Os vellos non deben de namorarse, inda que sexan de Tolosa
Artikulua PDFn
Lan polita egiten ari dena ANTZERTI erakundea izen bereko liburuskak argitaratuz. Autore zaharrak, antzerki argitaragabeak, autore berriak eta atzerrikoak... Bada non dasta argitalpen zerbitzu honi esker. Iaz, besteak beste, letra gailegoen gailurra den Castelaoren fartsa zoragarri bat eman zuen argitara: Os vellos non deben de namorarse.
Zoragarria bai, galegoz (Editorial Galaxia) eta gaztelaniaz (Ediciones Cátedra). Euskaraz ordea..."D. Antonio M. Labaienek itzulia" dio bigarren orrialdeak. Zaharturik behar du honez gero Labayen yaunak, hala aitortu nahi izan digu noski "Agureok maitemindu bear ez" tituluarekin. Egilearekin baino gehiago identifikatu da sobra ere gure Don Antonio Maria egilearen personaia den Don Ramonekin. Gaude ez ote dagoen bear ez hori beharrik ez-etik hurbilago, Castelaoren Agureek ez dute maitemindu behar-etik baino, egileak tituluari eman zion sententzia moldea (hala behar noski fartsa batek) hautsiz eta tribializatuz. Alegia 'maitemintzen lanik ez.. Itzulpenak hitzaurre bat dakar Antonio Maria Labayen -ena, eta hala deduzitzen ere da honoko pasartea irakurrita zilegi bekio sinatzaileari iragartzea Castelaoren Os vellos non deben de namorarse teatro-lana bukaturik daukala" (sic).
Beraz, aurrez haste nonbaiterako egindako artikulu bat dala atera genezake. Castelaoz eta bere lanaz apenas dagoen aipamenik, atariko honen izenburuak berak gai orokorragoa iragartzen baitu: "Galizia eta Euskal Herria".
Irakurtzen hasi orduko, jauzi egin zenezake aulkitik, Don Antonio Mariak batuan idazten du. Bai jaun andreok, batuan bere h eta guzti Atarikoa da ordea batuan dagoena, obra bere dialektoz dago itzulia, eredu literariorik lortu ez duen Tolosako euskera zoragarri omen den horretaz. Zer atera honenbestetik? Don Antonio Mariak gustora erabiltzen duela gaztelania ere, eta gaztelaniaz idazten duen artikulua euskaratzeko ez dela nahikoa langile. Adinak ez du barkatuko noski, baina ederki erabili ohi du erdara euskara batuaren aurka -euskararen aurka- jaun agurgarri batek baino gehiagok lehen ere... (Eginen genuke itzultzaile izkutuaren izena ere asmatuko genukeela neke handirik gabe, "irizpide ertzeratu" bezalako aurkikundeak nongo eskolatik datozen...).
Bestalde, Don Antonio Mariak, hain trebatua ageri denez Galizia eta Euskadiren arteko harremanetan, jakin behar luke badagoela Catecismo do Labrego -z beste itzulpenik ere euskaraz.
Antzerki lanaren itzulpena lotsagarria da: narratsa, gatzik gabea eta errakuntza aunitzez hornitua. Don Antonio Maria gaztea balitz, barkatuko genioke lotsagabe xamarra izatea eta Castelaori errespetorik ez ekartzea, baina iragan zaio noski purrustadatarako sasoia, eta hainbeste obraren egilea ere dugunez gero, ezin barka geniezaioke Castelaoren testua hobetzen hastea, hobetzen ahal zituen bereak ordu zuenean.
Vaites, vaites con Don Saturio
Ondo eman ere! Eta nik artu? Ez orixe On Salario.
Con non tomar xapores desta botica
Badaezpada ez dut artuko botika ontako edaririk gozoena izanik ere.
Abofé que non
Ez enetxoa
E que vos pareu que vos lamba
Zeñen kontura bizi zarete?
Meu lacazán
Al alper alena ez bestena.
