Interpretaritza
Artikulua PDFn
Jesus Arrimadas Saavedra
Frantses-katedraduna
APETIko kidea
Euskaratzailea: J.L. Agote
Interpretaritza eta itzulpena
Komeni da lehenengo mementutik funtsezko bereizkuntza bat ezartzea interpretazioaren eta itzulpenaren artean. Jendeak jeneralean nahasten dituen bi kontzeptu oso hurbilekoak bait dira. Itzulpena idatzizko testu batetik idatzizko beste testu batera joaten den bitartean, interpretazioa, aitzitik, ahozko edo berbazko mezu batetik abiatzen da eta beste ahozko mezu batera joaten da. Bereizkuntza hau funtsezkoa da. itzultzaileak ezagutzen duen testu batetik abiatuz egiten du lana, eta hura erabat definitua dago eta haren formak iraun egiten du denboran zehar, eta bere lana jatorrizkoa bezalaxe publiko ezezagun bati zuzentzen zaio. Nahiz kontsekutiboan nahiz aldibereko interpretazioan aurkakoa gertatzen da: interpretaria solaskideen aldamenean dago eta tratatzen dituen mezuetako hitzak ardura gutxi dute formaren aldetik, zentzua edo hitz horien balio semantikoa bait da garrantzitsuena hala aldibereko interpretariak nola kontsekutibokoak beren aldamenean daukate publikoa eta beren ahotsa zuzenean doa entzuleengana, saiatuz hitzaren bidez erantzun bat sortzen eta haren arreta pizten, mezua beraienganaino iristeraziz eta lorteraziz uler dezaten.
Interpretazio kontsekutiboa eta aldiberekoa
Interpretazioak gaur egun funtsezko bi genero ditu: interpretazio aldiberekoa eta interpretazio kontsekutiboa. Kontsekutiboan, biziariak bere iharduna bukatu eta gero egiten du interpretariak bere interpretazioa. Ihardun honek iraun ditzake segundu batzu (hitz batzu edo minutu batzu edo baita ehundaka hitz ere).
Kontsekutiboak, diztira handiko sasoia izan zuen Nazioen Elkartean. Garai hartakoa izan zen Hitzaldiko Interpretarien lehenengo belaunaldia eta famatuena. Gaur egun interpretazio-lan handientsuena aldiberekoak hartzen du; soilik ehuneko 20a eskaxa egiten da kontsekutiboan. Kontsekutiboa ia bi hizkuntzatako hitzaldietan erabiltzen da bakarrik, baina batez ere erabiltzen da mintzaldi mailan, mahainguruetan, prentsako hitzaldietan eta enpresako bilera batzutan. Beste kasu guztietan aldiberekoa praktika unibertsala bihurtu da. Aldibereko itzulpenak transmititzen du mezua beste hizkuntzara mezu hori jatorrizko hizkuntzan esan den ja une berean. Soilik segundu batzuren atzerapena izaten da hizlariaren ahotsa eta hitz horiek beroriek interpretariak beste hizkuntzan esaten dituen artean. Hizlariak etengabe hitz egiten du bere mikrofonotik; soinua heltzen zaio bere hizkuntzan an den interpretariari eta honek ea berean, bere hizkuntzan, bere mikrofonoarekin konektatu duten entzuleei transmititzen die bere hitza. Aldibereko itzulpena modan jarri da sarritan hitzaldiak egiten diren kultura-alor guztietan, adibidez Ministraritzetan eta batez ere nazioarteko erakunde desberdinetan hala nola UNESCO, FAO, OMS, OCDE, Europako Komunitatea eta ezin ahaztu Feriak eta Lanbide-kongresuak.
Interpretazioaren praktikak, edozein modutakoak, solaskideen hizkuntzaren ezaguera eskatzen du, baina baita ere eskatzen du ukitutako gaiaren ezaguera aski sakona. Interpretariak ez ditu hizlariaren hitzak errepikatzen baizik eta mezuaren analisi sakonari esker berregin egiten du, bajen zentzutik abiatuz, jatorrizko mezua. Kontsekutibako interpretariak ideia osoak jasotzen ditu, haien zentzua aztertzen du eta transmititu egiten du nahiz horretarako hitzak erabiltzen ez baditu ere, zeren eta zentzua bait da itzuli behar dena itzulpeneko gauza bera gertatzen da. Inork ez du irakurtzen idazle erdaldun baten lanaren itzulpena hark jatorrizkoan erabil zitzakeen hitz ederrengatik. Haren lanak arrakasta baldin badu, xedeko hizkuntzan ere dotoreziaz aurkezten jakin izan direlako da, han emandako mezuak.
Era berean aztertzen du aldibereko interpretariak beraganaino heltzen diren ihardunen zentzua; ez da geratzen trabatuta beste hizkuntzan erabili behar dituen hitzetan edo adierazpenetan, hala ere agudo bukatzen du bere analisia eta darion modura adierazten du hark esan berri duena, honela transmitituz mezuaren eduki semantikoa. Normalean interpretariak mezuari emandako formak ia ezinbestean berregiten du jatorrizko estiloa, eduki semantiko bera bait da hizlariaren adierazpena eta interpretariarena. Izaera teknikoa, zientifikoa edo literarioa duten eduki semantiko batzu transmititzeko interpretariak eduki beharko ditu ematen ari den gaiari buruzko ezaguera batzu, bestela ezin bait dezake mezua komunikatzerik, ezta berregiterik ere. Baina ez da beharrezkoa interpretaria bereiziaria izatea ukitutako gaiean, nahikoa bait du ezaguera orokor batzu eta batez ere analisi eta ulermen-gaitasun handiaren jabe baldin bada. Inoiz ere ez da egiten hitzen ahozko itzulpena baizik eta zentzuaren itzulpena. Hitzetatik beroriek transmititzen duten zentzua hartu behar da era berean hura entzuleari transmititzeko.
Interpretazioaren alorra komunikazioa da, azken mezuaren analisia, eta hura hartzaileari eskuragarri izango zaion modukoa bihurtzea, itzulpenekoa baino 20 bider handiagoa izango den abiadan.
