Itzulpen teoria eta praktika: joerak eta eskolak
Artikulua PDFn
Itzulpenari buruzko zientzia oso gaztea da, eta oraindik beronen izenari buruz ere ez datoz bat honetan dihardutenak: translatology, traduktologia, perevodovedenie, itzulpen-teoria, itzulpen-zientzia, Übersetzungswissenschaft... eta abar bezalako izenak erabiltzen dira itzulpenari buruzko teorizazioak izendatzeko.
Halere, zenbaiti izen hauek handinahi samarrak iruditzen zaizkio eta deitura apalagoak gogokoago zaizkio. 1976an, Literatura eta itzulpenari buruz Lovainan izandako sinposio batean, André Lefèvrek Translation Studies izena proposatu zuen "itzulpenen deskribapen eta produkzioak sortutako arazoez" arduratzen den disziplinarentzat[1].
Bestalde, giza ekintzarik zaharrenetarikoa da itzultzailearena (edo adierazlearena), zeren eta berau gabe ezina zatekeen aintzinateko inperio eta erlijio handien erakuntza eta hedakuntza.
Dena den, azken hamarkadetan nazioarteko antolamenduak eurrez ugaldu dira eta itzulpen-eskaria izugarri hazi da, horregatik zinez esan daiteke itzulpenaren historian aldi edo aro berri bati eman zaiola hasiera.
Historian zehar, idazle-itzultzaile askok egin dituzte aitor penak nork bere itzulpengintzaz ezezik, baita inorenaz ere Cicero, Hieronimo, Lutero, Goethe, Puskin, Von Humboldt. Schopenhauer, Nietzsche, W. Benjamin, Vossler, Ortega y Gasset, M. Buber, Heidegger... eta abar aipa genitzake ezagunenak baizik ez eskaintzearren.
Hala eta guzti ere, XX mendea arte ez da gertatu itzulpengintza zientziarentzat ikerkizun; izan ere, gure mende honetan egin bait dira lehenengo aldiz ahalegin sistematiko eta ugariak itzulpengintzaren berri emango duen eredu teoriko bat diseinatzeko, baita itzulpen-prozesuan ematen diren alderdi eta urrats desberdinak deskribatzeko ere. Berandu bederen, azkenean hartu dute kontutan itzulpena hizkuntzalariek eta hizkuntzalaritzaren ikaskizun izatera ere iritsi dela esan genezake, ikerketa horretan hitz eta kontzeptu linguistikoak erabiliz.
Hau ez da halabeharrez gertatu, baizik eta baldintza jakin batzu eman direlako gure garaiotan. Alde batetik, testu elkar trukagarri edo kautoak lortu beharra bizi bat sentitu da. Pentsa, esate baterako, nola burutu litekeen "Concorde" bezalako proiektu bat ingeles eta frantsesen artean zehaztasunik gabeko itzulpenekin. Beraz itzulpenaren zehaztasun edo baliokidetasunaren auzia gordintasun guztiarekin planteaiatzen da, eta ondorioz beharrezkoa da itzulpenean alderatzen diren hizkuntz formen funtzio semantikoaren azterketa sakon eta zehatza.
Honezaz gainera, gaur eguneko merkatalgoak, politikak eta kulturak, oro har, nazioarte-mailan eskari zabal eta ugariei erantzun ahal izateko, historian lehenbiziko aldiz itzultzaileak sistematikoki prestatu eta trebatu beharra sortu da. Garai bateko "autodidakten" ordez eskola batetik igarotako jendea ari da gero eta gehiago itzulpengintzan. Eskolak bere eginkizuna bete dezan programa eta ikasbide arrazionalak behar ditu, beraz itzulperi-prozesua ulerpen zientifikoan oinarritu behar da, eta hau ezin da lortu itzulpengintzaren funtsezko urratsak eta faktore determinatzaileak berezi eta berauen arteko elkarreragina behar bezala deskribatu ezik itzulpen zientziarik gahe nekez antola daiteke itzultzaileak trebatzeko programa eraginkorrik.
Hizkuntzalaritza estrukturalaren hedatze bizkorrari zor zaio hem handi batean itzulpen-zientziaren ernetzea eta F de Saussuren eragin paregabearen ondoren, Hjelmslev (1953) eta Kopenhagengo Hizkuntzalaritza Zirkuluarena ere garrantzitsua izan da Pragako Zirkuluan Trubertzkoj (1939), Boh Havranek, Mukaovsky, Jill Levy eta V. Prochaka bezalakoena nabarmena izan den modura.
Ipar Ameriketan ere hizkuntzalari sail handia arduratu zen mintzaira eta kulturaz, hala nola: Sapir, Whorf, Lounsbury, Voegelin, Hoijer, Joos, Greenberg, Weinreich eta abar. Gamera, europarrek ez bezala Ian interesgarriak burutu zituzten Semantikaren alorrean, itzulpenari laguntza bikainak eskainiz, hatez ere aurreko belaunaldikoek zituzten aurresuposamendu filologikoetatik itzultzailea askatuz. Hauxe da, seguraski, hizkuntzalaritza modernoaren ekarpenik nagusiena.
Aldi berean, Mendebalari dagokionean eta ingelesaren eremuan batipat, Bibliaren itzulpenean sortzen diren arazoei hizkuntzalaritza estrukturalaren ikerbideak aplikatzeak ere izan du ondorio nabarmenik. Summer Institute of Linguistics edo Wycliffe Bible Translators elkarteak izan du eragin sakonena zentzu honetan eta The Bible Translator lau hilabetekariak[2] ere bai.
UNESCO-ri bagagozkio, berriz, 1955. urteaz geroztik Babel izeneko aldizkaria argitaratzen ari da. FIT (Itzultzaileen Nazioarteko Federakundearen lau hilabetekari honek lexikogintza, baldintza profesionalak, teoria eta praktikazko auziak eta abar harrotzen ditu eta Caillé, Cary, Jumpelt eta Bothienek bereziki bertan eskaini dituzten lanak interesgarriak gertatu dira itzulpen-teoriaren abiaburuak eta prozedurak hobeki ulertzeko.
Azkenik, -last but not least- makinabidezkoa edo "automatikoa" ere baderitzan itzulpengintzaren inguruan egin diren ikerketak ere aipatzekoak dira. Lan sakonak burutu dira SESBeko Zientzien Akademian, Londresko Birkheck Collegen, Massachusetts, Harvard, IBM Research Center, Georgetown, Berkeley eta Japoniako Zentruetan. Dagoeneko tresna aski interesgarri eta baliagarriak sortzeaz aparte, itzulpen prozeduraren ikerketari dagokionean jakingai ernegarriak aurkitu dituzte teoria semantikoaren eta diseinu estrukturaleko osagaien alorrean.
Itzulpenaren praktika iraganean eta gaur egun
Aipatu dugu itzulpen teoria mamitzen egindako ahaleginen berritasuna eta joera edo eskola desberdinak aztertzeari ekin aurretik egoki derizkiogu itzulpen-praktikak mendez-mende izan duen bilakabidearen dekribapena eskaintzeari larriki bada ere.
