Itzultzaileak eta poetak eskuz esku katalanezko poesia euskaratzen: mintegi bateko gogoetak eta emaitzak
Amaia Apalauza Ollo

2017ko otsailaren 4tik 7ra, zenbait euskal itzultzaile eta poetak eta bi poeta katalanek eskuz esku jardun zuten katalanezko poesia euskarara itzultzen, mintegi batean. Hango bizipenen berri jaso nahian, orriotara ekarri ditugu, lehenik, mintegiko bi parte-hartzaileren kronikak edo gogoetak: batetik, Gràcia Jiménezena, eta, bestetik, Joannes Jauregi itzultzailearena. Bestalde, mintegian itzulitako poemak bildu ditugu, irakurle ororen eskura jarri nahian.

2017ko otsailaren 4tik 7ra, Etxepare Euskal Institutuak eta Institució de les Lletres Catalanes erakundeak poesia-itzulpeneko mintegi batean parte hartzera gonbidatu zituzten zenbait euskal itzultzaile eta poeta, Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren eta UPV/EHUren Letren Fakultatearen laguntzaz. Aurtengo edizioan, bi poeta katalan gonbidatu zituzten, Esteve Plantada eta Gràcia Jiménez, eta haien poemak katalanetik euskarara itzultzen aritu ziren itzultzaile eta poetak, elkarrekin lanean.

Joan-etorriko bidaia baten bigarren atal gisa ulertu behar da Gasteizko mintegia; izan ere, 2015ean, Tere Irastortza eta Karlos Linazasoro euskal poetak Kataluniara gonbidatu zituzten, Farrera de Pallarsera, eta euskarazko poemak katalanera itzultzen jardun zuten, beste poeta eta itzultzaile katalan batzuekin batera.

Gasteizko mintegian, batetik, lau euskal poetak parte hartu zuten: Leire Bilbao, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide eta Beñat Sarasola. Bestetik, bost itzultzaile ere aritu ziren: Aritz Galarraga, Joannes Jauregi, Elizabete Manterola, Gerardo Markuleta eta Josu Zabaleta. Amaia Apalauzak eta Kizkitza Jauregik koordinatu zuten mintegia.

Ostiraletik igandera bitartean, beraz, talde-lanean aritu ziren parte-hartzaile guztiak, Esteve Plantada eta Gràcia Jiménez poeta katalanek aukeraturiko poemak katalanetik euskarara itzultzen. Astelehenean, berriz, jendaurreko irakurraldi bat egin zuten, Gasteizko Letren Fakultatean.

Itzulpengintzaren ikuspegitik, bi alderdi nabarmendu litezke Gasteizko itzulpen- mintegiaz den bezainbatean: lehena, itzultzaileek aukera izan zutela poetekin berekin aurrez aurre lan egiteko, lantegi berean. Hiru egun poemen muinean barrentzeko, zalantzak argitzeko eta ahalik eta itzulpen egokiena hitzartzeko, poeten eskutik helduta. Itzultzaileak gutxitan izaten du aukerarik halako tratu hurbila izateko jatorrizko testuaren egilearekin, eta, alde horretatik behinik behin, mintegia jokaleku paregabea izan zen itzultzaileentzat.

Bigarrena, talde-itzulpena. Maiz aski entzuten dugu lanbide bakartia dela itzultzaileena, halaxe jarduten baitugu gehienetan, baina ariketa guztiz gomendagarria da itzultzaileontzat binaka edo taldeka jardutea, tarteka bada ere, gure kezkak eta ekarpenak besteekin partekatzeko eta besteenak ere gureganatzeko. Hermes Salcedak ederki deskribatu ditu talde-itzulpenaren on-gaitzak (El Trujamán, 1999):

Halako lankidetza-moduetan, beharrezkoa izaten da taldekide guztiak ados jartzea esaldi guztietan, eta horrek emaitza ona dakar berekin ezinbestean. Horrez gainera, zinez aberasgarria da itzultzaileentzat, agerian geratzen baitira norberaren apetarik makurrenak zein bertuterik onenak. Talde- itzulpenaren desabantailarik handiena, ordea, prozesua nabarmen mantsotzea da. Azkenik, formularik orekatuena, beharbada, baina gauzatzen zailena, lana behar bezala banatzea da, hau da, parte-hartzaile bakoitzaren ezagutzen arabera banatzea zereginak.

Gasteizko poesia-itzulpeneko mintegiko bizipenen berri jaso nahian, orriotara ekarri ditugu, lehenik, mintegiko bi parte- hartzaileren kronikak edo gogoetak: batetik, Gràcia Jiménezena, katalanez argitaratua Institució de les Lletres Catalanes erakundearen webgunean eta Amaia Apalauzak euskaratua, eta, bestetik, Joannes Jauregi itzultzailearena. Bestalde, mintegian itzulitako poemak bildu ditugu, irakurle ororen eskura jarri nahian.

Gràcia Jiménezen gogoeta1

Oraindik ere Gasteizko azken egunotako ahogozoa kendu gabe ekin diot kronika hau idazteari, etxean dagoeneko, Alacanten, polemika absurdo baten oihartzuna iristen zaidalarik Parlamentutik, valentziera eta katalana hizkuntza bera ote diren. Bi orduko eztabaida antzua Gorteetan eta beste hainbeste eta gehiago prentsan eta sare sozialetan, zeinak halako «deserosotasun» bat eragiten baitu hizkuntza bat bere lurraldean berean erabiltzeko, hura ahuldu eta desagerrarazteraino. Halakoa da nire herria…

Horregatik, opari bat iruditu zitzaidan Esteve Plantadarekin batera Gasteizko poesia-itzulpeneko mintegian parte hartzeko gonbita jasotzea Institució de les Lletres Catalanes-en [Letra Katalanen Instituzioa] eskutik. Etxeparek antolatu zuen mintegia, aurretik Farrerasen eginikoaren ildotik, Gasteizen, otsailaren 4tik 6ra bitartean. Valentziaren hegoaldeko mugan sorturiko poesiak gutxitan izaten du aukera bere zirkuitu txiki hasiberrietatik kanpo eroso sentitzeko, testuinguru normalizatu batean entzuna izateko, adituek «deseraikia» eta berreraikia izateko, bai eta beste poeta batzuen artean partekatua izateko ere, gogaidetasuna abiapuntutzat harturik, beste hizkuntza batean idatzi arren. Halako opari bat jaso, eta nola ez nintzen, ba, ilusioz eta esker onez gainezka joango?

Eginbide konplexua nuen Gasteiza iristea -horra Valentziaren «berezitasun»etako bat: garraiobide propioen urritasuna-. Nik egin beharreko bidea, garaiz iritsi nahi banuen behintzat, bihurri samarra zen. Alacanteko aireportutik Palmakora; haizea dela eta, berandu iritsi ginen Palmara, eta hegazkin-konpainiakoek auto batean eraman ninduten, aireportuko pistetan barrena, beste hegazkin bateraino, Bilbora joateko. Bilbotik Gasteiza, ordubete autobusez, behe-lainoak bilduriko paisaien artean, denak ere iragan nekazari baten eta modernitate industrialaren uztarduraren erakusgarri, Euskal Herrian hain ohikoa den eran.