Interpretazio-prozesua
Interpretazio-prozesua modu honetan eskematizatu daiteke bai kontsekutiboarentzat eta bai aldiberekoarentzat:
1) Zentzuz betetako hizkuntz-adierazle bat entzutea mezua jasotzea eta ulertzea analisi eta exegesi bidez, honela hizkuntza-alorretik pentsamendua eta komunikaziorano doazen etapak garaituz.
2) Hizkuntza-adierazlearen ahazte berehalakoa eta berariazkoa, soilik buruko irudi deseszenifikatuak jaotzeko (ideiak, kontzeptuak, etab.
3) Adierazle berri bat sortzea beste hizkuntzan agindu bikoitz bati erantzun beharko diona: jatorrizko mezua era bat adieraztea eta hartzaileari egokitzea. Hemen jokatzen du gehiena interpretariaren antzesle eta interpretatzaile-gaitasunak, ahaztu gabe une oro entzuleen mailako hizkuntzan adierazi beharko duela.
Lortu nahi den helburua aurkeztea ahozko mezuaren hizkuntza batetik besterako transmititze ja aldiberekoa posible egiten duen pentsamenduzko prozesua da. Interpretariak denbora laburrean transmitituko du berari ez baizik eta entzuleei zuzendua doan mezua. Hori lortzeko, interpretariak aurre egin beharko dio ulermen, ezaguera eta komunikazio multzo bati, eta era berean hizkuntza-arazoei. Inguru honetan gertatzen da interpretariaren lana. Interpretariak prozesu mental batzuri esker lortzen ditu bere helburuak, hezkuntza eta prestakuntzari eta bere bitarteko-lana arrakasta handiz lortzeko aukera ematen dioten metodo batzuri.
Entzuleak gehiena harritzen dituen gauzetako bat da aldibereko interpretariak bi gauza egiten dituela batera: entzun eta hitz egin. Ez da zehazki non gertatzen dena: aldiberekoaren egoera ulertzeko pentsa dezagun zer gertatzen den ahots garaian hitz egiten dugunean. Gure berbaldia ez darigu ahotik etapaka; ez dugu aurrena pentsatzen esan behar duguna gero pentsatua esateko eta honela behin eta berriro. Aitzitik, gure berbaldia etengabea da eta bata bestearen gainean jartzen diren bi denbora biltzen ditu: pentsamenduzko ekintza eta ekintza non itzultzen duen ahozko adierazpenak kausa-efektozko harremana dute beraien artean; baina denborazko dimentsioan joan, hitza hurrengo pentsamendua sortzen den une berean ahozkatzen da, sortze-prozesuaren emaitza esaten denerako, enuntziatuaren ondoren adieraziko den berorren bilakaeran pentsatzen bait da; aldibereko interpretariak berez darion modura hitz egiten dueneko gauza bera egiten du. Aditzen du ondorengo esaldia artean aurreko ideia esaten ari denean, baina ez du entzuten esaldi hori, entzuten duena da bera esaten ari den esaldia; oso garrantzitsua dario berak bere buruari entzun ahal izatea. Interpretariak bere kabinara iritsitakoan egiten duen aurreneko lana izaten da "kaskoak" jarri eta probatzea ea bere buruari erabat ondo entzuten dion haiekin. Hizlariaren hitzak entzuteko ekintza pasiboa da, hala ere, benetako ekintza aktiboa egiten da esaldiaren zentzua ulertzen saiatzean. eta non da interpretariak jasotzen duena juxtu ondoren esan ahal izateko. Alegia, darion modura hitz egiten deneko gauza bera egiten dela. Entzuten dituen hitzak berak esaten dituenak dira, baina bere arreta guztia biltzen duen pentsamendua da hurrengo hitzei sorrera emango diena. Bere interpretazio-ekintzaren eta bere hitz egite-ekintzaren arteko desberdintasuna da interpretazioan esan behar duen pentsamendua kanpotik ekarria dela.
Interpretariaren dohainak
Aldiberekoa ondo ikasia izan bada, bi hizkuntzen ezaguera sakonarekin, nahikoa azkar ikas daiteke, baita ere kontsekutiboko metodologia eta mekanismoen aldez aurreko ezagueratik abiatuz gero, hartan ikasten bait da batez ere analisiko artea. Begi bistakoa da ikasketa azkar hori egin ahal izateko beharrezkoa dela dohain bat izatea, hizkuntz-interpretaziorako dohaina, musikalariak edo margolariak dohain jakin bat behar duten bezala nork bere artea usatzeko. Dohain hori gabe ezinezkoa da aldiberean interpretatzen ikastea, halaber, ezin iritsi daiteke belarririk gabe musikalari izatera edo baldarra izanik margolari izatera. Aurrerago genioen interpretariak ez dituela hitzak itzultzen baizik eta zentzuak itzultzen dituela. Hitzak itzuliko balitu behartua legoke esaldi zatiak etengabe errepikatzera, eta gogoan hartze horrek, esaldi zati batzu besterik ez bada ere, modu nabarmenean galeraziko lioke arreta. Bere arreta zatitua bait dago bere ahotsa entzuten eta hizlariarena entzuten. Ezinezkoa litzaioke hitz-kopuru handi bat gogoan hartzea aldi berean aurreko hitzak beste hizkuntzan esaten ari delarik; izan ere, ia ezinezkoa da arretaz gauza bat entzutea, beste bat esaten an denean; interpretariak entzuten du eta esaten du gauza bera, mezua jasotzeko, ulertzeko eta berregiteko duen metodo guztiz azkarrari esker.
