'Nire Aitaren Etxea defendituko dut' Arestiren poemaren itzulpena dela eta
Artikulua PDFn.
Vladimir Luarsabishvili
Tbilisiko Txavtxabadze Estatu Unibertsitatea
I
Gernika aldizkarian badago XX. mendeko euskal poesiaren klasikoa, Gabriel Arestiren “Nire aitaren etxea defendituko dut”, errusiar euskaltzaleak, Y. Zitsar, egindako itzulpena(1). Hamar urtetan nik itzuli ditut georgierara Gustavo Adolfo Becquer, Federico Garcia Lorca, Juan Ramon Jimenez, Pedro Salinas eta euskal poetak (Unamuno, Celaya, Aresti) eta denbora honetan, jakina, behin baino gehiagotan sortu zait literatur itzulpenaren teknika eta arauei buruzko galdera. Lehengo egunean irakurri nuen goian aipatu dudan G. Arestiren poema Roberto Serrano eta Roman Ignatieven(2) itzulpenean, zalantzarik gabe Y. Zitsarren proposamenaz bereizten dena. Bien irakurketaren emaitzaz sortzen da hirugarren bat, nire proposamena, eta baita artikulu oso bat, literatur motako itzulpenari buruzko egilearen begiradaz.
Hasteko irakurleari proposatzen diot G. Arestiren aipatutako poemaren bi itzulpenak ezagun ditzan.
Перевод Юрия Зыцаря:
Дом моего отца
у самых верхов границы
я защищу от волхвов, волков,
землетрясений, ростовщиков,
мафии
и юстиции.
От всего защищу,
как ни тих и ни щупл.
Всю защиту ему обеспечу.
Обесконечу.
Как задаток приму синяки.
Потеряю скот, поля, сосняки.
Дивиденды, доходы, проценты,
последние центы.
Всё, исключая ключи от рая,–
всё потеряю.
Но дом отца?
У самого краха края
род жены решит (– дня ясней),
что, мол, муж-то мул,
и уж муж ли, эй,
и уж нужн ли ей?
Отберут у меня и оружие.
Что ж, и тут я не запищу:
просто пальцами защищу.
Срежут пальцы с рук,
руки срубят, уже беспалые…
Друг!
Не плачь ты о бедном малом.
Плачь ты лучше о небывалом:
удалoм, пусть и неудaлом.
Я зубами заскрежещу:
рук
об
руб
ками
не пущу.
Пусть я мул, даже мум и му, старый пень в дыму,
но и думать о доме не дам – сомну.
Но тогда уж,
дойдя до плеч,
подберутся к душе
в груди.
Что же – лечь?
Не-ет, минуточку подожди.
В самый плача миг
на палачий мир
я душой замахнусь:
дом отца –
рушить?
Стой? Куда ж ты бежишь-то, гнусь!
Задушy
за дyшу.
Но допустим,
когда-нибудь пусть
где-то в толще лет – голубой чащe,
да не будет ей путь пуст,
срок придет и моей
душe.
А за ней и потомкам,
моим котёнкам.
А дом отца?
А вот он-то,
как солдат после фронта,
лишь смеясь над векaми,
и лишь вeками щурясь вслед,
ни один не обронит камень.
Вот
свят
Свет.
Yuri Zytsarren itzulpena:
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldarik gabe
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
Перевод Роберто Серрано и Романа Игнатьева:
Я защищу
Дом своего отца.
От волков,
От засухи,
От ростовщиков,
От правосудия
Я защищу
Дом
Своего отца.
Я потеряю скот,
Огороды,
Сосняки;
Я потеряю
Проценты,
Ренты,
Дивиденды,
Но я защищу дом своего отца.
Они отнимут у меня оружие,
А я руками защищу
Дом своего отца;
Мне отрубят руки,
А я культями защищу
Дом своего отца:
Они оставят меня
Без рук,
Без плеч
И без груди,
А я душой защищу
Дом своего отца.
Я умру,
Потеряется моя душа,
Погибнет мое потомство,
Но дом моего отца
Останется
Стоять.
Roberto Serrano eta Roman Ignatieven itzulpena:
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldarik gabe
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
II
Laburki ezagun ditzagun zenbait itzulpen klasiko, eta itzulpena zientzia bihurtu zuten zenbait idazle. Amparo Hurtado Albir-en liburuan(3) itzulpena hartzen da gaitasuntzat, sortzeko jakinduriatzat, funtsean itzulpen prozesua eta itzulpenaren zailtasunen erabakiak aztertzen ditu, gertaera zehatz batean ematen direnak. Jakintza mota desberdinetan oinarrituta, azalgarria (know-how / jakin nola), sorgarria eta ekingarria (eraginkorra), itzulpen gaitasuna, gehien batean, bere modu eraginkorrean definitzen da eta, horregatik, funtsean praktikan lortzen da.