A. Ljudskanov-ek zuzen dioenez[3] historian zehar eman diren itzulpen-tipo desberdinen deskribapen zientifiko zehatza egitea oraindik etorkizuneko zeregina den arren, gutxienez hurbilpen gisa burutu litekeen zerbait da eta argigarri gertatzen da teoriazko joera desberdinen oinarriak ulertzerakoan.
Aipaturiko teorigile bulgariarraren ustetan, lau itzulpen-mota nabarmendu dira hurrenez-hurren historian zehar: hitzez-hitzezkoa, zentzuzkoa, librea eta egokia.
a) Lehena, hitzez-hitzezkoa erlijio-testuen itzulpenari hurbiletik loturik ageri zaigu eta Jainkoaren hitza ez aldatzeko edo bestelakotzeko itzultzaileak zuen kezka eta leialtasun-zentzuaren berri ematen digu. Itzulpen-mota hau jatorrizko hizkuntz osagai formal guztiak literalki eskualdatzera mugatzen da. Itzulpen-mota honentzat jatorrizko eta itzulpeneko osagai linguistiko guztiak zehazki bat etortzean datza leialtasuna. Ondorioz, begi bistan dago itzulpengintza honek nota xede-hizkuntza beti sorburu-hizkuntzako arauen menpean jartzen duen, mezua edo zentzua la beti itxuragabetzen duetarik. Honeta ez zen informazio aldaezin bat eskuratzeko gai gertatzen.
b) Bigarrena, edo zentzuzkoa, itzulpena alor laikoagoetan sartzearen eta hitzez-hitzezkoaren akatsez jabetzearen ondorioz sortzen da. Itzulpen-mota honen helburua da jatorrizko testuaren zentzu orokorra xede-hizkuntzako erregelen arabera ematea. Ciceroren izena aipatzen da "zentzuzko" itzulpenaren oinarrizko adigaien formulatzaile gisa.
Argi dago urrats garrantzizkoa ematen dela "zentzuzko" itzulpengintzarekin hitzez-hitzezkoarekin alderatuz gero, baina testuaren forman jaramonik ez egitean ezaugarri historiko, sozial, nazional eta indibidualak galtzeko arriskua zeukan.
c) Itzulpen libre edo askea: XVI. mendearen bukaeran eta XVIIIaren hasieran itzulpen literarioa zabaltzen hasten da batez ere Frantzian eta beronekin batera itzulpen librea dei genezakeen mota hau itzulpen mota honen argudiatze teorikoa idazle eta jakitun ospetsuei loturik dago: Rivarol, Perault, de la Valterie, La Motte-Houdar, Florian, Montesquieu, Voltaire eta abarri. G. Mouninek[4] grafikoki izendatu duenez "les belles infidèles" deituen garaia da.
Itzulpen honen oinarrian zeuden arrazoi estetiko eta sozialak oso argiro formulatu ditu G.A. Cukovskij-k[5] "XVIII mendeko pentsamolde estetikoaren oinarririk garrantzitsuenetako bat artearen balio guztizkoa izan zen... Autoreak ez du ideala inoiz lortzen .... horregatik jatorrizko testa hobetu, edertu egin behar da".
Itzulpen-mota historiko honentzat helburua ez zen jatorrizko prosa eta poesia bere hartan transmititzea baizik eta ederraren arau abstrakto batera jatorrizkoa hurbiltzen zen neurrian soilik. Arau hori denboraz eta espazioaz kanpoko zerbait bailitzen ikusten zen. Kasu honetan leialtasuna ez zen ulertzen itzulpena eta jatorrizkoaren arteko harreman gisara baizik eta itzulpena eta jenero jakin bateko tipo idealaren arteko harreman bezala. Bistan dago itzulpen mota honek ere ez zuela informazio aldaezin bat emateko asmorik, aurreko motek ere ematen ez zutenez jatorrizko testuak ematen zuen informazioaren aldean. Aurreko motak zeharo galdu ez baziren ere, XVIII eta XIX mendetan zehar Europa osora hedatzen da joera hau.
d) Baina ia XVIII mendearen lehen hamarkadetatik hasita, faktore-sail baten eraginez, aurrena praktikan eta gero teorian, joera berri baten garapena nabarmentzen da: itzulpenean jatorrizkoaren ezaugarriak birsortzeko joera, gero eta leialtasun handiagorako isuria. Honela sortzen da itzulpen egokia[6]. Joera hau da ja erabat hedaturik dagoena gaur egun mundu guztiko itzultzaileen artean.
Itzulpen egokiaren abiaburuak literatur obrei buruz formulatu dira baina testu zientifiko, tekniko eta abarren itzulpenak ere gero eta eragin sakonagoa izan du beraien baitan[7]. Beraz, "testu pragmatiko" deituak ugaldu diren heinean, itzulpenak berriro inkarnatze edo naturalizazio bat izan behar duelako aburuaren parean itzulpenak jatorrizkoaren birsortze zehatza izan behar duen iritzia ere nagusitu da. Ikuspuntu honek itzulpen teknikoan ezezik literarioan ere izan du eragina.
Itzulpen egokiaren praktikak bultzada indartsua hartu du azken mende honetan, sobietarren itzulpen-eskolari esker. Aipamen berezia merezi dute K.I. Cukovskij-ren Vysokoe iskusstvo (1964) eta A.V Fedorov-en Vvedenie v teoriju perevoda (1953) eta eta Osnovy obscej teorii perevoda (1968) obrek. Seguraski Fedorovek egin zuen itzulpen-teoria zientifiko osoa burutzeko lehen ahalegina.
Bestalde, nazioarteko konferentzietan adierazleak gero eta zeregin nagusiagoa izan duela kontutan hartzen badugu, alor honetatik ere izan da argirik asko itzulpenari dagokionean.
R. K. Mignard-Belorucev-en Aldibereko Adierazletzako lkasbidea (1959) ere abiapuntu garrantzitsu bihurtu zen. Autore behinen hauen atzetik ekarpen interesgarriak egin dituzten sobietar asko dago, esate baterako, Barehudarov, Gak, Revzin, Rozencvejg, Recker, Svejeer, Etkind, Komissarov eta abar. Tetradi perevodcika eta Masterstvo Perevoda aldizkariak dira teorigintza erakusbide.
Itzulpen egokiaren inguruan bi auzi edo galdera nagusi sortu ziren: aipaturiko bi helburuak uztar litzakeen itzulpena egingarri, posible al da? Eta posible baldin bada zer metodo daude hori burutzeko?
Beraz, lehen galderak itzulgarritasunaren arazo eztabaidatua planteiatu du eta ia aho batez eman zitzaion erantzunak ukatu egiten du itzulpen absolutua, baina onrtzen du itzulpen funtzionala beti burutu litekeela gero eta hurbiltze handiagoko prozesu baten gisa.
Bigarren galderari, berriz, erantzun desberdinak eman zaizkio XX. mendearen hasieratik eta iritzi ugaritasun hau dago azken aldietako literatur-itzulpenaren praktikaren oinarrian.