Geroago erakutsiko dugunez, presaka, maitasunik gabe eginiko itzulpena da, errazkeriak ugari ageri direlarik:
Carne de feira señor
Penan saltzen dan aragi ustela
Senfrescuriña para botares no xergón de casulo
Etzateko oe preskorik gabe
Ese filio de mala besta
Astapiku orrek
Fan o pescozo e o ventre gordo á miña conta
Jan-edanez nere kontura
Dígovos que hoxe estóu como para facer chalotas cos dentes
Koska eginda ortzekin txikituko nituzke
Moza requentada na súa malicia
Neskatxa gazte ergela goiz-ollanda
Testu galegoak adierazten dituen sujerentziak eta bigarren azepzioak galdu egiten dira euskaraz, batere arrazoirik gabe, gordinkeriari leku ez egiteagatik ez baldin bada:
Os homes deiquí non pican en carne sobada. Teñen mellor paladar
Emengo gizonek ez date lore zimeldurik nai. Sudur obea dute.
Catador de lupandas
Tripazai alena
Baina gero ez du Don Antonio Mariak lotsarik gusto txarreko gauzak idazteko ezeren premiarik gabe. Leliña, Lela-ren diminutiboa, "lilitxo" itzultzen du, eta idazle batek jakin behar luke darabilen bati.aren esanahia, eta Fliztegi Erotikoa erosi nahi ez baldin badu, beha dezala Azkuerenean edo Placido Mujicarenean. Eta hauxe irakurriko du: ramera. Emakumezko maxiatzaile batek dio: A Lela xa lle pasóu o sol pola porta e o carabineiro salvóuna, hau da, ederrenak emana dagoela Lela, eta neskazahartzeko zegoenean karabineroak salbatu duela. Ikus euskaraz: "Lelari ere aspaldi ireki zitzaion ataria eta karabineroak gordeko dio". Irakurle horrek, esanen duzu ni gaiztoegia naizela, zorrotzegia, pornografia ikusten dudala nonahi. Beha, injenuo horrek, beste adibide hau. Panpinela neska gazteak deitoratu egiten du bere patua, agure zahar batekin ezkonduaz gain, haren xirriak pairatu behar izan ditu..
Non abondóu (ez zen aski izan) con ser a súa muller
Aren andrea izateak ez nau asetzen
Gordinkeriaren aitzakiak ez du indarrik, Labayen yaunak ez du hartu, ezta alderatzekorik ere, Castelaoren humorea. Karabineroa mintzo da harro, bere konkista besarkatuz:
Traballo me costóu dar con este contrabando
Kontra bando ori galerazteak lana ematen du
Bera ere teatrogilea izaki, Castelaok ematen ez dituen argibideak eskaintzen dizkigu Don Antonio Mariak, parentesi artekoak ugarituz, irakurleak edo zuzendariak behar bezala uler dezan, tonto xamarrak gara eta: (ildakoa), (izkilua erakutsiz), (deabruarengatik), (bere buruari galdeginez)...
Eta Don Antonio Mariak tontotzat hartu gaituenez, uste izan du Breoganen haurren hizkuntza jakin gabe itzul zezakeela galegozko lan bat. Hori ez litzateke bekatu gaitza, gaztelaniaz jakinik eta hiztegi on baten laguntzarekin, arta hartuz, posiblea baita. Baina marka guztiak hautsi nahi izan dito tolosar ospetsuak, eta zer egin duela uste? Hiztegirik gabe itzuli! Eta halako porruak sartu dizkigu...
O máis tiran (tiranoa) de todos
Guztiori sakatzaile
Dez (hamar) bocas con alferrón (miztoa)
Atzamar eztendunak
Agerraldi batzuk geroago ahantzi egin zaio nonbait Labayen yaunari alferrón hitzak miztoa edo eztena esan nahi duela, eta hona zer eskaintzeri digun. Ez naiz gezurretan ari, 43. orrialdean ikusten ahal duzue:
Imonos logo e deixemos a estas boas pezas á rexoubaren de nós. Teñen un alferrón!
Elkarrekin joango gaituzu autubatzaille auek gutaz maxiatzen jarrai dezaten. Nagi-alperrok ez bait dute lanerako gogorik.
Ez, adibidea ez da bakarra:
Deberche o ser? (Bizia zor?)
Zor edo lor?
E moito coidadiño eh?
Koitadutxoa naiz-ta.