Halako harrera egin zidan Euskadik, eta halako agurra egin nion nik ere: aitaren aldeko arbaso kantauriarren xerkan, herriaren historia hurbila buruan. Autobuseko leihotik behatu nien aurretik beste bidaia batzuetan ere zapalduak nituen lurrei; oraingoan, neuk idatziriko poemak –haietariko batzuk hain mediterranearrak!– ulertzea nuen xede, euskal poeta eta itzultzaile talde bat lagun, jende eta, zergatik ez, herri baten bihotzeraino iristeko, oso bestelako hizkuntza baten bitartez. Gure kulturetatik, gure lurretatik eta sormenerako sentiberatasun komun batetik abiaturik, saihetsezina zen noizbait elkarrekin topo egitea.

Asmo horrekin iritsi nintzen Gasteizko Silken hotelera, jakin-minerako dudan sen menderaezinak adoretuta, nire lanak itzulita ikusteko gogoak baino gehiago –baina hori ere bai–, eta, ordurako, taldeko gainerako kideak mahai handi baten inguruan eserita zeuden, bazkaltzeko prest. Kortesiaz agurtu genuen elkar, beraz, aurkezpen luzeagoak lehen lan-saiorako utzirik.

Baina, ongi pentsatzen jarrita, hasiera bikaina izan zen. Giro atseginean bazkaldu genuen, itxuraz garrantzi handirik ez zuten gaiak hizpidera ekarrita, eta hala hasi ginen elkar ezagutzen, naturalki eta xumeki, mintegian izango genuen giroaren aurrekari gisa, geroago ohartu nintzen bezala.

Parte-hartzaileetako batzuk Farrerasko Artearen eta Naturaren Interpretazio Zentroan egonak ziren joan den urtean, euskal poeten lanak katalanera itzultzen, eta denek aipatu zuten toki ederra zela hura, ezin egokiagoa lan-giroa goxatzeko, bizikidetzarako eta ideiak elkarrekin trukatzeko. Ziotenez, alde ederra zegoen Lleidako mendialdeko natura-agertoki hartatik hiri bateko hotelera, baina, esan dezagun, egonaldi zinez atsegina izan zen Gasteizkoa ere, hoteleko instalazioei, zerbitzuari eta giro lasaiari esker. Gasteizen erdigunean geunden, hiri eder batean, eta aukera izan genuen afalondoan luze paseatzeko, otsaileko hotza musuan, euri xehea bota ahalean, poesiaz eta hontaz eta hartaz hizketan, literaturaz haragoko hariak lotuz. Paseoak, afalondo patxadatsuak eta are Gerardo Markuletarekiko zigarroak hoteleko atarian: horra funtsezko osagaiak lanerako giro ezin hobe baterako.

Lehen bazkaria bukatu orduko, bi lantaldetan banatu ginen. Lehenbizi, itzultzaile talde bakoitzak bi saio egingo zituen Esteve Plantadarekin edo nirekin; gero, taldeak trukatuko genituen, denok denokin lan egiteko.

Nire lehen taldean, Leire Bilbao, Juan Kruz Igerabide, Gerardo Markuleta, Elizabete Manterola, Joannes Jauregi eta Amaia Apalauza (koordinatzaile-lanetan) suertatu ziren. Talde benetan interesgarria, katalan hizkuntzaz eta katalan poesiaz zekitenagatik eta haien sentiberatasun poetikoagatik. Lehenbizi, geure burua aurkeztu genuen; nire poesiaz mintzatu, zer poema itzuliko genituen erabaki denon artean, eta lanerako dinamika bat adostu genuen, hau da, gutxi gorabehera, jatorrizko poema irakurri, komentatu eta denon artean itzultzea. Lanean murgiltzen hasteko, poema labur batzuk aukeratu eta denon artean itzuli genituen; gero, bigarren saioan, luzeago batzuekin jardun genuen lanean: binaka itzuli, denon artean komentatu eta behin betiko itzulpenak adostu. Amaieran, jatorrizko poemak eta poema itzuliak irakurri genituen.

Haien guztien lanerako gaitasunari, euskararen doinu ederrari eta ahotsei esker (besteak beste, Leire Bilbao poeta eta errezitatzaile bikainaren ahotsa dut gogoan), taldeko kide aktibo sentitu nintzen nahiz ekarpen handirik ezin nuen egin esaldi baten esanahia argitzeaz edo itzulpenetarako sinonimorik egokienak bilatzen laguntzeaz harago. Tarteka, ahal nuenean, nire kideen poemak irakurtzen nituen, eta, esate baterako, Gerardoren poema batzuk itzultzen ere ahalegindu nintzen, gaztelaniatik katalanera. Bai ausarta ni; Gerardok berak poeta handien lanak itzuli ditu, hala nola Carner, Espriu, Quart, Foix eta Vicent Andrés Estellés, eta barkatuko ahal dit nire dibertimendua –hala espero dut–!

Bigarren eguneko arratsaldean eta hirugarreneko goizean, Estevek eta biok taldeak trukatu genituen. Bigarren taldean, Itxaro Borda eta Beñat Sarasola poetak eta Aritz Galarraga eta Josu Zabaleta itzultzaileak zeuden. Kizkitza Galartzak egin zituen moderatzaile-lanak. Aurreko taldearen dinamika bertsua erabili genuen; Beñatek alde egin behar izan zuen, eta horrek azkarrago lan egitera behartu gintuen azkenean.

Ohituago nago besteen poemez hitz egitera, nireez baino. Nire obraren inguruan sorturiko elkarrizketek, hain ezinbestekoak izanik era hartan lan egiteko, eginiko lana arnasberritu eta sendotu zidaten, poetok bakarka aritzen baikara beti: poema idatzi nuen unea berriz bizitzera eraman ninduten, bai. Eta ederra izan zen. Baina, horrez gainera, denboraren dimentsioaren eta besteen begirada zorrotzaren laguntzaz, zentzu berri bat hartu zuten nire poemek. Elkartasunezko begirada bat baitzen hura, hein handi batean. Halaxe konturatu ginen gorputzak –hain garrantzitsua emakumeontzat–, denboraren joanak, estimuak, oinazeak edota maitasunak denok berdintzen gaituztela, egitura hain desberdineko bi hizkuntzatako hiztunak izanagatik (adibidez, euskaraz, determinatzen dutenaren aurretik kokatzen dira erlatibo-perpausak, katalanez ez bezala). Poema batzuk itzultzea lantegi zinez konplexua bilakatu zitzaigun, baina eraginkortasun handiz atera genuen lana aurrera. Joannesen eta Gerardoren irudiak, hantxe arbelean poema baten zentzua asmatu nahian, ez du preziorik!

