknikoz lotuko zaionik. "Rahnerizatu" bada alemana "bergsonizatu" izango litzateke frantsesez ohizkoena, edozein "honnête homme"-k ulertu beharko lukeen moduan idatzi, alegia.

Frantsesez joera hori izan bada, Alemanian ez dago Bergonekin konparatzekorik. Kant-ez geroztik edozein filosofok edo filosofia ikaslek badaki, eta halaxe onartua du filosofiaren ataritik barrena abiatu orduko teknolekto baten zentzu handia duen hizkera bat topatuko duela berehalaxe. Eta filosofian bezala giza zientzia orotan. Hegel-ek edo Heidegger-ek dituzten arazo beretsuak dituzte itzulpenerako Marx-ek edo Freud-ek ere; begira bedi, bestela, Marx-ek testuen itzulpenen historiara, adibidez.

Heidegger ere, Alemaniako filosofi tradizioaren zorduna bait da, ez da besteak baino itzui errazagoa, frantsesentzat. Are zailago, pentsakera modernoa teknizismoz beteagoa den heinean.

Nola eman, bada, Heidegger frantsesez? Nola egin frantses eta aleman tradizio horien arteko zubia?

Heidegger-en kasuan bi aldetatik eman dira elkarrenganako pausoak, itzultzaileen aldetik, eta Heidegger beraren aldetik. Jean Beaufret, aiemanaren obra asko frantseseratu dituen itzuitzailea, urtetan saiatu da, bere aldetik, frantseseko hizkera, haren filosofiaren adierazteko gaitzen, malgutzen eta trebatzen: "son uvre, pendant toutes ces années, a été de rendre la langue française capable de se mettre a lecoute de ce que cherche a faire apparaitre Heidegger, et ceci sans abandonner le style propre de la langue française, sa clarté propre, sa urnpideté, que Heidegger admirait tant".

Langintza horrek, besterik gabe, filosofoei eta itzultzaileei eskatu dien arretak, nahikoa esan nahi du zenbat denbora hartu duen Heidegger-en frantseseratzeak: "Notre façon de traduire Heidegger a present est guidée par cette exigeance tres profonde de ne pas sacrifier la langue française, de ne pas la transformer en una sorte d'algebre que rendrait capable de faire des opérations. Ce qui serait un contre-seus absolu". Frantsesez Filosofia ulertzeko balio duen hizkera alemandu eta atzerritartu gabe, beraz; teknifikazioaren izenean hizkera hori kalkoz bete gabe. Halaxe behar bait zuen Heidegger-ek berak zioena beteko bazuten: "la langue est beaucoup plus pensante que nous".

Itzultzaileek baldintza horiekin lanean ziharduten bitartean, Heidegger berak ere egin du bide zati bat. Zeren Fr. Fédier-ek dioenez, haren azkeneko testuak frantsesera errazagoak iruditu bait zaizkio askoz ere, lehenengoak baino. Sen und Zeit-en askoz ere fidatuago ageri zen Heidegger hizkuntzaren zehaztasunarekin, zahartzenago eta irakurleak fenomenoa berak atxiki dezan bultzazaleagoa ageri izan den bezala: "hitza eta deskripzio iharduna baino lehen, fenomenoak beti aurretik, eta haien ondoren, geroago, kontzeptuak". Sein und Zeit-en argitalpenetik azken urteetako idazkietara filosofiazko hizkeraren sinplifikazioarako ahalegin handi bat ikus liteke.

Kasu batzuetan, hala ere, Heidegger berak, sakrifika zezakeen guztia sakrifikatu nahi izan zuen frantsesezko testuak bere pentsakera zuzen adierazi zezan: Jean Beaufret-ek kontatzen duenez, Unesco-ko konferentziaren itzulpenerakoan, alemanierazko testua zuzentzeko gomendatzen omen zion Heidegger-ek, frantsesezko itzulpenaren baliokide osoko izan zedin.

Heidegger-en bidean ere ez da dena izan, ordea, erreberentzia eta laudorio. Urte honetan bertan E. Matineau-k izenpeturik, Sein und Zeit-en itzulpen frantses oso bat argitaratu da, frantsesezko lehena. Itzulpen "ofiziala" egiten an den garaian, "pirata" horren agertzeak urduri jarri ditu Heidegger-zaleak. Eta horrelakoetan gertatzen den bezala, bedeinkazio eta eskomikazio guztien hotsak entzun dira bestaldeko horretan. Eta azkenean, itzulpenak barik, legeak hain ere pisua.

Heidegger-en itzulpen prozedura, eta horretan erabili den arreta, hartu den astia, ereduzkoa da, bere gehienean. Zer ikasia badu, eta inbidia emango lioke, horrek bai, Aresti berari ere, hain izan dioten begiramenduak.