Aldibereko interpretazioa berehalatik egiten da eta istantean zenbait hizkuntzatara itzultzeko aukera ematen du, hau azken finean, kontsekutiboa teknika elektronikoarekin elkartzea da, eta denbora asko aurreratzeko ahalmena ematen du laneko zehaztasun handiagoarekin batera. Aldibereko interpretazioarekin galdu egiten da Nazioen Elkarteko interpretariek zuten gaitasun erretoriko hura, haiengatik esaten bait dute behin batean interpretari batek sekulako oratorio haundiari bat bota omen zuela, hizlariak esan zuenarekin zerikusi gutxi zuena, hark kexa eman omen zion eta honek erantzun omen zion: "Badakit zuk ez duzula hori esan, baina hon zen, ordea, esan behar zenuena"; aldaketa horiek ez dute lekurik aldibereko interpretaritzan.
Oraingoz jakiten saiatu gabe zeintzuk diren interpretariari dagozkion analisiazko, oroimenezko, ulermenezko, adimenezko kualitateak, definitzen saiatzera noa nolako egoeretan egin behar duen lana interpretariak: solaskideen egoera konpartitzen du eta bere egoeran entzuten ditu ihardunak; elkarrekin aldatutako mezuak interpretariak berak osatzen dituen iragazkitik pasatzen dira; mezua zuzen transmititu ahal izateko interpretaria ahozko hizkuntzaz baliatzen da, modu horretara hitzak airean galtzen bait dira eta salan dauden solaskideen adierazpenak aldatzen diren bezain laster joaten bait dira, hala ere zentzuak iraun egiten du eta zentzu hori da interpretariak komunikatu behar diena hitzaldi bateko entzuleei.
Zer den interpretatzea
Interpretatzea batez ere ulertzea da, baina interpretatzea komunikatzea ere bada. Hizkuntza batetik bestera bidaiatu behar duen pentsamenduaren ibilgailu izatea da interpretatzea. Bidaiatze honetan nahasi egiten da berez darigun hitzaren ekintza eta pentsamenduaren ekintza. Interpretazio-ekintzak berez dariguri hitzaren antza du. Hizketan ari garenean ez ditugu hitzak aukeratzen, ezta adierazpenak ere; hitza berez darigu eta pentsamendua zehaztuz joaten da. Hitz egin baino lehen badakigu esan nahi duguna baina ez gara geratzen hala ere erabili behar ditugun adierazpenen formaren aurrean. Hitzen eta adierazpenen aukera gun dagokigu baina, oharkabean, baita ere dagokio zuzentzen gatzaizkion solaskideari eta biok aurkitzen garen egoerari. Adierazpenaren espontaneitateak uzten digu esan nahi dugunaren zentzuan konzentratzen eta hitzak ja oharkabean ixurtzen ahotik, eta hitzak ezezik inflesioak, ahotsaren indarra, keinuak eta erabilitako trrit moaren bizkortasuna edo gelditasuna ere. Eta eragiketa primesu eta segida hau guztia egiten da ez erabili behar ditugun hitzetan pentsatuz baizik eta transmititu nahi dugun mezuaren zentzuan konzentratuz. Hauxe da zehazki aldiberekoan gertatzen dena.
Ahozko hizkuntzak hainbeste faktore biltzen baditu ulermenan dagozkionak hala nola hitzak, keinuak, mimika, elokuzioa, tonua, ahotsaren indarra, isiluneak, etab..., da segituan ulertu behar delako eta ez duelako idatzizko testuaren izaera errepikatzailea, bertan irakurlea gera daitekeena; hura esaten den une berean ulertu beharko da zeren eta ez bada une horretan ulertzen, entzunaldi bakarra izanik, ohi denez, ez bait da sekulatan ulertu ahal izango, eta horregatik sekula ez da eskuratuko esanahia. Ahozko mezua osatzen duten elementu guztiak behar horretara egokitzen dira; adierazpenaren azkartasunak entzulearen entzumen-gaitasunaren araberakoa behar du. Ulertzeko kezka hau da ahozko hizkuntzaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa. Elkarrizketa batean solaskide bakoitza bere hitzaren bidez bestearengan erreakzio bat pizten saiatzen da, beraz esan dezakegu hizkuntzaren helburu nagusia beti bera dela: hartzailearenganaino iristea, elkarri ulerteraztea; haina hizkuntzaren forma aldatu egiten da hartzailearen eta beronek testuinguruari buruz izan dezakeen ezaguera-mailaren funtzioan.
Mezuak eragin nabarmena du alor semantikoan. Hizkuntza hedatu edo murriztu egiten da mezua ipintzen den testuinguruari buruz hartzaileak izan dezakeen ezagueraren funtzioan. Noiz eta handiagoa izan komunikatu nahi den gaieko terminologiari buruz hartzaileak izan dezakeen aldez aurreko ezaguera, are eta handiagoa izango da mezuaren ulermen-maila, zeren eta ahozko hizkuntza zabaldu egiten bait da solaskidearen ezjakinaren funtzioan eta hertsi egiten bait da beronen ezagueraren funtzioan, zeren, mezu hori transmititu nahi badugu hartzen duen pertsonaren egoera eta ezaguerari egokitzea bait da garrantzitsuena. Entzulearen hizkuntza egokitzea geurotako bakoitzak geurez maila desberdinetan aurreratua dugun kualitate bati dagokio. Gure adierazteko modua amaren aurrean, publiko baten aurrean edo gure lagunen aurrean zeharo desberdinak dira.
Hizlariaren hitza behin bakarrik entzutea abantaila da zentzuaren analisian trebatutako interpretariarentzat. Modu horretara hitzek ez dute lotzen, ez diote ere haria galerazten, bere arreta guztia entzuaren analisian eta heron trasmititzean konzentratuz. Guztira, formak ardura gutxi du interpretazioan. Hori ez da izango baldintza ezta interpretazio kontsekutiboan ere. Bilera batean dauden elebidunek ez dute epaituko interpretaria erabiltzen dituen hitzengatik baizik eta zentzua transmititzeko fideltasunagatik. Bestetik, hizlariak ez daki, aldibereko itzulpenean kasu honetan, interpretariak ongi itzuli duen herak esan nahi zuena, baina ederki ikusten du bere solaskideen erreakzioagatik ongi edo gaizki ulertu dioten. Hitzaldiaren bukaerari jarraitzen dioten eztabaidak neurgailu ona izango dira entzuleen ulermen-maila neurtzeko.