Hala ere, egile honek itzulpena definitzeko nahitaezko ikusten du beste sailkapen batean oinarritzea, Jakobsonek 1959an proposatutakoa, honen arabera hiru modu daude hitzaren ikurra interpretatzeko:
- Itzulpen intralinguistikoa, edo birformulazioa, hitzen ikurrak azaldu hizkuntza bereko beste ikurren laguntzaz.
- Itzulpen interlinguistikoa, edo itzulpena, hitzen ikurrak azaldu beste hizkuntzaren laguntzaz.
- Itzulpen intersemiotiko edo transmutatiboa, hitzen ikurrak azaldu ikurren gabeko sistemen laguntzaz.
Jakonbsonek seinalatu zuen itzulpen interlinguistikoa benetako itzulpena dela. Geroago ikuspuntu hau beste egileek onartu zuten. Adibidez, Ljudskanov-ek (1969) aztertu zuen itzulpena ikurren aldaketa eta edukiaren aldaketa gabeko prozesu bezala eta algoritmo eraginkorra bilatu zuen gizakiek egindako itzulpen eta itzulpen mekaniko baterako; Arcaini (1986) itzulpen intersemiotikoaz arduratu zen, ikur linguistiko eta ikonoen artean eta idatzi zituen kode hitzezkoa eta ikurrezkoa; Steiner-ek (1975) onartu zuen itzulpen interlinguistikoa komunikazio mota berezi eta pribilegiatua bezala.
Albirek hiru galdera jartzen ditu: Zergatik egin behar da itzulpena? Zertarako itzuli behar da? Norentzat itzuli behar da? Bere iritziz, itzultzea kultura eta hizkuntza desberdinen existentziaren ondorioa da; “zertarako itzuli behar den” galderari erantzuten dio: komunikaziorako, inkomunikazioko hesia gainditzeko, itzulpenaren funtzioa komunikatiboa da; eta hirugarren galdera, “norentzat itzuli behar den”, erantzuten du; hizkuntza eta kultura orijinala ez dakien horrentzat. Itzultzaileak ez du bere buruarentzat itzultzen (salbuespenak salbuespen), eta itzulpenaren helburuak askotarikoak izan daitezke.
Marco Antonio Camposek bere artikuluan “Poesia eta itzulpena” galdera berberak jartzen ditu. Bere ustez bi arrazoi funtsezko daude itzulpenak egiteko, itzulpena lanbide bezala eta itzulpena dibertimendu bezala. Itzulpena onar daiteke lan bezala, eta era berean gustuaren arabera aukera daitezke egileak. Berak egiten zituen itzulpenak zerbait berri aurkitzeko gozamenagatik, gizartearen onarpenagatik, egilearen eskerronagatik, zerbait irakatsi edo berriztatu ziolako. Zertarako itzuli? Lehenbizi, irakurleak ama hizkuntzan idazle ezezaguna ezagutzeko aukera ematearren; baita, jadanik itzulita dagoenera bihurtuz, itzulpenaren akats lexikoak, errimakoak, zurruntasuna edo literatur sobera zuzentzearren. Egileak aholkatzen du jadanik itzulia berriro ez itzultzeko, ez bada modu nabarian hobetzeko edo gutxienez, bertsio berria —nabarmen eta desberdina— jartzeko. Gainera itzulpen prozesuan hizkuntza aberasten da hitz aldaketa amaigabean. Hauxe gauza ederra da ere bai, idatzitako poema edo margoturiko koadro edo filmaturiko pelikula bezala(4).
Itzultzailea dela eta, lehen ideia bi hizkuntzen gaitasuna da. Hemen sortzen dira hiru galdera:
- Itzultzaileak jakin behar ditu bi hizkuntzak maila berean?
- Itzultzaileak eta ahozko itzultzaileak antzeko jakintza linguistikoa izan behar dute?
- Itzultzaileak izan behar du hizkuntzen teoria edo linguistikan aditua?