Bigarren taldean lanean hasi nintzenean, aitaren oroitzapen gisa idatzia nuen poema bat proposatu nien, eta, kasualitatea zer den, Esteve Plantadarekin ere itzulia zuten haren aitaren omenezko beste poema bat. Eta, gauean, Gerardo Markuletak ere bere aitari idatziriko beste bat irakurri zigun. Kulturen eta belaunaldien arteko distantzia urtuz zihoan. Lortua genuen konplizitate hari esker, bi hizkuntzetan entzundako poemek belarriak goxatu zizkiguten, eta Itxarok eta Gerardok, hurrenez hurren, Maria Mercè Marçalen eta Vicent Andrés Estellésen poema batzuk ere irakurri zizkiguten, berek itzuliak. Haien obren miresle diren heinean, gure kulturaren enbaxadore ere badira, beraz. Gauean, afari eder baten ondoren, itzulitako poemetako batzuk irakurri genituen, denok bilduta, baina bestelakoak ere entzun genituen. Azkenean, euskaraz zein katalanez kantatzen ariturik, eginiko lanaz harro joan ginen denok lotara, eta lagun berriak egin izanaz kontent, mintegiaz geroztik ere harremanetan segitu baitugu. Izan ere, beste edizio batzuetan ere ikusi izan dudanez, itzulpen-mintegiek badute ahal hori. Ederra litzateke hizkuntza desberdinen bizikidetza errespetuzkoa, begiramenezkoa eta estimuzkoa izatea beti, itzultzaile onen eskutik, ezinbesteko ezaugarriak baitira gizarte demokratiko garatu guztietan!

Orduan, astelehenean, goizean itzulpen- lanak bukatu, eta UPV/EHUren Letren Fakultatera abiatu ginen, jatorrizko eta itzulitako poemen irakurraldi bat antolatua baikenuen arratsalderako, irakasle eta ikasleen aurrean. Euskarazkoak irakurtzen hastea erabaki genuen, katalanezkoak errazago uler zitezen. Saio benetan polita izan zen: ikus-entzuleak erne, hunkiturik ere bai batzuetan, gure lanaren emaitzari adi. Euskal poetek ere -Leire Bilbaok, Juan Kruz Igerabidek, Itxaro Bordak eta Gerardo Markuletak- beren poema batzuk irakurri zituzten. Saio biribil, hunkigarri eta sakona izan zen. Eta halakoak izan ziren azken agurrak, liburu-trukeak eta etorkizunerako lankidetza-proposamenak ere.

Etxera itzultzea besteek baino zailxeagoa nuen nik, berriz ere. Bilbora joan beharra nuen biharamunean; Madrilerako hegazkina hartu, eta, gero, Alacantera. Gasteizko azken gaua aprobetxatu nuen, hantxe bakarrik, Valentziako lagun batekin elkartzeko, duela hogeita hamar urte bizi baita Euskal Herrian, eta hunkituta egon zen poesia- irakurraldian, nire poemek zentzu askoz pertsonalagoa baitzuten berarentzat.

Gasteizko gaueko hozkirriak paseatzera gonbidatu ninduen, eta hara eta hona ibili nintzen karrika oraindik ere jendetsuetan, intentsitate handiko hiru egun ahaztezin bizi izanaren sentipenarekin.

Hurrengo egunerako, etxean nengoelarik, mezuz betea nuen posta elektronikoa: Kizkitza, Itxaro... Miriam Canok Farrerasko mintegiaz zioen bezala: hasia zen idilioa, eta ni prest nengoen hura bizitzeko.

Joannes Jauregiren gogoeta

Aski jakina da itzultzaileak baduela halako joera bat, itzulpenari buruzko testurik idatzi behar duenean, bere burua zigorkatzeari ekiteko, traduttore tradittoreren gurutzea bizkarrean hartuta. Ohitura hori ia saihetsezina da, gainera, hizpidea norberaren itzulpen-jarduna denean; Literatura Unibertsala bildumako hitzaurreei erreparatu besterik ez dugu horretaz ohartzeko. Itzulpenaz mintzo delarik, itzultzailea bere txikitasunean babesten da, eta txikitasun horren aldarri nahiz deitore eginez zuritzen du bere «itzulpen akastuna» eta «hartu dituen lizentzia ugariak». Zigorraren ziztua transkribatzea bakarrik falta zaio.

Aldiz, ni «itzultzaile» etiketatik libro naizenez, apenas bainaiz EHUko gradu- tituluak justu-justu aitortzen didan baino itzultzaileago, ez naiz inongo apalkeriarik behartzen saiatuko, ez behintzat nire izena Literatura Unibertsaleko zerrendatik falta den bitartean. Onartu behar dut, halere, itzultzailearen txikitasun hori zertan den ulertzera iritsi nintzela neure burua otsaileko mintegiko parte-hartzaileen artean ikusi nuenean; izan ere, nire kide guztiek zuten, behin baino ez bazen ere, beren izena liburu baten azalean inprimatua, itzultzaile edo idazle gisa. Ostera, nire lorpenik behinena karrera amaierako lan hala-holako bat zen, zeina jada hautsak harturik egongo den EHUren artxibategiren batean. Bazkaritarako helduen mahaira gonbidatu duten haurra bezalaxe sentitzen nintzen. Txiki. Kasik bere itzulpenaren hitzaurrea idatzi behar duen itzultzailea bezainbeste.

Alabaina, berehala ohartu nintzen testuak itzultzaile guztiak berdintzen dituela, heriotzak gizakiak berdintzen dituen bezalaxe. Eta aitor dut helduen arteko umearen txikitasuna ahaztu egin zitzaidala lanera bildu eta testuei heldu orduko. Beste txikitasun bat sentitu nuen orduan, aurrekoa baino ezagunagoa: testuarekin borrokan diharduen itzultzailearena. Edo, are, itzultzaileena, pluralean. Taldeko itzulpena horixe baita, azken finean: testuarekin norberak isilpean izan ohi dituen barne-borrokak partekatu eta testuari elkarrekin aurre egitea, sintaxia zukutuz, perpausak bihurrituz, sinonimoak estutuz… Eta, aldeak alde, horretan behintzat berdinak ziren otsaileko mintegiko kideen arteko eztabaidak eta fakultateko ikasgelan izan ohi genituenak. Borroka konpartitu baten harrabotsa zen, berbera bi gudu-zelaietan, nahiz eta gudariak eta beren trebetasuna, erabilitako armak, eta, azken batean, borrokaren arrakasta desberdin samarrak izan kasu bakoitzean.

Zorionez, testuaren aurka ez ezik, elkarren aurka borrokatzeko ere profitatu genuen otsaileko itzulpen-mintegia, beti baita gozoa begirada testutik aldendu eta elkarren proposamenei egurra ematea. Fakultatean ere halatsu ibiltzen ginen, nahiz eta han apenas itzuli genuen poemarik. Nago, gure kasuan behintzat, itzulgaia poesia izateak egin zituela bereziki kitzikagarri gure arteko ika- mikak. «Baina, Gerardo, nola jarriko duzu hori poema batean?». Edo «Bai, Joannes, oso polita, baina testuak ez dio halakorik». Etengabeko eztabaidan, baina lagunarteko giroan, betiere.