Eman dezagun galegoz ez dakizula, asmakizun bat jarriko dizut. Ea zer esan nahi ote duen noxo hitzak? Pentsa... Noski, "noche", gaua. Bai, argi dago galegoz ez dakizula. Baina aski eta sobera egiten duzu euskaraz eginez eta irakurriz, eta gainera zuk ez duzu Castelao hartu eta itzultzen:
Pasar noxos e fasquías á súa veira
Aren ondoan gauak eta egunak igarotzeak
Labayen yaunak adarra yo digula dotore.
Honerainokoa aski ez balitz, euskara bera, itzultzaileak nola edo hala menderatu dituen esaldietan darabilen euskara, nolabait esan behar eta, ez da eredutzat har litekeen horietakoa, eta esamolde batzuk ez baldin badira "jatorregiak", asko eta asko euskara ikasteko daukan aprendizaren hutseginak dira:
Non deben de namorarse
Ez dutela maitemiñik bear
Por non abandoar as miñas irmáns
Nere arrebak bertan bera ez uzteagatik
Como os angeliños
Aingerutxoen arabera
Dar unha leira por un bico
Musu truke soro bat eman
Máis ben parezco teu pai
Zure aita naizen itxura geiago dut
Mire ben ónde pon os pés, que ao mellor...
Ondo begiratu oñak nun jartzen dituzun... ()nenean.
Avisóume a Morte, sabendes? Ela mesma...
Eriotza bera!? gastigatu dit. Aditzen...? Erio berak...
Eta beste mordo eder bat: "Ez aztu argia itzaltzeaz", "Iltzera gaitzetsiak", "Gizon umotu", "Berezko eritasunez", "Eskuak eztarrira bota", "Biotz bat badut bularrean kokatzen ez zaidana", "Buruz ondo tinkatua", 'Belengo idien kideko sutan jarriko ziñatekete"...
Aspaldian utzi genion Labayen yaunaren antzerkia eta saiakera irakurtzeari. Herri txipi honetan guztiontzako adina leku badago, eta eskubide osoa du inork idazle txarra izateko eta hala ere idazten jarraitzeko, hobetuko ez bada ere. Baina inork ez dauka eskubiderik besterena txarra egiteko gaizki itzuliz. Auskalo zer jipoia hartua duten Brecht, Ionesco eta Frisch-ek Labayen yaunaren itzulpenetan. Oraingoan Castelaori suertatu zaio, euskaldunoz hain gauza ausartak esan zituen Castelaori (Os republicáns eran anticlericaes, e, por este sentimento negativo, consideraban aos vascos como nemigos da democracia, incapaces de sentiren a República, e, polo tanto, indiños de dereito a libertade que reclamaban. Quén lles había de decir que un católico vasco resultaria máis progresista que un laborista inglés!) Eta guk Castelaori diogun begiramenagatik, salatu egin behar dugu Don Antonio Maria Labayen yaunaren zabarkeria eta lotsarik eza.
ANTZERTIkoek ere baluketela erruan parte? Baliteke, baina Lire antzerkigile ospetsuenetakoaren euskara miatzen hasi behar baldin badute itzulpen batek, zoritxarrez, bi hizkuntza hartzen ditu, eta oraingoan ez zaio euskarari bakarrik egin trufa, eskopeta huts batek apuntatua eta apuntatzailea beldurtzen dituen bezala, itzulpen gaizto honek galegoa ere iraintzen du.
Ez, agureek ez lukete maitemindu behar, Labayen yaunarena bezain amodio ustelean behintzat ez.
Ai galegos,
irmáns nun mesmo mar
eu non afóutome á pedicharvos
que daprendáis a miña lingoa,
pois aiqul os grandes homes da cultura
coidan que a vosa fala
é un castellano... pouco evolucionado!
E trabucan pexo e peito
e trabucan noxo e noite
pois non conocen
nin o podrido peito dos metalurxicos de Barakaldo
nin a tristeira noite dos mariñeiros de Trintxerpe.
Eu quisera
que a quinta provincia galega
fose un dia
a oitava provincia vasca,
mais
pónenos pexos,
dános noxos.
Tamén aiquí teñemos caciques.
Nosos. Noxos.
Longa noite.
De pedra!
(Irain-garbitze probisional gisa)