Amparo Hurtado Albir-en iritzian, elebitasuna ez da sine qua non baldintza itzultzailearentzat (areago, bi kasuak, idatziz edo ahozko itzulpenak hain desberdinak izanik). Horrez gain, itzultzaileak, zalantzarik gabe, menperatu behar du hizkuntzaz kanpoko jakintza, adibidez hizkuntza itzulien herrietako kultura. Praktikak, hala ere, erakusten du askotan honen eza (3).
Orain laburrean ikusiko dugu tradiziozko itzulpen sailkapena.
San Jeronimok bereizten ditu itzulpen erlijiosoa eta mundukoia. Vivesek (1532) bereizten ditu hainbat bertsio, batak arreta ematen dio esanahiari, besteak perpaus eta hitzei, hirugarrenak edukia eta hitzen arteko orekari, honetan hitzek ekartzen dizkiote esanahiari boterea eta dotoretasuna. Fray Luis de Leonek (1561) bereizten ditu itzulpena (trasladar) eta iragarpena (declarar): lehena "zehatza eta zuzena" da, eta "posiblea da hitzak zenbatzea, kopuru zehatzez ordezkatze aldera”, eta bigarrena “hitz jokoaren modukoa da, gehituz eta ezabatuz norberaren nahiaren arabera”. Drydenek (1680) proposatzen du metafrasia (hitzez hitzeko itzulpena), parafrasia (esanahiaren itzulpena) eta imitazioa (forma eta esanahian desbideratze askea) bereiztea. Shleiermacher-ek (1813) itzulpen komertziala, literarioa eta zientifikoa bereizten ditu.
Itzulpen poetikoan nabarmentzen dira eredu bereziak. Galdera hau ikertu dute ondoko hauek: Holmes (1969, 1978), Holmes de Haan eta Popovic (1970), Lefevere (1975), Popovic (1976), de Beaugrande (1978), Etkind (1982), Raffel (1988), Saez Hermosilla (1987) eta beste (5-11).
Holmes (1988), testu poetikoak polibalenteak dira. Itzulpen poetikoa metapoema da, eta itzultzailea, metapoeta.
Etkind (1982), bertsoa “gatazken sistema” da (sintaxia eta metrikaren artean, metrika eta erritmoa, tradizio poetikoa eta berriztapen poetikoaren artean). Egileak sei itzulpen poetiko mota bereizten ditu:
- informaziozkoa (prosan, asmo artistikorik gabe);
- interpretaziozkoa (ikerketa historiko eta estetikoekin lotuta);
- adierazlea (zenbait irizpide estetiko agertzen dira, hala ere ez da agertzen sistema estetiko zehatzik);
- hurbilgarria (badago aldika sistema estetikoa, adibidez erritmoa neurririk gabe, erritmoa errimarik gabe e.a.);
- imitaziozkoa (itzultzailea ere poeta denean eta askatasunez adierazten du);
- birsortzailea (benetako itzulpen poetikoa, bertsoa jatorrizkoaren ezaugarriekin ematen duena).
Raffel (1988), itzulpen poetikoa “orekaren jolasa” da.
III
Influentzia saihesteko, bereziki irakurri nuen G. Lorcaren itzulpena, Mosku 1987 (12), Lorcaren zenbait poema neuk itzuli eta gero. Poema beraren bi itzulpenak aztertu nituen.
Lorcaren poema ospetsua “La Guitarra”, “Cante Hondo”-koa, Marina Tsvetaevak (13) itzuli zuen. Artikulu honen helburua ez da poeta errusiar handiaren papera aztertzea, aztertu eta aztertzen dute idazle eta literaturagileek. Hemen azpimarratuko dugu haren itzulpen teknika bi poemen adibidean. Ezaguna da Tsvetaevak asko itzuli zuela hizkuntza desberdinetatik (14), gaztelaniatik ere bai. “La Guitarran” poetak erabiltzen du itzulpen trikimailua, Lorcaren beste poeman ere agertzen zaiona, "y despues..." (15).
Poemaren amaieran (La Guitarra) Tsvetaevak itzultzen du (bereziki ez dugu erabiltzen “idazten du” aditza):
Horrela bizitzari egiten dio agur txoriak
Sugearen eztenaren mehatxupean.
Lorcaren jatorrizkoan bertso honek ematen du hala:
Eta txori txiki hila
Adarrean.
Gertaera honetan argi agertzen zaigu testu poetikoaren aldaketa. Hala ere, beste poema batean aurkitzen dugu ez aldaketa, baizik eta jatorrizkoaren gehitzea eta urrunketa:
Isildu, moteldu zen,
Lehortu, agortu zen,
Desagertu zen.