Jakina, lan egiteko modu horrekin mantsotu egiten da borroka, eta mantsotze horrek zaldunik trebeenari ere aukera ematen dio hanka leporaino sartzeko, eta baita oinezkorik mengelenari ere balentriaren bat erdiesteko. Alabaina, gerrak bakarka irabazten ez diren bezalaxe, taldeko itzulpenean ere asmaziorik distiratsuenek proposamenik ustelenen galbahe beretik pasatu behar dute; taldearen aburutik, alegia. Itzultzailearen irizpide pertsonala bigarren mailako bilakatzen da, eta guztion onespenak osatzen du itzulpena.

Eta, hara non, sinetsita nago itzulpenaren kolektibizazio horrek on baizik ez diola egiten itzultzailearen ego malapartatuari. Taldean itzultzeak jarduna bera gizatiartzen duelakoan nago; lankideen begirada tinkoen, bekozko zimurren, hasperen eta marmarren lekuko izanik, bestela begiratzen zaio itzulpenari; hain zuzen, bakarka erdiestea zaila den distantzia batekin. Eta uste dut itzulpena gizatiartze horrek itzultzailea bere buruarekin baketzen duela, eta bere txikitasun ontologikoa, traduttore tradittoreren zama, hein batean behintzat arintzen.

Arintze hori itzulpenaren onerako ere izango ahal da.

Mintegian itzulitako poemak

Poeta eta itzultzaileek bi taldetan lan egin zuten mintegian, eta, sarreran azaldu dugun bezala, Esteve Plantada eta Gràcia Jiménez poeten poemak itzuli zituzten. Poema guztiok bildu, eta orriotara ekarri ditugu, katalanezko eta euskarazko testuak elkarren ondoan jarrita. Bi poetei buruzko biografia labur bana ere osatu dugu.

Gràcia Jiménez Tirado

San Juan de la Arenan jaioa (Asturias), 1957an. Historia Garaikidean lizentziaduna da, eta hezkuntzari lotuta ibili da arlo profesionalean: ikastetxeetako irakasle, zuzendari, ikuskari eta hezkuntza-programen koordinatzaile aritu da. Didaktika Orokorreko irakasle ere jardun du, Alacanteko Unibertsitatean. Zenbait sari eman dizkiote bere ibilbide profesionalaren karietara, eta lan ugari argitaratu ditu, bakarka nahiz taldeka, aldizkari eta liburuetan. Hedabide eta gizarte-ekimen ugaritan aritzen da.

Bere ibilbide literarioari dagokionez, narratiba (La llar de seda, 2009; Contes de Migjorn, 1999; Un grapat de somnis, 2006) eta poesia (Platges, 2002; Poetes del sud, 2004; Quadern del vent, 2005; Encara que la nit es faça corta, 2017) jorratu ditu, eta zenbait sari literario ere jaso ditu.

Itzulpen-mintegirako, poesia-liburu hauetako poema hauek aukeratu genituen:

  • Platges (2002): «Platges I», «Platges IV», «Platges V», «Març del 73».
  • Quadern del vent (2005): «Quadern del vent I», «Quadern del vent V», «La lluna».
  • Entre mots i versos (2016): «La doctora Jekyll i la senyoreta Hyde».
  • Encara que la nit es faça corta (2017): «Les magranes», «Tinc paraules oblidades».
  • Biografies provisionals (argitalpena prestatzen): «A la Mediterrània 1-6-16», «Pare».

 

Platges I

Les onades escampen els ocells de matí
i el vent impulsa les cues del peixos
obrint camins
on insomne desperte
buscant en la clara foscor
acompassar-me amb ells.

Hondartzak I

Olatuek txoriak barreiatzen dituzte goizean
eta haizeak arrainen isatsei eragiten die
uberak urratuz
eta han loezinez esnatzen naiz
haiekin bat egin nahirik
argi-ilunean.

****

Platges IV

Dos mars en una única platja
es fonen com amants desesperats
on la mirada, en un punt qualsevol d’aquesta brega,
cedeix rendida per l’esforç de sostindre
dos mars i un únic horitzó.

Hondartzak IV

Hondartza bakarrean korapilatzen dira
bi itsaso, maitale suharrak legez;
han, lehia horretako edozein unetan,
begiradak amore ematen du, bi itsaso eta zerumuga bakarrari
eusteko ahaleginak akiturik.

****

Platges V

No parlarem de mars quan la nit ens aguaita.
No parlarem de res.
Només ens deixarem embolcallar
per la llum que es desprèn
d’una lluna marassa
que vol jugar a bressolar-nos
des del reflex ambigu
sobre l’aigua tan fosca.

No direm res més ara.
Respectarem el joc de la lluna i l’onada.

Hondartzak V

Ez gara itsasoaz jardungo gaua zelatan dugula.
Ez gara ezertaz jardungo.
Bil gaitzala, besterik gabe,
ama ilargiari
darion argiak,
jolasean kulunkatu nahi baikaitu
hain ur ilunaren gaineko
errainu lausoan.

Ez dugu esango besterik orain.
Men egingo diogu ilargi-olatuen jolasari.

**** 

Març del 73

Ho he oblidat.
He oblidat les seus cares.
Ja no recorde els seus ulls,
els seus cabells, ni els gestos
que dibuixaven les seues boques aspres.

Ho he oblidat.
Només recorde la taula, una taula.
I ni tan sols puc veure la cadira
on jo havia de seure
front aquells homes sense mirada,
quan encara les nines
ploraven solitàries.

I vaig haver d’aprendre,
sense cap intenció,
a oblidar els seus rostres
per poder respirar.

73ko martxoa

Ahaztu dut.
Ahaztu ditut haien aurpegiak.
Dagoeneko ez ditut oroitzen haien begiak,
haien ileak, ezta haien aho zakarretan
marrazturiko keinuak ere.

Ahaztu dut.
Ez dut oroitzen mahaia besterik, mahai bat.
Eta, ikusi ere, ez dut ikusten aulkia,
non eseri behar izan bainuen
begiradarik gabeko gizon haien parean,
panpinek artean ere
bakardadean negar egiten zutela.

Eta ikasi nuen,
inolako asmorik gabe,
haien aurpegiak ahazten
arnasa hartuko banuen.

**** 

Quadern del vent I

Trencant desordres arredoniré el caos
singular, enfollit, destrellatat, perfecte.

Molts com jo, ara o ahir, o en Mai Més
hauran sentit l’amplitud detallada
de la ciutat en ombres.

Faré filera per prendre comunió
amb l’espai carregat de sobtats esperits
que dansen contra el vent.

I malgrat tot em trobaré isolada
en el mes de novembre
d’un Alacant exhaust.

Haizearen koadernoa I

Desordenak apurtuz biribildu eginen dut
kaos bakun, erotu, zentzugabe, perfektua.