Kontutan izan behar dugu mezua zeharkako bidez bakarrik zuzentzen zaiola interpretariari eta zenbaitetan desegokiak zaizkion hizkuntza eta terminologia erabiliz gainera; dena den, askoz ere hobeto ulertzen du berak, hizlariaren hizkuntza ez dakien entzule erdaldunak baino. Interpretariak argitu egin behar ditu irudiak eta jakintzat jotzen diren gauza guztiak, eta konzentraziozko, analisizko ahalegin handi batez aldatu egin behar du berarentzat hizkuntza jakin batek izan dezakeen izaera gutxi gorabehera hertsia. Izaera hertsi hori bileren hasieran edo hitzaldietako lehenengo goizean agertzen da batez ere, edo batzutan, interpretariak lehenengo aldiz parte hartzen duen bilera edo lanetan. Gerta liteke interpretaria lehenengo aldiz sartzen den bilera ordurako hasiari eta bertako ezer ere ez dakienean, erabat babesik gabe sentitzea; kasu horretan aldegin egingo dio mezurik sinpleenaren zentzuak ere behar adina analisi-elementu ez dituelako, baina hala eta guztiz ere agudo bereganatuko du falta zaion testuinguruko ezaguera.
Lantzen den gaia edo landu beharrekoa ezagutzen ez dugunean, hizkuntzak halako hertsitasun bat hartzen du. Hori dela eta, interpretaria joaten denean berak parterik hartzen ez duen lankide batzuren lana ikustera, harriturik hezala geratzen da erabiltzen ari den hizkuntzaren zailtasunarekin edo hertsitasunarekin, eta egia esan, hitzaldi edo kongresu guztietan hizkuntza hertsi samarra erabiltzen da, baina hala ere bertan dauden delegatuei eta aurretik gaiaz dokumentatu diren interpretariei guztiz ongi egokitua dena Oharturik hertsitasun horretaz, interpretaria exegeta bihurtzen da eta, etengabeko analisi-ariketa baten bidez, ohitura hartzen du aurkitzekoa jakintzat jotzen diren gauza arruntak ezezik ukitzen ari diren arazoen xehetasun eta trikimailu tekniko guztiak ere.
Hitzaldi tekniko edo zientifiko guztietan interpretariak ondo asko daki entzuten ari den hizkuntza ulergaitzaxeagua dela berarentzat jatorrizko hizkuntzan hitzaldiari jarraitzen dioten entzuleentzat baino, eta hala ere hizlariaren mezua, jatorrizkoa haren entzuleentzat zen bezain modu ulergarrian transmititu beharko die bere entzuleei; horretarako, mezuaren analisian ahaleginduko da, eta hura bere testuinguru lojikoa sartzen saiatuko da bere interpretazio-ekintza egin ahal izateko.
Mezua eta hizlaria
Mezua erabat baldintzatua dago hizlariaren nortasunera. Nazioarteko bilera batean hitza hartzen duen edozeini deitzen diogu hizlari. Begibistakoa da horietako zenbaitek ez duela "hizlari" hitza merezi, ezta gutxiagorik ere. Baina hitzaldi bateko hizlaria solaskidea da aldi berean. Batzutan "behin-behineko mintzalari" bihurtzen diren hizlari hauetakoren batek bere mezua transmititu nahi duenean, badaki mezu hori sartu behar duen testuinguruko ezaguera nahikoa handia duen entzulego bati ari zaiola. Batzutan nahikoa lauso hitz egingo du nahiz forman nahiz esanahiari dagokionean, hala ere bertan dauden pertsonek ulertuko diote, beraiek ja berak adinako ezaguera bait dute gaiari buruz. Hau dela eta, interpretariak desabantailaz jokatzen du eta aurre egin beharko die berarentzat oso ilunak diren kontzeptu batzuri. Baina edozein kasutan ere, interpretariak badaki ihardunak ez duela izaten beti, itxuraz eta guztiz ere, barne-koherentziarik, eta badaki, noski, normalean berak baino askoz ere ezaguera handiagoa izaten duela hizlariak alor berezi horretaz. Hau da sarritan suertatzen den arazoetako bat entzule batek hitza hartzen duenean eta honela "hizlari" bihurtzen denean. Interpretariak behin-behineko hizlariaren onda-luzaro berean jarri beharko du, eta baldin eta ihardunaren helburua zehazki ulertzea eta esandako hitzen hedadura etengabe jasotzea nahi badu, interpretariak jakin egin beharko du zein kontzeptutan hartzen duen hitza hizlariak. Hizlariaren kalitatea jakitea, askotan, bere izena jakitea bezain garrantzitsua da; gerta liteke hitz egiten duen pertsona ez ezagutzeak ulerpenezko zailtasun handiak ekartzea ihardunaldi guztiari zehar, zeren eta ihardun asko-estu lotuak bait doaz beraien protagonistaren izaera errepresentatiboarekin.
Gerta liteke baita ere interpretariak ez ulertzea edo oker ulertzea, gaia ez ezagutzeagatik, hitz egiten duen pertsonaren kalitatea edo kualitateak ez ezagutzeagatik, edo kabinak gaizki jarriak daudelako, mikrofonoak klaskadak egiten dituelako edo beste hamaika arrazoirengatik. Baina kasu guzti hauetan interpretaria saiatzen da agertzen zaion zailtasuna konpontzen, eman behar duen mezuaren barne-koherentzia zainduz, nahiz eta erabat seguru jakin ez duela zeharo ondo ulertu esandako guztia. Berak seguru dakiena da aurrenetik ulertezina ematen duenak izan behar duela zentzua nondik edo handik, eta berak analisian jarraituko du behar den koherentzia lortu arte eta nahiz hasieran ulermenezko edo entzumenezko akatsak edo hutsegiteak egin, arrazoitze lojiko batez ahaleginduko da ideien zentzua berriro osatzen.