Ahapaldi hau ez dago Lorcaren poeman, baina agertzen da itzulpenean. Honetaz gain, poeta-itzultzaileak amaitzen du bertsoen itzulpena ondoko lerroarekin, bere kontuz egindako perpausa:
Basamortuak
Irauten zuen.
Orduan, jatorrizko bertsioan “basamortuak / iraun zuen” ahapaldiaren ostean beste, azken, perpausa dago: “Un onduloso desierto”.
Hemen zehaztu behar dugu gaztelaniaren, errusieraren eta georgieraren neurriak bereizten direla, honek konplikatzen du jatorrizkoa eta itzulpenen konparaketa. Gauza bera gertatu zen Becquerren itzulpenekin (16) (hiru urte eta gero lortu nuen literatur egunkarietan nire itzulpenak argitaratzea) (17).
Ondo dator hemen aipatzea Marina Tsvetaevaren aburua, itzulpena dela eta: “Nik (gauzak) itzultzen ditut belarriz eta arimaz. Hau gehiago da, esanahia baino” (14). Gure ustez, pentsamendu erabat subjektiboa da. Berez nondik dakigu zein bertsotan jarri zuen Lorcak bere “arima”? Izan liteke itzultzaileak baztertu (ezabatu) zuen azken esaldi horretan?
Itzulpenari buruzko iritzi berbera zeukan K. Gamsakhurdiak, idazle georgiarra: “itzulpengintza zeregin zailenetarikoa da. Itzultzaileak ez dio jarraitu behar itzulpen testuari hitzez hitz. Adibidez, Verter itzuli nuenean, jatorrizkoaren zenbait pasarte baztertu nituen, georgiar irakurleari ezer esaten ez ziotelako. Printzipio hori nahitaezkoa da, itzulpengintza lanaren arimaren komunikazioa, ez hitzena, da eta” (18).
“Ez zioten ezer esaten georgiar irakurleari", ez al da hau subjektibotasuna? K. Gamsakhurdiaren iritzian "ez zioten ezer esaten” eta beste itzultzailearen iritzian, agian “esango liokete”, itzuli behar ziren orduan. Beste itzultzailea aipatzen dudanean, adibidez, buruan Valdimir Nabokov daukat: “Hitz itxuraldatuen mundu fantastikoan hiru bekatu mota daude. Lehenengo gaiztakeria, eta errugabeena, akats nabarmenak dira, ezjakintasunez edo arreta ezaz egindakoak. Ohiko giza ahulezia da, eta guztiz barkagarria. Infernurako hurrengo pausua ematen du itzultzaileak, espresuki hitz edo paragrafo horiek baztertuta, beraien esanahia ulertzeko ahalegina egin gabe edo, bere ustean, ulertezin edo lizun gerta daitezkeelako irakurlearen adimen zirriborrotsuan. Ez du eskrupulurik hitzaren azaleko esanahiagatik, bere zerbitzuan hiztegiak jartzen duena, edo zientziari sakrifikatzen dio zehaztasun agerikoaren truke: aldez aurretik prest dago egileak baino gutxiago jakiteko, gehiago dakiela uste duen bitartean. Hirugarrena, eta handiena, gaiztakeriak itzultzailea infernura bidaltzen du, hau lana fintzen eta apaintzen saiatzen denean, doilorki txukuntzen duenean, irakurleen gustu eta aurreiritziei moldatuz. Delitu honek merezi du oinazerik krudelenaz zigortzea, Erdi Aroan plagioa zigortzen zen bezala” (19).
V. Nabokov pentsamendu indibidual sakoneko idazlea izan zen. Gauza bera esan daiteke M. Tsvetaevari buruz, beste idazleei buruz ere, botere sobietarrak argitaratu ez zituenak. Hala ere, azpimarratu behar dugu, pentsamenduan bat egiten bazuten ere, Nabokov eta Tsvetaeva erabat bereizten ziren nortasunak zirela. Bereizketa hau argi irudikatzen da itzulpenekiko harremanetan: Leigh Kimmel-ek “Nabokov itzultzaile bezala” artikulua argitaratu zuen, bertan idazlearen doktrina itzultzailearen bilakaera aztertzen du (20). Artikuluaren egileak bi taldetan bereizten ditu itzultzaileak: zenbaitek itzultzean nahiago dute testuaren osotasuna mantentzea, besteek lanaren “arima” itzultzen dute (M. Tsvetaevak egiten zuen moduan). V. Nabokoven bi adibidetan egilea saiatzen da azaltzen itzultze lanaren bilakaera.
