Korana eta Ekialdeko testu sakratuen transmisioa
Mohammad-Akram-Umar

Mohammad-Akram-Umar-ek prestatua
(Misión Ahmadia del Islam, Pedro Abad, Córdoba)

Itzulpena: Koro Navarro

Jose Maria Valverdek dioenez[1], Islamak, Mahomak sortutako erlijioak, tankera eta estilo berezia ematen dio arabiar literaturari; Mahomaren aurretik zegoen literatura berpiztu egiten du eta, Islamaren zabalkundearekin batera, oso urruneko idazleengana ailegatzen da, jatorri eta hizkuntza desberdineko idazleengana, fedeak bateratu bait zituen denak.

Korana da Islamaren liburu sakratua: Jainkoa zuzenean arabiarrez mintzatu omen zitzaion Mahomari eta hitz horiek osatzen dute Korana musulmanen ustetan.

Korana, "irakurketa", sura izeneko 114 atalek osatzen dute. Atal hauetako bakoitzak hainbat bertso dauzka, aya izenekoak, eta errima dute, edo erritmoa bestela, neurri jakinik gabe ordea; guzti honengatik, prosa neurtutzat hartzen dira, Testamentu Zaharreko jakituria liburuen modura. Horrela, musulmanek beti izan dute atsegin bertso hauen irakurketa entzutea.

Mahoma bere doktrina zabaltzen jardun zeneko urtetan osatu zen Korana; hura hil zenean, berak esandako hitzen kopiak geratu ziren, jarraitzaileek hartuak; batzuek buruz ere ikasi zituzten.

Elementu horiekin, 650 urtean eta Otman kalifaren gidaritzapean, testua ordenatua eta betirako finkatua geratu zen.

Elementu judutarrak, kristauak eta arabiar sinesmen zaharrak ere badaude Koranen, baina hala ere berezia eta originala gertatzen da; leiendak ere agertzen dira, esate baterako, zazpi lotiena.

Koranak arabiarrez idatzitako literatura erlijosoa eraikitzen du; gainera, duen estilo klasiko eta uniformeak garai guztietako eredu bihurtu zuten.

Jainkoak bere egiak arabiarrez aditzera eman zituelako komenzimenduak hizkuntzarekiko halako kultoa sorrarazi zuen, Koranak erabiltzen zuenarekiko batez ere; horrela, exegesiaren ondorioz, ekarpenak ugariak izan ziren filologian, bidebatez hizkuntza finkatu eta kodifikatzen zelarik. Gramatika eskolak garrantzitsuak izan ziren: Basora eta Kufako eskolek ospe handia izan zuten, baina Bagdadekoak aurrea hartu zien. Hantxe bildu eta aztertzen zuten arabiarra persiar, greko eta turkoek, arabiar hizkuntzak erabat asimilatu zituelarik. Bagdaden nabaria izan zen hizkuntz dogmatismoa; dogmatismo hura mesedegarria izan zen ordea hizkuntzaren garbitasuna mantentzeko.

Islamaren zabalkunde eta urrezko gariaren ondoren, XII-XIII mendean dekadentzia dator, Espainian ezik. Libanoko kristauek gorde zuten arabiar hizkuntzaren garbitasuna. Beraiei esker, eta besteak beste, han hasten da poliki-poliki XIX. mendean mugimendu nazionalista berria, eta beraiek bultzatuko dute kultur berrikuntza. Hala hasi zen Nahda delakoa (berpizkundea); mende honetan indar handia hartu du, hizkuntza klasikoaren garbitasuna bersortuz.

Dena den, esan behar da historian gutxitan ezagutu dela kultur hizkuntza bakarra duen halako eremu zabalik. Xl mendearen bigarren erdiraino, edozein motatako lanen idazketa arabiarrez burutzen zen, Indiako bazterretik Peniltsula Iberikoraino. 1050. urtetik aurrera bakarrik agertuko dira persieraz eta hebraieraz idatzitako lan garrantzitsuak. Eta ondoko mendeetan —eta baita XX. mendean ere— latinak oso galdua duen bitartekotza beteko du arabiarrak.