Ni bezalako askok, orain edo atzo, eta Inoiz Ezeko herrian
sentitua dukete ilunpetako hiriaren
zabaltasun zehatza.

Komuniatzeko ilaran jarriko naiz
haize kontra dantzan dabiltzan bat-bateko
izpirituz kargatutako eremuan.

Eta hala ere bakarturik
egonen naiz Alacant akitu bateko
azaroan.

****

Quadern del Vent V

Quan el dolor travessa, inesgotable,
les escletxes de la pròpia mirada,
canvia l’angle dels teus ulls enaiguats.

Camina i, sense orgull,
endinsa’t en el vent.

Haizearen koadernoa V

Saminak begiradaren arrakalak
tai gabe zeharkatzen dizkizunean,
alda ezazu zure begi urtsuen angelua.

Zoaz, eta, harrokeriarik gabe,
barnera zaitez haizean.

****

La lluna

Aquesta lluna portentosa
esmorza somnis de xiquets
(a la mitja nit)
i relata amb càntics de veus agres
històries que ningú no gosa creure.

És una lluna redona esbojarrada.
Si la mires més de tres dies seguits
et tancarà dins d’un cel ensucrat
on els deliris rellisquen pels carrers
fent com si foren històries assenyades.
Vigila!

Ilargia

Ilargi miragarri horrek
ziplo egiten ditu haurren ametsak
(gauerdian)
eta ahots mingotsezko kantikaz kontatzen
sinestera inor ausartzen ez den istorioak.

Ilargi borobil eroxka da.
Hiru egunez goiti begiratzen baduzu
zeru azukreztatu baten baitan itxiko zaitu
non eldarnioek irrist egiten duten kaleetan
istorio zentzudunen plantak eginez.
Kasu!

****

Jekill mediku anderea eta Hyde andereñoa

Zatibitua, gorputz setatiko emazte osagabea.
Gorputzerdi setatiduna, zehatzago errateko.
Zati ezker, aldakor eta kirrinkari bat
(zeinetan bihotz saiatua inoiz pausatzen ez den)
eta zati eskuin, etsi eta sosegatua.
Egiten eta desegiten doana, presentzia apalez
(Hobe horrela atxiki)
Arima ez zaurtzeko.

Oraindik ere etsitzen ez
zaidan zati horixe
dut gustukoa,
beste gorputz erdi samindua gau oroz irensten duena,
bizitzari ihes doakion zati ergela
sofan eseri eta amenka lo egiten duena
ahantziak ahantzi dituela
bost minutuko bake uneak miseriei ebatsirik.

Bikoiztasuna bizitzarako kondena ote?
Hilko ote dut azkenik
bizi dudan hoberena, ala txarrena,
eta geratuko al naiz zalantzarik gabe?
Eta orduan betirako ona izanen naiz,
edo betirako gaiztoa?
Edo zoriontsua besterik gabe?
Edo oinazeztua nire bizitzako hondar egunetako?

La doctora Jekyll i la senyoreta Hyde

A mitges, incompleta dona de cos tossut.
De mig cos tossut, per ser més exacta.
Amb una part esquerra, canviant i grinyolaire
(on no descansa mai el cor treballador)
i amb una part dretana resignada i tranquil·la.
Que va fent-se i desfent-se, amb modesta presència,
(millor mirar-ho així),
per no danyar-ne l'ànima.

El tros de mi,
aquell que encara no es resigna,
és el que m'agrada,
el que s'engul cada nit l'altre mig cos adolorit,
l'estúpida meitat que va fugint la vida,
que seu al sofà i dorm a colps,
quan oblida els oblits
furtant a les misèries uns cinc minuts de pau.

Serà la dualitat una condemna en vida?
Per fi mataré el millor, o el pitjor,
que viu en mi
i restaré unívocament una?
I aleshores seré eternament bona,
o eternament dolenta?
O feliç simplement?
O turmentada per la resta dels dies de ma vida?

****
Alesagarrak

Ez gara lehengoak, Anna.
Udazkeneko eguzki amorratuek
orain, garaia baino lehen leherrarazten dituzte alesagarrak,
baratze bakartietako zuhaitz bakartietan;
hor doaz arbola horiek hego-lurretako zedarri gorriztetatik ihesi.

Noiz iritsiko da, noiz, alesagarrak
azukre eta ardo beltzez gozaturik dastatzeko garaia?
Eta aitorrezinak aitortzekoa, barrez
eta gure adiskidetasunean atsegin hartuz?

Orain, zugan pentsatzen dudanean, urruntasuna besterik ez dut ikusten.
Hain geunden gertu, non
garen gisakoak garelako izuak jo gintuen:
temaren temaz irmo, alderrai, mindu,
bakardadean deika gauzkaten
ekaitzen artean galdurik.

Bilduko ahal zaitu azkenean neguak etxera;
orduan ostuko ditugu laranja eztiak hegoaldeko baratze urreztatuetan
biziaren biziz, garai batean bezalako bihotz-pilpiraz.

Les magranes

Ningú ja no som els qui érem, Anna.
Els sols enfurismats de la tardor
ara fan esclatar magranes abans d'hora,
en arbres solitaris de jardins solitaris,
desertors dels rogencs marges de terres de migjorn.

Quan arribarà el temps, doncs, d'assaborir-les
barrejades amb sucre i amb vi negre?
I de fer confessions inconfessables, rient
i gaudint de la nostra amistat?

Quan ara pense en tu només veig la distància.
De tant a prop que hi érem ens va
envair la por a ser com som:
obstinadament fermes, erràtiques, dolgudes,
perdudes enmig de les tempestes
que a soles invoquem.

Tant de bo l'hivern t'acoste per fi a casa
i furtarem dolces taronges pels horts daurats del sud,
vivint, com fèiem molt abans, a cor batent.

****
Baditut hitz ahantziak

Baditut hitz ahantziak,
amorrua adibidez.
Aspaldian galdu nuen
errabia, desilusio eta atsekabearen artean.

Gorrotoaz soilik baliatzen nintzen,
apal zaharretako nire album guztiak, behinola koloreztatuak,
betetzen zituen postal beltz bat marraztuz
zihoazen orban margulduen artean
mozorrotutako gorroto-edo horretaz.

Nolatan zen hori jazo?
Nolatan nuen alferrik galdu amorruaren indarra?
Zakur, saguzar, suge:
Eumenideak bezaturik,
zer geratuko zaigu?
Galeraren handia
emakume basatiarena!
Grina da, eta oldarra da,
bidea da, eta arrazoia
sortzailea da…
Da.

Tinc paraules oblidades

Tinc paraules oblidades,
com la fúria.
Fa temps que la vaig perdre
entre la ràbia, el desencís i la recança.

Només feia servir aquella mena d' odi
camuflat entre petites taques esvaïdes
que anaven dibuixant una estampeta en negre
omplint tots els meus àlbums,
abans acolorits, dels vells prestatges.