Kimmelek aztertzen duen lehen itzulpena “Annaren abenturak lurralde miresgarrian”. Jatorrizkoaren egilea, Lewis Carroll, jolasten da hitzen esanahiekin, haien esanahi bikoitzekin eta batez ere hitz desberdinetako antzekotasun fonetikoarekin, efektu barregarria lortuz. Jatorrizkoaren itzulpenean, Nabokovek hurbildu zuen errusierara. Hasteko, “Alizia” “Anna”-rekin trukatu zuen eta elementu arrotz berri bakoitza “itzuli” zuen errusierara. Horrela, gero eta gehiago aldendu zen jatorrizkotik eta amaieran “errusiar irakurleari zerbait esaten zion” itzulpena burutu zuen, Gamsakhurdiaren hitzez adieraztearren.
Aipaturiko itzulpenean ez bezala, Nabokovek itzuli zuen “Evgeni Onegin”, aurkako printzipioei jarraituz. Itzultzailearen lehenengo betebeharra testuaren osotasuna mantentzea zen, helburu horri eusteko 1100 orrialde oineko ohar baino gehiago jarriz. Bere itzulpena onartu zuen ez literatur testuaren irakurketa bezala, baizik eta jatorrizko errusierarako sarrera, lana errusieraz irakurtzeko maila nahikorik ez duten horientzat. Artikulu honen egilea ez dator bat ondoko iritziarekin, Carroll umeentzat itzuli zuela eta Pushkin, berriz, adituentzat, horrela itzulpen taktikaren aldaketa azalduz. Gauza jakina da Nabokovek berak aldatzen zuela bere lanen edukia itzulpenean (adibidez Camera obscura berrizendatu zuen Laughter in the Dark eta berez berridatzi zuen osotasunean) Kimmelen iritziarekin batera, Nabokovek erabaki zuen idazleak bakarrik daukala testuaren edukia aldatzeko eskubidea.
Beste baten lana berregitea dela eta, oso ezaguna da ondoko itzulpenaren istorioa, Omar Khayyam-en Rubaiyat, E. FitzGerald-en esku, baina oraindik interesgarriagoa da gaztelaniaz zeuden bertso batzuk ingelesez jartzea (21, 22). Kondairaren arabera, Borges semeak idazlearen jakinduria jaso zuen aitarengandik. Ekialdeko zenbait testu eta “El Caudillo” eleberria kenduta, Jorge Guillermo Borgesek poema batzuk, besterik ez zuen argitaratu, haien artean “Momentos” izenburuko hiru lan zeudela (Buenos Airesko Nosotros aldizkarian argitaratu zituen, 1914an). Beranduago, Borges aitak ingelesetik itzuli zuen Rubaiyat, hortarako E. FitzGeralden itzulpenean oinarrituta.
E. FitzGeraldek lehen aldiz argitaratu zuen Rubaiyat lanaren moldapena 1859an, bizitzan zehar itzulpenaren lau erredakzio atera zituen. Bosgarrena, azkena, atera zen itzultzailearen heriotzaren ostean, 1889an, laugarren argitalpenerako FitzGeraldek gehitu zituen oharrak barne. Jatorrizkoan Rubaiyat poemaren ahapaldia bi bertsokoa da, bertso bakoitza bi hemistikiotan banatzen dela, osotasunean lau direlarik (hortik eta hasierako izendapena, ruba’i). Ahapaldiek gordetzen dute errima, hirugarren bertsoak baino, honek errimatzen du ala ez. Itzultzean FitzGeraldek AABA eskema aukeratu zuen.
Kuarteta bakoitzak osatzen du poema berezia, hasieran elementu deskribatzailea edo narrazio dakarrela, eta azken bertsoan ondorio moral edo filosofikoa agertzen dela. FitzGeraldek elkartu zituen jatorrizkoaren zenbait ahapaldi, ez zion sistema pertsiarrari jarraitu. Arautze hau aldatuz joan zen lehenengotik bosgarren argitalpenera, azken honek jadanik 101 ahapaldi zituela, jatorrizkoan guztira 75 zirelarik.
