Ingelesaren konpresioa eta beronen itzulpena
Xabier Mendiguren

Hizkuntza batetik bestera itzulpenak egitean sarritan aurkitzen dugun fenomenoa da konpresioa edo ekonomiaren" hau. Hizkuntza jakin batean zeinu gutxi batzuz egoki adierazten denak, beste hizkuntzara bortxaketak, kalkoak eta interferentziarik gabe itzuli nahi bada askozaz zeinu-kopuru handiagoa erabili behar izaten du.

Fenomeno hau ez da hizkuntza jakin batzuren ezaugarria, edozein bikoteren artean gertatzen da kasu jakinetan, baina argi denez garapen soziolinguistiko berezien eragitez areagotzen den zerbait dela ematen du Fenomeno honen erroetan dauden faktore eragileak aztertzeari ekin gabe, eta gun interesatzen zaigunari helduz, ingelesetik euskarara itzulpenak burutzean sarri agertu ohi diren kasu batzuren aipamena egingo dugu. Fenomeno honetaz gogoeta sakona egiteak mesede handia egin liezaioke telebistan batez ere jasan behar izaten ditugun itzulpen batzuri, euskalki gehiagoren jabe izan daitezen. Lan hau burutzeko, bi hizkuntzalari sobietarrek, Levickaja eta Fierman-ek Tetradi perevodika[1] aldizkarian eskaini zuten lanaz baliatu gara nagusiki eta beraiek errusierari buruz esandako gehienak euskarari dagokionean ere baliagarri zaizkigula ikusten da ondorengo adibideen itzulpenak alderatzean. Jakina denez, paper berezia izaten dute gramatikari dagokionean adizkiek, eta beti ez da aurkitzen parekorik bi hizkuntzaren artean. Hori gertatzen da gerundioarekin, adibidez. Eta parekorik dagoenean ere bi hizkuntzetan ez da aurkitzen erabilkera berdina, beraz desegokiak gertatzen dira baliabideen aldaketa mekanikoak.

Ikus ditzagun ingelesezko zenbait adibide eta berauen itzulpen batzu

"The battle, in fact, has already been joined, with guerrilla armies of liberation waging armed struggle against the colonial rulers in all parts of the region". (W. Pomeroy)

Izan ere, ordurako bataila hasita zegoen, askapeneko gerrila-armadak burruka armatuan ari bait ziren agintari kolonialen aurka, herrialdearen alderdi guztietan".

Kasu honetan with preposizioa eta waging gerundioaren artean eratzen den egiturak kausal-zentzua hartzen du eta hala itzul liteke euskarara.

"He objected to the ships leaving the port in such storm". (Morning Star)

Eragozpenak jarri zituen itsasontziak portutik irten zitezen halako ekaitzarekin".

Helburuzko edo final gisa itzuli da euskarara.

"No one would have believed that a man of his reputation could have been deceived into calling it heart disease". (A. Christie)

"Inork ez zukeen sinetsiko hain sona handiko gizonak huts egin izan zezakeenik hura bihotzeko gaitzatzat diagnostikatuz"

Kasu honetan moduzko bezala itzuli da ingelesezko gerundioa aditz partizipioari -z hitarezkoa erantsiz. Ondoren datozen adibide hauetako aditz infinitiboek ere itzulpen-baliabide bereziak eskatzen dituzte euskaratu nahi izanez gero.

"... the door was flung open to reveal a woman in a great hat and white gloves". (Gore Vidal)

"... atea alderen-alde zabaldu zen eta emak ame bat agertu zen kapela handia eta goante zuriak jantzita".

"These cliffs formed, at their bases, delectable valleys that probed inland half a mile to end in soaring walls of granite". (JA. Mitchener)

"Harkaitz hauek haran atseginak eratzen zituzten beren otnetan, zeinak lur barrura sartzen ziren muga erdi batez, granitozko horma goituetan bukatzeko".

There was an old saying in the socialist movement that, "The only class in Britain never to lose an election is the ruling class". (Labour Monthley)

Sozialista-mugimenduan bada esan zahar bat: Britainian hauteskundeak inoiz galtzen ez dituen klasea klase dominatzailea da".

Ingeles eta amerikar idazleek oso gogokoak dituzten aditzera hauek ere hizkuntz konpresioaren adibide aproposak dira.

In its half-yearly Economic Outlook, the OECD agrees with Mr. Healy that the recession is bottoming out.

OECD bat dator, urtero hi aldiz egiten duen bere azterketa ekonomikoan, Flealy jaunarekin, rezesioa punta beherenetik irteten ari delako iritzian.

Era berean ingelesaren konpresioa oso garbi ikusten da era desberdinetako determinazioetan.

"Pakistan is faced with the need to provide both rapid and effective disaster aid". (Newsweek)

Hondamendiak kalte egindakoei laguntza bizkor eta eginkorra eskuratzear'n premtari aurre egiri hehurra daii ka Pakistunek"

"They (the demonstrators) had run into a solid wall of riot-equipped Washington policemen". (Berstein-Woodward)

"Errebolten kontra hornituriko Was hingtongo poliziek eratzen zuten horma trinkoarekin topo egin zuten manifestalariek".

Baita hitz eratorri eta elkartuotan ere:

I'm an early bedder
Goiz oheratzea gustatzen zait
(Goiz oheratu-zalea naiz)

He was a do-it-yourselfer
Gauzak bere eskuz egitea gustatzen zaion horietakoa zen.

Ikusi denez, ingelesez nabarmen agertzen da hizkuntz konpresioa maila desberdinetan: gramatikazko egituretan, hitz elkarketan eta unitate lexikalen erabilpenean.


1. Levickaja Fisherman, "Kompresija v angluskom jazvke v ee peredaca v perevode", Tetradi Perevodcika, Moskva, 1979, 51-64 or.