Koranak arabiar kulturall zuen garrantziaz jabetzeko, argigarria gertatzen da musuhIlanell nletodo didaktikoetaz zertxobait hitzegitea. Horrela, hasiera batean idazkerak ez zuen garrantzi handirik, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu eskolatan mende askotan zehar. Irakaskuntza memoriaz baliatzen zen nagusiki, rapsodek (rawiya) egiten zutell bezala, eta haita hasierako Koranaren irakurleek ere (qurra). Haurrak lehenbizi idazten eta irakurtzen ikasten zuen. Gero buruz ikasi behar zuen Korana ( al Qur an), eta ondoren kantatuz ia errezitatu; izan ere, haur pila izaten omen zen eskolatan, denak batera kantari, gorputza aurrera eta atzera balantzaka mugitzen zutela.

korana_irudia.png
Ahmadia Misioak ingelesez argitaratutako Koran itzulpenaren azala

Koranaren itzulpenaz

Gauza jakina da arabiarrek zientzi transmisioan izan duten garrantzia, eta transmisio horretan itzulpena, arabiar itzultzaileen lana funtsezkoa izan dela. Hala izan ez balitz, segurua da bestelakoa oso izago zela Europa. Koranari dagokionean ordea, itzulpenik ez dela ia izan oraintsu arte esan behar da lehenik eta behin. Korana, Bilblia ez bezala, ez zen denbora luzez itzuli. Exegesiak berriz, goian esan dugunez, oso ugariak eta aberatsak izan ziren. Izan ere, musulmanek joaten ziren lekutan arabiar hizkuntza irakasten zuten, Koranaren irakatsiak uler zitzaten.

Dena den, Ummayad eta Abbasid kalifatoen garaian, Espainian batez ere, bai musulmanak eta baita kristauak ere itzulpen lanetan hasi ziren Korana beste hizkuntzatara itzuli asmoz, baina honen frogarik ez da geratu ordea. Esan ohi da halaber Koranaren lehen itzulpen osoa, hltinera, XII. mendean egin zela

XIX eta XX. mendeetan, goian aipaturiko berpizkundea dela medio, Koranaren argitarapen ugari egiten da, eta horrela itzulpenak ere ugaltzen hasten dira; zenbaki zehatza ordea ez da ezatzen.

1889an Ahmadia Nazioarteko Komunitatea sortu zen, Islama mundu guztian barrena zabaltzeko asmoz. Ahmadia taldeak berrogeita hamar hizkuntzatara itzuli du jadanik Korana, eta munduko hizkuntza guztietara itzultzeko asmoa dauka. Urte honen amaierarako bertso antologia baten itzulpena ehun hizkuntzatara itzulia izango da. Hau da, 1989erako itzulpen zabalkunde handi bat eginteko asmoa dago, urte horretan ospatzen bait da Ahmadia Komul1itatearen Iehenengo mendeurrena. Espainierarako itzulpena Ahmadia Muslim Mission Spain delakoak egin du. Londonen argitaratuko da eta laister aurkitu ahal izango da Espainian.

Ahmadia taldeak Korana itzultzeko honako arrazoi hauek ematen ditu:

  • Koranaren itzulpen gehienak arabiarra ezagutzen ez zuten jendeak eginak dira, edo ezagutzen bazuten ere oso jakintza eskasa zutenak. Beraz, Koranaren benetako zentzua ez zuten ulertzen eta oso itzulpen aldrebesak egiten zituzten.
  • Itzulpena ez zen arabiar hiztegian oinarritzen, eta komentario hutsak hartzen zituzten abiaburutzat.
    Horrela bada, arabiarra ezagutzen ez dutenentzat arabiar hiztegian oinarriturik itzulpenak egitea erabaki zen. Dena den, honako hauek hartu behar dira kontutan:
    • Koranaren itzulpena oso landua eta leiala izanik ere, laguntza baino ez da izango Korana bezain esanahianitza eta aberatsa den liburuaren erakutsiak ulertzeko.
    • Ezinezkoa da ia Koranaren bertso batzuk aukeratzea gai bat landu edo argitzeko, bertso guztiak elkarren artean loturik bait daude, kanale anitzetako komunikazio sistema bailitzan.