Borgesek egin zuen Rubaiyat-aren itzulpena gaztelaniaz gutxienez hirugarrena da. Lehena, 1907. urtean, Madrileko aldizkari batean argitaratu zen, itzultzailea aipatu gabe. Bigarren itzulpena Carlos Musio Penaren idazlumatik dator, Alvaro Melian Lafinur-ek sarrerako artikulua gehitu zion, eta 1922. urtean Rafael Lozanoren aldizkarian “Poeta onenen poesiarik onenak” seriea argitaratu zen, haien artean Omar Khayyam zegoela. Horren gain, “pertsierako lehen itzulpen zuzena” argitaratu zuen Ventura Garcia Calderonek. 1925ean agertu zen Adolfo Salazarren itzulpena, eta 1927an Joaquin Gonzalezena.
Borgesen alde onartu behar dugu berea dela, jatorrizkoaren neurria errespetatzen duena gaztelaniazko itzulpena. Jatorrizko ingelesaren bertsoa hamar silabakoa da, azentua azken silaban dagoelarik. Hau, gaztelaniazko itzulpenean, hamaika silabatan bihurtzen da. Itzulpenean Borgesek alde batera utzi zuen errima eta txandakatu zituen hamaika silabako paroxitonoak (azentua azken aurreko silaban jarrita) eta hamar silabako bertso oxitonoak, horrela, silaba fonologikoen kopuru desberdina gora behera, bertso guztiak zenbatzen dira hamaika silabakoak bezala, guztiok onartutako norma metrikoen arabera.
Beste guztian, jakina, lan hau ez da itzulpena, berregitea baizik, FitzGeralden kasuan bezala. Hala ere, Borgesek FitzGerald gainditu zuen, honen jatorrizkoaren hainbat ahapaldi kendu zituen, geratzen zirenen ordena aldatu zuen eta zenbait ahapaldi propio gehitu zituen. Zera gertatzen da, Borgesek, FitzGeralden itzulpenaz inspiratua, idatzi zuela Rubayyat berezkoa, gaztelaniaz, eta FitzGeraldek, bere aldetik, Khayyam-en jatorrizkoaz inspiratua, bere Rubayyat propioa idatzi zuela, ingelesez.
Gorago aipatu dugun Marco Antonio Camposen artikuluan zazpi itzulpen mota bereizten dira[4]:
- Itzulpena sorkuntza bezala, egileak beste hizkuntzako poeta itzultzen denean, aldi berean bere estilo propioaz jantziz (adibidez Borges eta Octavio Paz);
- Itzulpen literarioa, edozein idazleren helburua itzulpenaren eta jatorrizkoaren testuan bertan biltzen da. Olerkiaren itzulpen akats gabekoa ez da posible; gutxienez musikaltasuna makaltzen edo galtzen da. Irakurle eta itzultzaile bezala, artikulu honen egileak aitortzen ditu itzulpen poetikoarekiko errespetu eta zaletasuna. Jakina, ez da kontutan hartzen hitzez hitzeko itzulpena, bertan ez da ezer entzuten edo gutxi entzuten da, jende prestuak egiten du, baina entzumenik gabekoa. Testua errespetatzen du esanahi aldetik, hala ere ez dute olerkia errespetatzen;
- Itzulpen askea, itzulpena sorkuntza bezala eta itzulpena lan pertsonala bezala. “Librismoa” ere deitzen diote. Kasu honetan itzultzailea aldentzen da jatorrizkotik eta ekintza libreen munduan murgiltzen da, bertsoak propio bihurtu arte, poema bereganatu arte. Hona ekar dezakegu Edward FitzGeralden adibidea, 1859an Khayyam-en “Rubayyat” itzuli zuena;
- Itzulpena lan pertsonala bezala. Egileak hartzen du itzulitako poema bere literatur oinordekotzaren zati bat bezala, besteak beste, testuarekin lotzen direnean edo sorkuntza propioaren amaieran;
- Itzulpenaren itzulpena, itzultzailea jatorrizkoaren hizkuntza menperatu ez eta hirugarren batean oinarritzen denean. Adibideak asko dira, Octavio Paz (japoniera, txinera, suediera eta hungarieratik) eta Jose Emilio Pacheco (poloniera eta gaur egungo grezieratik);
- Itzulpena, antzinako testua gaur egungo hizkuntzara moldatuz, hizkuntza berean. Alfonso Reyesen itzulpena (Myo Cid) eta Henry V. Longfellou (Historia de los reyes de Noruega);
- Moldapena, dialektoka edo jatorrizko testuaren moldapen mugatua.