Gaur egun itzultzailearen lan-eremua gero eta zabalago bihurtzen ari delarik, itzulgaiak ere gero eta aberatsagoak dira, kultura gero eta desberdinagoetatik itzultzen dira, poesia, teatroa, zinema eta abar gero eta ugariago itzultzen dira. Zenbaitek ”itzulpen kosmikoaz“ ere hitzegiten du dagoeneko. Eta bestalde, itzuli beharreko informazio zientifiko eta teknikoa urtez-urte erraldoitzen ari da eta indar berriz ekin zaio itzulpen-makinen belaunaldi berriak sortzeari teknologiak eskaintzen dituen bitarteko gero eta miresgarriagoen laguntzarekin. Zibernetikaren garapen bizkorretik itzulpen eragiketa bera automatizatzera pasatzeko urratsak eman dira eta “bigarren iraultza teknikoaren” atalasean gaudelarik, itzulpena ere erronka honi aurre eman beharrean aurkitzen da.
Itzulpen-zientziari buruzko joerak gaur egun
Bai itzulpenaren praktikan eta bai itzulpen-zientzia bat mamitzean nabarmendu ditugun zalantza beretsuak ageri zaizkigu joera edo eskola desberdinen sailkapena burutzerakoan ere. Besteak beste, lau autoreren ikuspuntua eskaintzen saiatuko gara ondorengo lerroetan: Georges Motinin, Alexandre Ljudskanov, V. N. Komissarov eta J. Delisle-rena hain zuzen.
Georges Mounin (1910) Aix-en-Provenceko Letra-Fakultatean urte luzez hizkuntzalaritza eta frantses estilistika irakasten aritu izanaz gainera, itzulpen historia eta teoriaz lan interesgarri ugariren idazle izatearen meritua du. Lehendabizikoz italieraz agertu zuen Teoria e Storia della Traduzione[8] obran, zortzigarren kapitulua eskaintzen dio gaur eguneko itzulpenari, eta auzi honi buruz dagoen iritzi desberdintasuna azpimarkatzetik hasten da[9] eta aintzinako hizkuntzaz (sumeriera, egiptera, greko, latin eta abarrez) idatziriko obren itzulpenean eman diren aurrerako urratsak aipatu ondoren, guztiarekin ere oraindik eztabaidak ez direla amaitu aitortzen zuen, frantses hizkuntzaren eremuari zegokionean.
Hurrengo atalean, "Paradossi anglosassoni" titulupean Bronislaw Malinowski etnologoaren teoria eta praktika aipatzen ditu (J.R. Firth eta Londresko hizkuntzalaritza eskolan oinarritzen dena berau), zeinak ia hitzez-hitzezko itzulpenak burutzen dituen Pazifikoko leinu jakin bateko hizkuntzaren eta irakurle ingelesaren arteko egitura mentalaren desberdintasuna edo aldea atzeman ahal izateko.
Baina aldi berean, Theodor H. Savory, entomologo ingelesaren teoria ere aipatzen du. Beronen ustez itzulpen-mota guztiak ez dago teoria bakar batean biltzerik eta gutxienez lau itzulpen-mota desberdin daudela aitortzen du itzulpen faktuala, itzulpen nurratiboa, itzulpen zientifiko-teknikoa eta estiloen itzulpena.
G. Mouninen iritziz, arropa enpiriko oso anglosaxoi baten azpian tesis honek zehaztasun handirik ez duen arren ba omen du sedukzio-indarra, itzulpen-mota desberdinak daudelako ustean errotzen delako eta autore, testu-tipo, jatorrizko hizkuntzen eta itzultzaileen desberdintasunak alde batera utzirik, irakurle bakoitzak izan litzakeen premia zeharo desberdinetan ezartzen duelako aipaturiko aldea.
Ondoren, teoria sobietarrak aipatzen ditu K.I. Cukovskij, A.V. Fedorov eta R.K. Mignard-Beloruev teorigileen obren berri emanez eta azkenik, frantsesaren eremuko teoriak aipatzen ditu Edmond Cary-ri dagokionez, itzulpenaren alderdi linguistikoa gehiegi baloratzearen kontrako gisa aurkeztu eta honela laburbiltzen du autore honen iritzia: itzulpena ez dago Libiogia, estilistika edo antzeko disziplinen menpean jartzerik. Bere baitan bakarrik defini daiteke, arte bat da eta ez dago mugatzerik zientzia baten legeen objektibitatera. Eta itzuipenaren sailkapen hau proposatzen du:
a) Testua zeharo ekandutu edo egokitzen da (naturalizazioa) heraz itzulpenak hizkuntza hartzailean edo xede-hizkuntzan burutua dela emateraino.
b) Testua hitzez-hitz itzultzen da eta irakurleak denbora guztian somatu behar du testua, hizkuntza arrotzeko forma semantiko, morfologiko eta estilistikoetan irakurtzen ari dela.
Zeharo beste iritzi batekoak dira Vinay eta Darbelnet, izan ere bere obra sonatuan[10] itzulpen-egintzaren gertaerak deskribatu ondoren, beti da posible itzulpena burutzea baina baliokidetasun edo hurbiltasun-maila desberdinak daude beraiek proposatzen dituzten prozedura-multzoaren baitan.
Vinay-Darbelnet-ek zazpi prozedura tekniko proposatzen dituzte: mailegua, kalkoa, hitzez-hitzezko itzulpena, transposizioa, modulazioa, baliokidetza eta egokipena. Bistan dagoenez, hurbiltasun handiena maileguan lortzen da eta urruntasun handiena, egokipenean.
Azkenik, adierazietza edo interpretar itzak urratu duen luberriaren aipamena ere egiten Mouninek alor honetan, Jean Herbert-en Le Manuel de l'interprète eta Jean-Franqois Rozan-en La prise de notes en interprétation consécutive hi obra aski klasikoren tituluak emanez Georges Mouninek, duela hogeitabost bat urte, eskaintzen zuen ikuspegi honetan aitortzen zuenez, XX mendeak aurreko esperientzien sintesia egin beharrean, esperientzia horiek beroriek gehiago garatzen besterik ez omen du egin, horrela iritzi eta teorien ugaritasunari indar emanez. Argi eta garbi esaten du: "Il nostro secolo non ha ancora dato quella teoria scientifica della traduzione di cui ormai si sente ii bisogno: non ha ridotto ad unttà tutta questa materia tanto ricca"[11].
Dagoeneko aipatu dugun A. Ljudskanov-en liburuskan eskuartean dugun auzia jorratzera zuzendurik dago bigarren kapitulua. Teorigile bulgariarrarentzat funtsean bi joera edo kontzepzio nagusi izan dira itzulpenari dagokionean: linguistikoa eta literarioa.
a) Kontzepzio linguistikoa
Itzulpen tekniko-zientifikoa ugaltzearen ondorioz itzulpen egokirako ateak ireki ziren eta horrela itzulpena jatorrizkoaren birsortze zehatz bezala ikusteko joera nagusitu zen. Eta itzulpen literarioak eta ez-literarioak zer zuten amankomunean galdezka hasi zirenean teorikoak, berrogeitamargarren dekadan hizkuntzalariak ezezik itzulpenaren teoriaren bila zebiltzan zenbait ados jarri ziren osagai amankomun hori itzulpenaren izate linguistikoa zela aitortzean. Joera honen oinarrian dagoeneko ezagunak ditugun A.V. Fedorov eta Vinay-Darbelnet jartzen ditu Ljudskanov-ek.