Guzti hau hala bada ere, lehen esan bezala, kontutan izanik munduko bizilagun gehienek, kultur eta hizkuntza desberdinetakoak izaki, ezin dutela Korana ezagutu, egoera larria dela esan behar. Izan ere, trajedia da azken hamalau mendeetan Korana hirurogeita bost hizkuntzatara baino ez itzuli izana. Biblia berriz, eta Bible Societiesen txostenaren arabera, 1808 hizkuntzatara itzuli da. Hemendik aurrera beraz itzulpenaren bidez Korana ezagutzera emateko asmoa du Ahmadiak.

Literatura sanskritoa: sorrera

Indiako literatura sakratuak, eta budismoarenak bereziki, badu antzik Koranaz esandakoarekin; horrela, eta beste zenbaitetan gertatu den bezala, hizkuntza bera, erlijoaren bitarteko denez, sakratu bihurtzen da, honek dituen ondorioekin: hizkuntz exegesia, purismoa, hizkuntza kodifikatu, finkatu eta mantentzea, eta abar. Itzulpenari dagokionean berriz, bestelakoak dira gauzak, budismoaren testuak azkar, hizkuntza askotara eta ondo itzuli bait ziren.

Indoeuropar herrien literatu obra zaharrenak, Indian agertzen dira sanskritoz idatzirik —ezagutzen den indoeuroparraren mailarik zaharrena da sanskrito—, J.K.a. 2.500 inguruan. Erlijioa, kultoa eta jakintza dira idazki hauen gaiak, giro poetiko eta magikoan murgilduta. Literatura sanskritoaren lehen aroa vedikoa deritzana da (vedak "zientzia" esan nahi du), J.K.baino bi edo hiru mila urte lehenago sortua.

Beste literatur obrak ere badira aro honetan; testu erlijiosoak direlako, eta liturjian erabiliak, mantendu eta ailegatu zaizkigu.

Rigvedaren Iehen himnoek, veda-sanskritoz idatziak, oraindik iraniar zaharraren antza handia dute. Veda-sanskritoa apaiz mintzaira da, ukituezina, eta lorma betirako egina du Vedatan, nahiz eta geroago zertxobait aldatuko den bigarren mailako idatzietan.

Guzti honen ondorioz sortu zen sanskrito klasikoa. Hasieral apaizek baino ez zuten erabiltzen, baina gero erlijiotik kanpo ere izango zuen erabilpenik. Hein handi batean hizkuntza artifiziala izan zen, erlijio jakin batzuek ez ezik, klase batzuek erabilia. Indiar gramatikariek oso goiz kodifikatu zuten, eta betirako finkatu. Panini gramatikaria eta bere eskolaren garrantzia, esate baterako, gaurko hizkuntzalari guztiek aitortzen dute.

Sanskritoak ikaragarrizko garrantzia izan du, oraintsu arte ia, Ekialdean. Sanskritoa izan zen India Handiko kultur eta erlijio bizitzaren hizkuntza, XV. menderarte gutxienez. Gaur egun ere, leku eta hizkuntza desberdinetako indiar kultoak sanskritoz mintza litezke.