IV
Nire ustez FitzGerald, Borges, Tsvetaeva eta Gamsakhurdiaren itzulpen teknikak nabarmen aldentzen dute irakurlea jatorrizko testutik. Haiek itzulitako testuek ez dauzkate jatorrizkoaren ahapaldi guztiak edo atal guztiak, ez daukate ere jatorrizkoaren osotasunik. Kasuren batean hitzaren edo esaldiaren aldaketa teorikoki onargarria bada, hori ez da inolaz ere Lorcaren poesia abangoardiarekin gertatzen, bertan hitz batek (sarritan perpausa osatzen duela) badakar esanahi berezia. Kentzen (ezabatzen) bada, itzultzaileak komunikatu behar duen ideia kentzen dio jatorrizko testuari.
Ikus dezagun egilearen testuaren gehikuntzaren kasua. Agian, M. Tsvetaevak Lorcaren olerkian, La Guitarra, gehitu zuen goian gogoratu dugun bertsoa zekarren efektua (ideia) indartzearren. Alde batetik, Lorcak ez du behar “indartzerik”, bere “indarra” egon daiteke itzultzaileak ezabatu duen forma poetikoan eta hemen ez dago “findu eta apaintzerik” (Nabokov). Beste aldetik, gehitu den ahapaldia, bere gorpuzkeran errusiarra da, bertan ez dago espainiar usainik. Hau logikoa da, berez Tsvetaeva errusiar idazle talde horretakoa da, errusiar hitza sakonean sentitzen zutenekoa. Errusiar poesiaz gozatu nahi badut, gogoz gainbegiratzen ditut Khodasevitx, Tsvetaeva edo Akhmatova, baina ez dut bilatuko errusiar arima Lorca, Jimenez edo Machado anaien itzulpenetan. Ziur aski hauxe zeukan buruan V. Nabokovek: “Baina horra hor luma hartzen duela benetako poeta batek, taxuzkoa batean eta bestean, eta bere olerki propioak egin bitartean, inspirazioa aurkitzen du Lermontov edo Verlainen zerbait itzultzen. Normalean ez daki hizkuntz orijinala eta lasai ekiten dio “hitzez hitzeko itzulpenari”, modu ez hain distiratsuan egina, baina gizon askoz prestuago batek egina, edo, hizkuntza jakinda, ez duelako jakintsuaren pedantekeria eta itzultzaile profesionalaren eskarmentuaz. Kasu honetan gero eta handiagoa egikera poetikoa, bere hitz-jarioaren zipriztin zirriborrotsuek hainbat eta nabarmenago lohiztatzen dute jatorrizko berebizikoa. Egilearen jantzia hartu beharrean, bere jantzi propioan apaintzen da” (19).
Beraz, nolakoa izan behar du itzultzaileak? Azken aldiz ekarriko dugu V. Nabokoven iritzia: “...Orain jada aztertu ahal dugu zein ezaugarri izan behar dituen itzultzaileak, atzerriko literaturaren arte-lan bikaina sor dezan. Lehenbizi, aukeratu duen idazlea bezain talentuduna izan behar du, hau da, bien maisutasunak jatorri berekoa izan behar du. Zentzu honetan, eta bakarrik honetan, modu idealean elkartzen dira Bodler eta Po edo Zhukovski eta Schiller. Bigarrenez, itzultzaileak bi herriak ezagutu behar ditu maila bikainean, bi hizkuntzak, egilearen estilo eta metodoaren detaile guztiak, hitzen jatorria eta hitz konposaketa, aipamen historikoak. Hemen heltzen diogu hirugarren ezaugarri garrantzitsuari: talentua eta prestakuntzaz gain, mimetismorako gaitasuna izan behar du, bera jatorrizko idazlea balitz bezala ekin, haren hizkera eta jokaera birsortu, izaera eta pentsamendua, ahalik eta egiatasun gehienez, eman behar ditu” (19).
Jakina, ezin da Nabokov gizon apaltzat hartu: bere burua Pushkinen pare jartzen du, haren itzultzailea izanik. Nik ez dut uste itzultzaileak idazlearen talentu bera izan behar duenik, orduan idazleek beraiek itzuliko lituzkete haien lanak (baina Nabokovek itzuli al zituen bereak?). Ziur aski itzultzailearen ahalegin nagusia izango da lanaren “arima" komunikatzea, jatorrizko testuaren forma ahalik eta hoberen mantenduz. Dena ez da "laua" izango itzulpenaren hizkuntzan, jatorrizkoaren "usaina” izango du, honek berriro piztuko digu arte-lana jatorrizko hizkuntzan irakurtzeko nahia. Niretzat, irakurle eta itzultzaile naizen aldetik, R. Serrano eta R. Ignatieven itzulpena askoz hurbilago geratzen zait (ez naiz ari bakarrik jatorrizkoaren testuaz, bere arimaz ere bai), Y. Zytsarren itzulpena baino, azken hau itzultzailearen borondatez jatorrizko testutik urrun (1), baina zalantzarik gabe interes berezia eskaintzen du, itzulpen metodo alternatiboaren ikuspuntutik.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkien Y. Zytsarri eta R. Serrano eta R. Ignatievi, hauen itzulpenek artikulu hau idazteko estimulua izan direlako eta G. Arestiren goian aipatutako poemaren nire itzulpena eskaintzen dut:
Отстою отчий дом.