Joera honetakoen iritzian itzulpena hizkuntz prozesu sortzaile bat da eta gutxi gorabehera honelako definizio bat ematen dute: Itzultzea da modu zehatz eta oso batez adieraztea hizkuntza baten bitartekoez dagoeneko beste hizkuntza baten bitartekoez adierazitakoa, edukina eta formaren batasun askaezinari eutsiz"[12].
Bestalde, berauen ustetan, itzulpen-teoriak hizkuntz-disziplinen artean du bere lekua eta itzulpenaren teoria orokorrarekin batera, teoria berezi edo partikularrak landu behar direlakoan daude, zer eratako testuak eta zer hizkuntza-bikoteren artean itzulpena burutu behar den kontutan harturik.
Ikusmolde honentzat, itzulpen literarioa itzulpenaren nozio orokorraren baitako kasu berezi bat baizik ez da eta osagai literario eta linguistikoak uztartzen edo gibiztatzen dituen eremu guztiz berezi bezala tratatzen dute gehientsuenek.
Kontzepzio honetako autore gehienentzat itzulpena emaitza baizik ez da analisatzerakoan nahiz eta prozesu linguisttko bat dela onartu.
b) Kontzepzio literarioa
Joera linguistikoaren aldekoek beren lanak argitaratzeari ekin ziotenean, testu literarioen itzultzaile gehienek oso kontrako jarrerak azaldu zituzten. Aho batez aitortzen zuten guztiek itzulpenaren izate linguistikoa azpimarratzeari alde batera utzi eta ahaztu egiten zeia itzulpen horren izate literario eta kreatzailea eta berriz ere aintzinako kontzepzio estetikoak berpizten ahalegindu ziren. Horrela sortu zen kontzepzio literarioa deitzen dena[13].
Joera honen ordezkariek itzulpenaz hitz egitean hizkuntza natural batetik beste batera testu literarioak aldatzen dituen itzulpena bakarrik hartzen dute kontutan; berauentzat itzulpen literarioa ekintza sortzaile literarioaren mota berezi bat besterik ez da, literatur arte originalaren aldaera bat, zeharo bestelakoa beste itzulpen-mota batzuren aldean, prozesu linguistiko ez-sortzaile omen direlako. Cukovskij, Antokoi'skij, Auezov, Ryi'skij, Ognjanov eta abar dira ikuspegi honen defendatzaile sutsuenetako batzu.
Joera honetakoentzat ere itzulpena emaitza da eta ez dituzte eztabaidatzen prozesuaren ahalbide objektiboak, zeinen bitartez lortzen den emaitza hori, nahiz eta abiaburuz hauek ere onartzen duten itzulpen literarioa prozesu sortzailea dela.
Ljudskanov-ek dioenez, bi ikuspuntu hauek —linguistikoa eta literarioa— gure mende honen erdi aldera eztabaida gogorretan kontrajarri ziren emozio-karga handiegiak alde bietan metatuz eta elkarri desbideratze saiakuntzak eginez itzulpen automatikoaren idea eta praktika sortzean, kontzepzio literarioaren aldekoek itzulpen-mota honen izate ez-sortzailearen froga ukaezina ikusi zuten horretan eta sendoturik geratu ziren itzulpen literarioaren izate sortzaileaz zuten ustean.
Alderantziz, joera linguistikoak garbi ikusi zuen itzulpen automatikoaren baitan itzultze-ekintza lege linguistiko batzuren baitan edo menpean zegoelakoa, eta gero eta ziurrago zeuden haren izakera linguistikoaren alde.
Baina ez zuten aurrerago jo eta itzulpen-mota guztien osagai amankomuna bilatu ordez, arazo hauek baztertu egin zituzten teoria orokorraren eremutik. Guzti honek, praktikaren eta beste zientzien garapen herriarekin, aurrebaldintza historikoak eta oinarri zientifikoak ezarri zituen arazoa era zehatzago batez tratatu eta soluziobidean jartzeko, bi nozio desberdin formulatuz interpretazioa eta itzulpena.
Joera hau 1958 urte aldera sortu zen Rozencvejg eta Revzin sobietarren lanari esker[14].
Giza itzulpena eta makina bidezko itzulpena, biak izate linguistikoa dutelakotik abiatuz, aurreko bi joeratakoek bezalaxe, hizkuntza natural batetik beste baterako itzulpena bakarrik hartu zuten kontutan eta honako formulaziora iritsi ziren: zeharo banatu behar dela itzulpen literarioa gainerako itzulpen-genero guztietatik baina ez arrazoi literarioengatik baizik eta komunikazio linguistikoaren izanari berari darizkion hizkuntz arrazoiengatik.
Bi teorigile hauen iritzian, hizkuntzarteko komunikazioan bi prozesu guztiz desberdin eman daitezke: interpretazioa edo itzulpena 1 eta itzulpena edo itzulpenaz 2.
Lehendabiziko kasuari itzultzaileak hartzen du mezu linguistikoa eta hizkuntzaz kanpoko errealitatearekin identifikatzeko ahaleginak egiten ditu, hau da, mezu horrek adierazitako situazioarekin, interpretatu egiten du. Gero, hizkuntzaz kanpoko errealitate horretatik abiatuz mezu linguistiko berri bat sortzen saiatzen da, jatorrizkoak adierazten zuen errealitate berbera adierazteko.
Bigarren kasua, berriz, itzulpena 2-an, hartzen du itzultzaileak sarrerako mezua eta irteerako mezua sortzen ahalegintzen da H1 eta H2-ren artean aurrez ezarrita dagoen korrespondentzi sistema batean oinarriturik, hizkuntzaz kanpoko errealitatearekiko erreferentziarik gabe, hau da, sarrerako mezua interpretatu gabe. Bi itzulpen-mota hauek elkar gibiztatu egiten dira jatorrizko testu bakoitzaren transmisio-prozesuan zehar, baina itzulpena 1, autoreek ekintza sortzailetzat daukatena testu literarioetan gailentzen da, aitzitik, itzulpena 2, autoreek ekintza linguistiko ez-sortzailetzat daukatena, gizonak bezalaxe makinak ere burutu lezakeena, testu zientifiko-teknikoetan gailentzen da batipat.
Sobietar autore hauen ekarpenak garrantzi handia du itzulpena 1 eta itzulpena 2-ren arteko muga mugikorra dela azpimarkatu zutelako eta itzulpenaren alorrean hizkuntz deskribapena hobetu eta formalizatu-ala, muga hor itzulpena 2-ren faboretan aldatuko dela erakutsi dutelako.
Ikuspuntu honetatik abiatuz, itzulpenaren zientzia bakar bat ezinezkoa dela esatera iritsi ziren autoreok eta itzulpena 1 itzulpenaren teoria literario baten azterkizuna dela eta itzulpena 2. berriz, itzulpenaren teoria linguistiko batena. Batari disziplina literarioen artean dagokio lekua eta besteari linguistikoen artean.
Azkenik, Rozencvejg eta Revzinek gerora aitortu dutenez, itzulpen oro, nola gizakiak burutua hala makina bidezkoa, prozesu diren heinean era funtzional eta operazional batez tratatu behar da eta bitarteko hizkuntza batetik igaro beharra dauka.