Com va poder passar?
Com vaig esgarriar la força de la fúria?
Gossos, rats penats, serps:
domesticades les Euménides,
què ens quedarà?
Quina pèrdua més gran
És passió i és rauxa,
és camí i motiu,
és creativa...
És.

****
Mediterraneoan, 16-06-01

Itsasoa, oin akituak bustitzen dizkidan hori.
Itsasoa, bere emasabel xaloan egokitzen nauena.
Itsasoa, goizero eguzki berri bat munduratzen duena.
Itsasoa, ekialdetik lurra miazkatzen duena.
Itsasoa, gatza eta jakiak ematen dizkidana.
Bide zahar eta urratua, hainbeste maite dudana…
Itsaso horrek mila izen ditu
eta ahoskatzeko mila modu.
Esango ez ditudan izenak,
zeinen harro jaso zituen urmael piztu honek.
Troka handi hartan ume begi-beltzak
jolasean dabiltza, urertz bareetan agertzen den
odolaren kiratsaren erdian.
Han, profeta madarikatuek, zaindari eta merkatariek
desegin egiten dituzte harmonia eta bake-ametsak,
zeinetan uso ahaztuek olibondo-adaska zimelduak
daramatzaten mokoetan.
Gaur egun dituen izen horiek
lotsa ezkutatzen dute
atsekabearen putzuetan,
hotz eta gosearenean,
ikara eta ukoarenean,
abandonu eta ahanzturarenean.
Izen horiek ezkutatu egiten dute
esango ez ditugun izenak ezjakintasun hutsez
sostengatzen ditugunon duintasuna eza.

A la Mediterrània 1-6-16

La mar que em banya els peus cansats
La mar que m'acomoda com úter inconscient
La mar on naix cada matí un nou sol
La mar que des d'orient llepa la terra
La mar que em dona la sal i els aliments
El vell i transitat camí que tant m'estime…
És la mar dels mil noms,
que es poden pronunciar de mil maneres.
Els noms que no diré,
Els que, orgullós, va rebre aquest bassal encès,
la gran conca on infants d'ulls negres
juguen enmig de la pudor de sang
que sura cada dia a les dolces riberes
on maleits profetes, guardians i mercaders
desfan somnis de pau i d'harmonia
d'oblidades colomes amb fulles d'olivera
marcides als seus becs.
Els noms que hui suporta
amaguen la vergonya en els pous de la pena,
del fred i de la fam,
la por i la renúncia,
l'abandó i l'oblit.
Noms que oculten també la indignitat
d'aquells que sustentem, amb la nostra ignorància,
els noms que no direm.

****
Aita

Aurretik ohi zenbilzkidan Aitanako mendietan,
Molí d' Ondarako errotako hartan,
hain gustuko genituen
erregaliz-karamelu haiek bezalako
isiltasun estu, zarratu eta gozo batean.
Isiltasun hori hautsi egiten zenuen
zure begi berdeek, oliba-hosto berrien antzekoak,
erakutsi nahi zenidan zerbait ikustean:
Inurritegi eder-eder bat, gaina kendurik
(begirunez eta pitintxo bat bakarrik, ez hondatzeko),
inurrien udako maisulana,
ikusi eta mirets nezan.
Kuku-praka zoragarri bat,
ipular baten ondoan zut eta bakarti,
bihotz gaixo bat, zurea bezalakoa, aita,
sendatzeko indarra duena, zenioenez.
Edo untxi-muturraren erako beste lore bat,
zure hatz handi, sotilez
zabaldurik, haren sekretua ikas nezan,
ezagutu behar nituzkeen beste hainbat loreren
berdin-berdina.
Ez ginen gutaz mintzatzen.
Atsegin nuen zure isiltasuna eta begirada.
Eta nire jakin-mina pizten laguntzeko
oparitzen zenidan egonarri aldakorra.
Une lasai eta jabaletan zelatari zegokizun
amodio hori handituz zihoakidan.
Atsegin nuen pentsatzea
dena zela posible, zure ustez, gu bion artean
bazela baldintza gabeko ziurtasun bat.
Baneki maite zenuela neskato zardail
pertxenta, marimaistra eta muin-muineraino xalo hura.
Orain, urteak joan direla, badakit
zure gauzarik antzekoena nintzela, eta naizela.
Zure mira dut oraindik ere, aita, nire izate guztian ainguraturik,
lapa-belarra bezala.

Pare

Caminaves davant de mi per la serra d'Aitana,
allà al Molí d'Ondara,
en un silenci estret, opac i dolç
com aquells caramels de regalíssia
que tant ens agradaven.
Un silenci que trencaves quan els teus ulls
verds de fulla jove d'olivera
observaven alguna cosa que em volies mostrar:
Un formiguer preciós que destapaves
(reverencialment i només un poc per no danyar-lo),
per a que jo poguera contemplar i admirar
l'obra mestra de les formigues a l'estiu.
O una esplèndida flor de digitalina
que erta i solitària, a la vora d'un marge
tenia, em deies, la força de sanar
un cor malalt, com el teu, pare.
O altra flor amb posat de conillet
que amb els teus dits grans i delicats
destapaves per a que jo aprenguera
el seu secret idèntic a tantes d'altres flors
que hauria de conèixer.
I no parlàvem de nosaltres.
M'agradava el teu silenci i la mirada.
I la paciència inconstant que em regalaves
per ajudar a créixer el meu instint de coneixença.
Creixia en mi eixe amor que t'espiava
en els moments de calma i serenor.
M'agradava pensar que tu pensaves
que tot era possible, que entre tu i jo
hi havia la certesa sense cap condició.
Sabia que estimaves la xiqueta grandota,
impertinent, resabuda i ingènua fins el moll.
Ara, passats tants anys ja sé que era, i sóc,
la cosa més semblant a tu, pare.
T'enyore encara hui encorat al meu ser
com la llepassa.

Esteve Plantada

Granollersen jaioa (Bartzelona), 1979an. Nació Digital egunkari digitaleko kultura- atalaren burua da, eta hainbat hedabidetan idatzi ohi du.

17 urte zituela argitaratu zuen lehen poesia-liburua, A l'ombra dels violins (1997), bai eta poeta hasiberrientzako sari bat irabazi ere, Amadeu Oller sari entzutetsua. Geroztik, poema-liburu ugari argitaratu ditu: Kosovo. 25 poemes, 25 imatges (2000), Oblidar (2001), Temporari (2007), Els Llops (2009), Fosca límit (2015) eta Big Bang LLàtzer (2016). Zenbait poesia-sari ere irabazi ditu.

Terricola poesia-argitaletxeko editoreetako bat da.

Angelus novus

Si em pregunten quina
mena d'amor prefereixo,
sempre diré: la nostra por.

Angelus novus

Eskatzen badidate zein den
nahien dudan amodio mota,
erranen diet beti: gure beldurra.

****

Reactors (Lucia i Edgardo)

L'amor fa soroll de reactor.
Ets el buit estrident
que reverbera en l'acció d'una parla.

L'amor fa soroll de neu
en la cleda de la destrucció,
com si fos d'aquesta manera el néixer
i no s'acabessin mai els verbs
que desbrossen l'esquelet
de la torre des d'on Lucia caurà.