Hizkuntz erabilera berezi honi dagokionean, antzeko gauzak aurkitzen ditugu Ekialdeko beste zenbait hizkuntzatan: horrela, ak,ldiera, hizkuntza semitikoa, aramearra, fenizioa eta hebraiera bezala, Babilonian, persiarrak jabe zirelarik, apaizen jakintza-hizkuntza izan zen (J. K. a. 626-532). Baita hebraiera zaharra ere, Babiloniako katigualdiaren ondoren (538), otoitz hizkurltza bezala eta testu sakratuen idazkerarako erabiltzen zen, herrian berriz aramearra zabaltzen zen artean.

Budismoa: literatura eta itzulpena

J. K.a. IV mendean, Siddharta printzeak, Buda, "argia duena" izendatuko zutena gero, erlijio berri bat sortu zuen Indiaren ifarekialdean; bizitza asketiko gogorra egin ondoren, Jainkoak bere egiak agertu zizkion, budismoari hasiera emanez horrela. Oso bizkor zabaldu zen, erlijio vedikoaren lekua hartuz. Buda Indian barrena berrogei urtez ibili zen bere doktrina erakusten; erakutsi hauek bere jarraitzaileek jaso eta gorde zituzten, ahoz lehenbizi eta idatziz gero.

Horrela burutu zen budismoaren literatura kanonikoa. Literatura hau hizkera desberdinetan emana zegoen: paliz —indiar erdi literarioa—, sanskrito nahasiz eta sanskrito hutsez. Guzti honek testu multzo ikaragarria osatzen du, zenbaitetan kalitate handikoak gainera.

Badira halaber Budari buruzko kontakizun biografikoak, Lalita Vistara esate baterako; honek eta beste biografia batzuek osatu zuten, arabiarrez, Barlaam eta Josafat famatua, Espainian oso azkar ezagutu zena, eta Mendebaldera Budaren leienda ekarri zuena, gero hainbat idazlek erabilia.

Budismoaren testu sakratuen itzulpena oso azkar hasi zen; horrela, J.K. o. I.go mendean, hasten da budismoa Txinan sartzen, eta erlijioarekin batera itzulpena. Lehen itzulpen hauek ordea ez ziren oso egokiak izan. Budismoaren hitz teknikoak itzuli egin zituzten gehienak; beste batzuk transkribatu soil-soilik, bainan txinerak ez zituen bereganatu. Arazo sintaktikoak berriz askoz larriagoak ziren; betiko burruka aurkitzen dugu, itzulpen librea ala literala ote den hobea. Bi mutur zeuden: edo eta estilo txinar egokia erabili, edo eta sintaxian guztiz desberdina zen testu bati leialtasun osoa. Ondorioz, idazki budisten hasierak oso itzulpen libreak dira, itzulpenak izan ezik, jatorrizko testuen parafrasiak diruditela sarritan; bestalde, oso hizkera bitxian daude emanak gehienetan, eta hain da estiloa bitxia, ezen ulertezina gertatzen zen budismoan aditua ez zen txinarrentzat.

Oso bestelakoa da berriz Tibeten gertatutakoa. Han, Vll. mendetik XIII. era, hizkuntzen lanketa sakona izan zen, itzulpenaren bidetik sarritan. Tibeteko hizkuntza, artzai hizkuntza hasiera batean, VII. mendean hasi zen idazten, Cachemira inguruko altabetoan, eta aberastasun eta malgutasun handia lortzen du. IX. mendetik aurrera tibetar-sanskrito hiztegi bat burutu zen, 9.800etik gorako hitzekin, Mahavyupatti izenekoa. Itzultzaileek, indiar eta tibetarrak (lotsava), talde lanean, tibetar hizkuntzara itzultzen dituzte budismoaren testu nagusiak —Kanjur— eta baita komentario ugari ere —Tanjur—.

Lan hau egin ahal izateko, hitz.ak sortu behar izan iztuen Iehenbizi tibetarrak; maileguak ahalik eta gutxien erabiliko dira eta parafrasiak sortu. Parafrasi hauek hitz sanskritoaren egituratze formal eta semantikoan oinarrituz burutzen dira. Sanskritoz, hitz batek berak sorrarazten ditu esanahi inplizitoak (nirukta sanskritoz, itzulpellik gabe guretzat). Horrela, "santu"ren izen budista arhallt da, "gai izan" esan nahi duen erro baten orainaldiko partizipioa; hau uler liteke, hitz trukaketa bidez, "etsaiak" (ari-) "hil dituella'' (han-) bezala.