Ikuspuntu honen arrakasta lehendabiziko aldiz beste kontzepzioetakoek ezarritako hesia urratzean datza itzulpen arruntaren eta automatikoaren artean: itzulpena 2-k bere baitan hartzen du itzulpen arrunta eta testu zientifikoen itzulpen automatikoa. Honela itzulpena 2-ren arazoak, eta baita autoreek "itzulpenaren teoria linguistikoa" deitzen duten zientzia eremua ere, zibernetika, informazio-teoria, semiotika, hizkuntz ukipenen teoria, glotodidaktika eta hizkuntzalaritza estrukturalarekin harremanetan jartzen dira.
V.N. Komissarov-en "Baliokidetasun Mailen Teoria"
Beste teorigile sobietar honek 1973. urtean argitara emandako obran[15] itzulpen-teoria orokorraren auziari heltzen diolarik ekintza itzultzailearen funtsa zertan dagoen aurkitzean datzala beronen helburua, eta itzulpen eredu teoriko bat sortu eta beronen bitartez baliokidetasun-kontzeptu orokorra eta testu itzulia sortzen deneko prozesuaren oinarriak agerian jartzean. Itzulpen teoria orokor batek ideala izateko itzulpenean eragina duten faktore guztiak azaltzeko gai izan hehar duela aitortu ondoren, honelako teoria baten gabeziaz sarritan interpretazio okerretara insten dela arau bereziak eta lege orokorrak elkarren artean nahastuz.
Ondoren itzulpen-teoria batzu aztertzeari ekiten dio gero sintesi baten ahaleginez aurrekoen akatsak gaindituko dituen eredu teoriko osoago bat eskaintzeko: baliokidetasunezko mailen teoria (teorija urovnej ekvivalentnosti).
Aurrena itzulpen-teoria denotatiboa aurkezten du, esanez herau dela hedatuena eta hizkuntz zeinu guztien edukinak izatezko errealitateko gauzak, fenomenoak eta erlazioak isladatzen dituelako abiapuntuan oinarritzen dela eta ondorioz, itzulpena jatorrizko hizkuntzaz deskribaturiko denotatuak itzulpen-hizkuntzaren laguntzaz deskribatze-prozesua baizik ez dela.
Komissarov-en ustez, teoria denotatibo hau egokia da itzulpen-prozesuan ematen diren berezitasun partzial batzu deskribatzeko, hau da, itzulpeneko barianteen hautapena jatorrizko testuan dagoen situazio errealaren aipamenik egin gabe ezinezkoa denean.
Baina baditu bere ahuleziak ere: ez du agirian jartzen jatorrizko testutik itzulpenekora pasatzeko oinarrizko mekanismoa. Situazioak sinonimo samarrak direnean ongi funtzionatzen du baina gehienetan situazio bera hizkuntza hartzaileko zeinu desberdinen elkarketaz deskriba daiteke eta honelakoetan errealitatearekiko erreferentziak ez du ematen oinarri finkorik itzulpeneko aldakina hautatzeko. Beraz ez du ematen argibiderik jatorrizko zati berean posible diren itzulpen-bariante desberdinei buruz eta berauen artean zein hautatu behar den jakiteko ere ez du oinarri teorikorik ematen.
Errealitatearekiko erreferentziak itzulpenean zer esaten den argitzeko aukera ematen du baina ez nola esaten den. Hitz batez esateko, jatorrizko testuko eta itzulpeneko denotatuak bat etortzeak ez du garantizatzen inondik ere bi testu hauen artean beharrezkoa den baliokidetasunik. Informazioaren parte handi bat egin den hizkuntz zeinuen hautapenari loturik dago, beraz kidetasun denotatiboa perifrasiaren zentzua da, ez itzulpenarena.
Bigarrenik, itzulpen-teoria transformazionalari ekiten dio eta itzultzailearen lana sistema zibernetiko baten erara ikusten duela aitortzen du Komissarov-ek: "sarreran" jatorrizko testua sartu eta "irteeran" itzulpenekoa ateratzen delarik. Beraz, itzulpena burutzea "jatorrizko testua itzulpeneko testu bihurtzea" edo "transformatzea" da. Teoria hau "gramatika sortzaile-bihurtzailean" oinarriturik dago bete-betean.
Bi joera nabarmentzen dira teoria honen barruan:
a) Itzulpeneko testuaren sortze-prozesua bera, SHko unitate eta egiturak XHko unitate eta egitura bihurtze bezala ikusten du lehenak. Beraz, joerakide hauentzat, hizkuntza barneko transformazioak eta hizkuntza batetik besterakoak (itzulpena) maila bereko fenomenoak dira.
b) SHko eta XHko hizkuntz forma ugaritasun guztia egitura kopuru aski hatera muga eta bil daiteke eta SHko eta XHko egitura gutxi haueri artean erabateko baliokidetasuna ematen eta. Oinarrizko egitura hauek "nuklear" edo "kernel" izena hartzen dute eta arau jakin batzuren arabera hizkuntzaren gainerako guztiak berauetara mugabil daitezke. Beraz, SHko eta XHko unitate nuklearren artean erabateko baliokidetasuna dagoelarik, egitura hauen mailako itzulpena aldaketa soil bat besterik ez da.
Eredu transformazional hau, oro har, onuragarri gertatzen da itzulpena aztertzerakoan. Izan ere, jatorrizko eta itzulpeneko unitate formalak elkarri loturiko transformatzat hartzean, teoria honek garrantzi handia ematen dio hizkuntza desberdinen arteko formen azterketa konparatuari eta ondorioz askozaz errazagoa gertatzen da berauen artean itzulpen-baliokidetasunezko erlazioak ezartzea. Prozedura honi esker, bi hizkuntza jakinen arteko itzulpen-erlaziozko sistemak deskribatzeko oinarri teorikoa sortzen da, eta hauxe du, hain zuzen ere, itzulpen-teoriak bere arazorik funtsezkoenetariko bat.
Dena den, teoria honek ere baditu ahulezia nabarmenak. Itzulpeneko baliokidetasunaren arazoa kontutan hartzen duelarik, sail bateko transformen edukinezko inbariantzi kontzeptuak ezinobeki isladatzen du beraien artean erahateko identikotasunik ez dagoela, baina edozein transformazio-sailetan erlazio semantiko kidekoak aurresuposatzen ditu osagagien barruan, aldi berean.
Azken buruan, itzulpen-teoria transformazionalaren bidetik nekez eman daiteke egitura nuklearren baliokidetasunani loturik ez dauden hautapenei huruzko argitasunik, eta baliokidetasun situazionalezko gertaerei buruz ere ez du ezer argitzen.
Itzulpen-teoria semantikoa
Teoria honen arabera, hizkuntza deserdinetako bi testuren edukinezko baliokidetasunak berauen osagai semantiko guztien edo batzuren artean idekotasun hurbila dagoela esan nahi du eta ondorioz, jatorrizkoan dauderi osagai semantikoak bereztea, eta berauek itzulpenean ahalik eta gehien adierazteko XHan unitateak hautatzea da itzulpena egitea.
Jatorrizko testuko edozein unitateren edukina semaz edo zentzu elementalez eraturiko sorta bezala hartzen da. Zeinu berezgarrien mugaketaz hakantzen da sema bakoitza hizkuntz unitatearen edukinean eta honela, unitate jakin baten edukina hurbilagotik alderatzen eta kontrajartzen zaio beste hizkuntza bateko unitateari, adieraziari dagokionean. Sema hauetako batzuk munta edo erlebantzia linguistikoa bakarrik dute eta beste batzuk, berriz, komunikatiboa ere bai.