Com si només el tu
d'aquest brogit
pogués ser-te.

Com si el desglaç
t'aboqués a la sequera.

Erreaktoreak (Lucia eta Edgardo)

Amodioak erreaktore zarata dagi.
Mintzaera baten ekintza islatzen duen
huts kirrinkaria zara.

Amodioak elur-zarata dagi
suntsiketaren lobioan,
sortzea horrela balitz bezala
eta Lucia eroriko den dorreko
eskeletoa garbitzen duten aditzak
inoiz akabatuko ez balira bezala.

Harramantza horren
zu soil horrek zeutu
bazintu bezala.

Gesaltzeak lehortera
bulkatu bazintu bezala.

****

La fam

Tu no ets sinó
això que llegeixes.

Jo no sóc sinó
el budell que sona.

Perquè el vers sigui possible
la fam ha guanyat
a l'astorament.

Gosea

Zu ez zara beste ezer
irakurtzen ari zarena baino.

Ni ez naiz beste ezer
karrankaz ari zaidan sabela baino.

Bertsoa posible izan dadin
harridurari gain hartu dio
goseak.

****

Leonid Bréjnev

Confons credo amb amor,
dolor amb litúrgia, maons amb pell,
el glissando amb l'estrèpit d'un bes
i Ostbahnhof amb el comiat repetit.

L'alè és l'única revolta.

Leonid Brezhnev

Nahasten dituzu kredoa eta amodioa,
oinazea eta liturgia, maorma eta azala,
glissandoa eta musu baten azantza
nahasten Ostbahnhof eta agur berritua.

Hatsa da oldar bakarra.

****  

El trànsit de Venus

El temps no és temps
a la cruïlla dels cossos.

Celestes en sepulcres
–alats en desmesura,
benaurats en contenció–,
les òrbites segueixen
un trànsit imprevisible:

idèntics són, en el profit,
oblidar i estimar.

Venusen iragaitza

Denbora ez da denbora
gorputzen bidegurutzean.

Hilobietan zerutiar
–hegarin neurriz goiti,
dohatsu neurrian–,
iragarri ezinezko iragaitzari
darraizkio orbitek:

gauza bera, probetxuan,
ahantz edo maita.

****

Paisatge per a cecs

Apagar el temps i encendre el buit.
Fer de les palpentes una família.

No saber-se cec fins que hi penses.

Itsuentzako paisaia

Denbora itzali eta hutsunea piztu.
Haztamuak bihurtu familia.

Itsu haizenik ez jakin ohartzen haizen arte.

****

[Qui coneix la fosca no vol llum]


Qui coneix la fosca no vol llum.
Qui recorre l'úter no vol certeses.
Qui grata l'oblit no vol immensitat.



Estimar és preveure aquesta penombra.

[Nork ere iluna ezagutzen duen, argirik nahi ez]

Nork ere iluna ezagutzen duen, argirik nahi ez
Nork ere umetokia haztatzen duen, ziurtasunik nahi ez
Nork ere ahanztura urratzen duen, handitasunik nahi ez

Ilunantz hori igartzea, maitatzea.

****

Endurance

Descalçar la vida i tenir set.
Lluitar l'alfabet com es lluita el pa.
Tenyir la fam de murs entre mars.
Fugir de tirans i de cucs insalubres.
Creure en la guerrilla de l'efímer.
Expulsar el poble del dolor.
Retornar el braç al cor armat.
Ser imperi en desmesura i en passió.
Carregar els revòlvers amb dits.
Disparar feixos d'escurçons en flama.
La llibertat nàufraga de la crida.
Resistir, sempre, fins a l'amatòria.

Endurance

Biluztu bizitza, eta egarritu.
Guduka alfabetoaren alde, ogiaren alde nola.
Tinda ur eta murru arteko gosea.
Ospa tiranoei eta zizare okagarriei.
Sinets ilauna denaren gerrillan.
Egotz herria oinazetatik.
Itzul bihotz armatuari besoa.
Izan inperio neurrigabean eta pasioan.
Karga errebolberrak hatzez.
Jaurti sutan sugegorri sortak.
Deiaren askatasun naufragoa.
Jo eta ke, maitarazi arte.

****

Granit

La forma és el buit.
La profunditat és l'aire.
La natura del metall,
energia tel·lúrica a l'univers.

El bloc de granit,
com un cor no vist.

La pedra és impenetrable.
La pedra no es pot transformar.
La matèria és força.
Espai reunit, com una muntanya.

On la mort és el món.

Granitoa

Hutsunea da forma.
Airea sakontasuna.
Metalaren izaera,
energia telurikoa unibertsoan.

Granito-blokea,
ikusi gabeko bihotza.

Harria, ezin barrendua;
harria ezin alda daiteke.
Materia da indarra.
Espazio bateratua, mendia nola.

Non heriotza den mundua.

****

Temptativa d'esgotament

Si una nit
la cançó fos
la temptativa del so
que fan
els budells, els ganivets, els salms
i les rodelles de la ciutat pudorosa;
si una nit
la mort fos un Orió incandescent
a les vísceres de les llàgrimes d'acer,
fos baf i fos tuf
de l'esgotament del buit abissal;
si una nit
tu i jo fóssim el marc
de l'escena,
i fendíssim una flor negra
en la bellesa de l'èxtasi ingràvid;
si una nit
visquéssim la finezza de l'amor brut
i el lloc on som
fos tot el que és
en un silenci que dignificaria la cambra;
si una nit,
en el cor de la nit,
no hi hagués frontissa entre
tu, jo i el fred;
si fóssim l'anar passant,
la boira rígida,
el renill persistent,
si una nit.

****
LA ciutat és no saber trobar camins.
L'amor és no saber trobar ciutats.

REVIUREen dir-te.
Ser-te en el no.

ESCRIC directament amb els llavis
tinc la mort al'alè,
però vives les llepades.

EL tanc i el mur es derroten,
mútuament, en cada victòria.

Agortze-ahalegina

Gau batez
abestia balitz
sabelak, aiztoek, salmoek
eta hiri lotsorrak dagiten hots
ahalegin bat;
gau batez
heriotza balitz
altzairuzko malkozko
erraiekiko Orion gori bat,
barren-hondoko akiduraren
bafada eta lausoa balitz;
gau batez
biok bagina
eszenaren ertza,
eta urratuko bagenu lore beltz bat
estasi pisugabearen edertasunean;
gau batez biziko bagenu
amodio gordinaren finezza
eta gauden lekua balitz
dagoen guztia
gela duinduko lukeen isiltasun batean;
gau batez,
gauaren erdian,
gontzerik ez balego
gu bion eta hotzaren artean;
joanaren joana bagina,
terral zurruna,
irrintzi iraunkorra,
gau batez.


ZIUTATEA da biderik aurkitzen ez jakitea.
Maitasuna da ziutaterik aurkitzen ez jakitea.