Horrela bada, eta nahiz eta alde handiak izan sanskrito eta eta tibetarraren egituren artean, traile indiar eta tibetarrei esker, oso zehatzak dira itzulpen hauek, eta testu tibetarretan oinarrituz jatorrizkoell berridazketa burutu ere egin zitekeen. Obra budista asko betirako desagertu zirenez gero turkiar-afganoek unibertsitateak erasotu eta lapurtu zituztenean, itzulpen hauek lehen mailako iturri dira indiar budismoa ezagutu ahal izateko, Erdi Arokoa bereziki.

Ekiladeko literaraturen zabalkundea: Toledoko Itzultzaile Eskola

Ekialdeko literaturaz eta beronen transmisioaz mintzatzerakoan, nahitaez aipatu behar da Toledoko Itzultzaile Eskola izendatu dena, erabakiorra izan bait zen han egindako lana kanpoko obrak ezagutzera ematerakoan. XII. mendean sortu zuen Toledoko apezpiku gaskoi batek, Raimundo. Hantxe bildu ziren jakintsu kristau, arabiar eta judutarrak, latinera obra klasiko eta ekialdekoak latinera itzultzea helburu zutelarik; obra hauek oso ekarpen garrantzitsua egin zioten zientziari eta orohar kulturari. Toledon bildu ziren Penintsula eta Italiako jakintsuak, eta elkar lanean aritu, nahiz eta erli jio desberdinetakoak izan; ela arabiarrez idatzitako obrak lathlera itzultzen hasi ziren, eta baita grekeraz lehenbizi eta gero arabiarrera itzulitakoak ere. Jatorrizko testu arabiarr.lk batzutan gaztelerara itzultzen omen ziren (testu horiek galduak dira betirako), eta gero ekiten zioten latinezko azken bertsioari.

Itzultzaile hauei esker Europako Mendebaldeko) jakintsuek, latina ezagutzen bait zuten baina batere ez grekera, Aristoteles, Euklides eta abarlen testuetara hurbiltzeko aukera izan zuten, literatura arabiarra zuzenean ezagutzeaz gain.

Toledoko Itzultzaile Eskolak ez zuen jarraipenik izan, baina tradizio bizi bat utzi zuen hainbalt hizkuntzatako idatzietan, eta zubi izan zen Ekialde eta Mendebaldeko kulturen artean.

Jakina da bestalde Erdi Aroall itsultzailea eta berridazlea direla europar kulturaren zutabeak. Lan baldintzak benetiln kaskarrak ziren. Oso laguntza eskasa zuten beren lanean: arabiarrarentzat hiztegi batzuk (arabiar-latina lehenengo hiztegia 1100 urtealen inguruan agertu zen Espainian). Itzultzaileen jakintza batez ere enpirikoa da. Itzulpen batzuk errakuntza eta pasillte ilun ugari ditnzte. Hitz askok latinezko ordainik ez dutenez gero, bere hartan uzten dira. Hortik dator espainierak batez ere arabiar jatorriko horrenbeste hitzen ugaritasuna.

Berreskuratu diren itzulpenen zenbakia ikusirik neur daiteke zenbateraino sartu ziren eta nolako eragina izan zuten antzinako obrak Europan. Berridazleak konturatzen ziren kulturari egiten zioten zerbitzuaz. "Hizki, lerro eta puntu bakoitzeko pekatu bat barkatzen zait", dio bazterrean Arraseko XI.mendeko eskuizkribu batek.


1. J. M. Valverde, Martin de Riquer, Historia de la Literatura Universal, 3. alea. Planeta, Barcelona 1984