Jatorrizko testuan komunikazioari dagokionean muntadunak diren semak bakarrik eman behar ditu itzultzaileak; zenbat eta serna edo zentzu elemental gehiago bat etorri jatorrizko eta itzulpeneko unitate erantzukideen artean, hainbat eta handiagoa izango da unitate horien arteko haliokidetasun maila ere, Etzulpen-eredu honek, "semantika sortzailean" oinarritzen den heinean, hitzen banakako konparaketa gainditu eta hizkuntz unitatezko multzo osoen konparaketa egitera bultzatzen gaitu eta hizkuntza bakoitzak bere esamoldeak sortzeko erabiltzen dituen arauak kontutan hartzera.
Baina ikuspegi honek ere badu eskasiarik. Hizkuntz baliabide guztiak funtsezko kategoriatara ("sakoneko hiztegira") mugabil daitezkeela uste izatea gehiegizkoa da, eta zail ezezik ezinezko gertatzen da sarritan.
Gainera, ez du gainditzen hizkuntzaren maila semantikoa, eta jakina da nola hizkuntza desberdinak kategoria sernantiko desberdinez baliatzen diren situazio hera deskribatzeko (instant coffee - rastvorimyj kofe).
Eta azkenik, esamolde metaforikoak eta hizkuntz asoziazio berezi batzuren itzulpenaren bern emateko eragozpen nabarmenak izateaz gainera, sarritan itzulpen-baliabideak hautatzerakoan eragin erabakiorra izan ohi duen komunikazio-helburuak ez du inolako lekurik eredu semantiko honetan.
Baliokidetasun-mailen teoria
Aztertutako hiru teoria edo joera hauek (denotatiboa, transformazionala eta semantikoa) dituzten ahuleziak begi bistakoak diren arren, V. N. Komissarov-en iritziz, denek azpirmarratzen dute itzulpenerako alderdi interesgarriren bat: hala nola, situazio identikoen deskribapena, egitura sintaktikoen iraurnena, sakoneko kategorien berdintasuna, ezaugarri semantikoen hat etortzea eta abar, baina beste zenbait alderdi ilun geratzen direlarik, sobietar teorigileak laugarren bat eskaintzen du aurrko guztien sintesi izan nahi lukeena: baliokidetasunezko mailen teoria.
Teoria honek, SHko eta XHko testuen edukin-maila analogikoan oinarritzen ditu baliokidetasunezko erlazioak eta ondorioz, sorburuak mezu-hartzaileari eskuratzen dion informazioaren izamoldeak testuaren edukinean maila ondozkatu eta desberdinak berezten dituelako uste eta esperientzian errotzen da.
Oinarrizko bost maila edo planotan berezten du teoria honek Sorburutik Hartzailera doan testua:
1) Hizkuntz zeinuaren maila
2) Enuntziaturaren maila
3) Mezuaren maila
4) Situazio-deskribapenaren maila
5) Komunikazio-helburuaren maila
Edukin-maila guztien eta bakoitzaren berezitasuna da aldian-aldiko pentsamenduaren transmisioan aldaera posible guztien osotasuna erakusteko gai izatea.
Aldaera edo bariante-kopuru handiena komunikazio helburuaren mailan gertatzen da, izan ere, Sorburuak asmorik bestelakoenak izan bait litzake Hartzailearen aldean.
Situazio-deskribapenaren mailan aldaeren kopurua ez da handiegia: deskribaturiko situazioaren ezaugarriek eta hizkuntz kode jakin horren eroaleek ohituraz situazio desberdinak dekribatzean erabiltzen dituzten funtsezko kategoriek mugatzen bait dute.
Enuntziatuaren eta hizkuntz zeinuen mailetako aldaerak hizkuntzajakin baten eta beronen berbaldiaren funtzionamenduak mugatzen ditu. Honela, bada, malla jakin batek forma bereziren batzu derrigor erabiltzea eskatuz gero, itzulpen-aldaeraren hautapena jatorrizkoaz aparte egiten du itzultzaileak. Baina horrelako mugaketarik gertatu ezean, hizkuntz zeinuaren mailako aldaera hautatzen du itzultzaileak, baina jatorrizko mailarekin baliokidetasunezko erlazioak ezartzen ahaleginduz eta hautaturiko aldaera horrek hurrengo edo goragoko niailetan kontraesanik sor ez dezan kontuz ibiliz.
Hizkuntz kodearen mailan zenbait unitateren artean baliokidetasun-erlazioak ezartzea ezina gertatzen hada, itzultzaileak hurrengo mailara jotzen du eta gero hurrengora. Honela, jatotorrizko eta itzulpeneko unitateak edukin-maila desberdinetan izarigo dira elkarrekiko baliokide.
Beraz, itzulgarritasunaren atalase gorena maila behereneko baliokidetasunak ezartzen du (hizkuntz zeinuaren mailak) eta atalase beherena, berriz, maila goreneko baliokidetasunak (komunikazio-helburuaren mailak), eta ondorioz, behe-mailako baliokidetasunak goi-mailakoa ere automatikoki segurtaturik uzten du.
Honenhestez, esan dezagun teoria honek aurrekoen zenbait hutsune betetzeko balio duela eta, bestalde, itzulpen-prozesua ere hobeki deskribatzen duela.
Baliokidetasun-mailen teoriak duen indar esplikatzailea aipaturiko maila bakoitzean baliokidetasun-kontzeptua zehaztean datza hem handi batean, baita maila bakoitzak adierazpen-planoan dituen aldaerak eta berauen arteko desberdintasun semantikoak ongi deskribatzean ere.
Itzuli beharreko testuaren edukinaren analisian oinarritzen da erabat eredu hau eta irizpide formal hutsetan, horregatik gertatzen da eredu transformazionala baino "indartsuago".
Parisko Eskola eta "Zentzuaren teoria"
Azken urteotan gero eta izen eta eragin handiagoa izatera iritsi da Parisko Sorbonne Nouvelle-n dagoen Eco1e Supérieure di'Interpretes et de Traducteurs" deritzan erakundea eta bertako ikerlari-taldeak garrantzizko lanak burutu ditu itzulpen-teoriaren alorrean. Danica Seleskovitch, Karla Dejean Le FéaI, Mariano García-Landa, Maurice Perguier eta Marianne Lederer dira gehienbat gailendu diren izenak.
Ltzulpen-teoria eta joera desberdinen ikuspegi luze honen bukaera gisa, Jean Delisle-k[16] Parisko Eskolaren ildotik egiten duen balantzearen bern ematen saiatuko gara. Ltzulpen-teoria baten helburu edo zertarakoaz oraindik initzi-desberdintasuna dagoela aitortu ondoren, Jean Delislek labur bada ere A. Ljudskanov, John C. Catford, Bugen Nida eta Vinay-Darbelnet-en ekarri teorikoen azterketari ekiten dio.