ZU esanez, biziberritu.
Zurekiko izan ezetzean.

EZPAINEKIN idazten dut zuzenean.
Heriotza dut hatsean,
baina miazkadak bizirik.

TANKEAK eta harresiak elkar menderatzen dute
garaipen bakoitzean.

****

Potsdam Haupt Bahnfof

L'abisme és la raó del cos.
L'ofec és el principi de la paraula.

Potsdam Haupt Bahnfof

Amildegia da gorputzaren arrazoia.
Itolarria da mintzoaren hastapena.

****

Equívocs

Les grans figures errònies de les nostres vides plenes d'errors ens obsessionen.
PIERRE MEROT , Mamífers

Voy a pedir tequila y pronuncio te quiero
ÁNGEL GONZÁLEZ


Massa sovint l'esguerro:
dic testicle i pensava t'estimo.
Potiner i poca-traça,
premo el fre quan vull anar-me'n,
dic les sobres però em surt desordre,
et contemplo però només et conservo,
pronuncio repeteixo quan vull dir que pateixo,
em surt absent enlloc d'em sents,
plaent quan és perdent,
faig marrades quan dic m'agrades,
mormolo amb tu i penso ensurt,
em surt el destí i vull dir el desig,
quan t'ho juro dic procuro,
faig hi sóc on creia frisós,
i em surt que ploro quan penso que moro.


Volia dir que sóc a les brases
però no puc i dic m'abraces?
i la llengua es perd entre genives
perquè vull obrir-li les reixes
quan et dic que encara neixes
i pronuncio la pau dels teus dits
per no dir que tinc la clau
que m'obre els seus pits.

Tant de tràfec i d'equívoc
si jo només vull estimar-te
i fer proclames d'amor sense preàmbuls
però em surt així, estimbar-te,
mentre et busco el gest
en cossos noctàmbuls.

Nahasmenduak

Les grans figures errònies de les nostres vides plenes d'errors ens obsessionen.
PIERRE MEROT, Mamífers

Voy a pedir tequila y pronuncio te quiero
ÁNGEL GONZÁLEZ


Sarriegi nahasten naiz:
kalte zaitut esan, maite zaitut pentsatu.
Aldez eta baldres,
aurrera nahi, eta galga sakatu;
nahi nuke mila, eta irteten zait nahaspila;
hemen naukazu so, baina nik zu nola jaso;
esaten dut aise, eta berez natzaizu oinaze;
irteten zait nagi, esan nahirik adi;
diot plazera, eta zer, eta galera;
eman nahi dizut atsegin, eta bertan huts egin;
nahi nuke gustoz, baina amaitu dut sustoz;
xuxurlatzen dut desira, eta erortzen naiz sasira;
hau da nire zina, neurri bereko ezina;
esan nahi nuen irrika, eta atera naiz korrika;
berez zen behar zaitut, eta irten zait negar zaitut.

Zergatik diot kea eta sugarra,
bakarrik baldin badut zure besoen beharra?
Eta hortz artean galtzen zait mihia;
nahiz eta zuregan behin eta berriz jaio
bestearen hesiak zabaltzen naiz iaio,
eta esaten dut nahi dudala zure hatzen bakea
ez esatearren
eskura dudala beste baten bularren atea.

Zenbat nahaste-borraste,
nik zu maite baizik ez
–hitzaurrerik gabeko maitasunaren aldarri ustetan–
baina zu amildu arte bakerik ez
zure keinuaren bila bainabil
gaueko beste gorputzetan.

****

Pare

El meu pare no ha deixat mai de fumar.
Treballa per viure
però també s'escau de dir que treballar el fa viure.
Poques vegades l'he vist malhumorat
i això n'és un llegat
que jo voldria haver fet meu
però que mai l'he entomat amb gaire traça.
Encara matina i menja llonguet,
es deleix per una bona crema de revetlla
i explica als menuts que de jove va ser un brivall entremaliat.
El meu pare mai no ha deixat d'arribar tard de la feina
o de perdre's algun dinar
sempre amb l'excusa plausible de portar-nos l'ocasió de viure.
Qui sap si encara, al vespre,
segueix inventant les històries de cada nit quan m'acotxava,
o explicant peripècies de ves a saber quin viatge
on sempre hi ha algun atzar que el fa protagonista,
històries que són tan irreals
que quasi semblen autèntiques i verídiques,
però que jo aviat vaig aprendre a entomar simplement
com a històries,
com a ràfegues de fum dibuixades a la fusta del sostre de l'habitació,
moments que encara avui
m'acompanyen quan miro el món amb la mirada
que ell va ensinistrar amb fantasies.
El meu pare mai no ha deixat de ser un nen gran,
amb neguits, cabells blancs i vermut de diumenge,
cor senzill i alegre, pedals de bicicleta,
camisa de quadres, panxa d'estar per casa,
ulls de vivesa i armes fetes de gafets.
No es cuida gaire
i és possible que mai no deixi de fumar,
ni de buscar-se en cada tros de mi
quan fa pipades mentre m'escolta.

I jo no sabria dir-vos
si ser feliç
no deu ser sinó això.


Aita

Aitak ez dio sekula erretzeari utzi.
Bizi izateko egiten du lan
baina, era berean, lanak bizi du.
Gutxitan ikusi dut aldarte txarrean
eta niretzat ere
nahi nuke ondare hori
inoiz ez dut asmatu, ordea, taxuz neure egiten.
Oraindik goiz jaiki, eta baserriko ogia jaten du
eta jaietako krema goxoak txoratzen du
eta haurrei kontatzen die alproja bihurri bat izan zela gaztetan.
Aitak ez dio sekula utzi lanetik berandu etortzeari
ez eta bazkariren bat edo beste galtzeari
betiere ogia etxeratzeko aitzakia onarekin.
Batek daki, arratsetan, oraindik ere
oheratzen nindueneko istorio haiek asmatzen ote dituen,
edo auskalo zein bidaiatako pasadizoak kontatzen,
halabeharrez beti hari gertatutakoak,
hain istorio irrealak non
ia benetakoak eta egiazkoak ematen baitute;
baina nik laster ikasi nuen istorio huts gisa hartzen,
logelako zurezko sabaian marraztutako ke-adarren gisan,
gaur, oraindik ere,
lagun egiten didate une horiek,
hark fantasiekin hezi ninduen begiradaz munduari so nagoenean.
Aitak ez dio sekula ume handi bat izateari utzi,
Bere kezka, ile zuri eta igandeetako bermut eta guzti,
bihotz xume eta alegera, bizikleta-pedal,
koadrozko alkandora, etxezulo baten gerri-buelta,
eta begi bizi eta taketaz egindako armekin.
Ez da askorik zaintzen
eta ziur asko ez dio inoiz erretzeari utziko
ez eta bere burua nigan bilatzeari ere
zigarroari tiraka ari zaiola, entzuten didan bitartean.




Ezingo nizueke esan
zoriontsu izatea
hori besterik ez ote den.

1. Amaia Apalauza Ollok katalanetik itzulia.