От волков,
засухи,
лихоимства
и правосудия
отстою отчий дом.
Лишусь
стад,
огородов,
сосновых пущ,
добра,
доходов,
долей
но отстою отчий дом.
Отнимут оружие, и руками
отстою отчий дом;
отнимут руки, и плечами
отстою отчий дом;
отнимут плечи, предплечья и грудь
и душой
отстою отчий дом.
Умру.
Потеряется душа моя,
погибнет потомство мое,
но отчий дом
устоит.
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldarik gabe
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
Bibliografia
(1) Zytsar Y. G. Arestiren “Nire aitaren etxea” olerkiaren itzulpena // Gernika. 2008. 7. zen.
(2) Kortazar J. Gabriel Aresti (1933-1975) // Gernika. 2008. 1. zen.
(3) Hurtado Albir A. Traduccion y Traductologia. Introduccion a la traductologia. Tercera edicion. Madrid: Catedra, 2007.
(4) Campos A. M. Poesia y traduccion // Hieronymus. Num. 3.
(5) Holmes J. Forms of Verse Translation and the Translation of Verse Form // Babel. 15. 1969. P. 195-201.
- Describing Literary Translations: Models and Methods // Holmes J., Lambert J. and van den Broeck R. (eds.). Literature and Translation: New Perspective in Literary Studies with a Basic Bibliography of Books on Translation Studies. Louvain, Acco, 1978. P. 69-82.
- De Haan F., and Popovic A. (eds.). The nature of Translation. Essays on the Theory and Practice of Literary Translation. La Haya, Mouton, 1970.
(6) Etkind E. Un art en crise. Essai de poetique de la traduction poetique. Lausanne: l’Age d’Homme, 1982.
(7) Raffel B. The art of Translating Poetry. Pittsburg, Pennsylvania State University Press, 1988.
(8) Popovic A. Dictionary for the Analysis of Literary Translation. University of Alberta, 1976.
(9) Lefevere A. Translating poetry. Seven strategies and a Blueprint. Amsterdam: Van Gorcum, 1975.
(10) Beaugrande R. de. Factors in a theory of poetic translating. Assen: Van Gorcum, 1978.
(11) Saez Hermosilla T. Percepto mental y Estructura ritmica. Prolegomenos para una Traductologia del sentido. Universidad de Extremadura, 1987.
(12) Lorca F. Izbrannoe. Moskva: «Prosveschenie», 1987.
(13) Ikus. 12, 44-45. orr.
(14) Saakiants A. Marina Tsvetaeva // Marina Tsvetaeva. Sochinenija v dvukh tomakh. T. I. Moskva: Izdatel'stvo “Khudozhestvennaja literatura”, 1988. 31 orr.
(15) Ikus. 12, 46-47. orr.
(16) Becquer G. A. Izbrannye proizvedenija. Moskva: “Khudozhestvennaja literatura”, 1985.
(17) Luarsabishvili V. Gustavo Adolfo Becquer-en olerkien itzulpena (georgieraz) // Idazlearen egunkaria. 13. zen. (63). 1-7. 2003ko maiatza.
(18) Gamsakhurdia K. Perevod i chistota jazyka // Izbrannye proizvedenija. T. VII. Tbilisi: Izdatel'stvo “Sabchota Sakartvelo”, 1965. 564-656. orr.
(19) Nabokov V. Iskusstvo perevoda. Lektsii po russkoj literature. Moskva: Izdatel'stvo “Nezavisimaja gazeta”, 2001.
(20) Kimmel, Leigh. Nabokov as Translator. An examination of his changing doctrine of translation, 1998.
(21) García, Carlos. Borges (padre) y Omar Jayyam (I). El Trujamán (19-09-2005).
(22) García, Carlos. Borges (padre) y Omar Jayyam (y II). El Trujamán (30-09-2005).