Teoria semiotiko deitzen duen A. Ludskanov-en joerak itzulpena gizakiaren ekintza kreatiboen auto matizazio-kasu berezi bezala ikusten duela esaten du J Delisle-k eta ikerketa ahalegin guztiak formalizazio matematikorantz zuzentzen dituela. Beraz teoria honen helburua itzultzailearen ekintza matematikoki edo zientifikoki deskribatzea da. Deskribapen formalizatu honek berdin balioko du makinarentzat eta gizakiarentzat. Lau urratsen bitartez lortzen da helburu hau:
1) Hizkuntz egiturak sakonean aztertu.
2) Egiturak algoritmoen bitartez deskribatu.
3) Hizkuntzarteko korrespondentziak ezarri.
4) Etzulpen mekanikozko algoritmo eleanitzak lortu.
Semiotikoentzat, hizkuntza beste kodeen arteko bat baizik ez delarik, itzulpenaren kontzeptuak ere natural deituriko hizkuntzen eremua ere zabalki gainditzen du.
Jean Delislek ikuspuntu didaktikotik epaitzen du teoria semiotikoa eta abstraktoegia eta optimista izatearen etiketak egotzi ondoren, halere aitortzen du zenbait alderdi argitzeko izan duen ahalmena: giza itzulpenaren sortzailetas una, inforinazio aldaezina transmititzearen helburua, leialtasunaren definizio funtzionala, mezua ulertzean testuinguru linguistikoak ezezik hizkuntzaz kanpoko informazio osagarriak duen garrantzia eta analisi bikoitz honen garrantzia.
Teoria linguistikoari dagokionean John C. Cartford, ingelesaren obra[17] aztertzen du. Catforden helburua itzulpena hizkuntzaren teoria orokorraren ikuspegitik esplikatzea da, haina J. Delisle-ren ustez, zehaztasun handiko lana den arren, ezer berririk ez dio eskaintzen oraindainokoan itzulpenaren alorrean lortutakoari: itzulpenaren definizio kiasikoak birformulatzea baizik ez du egiten batere sakondu gabe.
Duen originaltasuna oso itzulpen-mota berezi batzu deskrihatzetik datorkiona da: itzulpen fonologikoa, grafologikoa, gramatikala eta lexikala, "itzulpen murriztu" edo "restricted translation" deitzen dituenak. Itzulpen-mota hauek oso gutxitan egin behar izaten ditu era horretan itzultzaileak, beraz oso interes mugatua dute.
Funtsean, Delisleren iritzian, Catford-en teoriak ez du Ljudskanov-enak baino praktikotasun handiagorik itzultzailean eguneroko lanean laguntzeko edo itzultzaile berra prestatzean ariketa praktikoak egiteko. Teoria honen aplikagaiz tasun pedagogikoaren oinarrian beste ahulezia bat ere badago, berbaldia edo diskurtsuaren dinamika hizkuntzak deskribatzeko erabiltzen diren kategoria hutsez esplikatu nahi duten hizkuntzalariek dutena, ham zuzen. Linguistika orokorreko edo dekribatzaileko kategoriak ez bait dira nahikoa testologiarko, deskribatu heharreko objektua desberdina da eta Teoria soziolinguistiko deitzen dio Delislek E. Nidak bere lehen obran[18] eta gerora 1969an Taber-ekin lankidetzan[19] argitara emandako itzulpen-eskuliburuan garatzen denari. Teoria eta praktika guztia Bibliaren itzulpenera mugaturik egoteak asko murrizten du teoria honen erabilgarritasun orokorra, nahiz eta Nida eta Taber-ek oso bide interesgarria urratu duten gauza bera egin dadin alor literario, publizitario eta teknikoan. Teoria honen merituetako bat da itzulpen-teoriak hizkuntzalaritza orokorraren mugak gainezkatu eta hiztunen kultura eta zibilizazioa ere ezagutzea eskatzen duela eta ezinezkoa dela itzulpenaren fenomenoa eredu linguistiko soilaren ikuspegitik agortzea. Halere garrantzizko edukin linguistikoa du teoria honek eta gramatika bihurtzailearen egitura sakonez baliatzen da enuntziatuak atalkatzeko, gero itzuli eta berriro muntaturik itzulpen-testua eratzeko. Baina autoreak berak dioenez ez dira itzulpenerako eredutzat proposatzen transformazio hauek. Izan ere, Bibliaren itzulpen-didaktikan erabiltzen den tresneria honek ez dauka derrigor baliozko gertatu beharrik beste testu-mota batzuren itzulpenean.
Aurreko hiru teorien mugatasun didaktikoak agerian jarri ondoren, Vinay-Darbelenet-en estilistika konparatuzko joera[20] errentagarriagotzat daukala Delislek esari liteke. Charles Bally-ren barne-estilistikazko kategoriak aplikatuz egin den frantsesa eta ingelesaren alderaketa hau inoiz bi hizkuntzaren artean egin den deskribaketa eta sailkaketa aberatsena da. lliru planotan burutzen da: hiztegia, antolamendua eta mezuarenean. Metodo konparatibo honen kategoriarik ospetsuenak itzulpen-prozedura teknikoak dira: mailegua, kalkoa, hitzez-hitzezkoa itzulpena, transposizioa, modulazioa, baliokidetza eta egokipena. Halere Delislek ez du uste "prozedura" hitza egokia denik kasu honetan, baliokide-pareen ezaugarriak deskribatzea besterik ez bait du egiten estilistika konparatuak.
J. Delisleren iritziz, obra hau ezin liteke aurkeztu "itzulpen-metodo" gisa, a posteriorizko konstatazio denaren a priorizko arauak emanez, baina meritu izaugarria du erakustean hiz kuntzen arteko desberdintasunak ez daudela soilik fonetika, morfosintaxia eta hitzen semantikaren mailan, hau da, hiz kuntz zeinuen funtzionamenduaren mailan bakarrik, baizik eta hizkuntz komunitate bakoitzak here usadio edo ohitura linguistikoak garatu dituela eta beren sentiberatasuna molde ddsberdinez aditzera ematen dutela, zeinek bere "nortasunaren" arabera. Konstatazio hau garrantzi handikotzatjotzen du Delislek, baina itzulpenaren teoriak harago joan behar du: estilistika konparatistaren egitekoa deskribatzailea eta arauemailea da eta, itzultzailearen eginbeharra interpretatzaile eta komunikatzaile izatea da. Lehena hizkuntzalaritzari dagokio, bigarrena testologiari» oraindik bere burua Iantzen an den disziplina bati.
"Théorie du Sens"
Lehen aipatu dugunez Parisko E.S.I.T.en sortua da eta oraindik gazte samarra; aldibereko adierazletza edo interpretaritza jotzen du itzulpen-gertaerarik puruentzat, sorburua, hartzailea, etab. presente daudelako. Adierazlearen egitekoa hizkuntza jakin bat ezagutzen ez duenari norbaitek esandakoa ulerteraztea da. Baina zer behar da zerbait ulertzeko? Hizkuntzaz gainera ezagupen berezi batzu ere behar dira gaiaz, egoeraz, hiztunaz eta abarrez. Ezagupen hauek behar-beharrezkoak dira test bat edo berbaldi bat ulertzeko. Hauek gabe ez dago komunikaziorik eta hitzak hutsean erortzen dira.