Analisi-fasetik ateratzen den ulerpena guztiz beharrezkoa da mezua transmititzeko ekintzarako. Interpretariaren ulerpena bi modutakoa izan liteke: prozesu espontaneoz eta ekintza berariazkoz. Lehenengoa neurri handi batean interpretariaren adimen-mailari dagokio. Bigarren mailan, interpretariaren eta hizlariaren pentsamenduzko egituren artean legokeen antzari ere badagokio. Interpretariak hobeto ulertuko du, hizlariaren pentsamenduzko egitura eta forma eta bereak antzekoak badira, eta entzuten duen mezua lojikoagoa iruditzen bazaio. Baina den ulergarria dela mezua, zuzentzen zaien pertsonek parte hartzen badute bakarrik ulertu ahalko da hura bere osotasunean. Entzuleen baiezko edo ulertezinezko adierazpenak izugarri lagunduko diote interpretariari bere ulermenerako ere, kontsekutiboan bereziki.
Arretak funtsezko funtzioa betetzen du, zeren eta hizlaria eta solaskideen artean jarri eta haien bitartekoarena egiten duen interpretariak jaso egin behar du berbaldi guztia ezer ere jan gabe, ezer ere aldatu gabe eta elementu berririk erantsi gabe transmititzeko, modu horretara bakarrik trausmitituko bait du fideltasunez.
Mezuaren analisia
Mezuaren analisia da interpretazioaren giltzarria interpretariak entzuten duenarekin ados egon liteke edo bere adosik eza erakus lezake, hala ere, barrutik onarturik edo ukaturik hizlariaren arrazoibidearen elementu batzu, bere pentsamenduak ez du ondoriorik izango entzuleengan, zeren eta interpretaria erabat jabeturik bait dago esan behar duenaz, eta gauza bait da zinez bere pentsamendua eta hizlariarena bereizteko. Interpretariak benetako exegesi-lana egiten du mezua transmititu aurretik, eta kasu batzutan zentzuaren interpretazioa da interpretariak benetan egin behar duena, zeren eta hizlari edo mintzalari batzuren pentsamenduaren edo esaldiaren egitura erabat iluna edo abstraktua bait da. Hizlariarentzat jabetzea, ulermena, analisia, irudiak, ñabardurak, esandako ideien aurrean duen jarrera, segidan eta egundoko abiadan elkarrekin nahasten diren ekintzak dira, baina ez dira oztopoak interpretariak ahalegin guztiak edukinaren analisirantz zuzen ditzan hura osorik ulertu ahal izateko. Ulermen hau da lanbidearen funts espezifikoa, zeren eta esan dugunez interpretatzea batez ere eta lehenik ulertzea bait da, ez mezuko hitzak ulertzea baizik eta haien zentzua ulertzea, nahiz hitzak jakitetik abiatuz iristen den interpretaria gauzen ulermeneraino.
Behin eta berriz gaiez aldatzea da lanbide honen ezaugarririk berezienetakoa: oso zaila da bi bider segidan antzeko gai batean aritzea. Nola hartzen dituen interpretariak hain ezaguera desberdinak edo nola hartu duen hiztegi-aberastasun hori? Hau da jende askok bere buruari egiten dion galdera. Jakina da interpretariak ukituko den gaiari buruzko ezaguera orokor batzu bederen badituelarik iritsi behar duela kabinara. Ezaguera orokor horiek aukera emango diote aurreratuz joango diren gaiak adina zuzenean aztertzeko, baina ez da beharrezkoa bereizlariaren ezaguerak izan ditzan, ezaguera eta ulermena bi kontzeptu desberdin bait dira. Interpretariak, hartutako esperientziagatik, analisilaria, exegeta, izateko joera handiagoa bait du bereizlaria baino. Aldez aurreko ezaguera horiekin bilera hasiz, beroriek funtsezkoak izanik ere, informazioak ulertzen eta aztertzen ohitutako interpretaria bilera zehar ere hartuz joaten da mementuko ezaguerak, zeinak beharrezkoak diren eta utziko dioten berdintzen emandako informazioen eta bere ezagueren artean bileraren hasieran zegoen desfasea, modu horretara bere analisia muga arrozoizkoagoen barruan egiri ahal izateko. Interpretariak ez ditu nola ere izan behar hizlariaren pareko ezaguerak, behar du, ordea, haren antzeko gaitasun intelektuala. Honela, bada, interpretariak hizlariaren antza du ez ezaguera-kopurua edo kalitateagatik, baizik eta gaitasun intelektuala edo arrazoiketaren lojikagatik, hau da, plano berean jartzen direla adimen-mailan baina ez ezagueren mailan.
Gaien ezaguera
Ez dira nahastu behar jasotako ezaguerak ezaguerak jasotzeko gaitasunarekin, ezta ezaguera-altxorra aberastera etorriko diren ideien ulermen-gaitasunarekin ere. Ezagueren jasotzea terminologiarena bezalaxe bi alditan egiten da: hitzaldiaren aurretik eta bitartean. Interpretaei serioak, hitzaldiko gaia jakindakoan, bilatu egiten du nahiz antolatzaileengana joaz nahiz liburutegi berezietan, gai zerrenda prestatzeko beharrezkoa den dokumentazioa. Baina ez ditu prestatzen hitzaldiak azterketa bat prestatuko balu bezala; bere ezaguerak ez ditu erabiliko aktiboki. Ezaguera hauen bereganatzea modu guztiz azkarrean egiten du, interpretariak iadanik berekin bait du urtetako ihardunaren poderioz hartutako esperientzia eta kultura zabala. Urtetako esperientzia horrek bereizmen handia sortu dio berarengan. Dituen kulturazko ezaguerekin ez zaio zaila izango gai bati aurre egitea, den berezia dela hura. Bestalde, analisi eta sintesi-eragiketak egiteko duen ohiturarekin azkar lortuko du aurre egin behar dion gaiaren gehigarrizko nozioak jasotzea, eta ordu gutxitan bereganatuko ditu gai berezienei buruzko funtsezko nozioak.
Ezaguera jasotzea era berean egiten da bileretan ere. Hitzaldi bakoitzean, landu behar duen gai bakoitzean, zerbait ikasten du interpretariak; zenbat eta gaitasuri handiagoa izan analisiazko eta sintesiazko ariketei ekiteko, are eta azkarrago jasoko ditu elementuak, hiztegia eta lana samurtuko dioten ezaguerak. Guztiz faktore garrantzitsua da kabinako lankideei erreparatzea. Beste lankideek nola egiten duten lana ikustea da esperientzia eta ezaguerak hartzeko modurik hoberenetakoa. Ezaguera-hartzea ukitutako gaiari eta hitzaldiko hizkuntzei dagokie batez ere.
Sarritan galdetzen diote interpretariari bereiziaria den halako edo bestelako gaietan. Arazo hauek direla eta zenbaitek pentsatzen du komeni zaiola interpretariari gai jakin batzutan bereiziari egin dadin, edo amore eman diezaion gai guztiei aurre eginerazten dion espiritu enziklopediko horri, modu horretan lor dezan bereizkuntza, Nazio Batuetako edo Europako Komunitateko interpretariak bezala. Jakina, nazioarteko erakunde jakin batzutako ohizko egoitzan lan egiten duten interpretariena kasu apartekoa da. Interpretari hauek beren lanaren premiak egin ditu bereiziari, lan berean iharduteko deitu bait diete beti. Hori luzarora handicap bihurtzen da, beste alor batzuri buruzko arazoak, orokonlariak erraztasun handiz konponduko lituzkeenak, konpondu behar dituztenean. Hala ere, nahi duen adineraino bereiziari bihurturik ere, interpretaria ez da sekula ere osorik bereiziari izatera iritsiko, baidin horretaz ulertzen badugu interpretan bereziak kardiobogoak adina bihotzeko medikuntza jakin behar duela. Zaila da oraingoz iragarkizunak egitea zentzu honetan, lanbidea ez dago behar adina aurreratua. Neure interpretan esperientziagatik aurrera dezakedana da edozein interpretan bereiziaria dela gai desberdin batzutan eta orokonlaria beste batzutan. Gai batean ihardutearen poderioz egiten da bat bereizlari. Faktore bat dago ahaztu behar ez dena, eta da bai interpretaritza eta bai itzulpengintza lanbideak direla, eta ez dela haietan iharduten zaletasunez baizik eta norberak aurkitu duen biderik egokiena delako bere gaitasunen arabera mantenua bortzeko. Alde honetatik oso garrantzitsua da kontutan hartzea bai gure herrialdean eta bai Europan, lan-merkatuak ez duela biderik ematen interpretariak bereiziari egiteko, horrek urtean 4 edo 5 bider bestetan lanik ez egitera kondenatuko bait lituzke.
Hizkuntzen ezaguera
Sarritan interpretariari ematen zaizkion meritu gutxietako bat zenbait hizkuntza aski ondo jakitea da; baina oso desberdina da hizkuntza bat edo batzu ondo jakitea eta interpretaziorako haiek erabiltzen jakitea, teknika berezia behar bait da horretarako. Interpretariarentzat hizkuntza batzu jakitea ez da helburua baizik eta aldez aurreko baldintza bat soilik interpretaziorako .
Nazioarteko bileretan maiztasun handienez erabiltzen diren hizkuntzak frantsesa, alemaniera, italiera eta gaztelania dira Espainian beste edozein hizkuntza erabiltzen den kongresuak nahiko arraroak dira, salbu eta orain dela gutxiko Seguritateko Hitzaldia eta medikuntzako kongresu handi eta itzelak non haietaz gainera erabil bait litezke errusiera, japoniera, neerlandera edo portugesa ere, beste zenbait hizkuntzaren artean. Beste hizkuntza bat ere an da azaltzen, gutxika gutxika bada ere, gure lurraldean egiten diren nazioarteko kongresuetan: euskara. Gutxika, zeren eta euskara arazo handi bati ari bait zaio aurre egiten: hitzaldiko interpretari kualifikatuak prestatzekoa.
Hiru izan ohi da interpretariak hitz egiten dituen hizkuntzen kopuru arruntena. Hitzaldiko Interpretarien Nazioarteko elkarteak, egoitza Ginebran daukanak eta lanbidearen nondik norakoa agintzen dutelarik, duela urte batzu ezarritako lanbide-kategoriak ere hiru diren bezala. Lehen kategoria edo "A" hizkuntza aurreneko hizkuntzari dagokio, ama-hizkuntzari, alegia. Hizkuntza horretan negar egiten, errezatzen eta pentsatzen dugu. Bigarren hizkuntz-kategoria edo "B" hizkuntza erabat ezagutzen dugun hizkuntzari dagokio, hala ere ama-hizkuntzaren parean ezin jar litekeelarik. Lanbide-arau batek ama-hizkuntzara soilik itzul dezan agintzen dio interpretariari. Horrek hasieran nahiko arrazoi funtsezkoari obeditzen dio, eta da herrialde bateko bertakoari ez zaiola gustatzen, bere herrialdean bertan, bere hizkuntza kanpoko azentoarekin egiten diotelarik entzutea. Hirugarren hizkuntza, interpretariaren jergan "C" deritzana, hizkuntza pasiboa da baina hala ere erabat ulertu behar dena. Hizkuntza hori erabat menderatu behar da eta hori ez da lortzen hizkuntza hori hitz egiten den lurraldeetan egonaldi luzeak egin gabe. Interpretariak B hizkuntzatik, eta Ctik ere, A hizkuntzara itzuliko du batez ere, salbuespeneko kasutan itzuli ahalko du A hizkuntzatik edo C hizkuntzatik B hizkuntzara baina inola ere ezin itzuli ahalko du C hizkuntzara.