Ulertze horren emaitza da zentzua (sens), hitzak desagertzean gure baitan geratzen dena, eta gure erreferentzia linguistiko-situazionalen eta gure ezagupenen bateragunean aurkitzen da.
Itzulpena, beraz, prozesu interpretatzaile bat da, mezuen hitzak ez baizik eta zentzua lehengoratzen duen adimenezko eragiketa bat.
Horregatik, idatziaren itzultzaileak testuaren irakurie hoberena izan behar du, testuari autoreak ezarri diona atzeman behar du, testuaren egiazko zentzua. Baina idazle ona ere izan behar du ama-hizkuntzan edo hizkuntza hartzailean zentzu hori formulazio egokia bilatzeko, mezu horren hartzaileak jatorrizkoaren hartzaileak izan dituen erreakzio kognitibo eta emotibo beretsuak izan ditzan.
Hori lortu ahal izateko oso kontutan izan behar ditu itzultzuileak bi hartzaile hauen artean dauden aide edo desberdintasunak: hizkuntza, garaia, ingurune soziokulturala, eta abar. Eta galdera bat sortzen da egoera honen aurrean zenbateraino izan behar du teja itasunak erabateko identikotasun guztizkoa? Bistan dago identikotasun erabateko eta guztizko hon ezinezkoa dela. Edozein mezu-hartzek, idatzizko nahiz ahozko delanik, beti du alderdi interpretatzaile bat, zeren eta garenaren eta dakigunaren arabera ulertzen bait dugu. Beraz itzulpeneko leialtasuna identitate erlatiboan oinarritzen da eta zentzuari leial izateko hitzei iruzur egin beharra dago. Beraz hizkuntz baliabideei iruzur egitea derrigorrezkoa da zentzuari iruzur egin nahi ez bazaio.
Honela, esan liteke, itzulpen orok osagai transkodagarri batzu dituela, haina bakar batzu soilik. Testu bateko osagai guztiak transkodatuz gero ez dago itzulpen onik egiterik.
Bi hizkuntzaren artean dauden pare haliokide finkoak eta hitz edo esamolde baten erabilpen guztietarako baliozkoak oso gutxi dira. Lehen ere aipatu dugu. Eskola honetakoek kezka berezia dute itzulpen-didaktikari dagokionean, eta teoria guzti honen ondorio gisa, itzultzaileak hiru gaitasun izan behar dituela aitortzen dute Seleskovitch[21] eta joera honetako beste kideek:
a) ltzultzaileak ongi ezagutu behar duela hizkuntza arrotza baina elebitasuna ez dela prestakuntza honen helburua. Irakurketa-gaitasuna beharrezko da baina ez nahitaez hizkuntzaren jakite aktiboa.
b) Jakintza orokor baten jabe izan behar du eta testuaren zentzua ateratzeko analisi eta sintesi-gaitasuna behar du.
C) Bi hizkuntzak, SH eta XH ongi berezten jakin behar du, kalkoa bait du etsairik gogorrena itzultzaileak. Beraz atergabe landu eta hobetu behar du ama-hizkuntza itzultzaileak.
Ondorio gisa
Itzulpen-teoriaren inguruko eskola eta joeren atzetik egin dugun erromesbide luzearen ondoren, eta beti ere Parisko Eskolakoen iritzien ildotik, aitor dezagun, itzulpena ez dela jarduera serniotiko, linguistiko, soziolinguistiko eta konparatiboetan erabat sartzen den eragiketa eta zentzuaren interpretazioaren (interpretation du sens), ek intza horren objektuaren beraren inguruan eraikitako teoria orokor baten gabezia sornatzen dela.
Teoria linguistikoek irteeragabeko kaleskatan barrena abiarazi gaituztelarik, orain badirudi linguistika bera abiatu dela enuntziazioa, aurresuposizioaren eta berbaldiaren teorien bideetatik. Zentzuaren alderako joerak berreskuratze honek on egin behar dio bai linguistikari eta bai itzulpen-teoriari. D. Seleskovitchek orain dela gutxi zioenez: T'est en observant la communication humaine et non en décrivant les langues que l'on élaborera la théorie de la traduction"[22]. Orduan, badirudi hizkuntz-analisiaren legeak eta hizketaren analisiarenak ez direla berdinak.
Fisika biologiarentzat dena omen da linguistika itzulpenarentzat Beraz, J. Delisle eta beste zenbaiten iritzian itzulpenaren teoria berezi batek honako hiru ezaugarri hauek behar ditu:
1) Mezuen zentzua izan helburutzat.
2) Berbaldiareri planoan kokatu eta ez hizkuntzarenean soilik.
3) Ekintza itzultzailearen dinamikaren bern eman eta ez soilik emaitza edo ondorioaren berri.
Oharrak
1. Cf. BASSNETT-McGLTIRE, Susan. Translation Studies. London, 1980, 1 or.
2. NIDA, EA. Toward a Science of Translating. Leiden, 1964, 21-22 or.
3. LJUDSKANOV, A. Traduction humaine et traduction mécanique (I). Paris, 1969.
4. MOUNIN, G: Les belles infidèles. Cahiers du Sud. Mars, 1955.
5. UKOVSKIJ, K. Vysokoe iskusstvo. Moskva, 1957.
6. Joera honen harruan, Frantzian Leconte de Lisle eta de Litre gailendu ziren; Alemanian, Schiegel eta Schleier macher; Ingalaterran, Postheid, Polak; Errusian, Gogol, Turenev, Óechov. Pukin eta abar.
7. CARY, E Mécanismes et Traduction. Rabel, Ni, 3, 1956.
8. MOUNIN, Georges. Teoria e Storia della Traduzione. Torio, 1965.
9. ...Se si organizzasse un congresso mondiale della traduzione sarebbe probabilmente impossibile raggiungere un accordo, fatta eccezione per due o tre questioni generali di fondo. Ibid., 58 or.
10. VINAY-DARBELNET. Stylistique comparée du français et de l'anglais. Méthode de Traduction. Paris, 1958.
11. Ibidem, 66. or.
12. FEDOROV, A.V. Vvedenie y teoriju perevoda. Moskva, 1958.
13. Sb. Russkie pisateli o perevode. Moskva, 1960.
14. ROZENCVEJG-REVZIN. Obaja teorija perevoda y
svjazi s mainnym perevodom (sb. Tezisy konferenciipo mas perevodu). Moskva, 1958.
15. KOMISSAROV, V.n. Siovo o perevode (Oërk lingvistieskogo uenija o perevode). Moskva, 1973.
16. DELISLE, Jean. L'analyse du discours comme méthode de Traduction (Initiation a la traduction française de textes pragmatiques anglais. Théorie et pratique). Ottawa, 1980, 48-97 or.
17. CATFORD, J.C. A Linguistic Theory of Translation. London, 1965.
18. NIDA, E. Toward a Science of Translating. London, 1957.
19. NIDA-TABER. The Theory and Practice of Translation. Leiden, 1969.
20. VINAY-DARBELNET. Stylistique comparée du français et de l'anglais. Méthode de Traduction. Paris, 1958.
21. SELESKOVITCH-LEDERER. Interpréter pour traduire. Paris, 1984.
22. SELESKOVITCH, D. "Vision du monde et traduetion", Etudes de linguistique appliquée, num. 12, oct. déc., 1973, 161-163 or.