Aditua ez denari arreta erakartzen dion gauza bat interpretariaren memoria da. Pentsatzen da interpretariak sekulako memoria izan behar duela eta hori ez da beti hala izaten, kontsekutiboko interpretariaren memoria normalean ohizkoa baino handiagoa bada ere, ez da gauza bera gertatzen aldiberekoarekin, aldiberekoan interpretariak ez bait ditu hitzak gogoan hartzen bere burua arriskatzen duenez zentzua ezin zuzen transmititu ahal izatera baina aitortu beharra daukagu zenbait hizkuntzatan egiten duen pertsonak memoriazko gaitasun handiagoa izaten duela arruntarengan ohizkotzat har genezakeena baino, zeren eta pertsona elebidunak elebidun ez denak baino ia bi bider hitz gehiago hartu behar bait ditu gogoan. Zentzu honetan interpretariaren hiztegia, definizioz edo lanbidez, garrantzitsuagoa da edozein pertsona landurengan baino. Gainera, alderdi honetako bere esperientzia handiak aukera emango dio bere ama-hizkuntzan hiztegi bat aurkitzeko, hasiera batean, ezezaguna zena jatorrizko hizkuntzan. Ez da pentsatu behar ere interpretariak gogoan pilatzen duela jasotzen duen hiztegi guztia hitzaldi jakin batean erabiltzeko. Hitz horiek ikasten ditu interpretariak hitzaldi baterako, hilera edo kongresu baterako, baina handik gutxira ahaztuz joango zaizkio erraz berrituko dituen arren piska bat geroago hitzaldiren bat egiten badu ostera. Hitz haiek pasiboki geratzen dira interpretariaren gogoan. Alde honetatik, kontutan hartzen badugu interpretariak hilabete gutxi batzutako lanean erabili behar duen hitz-kopuru handia, bai esan dezakegula interpretariaren memoria normala baino handiagoa dela. Baina interpretaziorako garrantzitsua dena da jokuan dauden hizkuntzak zeharo menderatzea. Nahiz eta menderatze erabatekoa ja ezinezkoa izan, egoera horretara jo behar du interpretariak. Interpretariak izan behar duen hizkuntzen ezaguera baliagarriak, baldintza-kopuru nahiko handia eskatzen du: entzumenezko ulermena, sena, adierazpena menderatzea, hiztegi zabaltasuna, kanpoko hizkuntzaren ezaguera ahal bada txikitatik hartua, kanpoko eskola edo unibertsitateetan egindako ikasketak, komunikazioaren zentzu zorrotza, nerbioak menderatzea, hitz egiteko moduaren eta emozioen kontrola, etab. Interpretaria ez da filologoa baina hizkuntza-ezaguera praktiko oso sakon batetik abiatuz lexikoan aurreratuz doa hitzaldietan parte hartzen duen aginean. Era berean, bere entzumena zorroztuz eta bere ihardunean aurkitzen dituen azentu desberdinetara ohituz doa; apurka apurka hainbesteraino fintzen du bere entzumena non interpretaria beste zenbait baino askoz ere hobeto ulertzeko gauza bait da beste kanpotar batzuk egindako erdara.
Gaiak eta hiztegia
Bere laneko ihardunean zehar interpretariak gai kopuru amaiezin bati aurre egin beharko dio. Beharrezkoa du heraz, bere eskura hiztegi bat eduki dezan lan egiten duen hizkuntza bakoitzean, aktiboki izan edo pasiboki izan, gutxienez ere hizkuntza horiek ama-hizkuntzatzat dauzkan gizon kultu baten hiztegiaren baliokide dena. Honek ez du esan nahi interpretariak lexiko ezaguera ikaragarriak izan behar dituenik edo hiztegi edo enziklopedia bizidun bat izan behar duenik. Interpretariak dakitzan hitz asko antzekoak dira hizkuntza zenbaitetan. Bere ihardunean zehar interpretarla bere herrikide arruntena baino askoz ere handiagoa, baina batez ere askoz aberatsagoa, den hiztegi bat doa hartuz. Eta hizkuntza desberdinetako ezaguera zabal honek aukera emango dio hizkuntzen artean antzeko direri gauzen zerrenda bat egiteko, gainontzeko pertsonentzat ezinezkoa dena. Modu horretara interpretariak parte hartu behar duen gai bat prestatu duenean, arraroa da esanahirik eman ezin dion hitzen batekin aurki dadin, hura gutxi gorabeherakoa bederen ez bada ere. Gertatzen da, batzutan, esanahi zehatza ez dakien hitzekin aurkitzen dela praktikan, eta esaldian edo testuinguruarekin koherentea gerta dadin itzulpena eniaten saiatzen da. Sarritan esanahi hori edo zehatza edo oso antzekoa izaten da eta horrek frogatzen du interpretariaren zehaztasunak aurreratu duena. Hiztegiak ez du arazo larriegirik sortzen. Normalean hitzaldi bateko hiztegia den teknikoa dela, laneko lehen astean ikasten da. Jakina, ikasi behar den hitz-kopurua aldatu egiten da norberaren esperientziaren eta kasu bakoitzaren funtzioan, baina normalean ez dira hitz hamarreko batzutatik gora pasatzen, eta interpretaria hitz ezezagunekin egokitzen bada ere, kasu tekniko oso puntualak izan ezik ez du ondorio gehiegirik ekarriko, ezta guztiz itzulezinak diren hitzekin ere, zeren eta behin baino gehiagotan esan dugunez interpretazioan ez bait dira itzultzen hitzak, hitz horiek beren baitan dararnaten zentzua baizik. Bere esperientziak eta testu-inguruaren ezaguerak mezuaren zentzua errespetatuz jarraiteraziko diote.
Lehenago esan dut ukituko den gaiaren aldez aurreko ezaguerarekin joango dela interpretaria hitzaldira. Horretarako, liburutegi berezietara edo laneko dokumentuak emango dizkioten antolatzaileenganajo beharko du interpretariak. Askotan ez da izaten aldez aurreko dokumenturik, eta hizlaria hitzaldiko testuak besapean dituela edo eskuak patriketan dituela azalduko da salara. Kasu horretan interpretariak lana samurtuko dion materialearen bila hasi beharko du here kasa hitzaldiaren gaietik abiatuz. Interpretaria sarritan baliatzen da enziklopedia bereziez, hiztegiez, aldizkari bereziez, testutako hiztegiez eta herak apurka-apurka osatzen dituen lexiko-moeta bereziez. Hala ere, hitzaldiko lan-dokumentuak izaten dira interpretariarentzako laguntzarik onena.
Hitzaldian zehar ere osatuko du interpretariak bere hiztegia, eman dizkioten testuetatik hitz berriak ateraz ezezik, ohar herriak eginez ere kabinan geratzen den atsedenaldietan. Beste hizkuntzan bilatu behar dituen hitzen esanahiak etengabeko prestakuntza-lanera behartzen dute eta hitzaldiak dirauen bitarteko arreta jarraitu batera, behar diren korrespondentziak ezartzeko aukera jarriko dioten hitzen oharrak egiteko helburuarekin, horregatik interpretariaren lana oso neketsua izaten da nahiz aurretik nahiz hitzaldiak dirauen bitartean.
Horiek dira interpretariak jarri behar dituen bide batzu interpretazioaren helburua den mezua leialtasun osoz transmititzea errespetatzeko, hots, hizlariari zuzenean entzuten ziotenek ulertu duten argitasun berberaz ulerteraztea entzuleei. Normalean delegatuek edo bertan daudenek pasiboki entzuten dute eta ez dira konturatzen nolako zailtasuna dakarren behin eta berriz hitzetik esanahira eta esanahitik hitzera pasatzeak; gehienez ere interpretariak erabili duen hiztegiaren kalitate teknikoari erreparatzen diote.
Interpretaria bitarteko
Bukatu baino lehen berriz azpimarratzea komeni da interpretaria ohartzen dela bere bitarteko funtzioaz, egiteko funtsezkoa burutzen duen bitartekoarena, ordea. Bere parte hartzea eta berorren garrantzia ahaztea, bileraren nazioartekotasunari uko egitea litzateke. Interpretaria salan dago eta hera da entzuleei beren hizkuntzan egiten diena, berari entzuten diote, bere estibaren eta presentziaren eragina jasotzen dute. Interpretariak aktiboki hartzen du parte, eta bere nortasunarekin azpimarratzen du parte hartze hori, jatorrizkoak dioen gauza hera dio, ez lortu nahi den helburuaren esanahia eta ez zentzua aldatu ezinik, baina ez da sentitzen loturik, ezta identifikaturik ere, esaten ari denarekin. Interpretariak bere hitzak erabiltzen baditu ere ideiak hizlariarenak dira, eta hizlariak agintzen dio bere estiloarekin interpretariaren estiloari.
Interpretariak bere esamoldeak erabiltzen ditu, bere ñabardurak, bere gustoko esaldiak, bere ezaugarri edo duen doinua; hala ere nahiz eta bere estibaren ezaugarri horiek gorde, jaso egiten du hizlariaren estiloa eta oharkabean egiten du hori.
Hizlariak bi modutara azaltzen ditu bere ideiak: darion modura hitzeginez edo dokumentu idatzi bat irakurriz. Lehenengo modua da komenigarriena bai hizlariarentzat eta hasi interpretazioaren kalitaterako ere. Hizlariak, ideia batzu esan adinean, ondorengoak pentsatuz. Joan behar du, modu horretara pentsamenduan burutzen an diren ideien eta esateko bidean doazen ideien elkarrekiko kateatze etengabeko bat egiten duelarik. Handia den adinakoa izanik ere hizlariaren bizkortasuna eta isuria, beti denbora gehiago beharko du halen anto1amendurako irakurketa egiteko baino, eta honek asko errazten du interpretariaren lana. Gainera, hizketako hizkuntzaren estiloa, behin-behineko hitzegite horretan, sinpleagoa izaten da gehienetan idatzizko hizkuntzaren estiboa baino, hura zailduagoa bait da eta bertan estibaren eragina lortu nahi izaten da. Jendeak pentsatzen duenaren oso bestela, interpretariak nahiago du hizlariak darion modura hitzegitea eta idatzizko inolako euskarrira ez jotzea. Modu horretara interpretazioak irabazi egingo du erritmoan, espontaneitatean eta argitasunean. Hizlariak idatzizko dokumentu bat irakurri beharko duenean aldez aurretik dokumentu horren kopia bat utzi beharko dio interpretariari, hon ja behin ere gertatzen ez den gauza den arren. Bestalde, irakurketak monotonia handiagoa ekartzen duenaz gainera, idatzizko testua ohizko komunikazioa tarte handiz garaitzen duen abiadan irakurtzen da. Paradoxaz, kongresu bat baino gehiagotan, delegatuak antolatzaileengana joan izan dira haiei eskatuz erregu diezaietela interpretariei mesedez ez itzultzeko hain azkar, ahaztuz, zoritxarrez, hizlaria dela interpretazioaren erritmoa inposatzen duena.
Handieneko garrantzizkoa da interpretariak transmiti ahal dezala mezua bere birradierazpenerako modurik egokienean. Jatorrizko bertsioa entzuten ariko balitz bezainbesteko argitasunarekin iritsi behar du, mezuak entzulearengana. Beraz, ez da aski interpretariak mezua guztiz ondo uler eta azter dezan haizik eta oso-osorik eta hartzailearengana irits dadin adiriako argitasunez eman beharko du hura. Laburbilduz, interpretariak behar adina prestatua eduki heharko du hitzaldia, doku mentuak hilduz eta gaiari huruzko gogoeta eginez; lanerako baldintzak ahalik eta hoberenak izan beharko dute nahiz instalazio akustikoei nahiz hizlari desberdinen oratoriazko kalitateari dagokionez, eta interpretariak beti A hizkuntzan adierazi beharko du interpretazioak ahalik eta hizkuntz kalitaterik handiena izan dezan. Baldintza hauek betetzen badira lurra gozatua izango da interpretazio on baterako.